Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2013(e)ko martxoa

2013ko martxoak

Bertze egunian seme-alabarekin etxe inguruko basotxoan (Errotabereko egiak) pasaietan giñela aspalditik entzun gabeko (bederen nik) txori-kanta entzun  genun. txoriaren txioka arras ezaugarria zen ta guri sumatu bezain pronto mututu eta “kukutu” (ezkutatu) zen,  kukua beti ezkutuka ibiltzen bai da, sekulan ez da gizakiaren aurrera azaltzalduko eta bere kuku kantaz (klikatu enzuteko kukuaren kanta) konformatu behar.

Cuculus canorus. Egilea Chris Romeiks. Argazkia Wikipediatik hartuta dago.

Cuculus canoruskukua“,  Cuculidae familiako hegazti espeziea da,   32 cm inguru izaten du luze, gorputzaren gaineko aldea eta paparra gris urdinxka, azpikoa aldiz zurixka eta zerrenda ilunak ditu. Izaeraz bizia eta eta errex izutzen da, udaberrian hasi eta uda ondo aurreratu arte kanta berbera errepikatzen du eta hain justu kanta hori espezie honen ezaugarri nagusienetako bat da, hortik tortzen baizaio hegazti honen izena, kukua!!  eta ez soilik eskuaraz baizik europako  hizkuntza gehienetan ere; cuckoo ingeleraz, kucku alemaniarraz, cucut katalaniarraz, cuco galegoz ta portugesez, coucou frantsaz eta abar…. .

Kukuaren eta bere kantuaren inguruan sineskeria aunitz dago, nagusiena berarekin udaberria karzen dula da. Antzinakoentzan martxoko Ama Birjina  egunen  (martxoak 25, udaberriko ekinozioa) izaten zen udaberriko lehen eguna. Kukuaren etorrerak lur-soroak neguko lozorrotik esnatu zirela adierazten zuen, negua joan zela, alegia. Hain zuzen ere, Ama Birjina Martxoko egunetik hasi eta 15 eguneko tartean kukuak ez jotzea, gaitz handi eta beldurgarria zen, adierazten bazuen kukurik ez izanik  udaberririk ez zetorrela. Beraz, Andra Mari Martxoko egunetik hasi eta ondorengo 15 egunetan kukua ageri ez bazen,erten omen zuten “bederatzi idi-pareri gurdia lotu eta bere bila joan behar omen zen Erromako zubira (ortzadarra).

Kukua da denboraren gurpilaren ardatz eta mugarri. Izan ere, kukua udaberriarekin batera dator, bizitza berriarekin batera, eta udaberri bukaeran badoa,eta  halaxe diote erranairu zahar batzuk: “kukuek erramun egunan kuku, San Pedrotan mutu” edo “Kukua Ama Birjina Martxoko egunean hasten da kantatzen Erromako zubian eta San Pedro biharamunean mututzen. Sinbologiz beteta dago kukua eta udaberria, Kukua negua Afrikako hegoaldean igarotzen du eta iparraldea (europa) epeltzean  9.000 kilometroko bidaia egiten  omen du, hauxe da udaberrian bueltatzen zaigu. Erromako zubia ortzadarra da, urtaro honeko ezaugarri argi bat, euri eta eguzkiko egunak bai dira eta martxoko amabirgiña, ekinozioa, erlijioak  kristautasunatutako ospakizun edo tradizio jentila da eta elizaren inguruan aipatzen dute data hortan Ama Birjina haurdun geratu zen eguna omen dela. Izan ere, egun hortatik Eguberri egunera (abenduak 25) bederatzi hilabete daude, Udaberria bizi berriaren urtaroa da, baita Elizarentzat ere.

Udaberria, bertzalde, bizi berri baten esperantza-iturri dugu eta zertaz ez! zorte hobearen itxaropena ere.

Antzinakoentzat  bizimodua nekatuz atera beharra zeukaten bitartean, kukua, berriz, kolpe zorrik jo gabe bizi zen (eta hala bizi ohi da gaur egun ere). Ez egitearren kabiarik ere ez du egiten, arraultzak bertze hegazti txikiagoen kabietan jartzen ditu (hala nola kaskabeltz edo txantxangorriak). Kukuak, zeuden arraultzak kabitik kanpo bota ondoren berea jartzen ditu (kolorez eta tamainuz, hautatzen dituen espezieetakoen antzerakoak); horrela, hegazti txikiek berea bezala errutzen eta elikatzek dute kuku txita.  Sinbologiarekin jarraituz, aintzinako baserritarrek (ta gaurko gehienok) seme-alabak aurrera atratzeko eta etxeko lapikoa egunero betetzeko ardurarekin estututa bizi ziren (garen) biztartean, kukuak, berriz, txantxangorria eta txepetxa zituen inude, aistion (arestian) aipatu bezala  haien kabietan, ezkutuka, arrautza bana errun eta kukukumeak hazteko ardura auzokoari katiatzen zion, kukuaren ardura bakarra eguzkitan gozo-gozo jarrtzea eta kuku han eta kuku hemen jotzea izanez.

Eta jakina, aintzinako gizakiak kukuaren inbidiatan”hi bizi haiz, hi“. Beraiek ere hartuko lukete beraientzat halako bizimodua, baina lan in behar zen, udaberian landatu eta erein behar ziren soroak (gaur egun, baratzak prestatzen hasten gara egun hauetan) eta kukua ez bazen enztuten (etorri ez zelako) negu luzea  izanen zen eta soroak prestatue edo ereindu gabeak baziren, akaso hurrengo negurako ez zegoen elikagairik izanen eta  berriz enzuten bazen urtea estuasunik gabe pasatuko zuten. Eta, hain zuzen honen inguruan aterako zen herritarren usteak: udaberriko lehen kukuak sakela “bero” duzula harrapatzen bazaitu, ondo joko dizu eta urte osoan ez duzu diru estuasunik izango baña sosik ez baduzu…urte osoan ere ez duzu izanen!!.

Erran behar Erramu igandeko pasaietan kukua entzun nuenean sakela zulatuak nituela eta ezta zentimorik nuela eta okerrena dena, nik pasaietan eta baratzea prestatu gabekoa!!!

Post hau iteko erabili den materiala.

http://www.erabili.com webguneko “kukuak kuku” artikuloa.

wikipedia.org  “kuku europarra” wikia.

Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan” , (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006). Lander Santa Mariaren “El kuku trae la esperanza de vivi”  artikuloa.

Read Full Post »

Bittor Elizagoien.

Larunbata 23 (Martxoak) Iruñeko Anaitasunan  1.500 bertsozale elkartu ziren Nafarroako Bertsolari txapelketako finalean eta giro ezin beroago jarri zuten saioaren hasiera-hasieratik. Zortzi finalistek maila handiko saioa eskaini zuten eta ondarrian, Xabier Silveira garaile atera zen. Finaleko baztandar presentzia, azken urte hauek bezala Jon Barberenaren eskuz izan zen (seigarna gelditu zen) baina ez zen izan baztandar bakarra olza gañean aritu zena (Fernando Anbustegi aurkezlea aparte) zeren Silveirari bere zazpigarren txapela Bittor Elizagoien bertsolari beteranoak jantzi zion.

Bittor Elizagoinek Xabier Silveirari bere zazpigarren txapela jartzen
Argazkia http://www.nafarroakotxapelketa.com webgunetik hartuta dago.

Oronoz-Mugairen bizi den Bittor Elizagoien , larunbatean jokatutako  Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean kantatu ez bazun ere (azken tenorean independentzia eta Nafarroa aberria aldarrikatuz bertsoak bota zitun), protagonista izan zen ere Anaitasunan ( berak jantzi bai zion txapela Nafarroako txapeldunari).  Bittor Elizagoien  bertsolari baztandarra giltzarria izan da gaur egun Nafarroako bertsolaritzak bizi duen loraldian, bertziak bertze belaunaldian arteko zubia izan zelako. Bere sorreratik parte-hartze oso aktiboa izan du Nafarroako Bertsozale Elkartean, eta gaur egun ere zuzendaritzako kidea da. Halaber, bertsolaritzaren aldeko langile porrokatua da Elizagoien, bertsolarie aparte antolatzaile, bertso eskolako irakasle, eragilea, jai jartzailea, epailea…izan da (eta da). Gañera, baztandarraren harremana Nafarroako Bertsolari Txapelketarekin arras estua izan da, Elizagoienek, 1979tik 2011ra edizio guztietan hartu du parte; 17 finaletan egon da eta bitan jantzi du txapela, 1994an eta 1999an. Horrez gain, zientoka saio egin ditu Euskal Herri osoan.

Bittorren lehenego plaza  Lesakan izan zen 1979ko Nafarroako Txapelketan, naizta garai haietan txapelketak Paulo Yantzi  saria izena izan. Aipatzen dute Bittor ausarta izanda sariketan hortan parte hartu zuela Bertsotan ez hauniz jakin gabe eta doñu bakarra “dominatzen” (doñu horrekin zortziko motzian, haundian…aritu zen). Paulo Yantzi  sariketa hauek baño lehenagoElizondon 1936.eko urtarrilaren hamabian ospatutako  Nafarroako lehen bertsolari txapelketa izan zen eta honen ondoren, hirurogeigarren  hamarkada “Príncipe de Viana” kultur erakundearen barnean  “Euskararen aldeko saila” edo “Sección para fomento del vascuence” antolatutako txapelketak izan ziren (1960-61,62,63,64, eta 66) eta berriz eten zen. Hirurogeitahamargarren  hamarkadan, txapelketarik ez antolatzeak etenaldiaren ondotik, Nafarroako  bertsolaritzaren berpizkunde urteak etorriko ziren…baña gauz guztiak bezala hasierak gogorrak izan ziren

Garai hauetan  belaunaldi berriarekin batera, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketen aldi berri bati ekinen zitzaion eta une berean, hilabete batzu lehenago, hasi zen Nafarroa Garaian zerbait mugitzen eta Dionisio Mujika eta Antton Erkiziak “Paulo Yantziizenarekin bataiatu zuten, urte batzuk ondoren, Nafarroako bertsolaritzaren berpizkundearen hastapena izanen zena. Behin eta berriz errepikatzen da Historia. Gerra aurrean Elizondorako, edo hirurogeigarren urteko hamarkadan “Príncipe de Viana” erakundetik antolatu txapelketetarako, bertsolari bila abiatu behar izan zuten gisa berean, Nafarroako Txapelketen Bigarren Aldiaren hasmentan lan berbera zegokien antolatzaileei.  Sariketa honen antolaketak alde guzietatik izan zuen “Príncipe de Viana”tik eratutakoak baino maila apalagoa, eta  antolaketa guzia  Mujika eta Erkiziaren  gain joan zen.

Bittor Elizagoien 1999ko argazki batean. Argazkia argia.co-etik hartuta dago

Lehen urte horretan, 1979.eko ekainaren hemeretzian, zazpikote bat aritu zen Lesakako pilotalekuan.
Txapelketan 60. hamarkadan aritu zirenetatik, Bautista Madariaga arantzatarra eta Juan Perurena arizkundarrak (jatorriz Goizuetarra) azaldu ziren, urte luzez plazarik egin
gabe egon ondoan. Bertzalde, Oronozko Jesus Goñi (egun Estatu Batuetako bertsolarien txapelduna) agertu zen, noiz
behinka herrian eta tarteka-marteka Xalbadorrekin ere bertsotan aritutakoa. Gainerantzeko lauak gazteak ziren.
Argiñarena anaiak, Gipuzkoan zerbait ibilitakoak; Eusebio Fagoaga, inoiz bertsoren bat edo bertze botatakoa; eta, Bittor
Elizagoein  arraioztar gaztea (19 urte) eta txapela jantzi zuena Joxe Migel Argiñarenak izan zen. Hortik aintzin Bittor urrengo Paulo Yantzi  sariketan parte hartuz segituko zun (IV izan ziren),eta baitere 1983-tik  izen aldatu eta “Nafa-rroako Bertsolari Txapelketa”ren izena jasoko  duenan, urtero urteroko lana ondarrian emaitzak eanen dio eta 1994an txapela lehen aldiz jantziko zuen (1999an errepikatuz).

Astion aipatu den bezala Bittor urtero firme eta tinko txapelketan ibili da, hasmentan bera zen gazteena bertsolari heldu eta zaharrez inguratuta, urteak pasa zaharrak desagertu eta etorritako berriak gero eta gaztiagoak zirela ikusi izan du ak gero eta gazteagoak zirela ikusi du eta belaunaldian arteko zubia izan da, zubi garranzitsua eta beharrezkoa Nafarroako bertsolaritzan!

Eskermile guztiagatik Bittor!!

Post hau egiteko erabiili den materiala:

http://www.nafarroakotxapelketa.com

http://bdb.bertsozale.com/es/web/haitzondo/view/bittor-elizagoien

Read Full Post »

Egun batzutz Elizondoko Iturri Ederra plazan, Gau lana izeneko eskultura taldea ikusgai egon zen. Ondarrian eta batzarre baten ondoren “kontrabandoa” (gau lana) omenzen eta oroitarazten diguten hiru harriak, Elizondoko bertze toki batetan kokatuak izango dira. Dirudienez tokia ez zen aproposa edo bederen hori aipatu zuten batzarrean, harriak sobera haundiek zirela eta zoko berri hori modu batean estaltzen zutela. Baina hau aparte, Eskizko arrobiko harri gorrizko hiru animalizko txafla horietan zinzelatutako irudiak, arazotxo bat sortzen dute, zeren hiru gizon zamalarien irudi horiek, ez bai dute  emakumeak kontrabanduan izan zuten lana eta garrantzia, isladatzen.

Gau Lana konjunto eskultorikoa. Argazkia J.M. Ondicol. http://www.noticiasdenavarra.com webgunetik hartuta dago.

Hasmentatik, artistak (Pello Iraizoz) bozetoak erakusi zuenean, momentu horretan herriko alkatea eta kargodunak zirenak, aipatu zioten komengarria izanen zela irudi horietako bat bederen “emakumea” izatea, eta erran behar, iradokizun hori ez zela garai hauetan modan den “politikamente korrektua” izateko! baizik gau lanan, gizonak bezala emakumeak ere aritu bai ziren. Akaso ez zuten mugalde batetik bertzera soinean zamarik eramango, baina bai aritu ziren baserritako etxekoandreak, zama horiek gordetzen, guarda zibilak ta militarrak despistatzen, generoa pasatzen, ta saltzen eta batzutan,  ofizioa erakusten ta guzti!!

Gau lana “konjunto” eskultorikoaren sustantzailea den Pedro Mari Esarteren “El contrabando en Baztan, contado por sus protagonistas” liburuan, kontrabanuaren inguruan ibilitako emakume Elizondar batzuk aipatzen digu eta irakurri ondoren argi gelditzen da gau lana ez zela soilik  gizonezkoen gauzarik izan.

Baztandarra ez izan arren Pedro Mari Esartek (aistion aipatutako liburuan), Eduvigis andrea nabarmentzen du, Eduvigis iparraldekoa eta taxista zen, bizitza gogorra izan zun, II. gerran mundialan alemaiarren presa izan zen eta bere senarra SS-en eskuetan hil zen (hortaz taxi lizentziarena, Frantziako gobernuan gerrako alargun aunitzei taxi lizentzia eman bai zien). Elizondora bere alaba erderaz ikasteko ekarri zun, taxista lanarekin muga alde batetik berzera, bidaiak iten zun, ez da beharrezkoa ertea bidai bakoitzan genero ezberdiña, pasten ta kartzen zula; elikagaiak ,txanponak…

Eduvigis Esartetarren haragitegian haragia erosten zun Elizondora etortzen zen bakoitzan, harategian laguntasun haundia in zun Anuncia Muniainekin (Pedro Mari Esarteren ama), liburuan aipatzen dun bezala bere ama (bertze emakume aunitz bezala) kontrabanduan implikatua zegoen, nahi gabe edo obe errana gauza errotua zegoenez (beharrezkoa zen garai gogor hoietan) kolaboratzaileak bihurtzen ziren. Bere lana normalki militar mandoak entretinitzea zen. Garai haietan, Pedro Marik aipatzen du Garañon izeneko lotinante bat zegola eta honen presenzia aduanan, arazoak eta zailtasunak sortzen  zitun (autoak erregistratzen bai zun). Tenientea haragitegiko bezeroa zenez, honek haragitegian zegoenean, kanpotik Anunciari seinaliak iten zioten lotinanta entretenitzeko, tenore hori aprobetxatuz txoferrak eta kotxeak, generokin atratzeko.

Gau lanako genero mota batzuk; puntillak, botoiak, perfumeak, tabakoa…askotan hemen bertan saltzen zen eta horren inguruan komertziaoak eta dendak atra ziren eta haietan emakumeak ziren buru. Juanita Galarregui  (Eskisaroi baserrikoa)  gaztetik mugaldeko mundua zautzen zuen. Gerra garaian Eskisaroi baserritik (Elizondo ta Sara artean) Irungo frenteko tiro hotsak entzuten ziren eta etxe ondotik iheslariak eta errefuxatuak ia ia eguero pastean ziren. Gertatzen zenaren edo gertatzen ahal zenaren ondorioz etxea zigilatu zuten eta famili guztia erbesteratutako dute eta Elizondon bizitzen akituko zuten. Bere anaiak  gerra garaian, adiñangatik soldadutzara joateko deituak izan ziren baña hauek, ez ziren aurkeztu. Egoera horretan zeudenez, hasieran batean errefuxiatuak muga pasatzen laguntzen aritu ziren eta gerra ondoren kontrabandoan ibili ziren. Familia, aurrera hala atra zen eta Juanita Elizondoko merkatuan kontrabandozko produktoak; lurrinak eta mediak, saltzen hasi zen, gero bere errestaurantean, tabako rubioa, puro habanoak, voltigeurs, partagas pikadurak salduko zitun, erratekoa da  genero hauek hornitzen ziotenak baita ere emakumeak izanten zirela; Pepita eta Lina ain justu.

Puntillak. Argazkia “la habitacion de atras” blogatik hartuira dago

Puntillak genero “erregea” zen post-gerra garaian eta hau lehenengoetako bat pasatzen izan zena Urbano Aguirre izan zen eta bere emaztea Conchita Fernandezfantxike” merzeriakoa, generoaren datuak, ezaugarriak, formak…erakutsi zion. Lurriñen generoarekin, Eugui ahizpak nabarenmentzekoak dira, Veronaren ileapaindegian, bertze aldetik ekarritako lurrinak eta “deribatuak” aurkitzen ahal ziren eta gañera hiru ahizpa jostunak zituela, bere etxe-denda-ileapaindegian puntillak ere baziren. Bertze  ahizpa Juacinta Eugui zen eta honek ere bazuen bere ileapandegia Elizondon, Jacinta Castor Dendarietaren neska-laguna zen, Castor kontrabanduaren “kapo” nagusienetako bat zen eta erten da, ofizioa, generoa saltzeko metodoa, nortzuk izaten ahal ziren bezeroak…Jacintak erakusi ziola, baitere Donostiako emakumen ohial, jantzi merkatuan sartu ziona izan zen . Jacinta 34 urtekin hil zen eta aipatzen da, Castorreri erakutsi zion guaztiagatik (pentsatzen dut maite ziolako baitere ), honek esker onak eman nahiez , Jacinta maitea Donostian panteon eder batean lurperatu zion.

Aipatutako emakumeak, lau-bortz adibide soilik dira, baziren eakumeak gipuzkoatik trenean arrañak saltzeko etortzen zirenak eta puro habanoak ekartzen zutenak (gero haragia eramaten zuten), baitaere baziren emakumeak  urrezko lepoko eta eskumuturrekin muga pasatzen zutenak eta bitxi hoiekin bueltatzen ez zirenak  (urrea kartzen zen, hegoaldean lan-eskua merkeagoa zenez lantzen zen  eta gero ia bitxi forman, iparraldera pasten zen)…baziren emakumeak gau lana aritu zirenak eta hortaz uste da, “kontrabandua” omentzen eta oroiztaratzen digun eskultura taldeko hiru harriko “arretako” bat, bederen “emea” izan behar zela.

Post hau iteko erabili den materiala:

El contrabando en Baztan, contado por sus protagonistas” liburua. Pedro Mari Esarte Muniain. Pamiela 2011.

Read Full Post »

Istripua mehategian.

1934ko Otsailaren 28an, eguerdiko ordu batak aldera, Iruritarrek ta Gartzaingo Ainzanoko auzotarrek kriston  eztanda bat entzun zuten. Burrunba, hotsa eta kea  “Compañia Pirenaica de Canteras y Minas”  enpresak Iruritako Urdiz parajean zeukan mehategi-lantegitik atratzen zen eta eztandaren zergaitia argi ez gelditu arren, (dirudi langileak manipulatzen ari ziren elementu kimikoen egoera txarragatik eta hezetasunarengatik) gauza da,  horren ondorioz bortz tonako luizi bat izan zela (lur mugimendua) eta  lur jautsi horretan zortzi langile harrapatuta gelditu zirela, hoietatik  hiru erdi lurperatuak geldituz eta, hori bai, zoritziak erredura kimikoak jasan zituzten. Segidan zaurituak Iruñeko Hospital Provinzialera eraman zuten eta erdi lurperatuta gelditu ziren hiru meatzariak; Jose Apeztegia 58 urteko Elizondarra, Santos Anzizar Iruritarra eta Amaiurko Eduardo Etxenike, egoera larrian ingresatuko dituzte, bertze bortzak ( Elgorriagako 24 urteko Franzisko Izurieta, Amaiurko  49 urteko Roman Mitxelena, Arizkungo  32 urteko  Juan Alzuarte, Oronozko Justo Sarasa 19 urteko gaztea eta 20 urtekeo Feliziano Urtasun Iruritarra ) ere ingresatuta geldituko dira baina beren pronostikoa ariña izanen da. Egun bertako gaueko 10ak aldera Jose Apeztegia Elizondarra eztandak eragin zion zauriengatik zenduko da, egun batzuk geroxago hospitalan ere, 15 urteko Iruitako Santos Anzizar mutila  ere  hilko da eta hurrengo egunian 21 urteko Eduardo Etxenike Amaiurtarrari “tokatuko” zaio. Zorionez bertze bortzak pixkanaka pikanaka bizirik hospitaletik atrako dire. Zorigaitza hau ez zen Iruritako “Balmes” mehategi irekian izan baizik, mehategi ondoan zegoen Dolomagnesiako prestaketa lantegian. Bai mehategian tabai lantegian, zortzi langile aritzen ziren (zauritu guziak)   eta enpresako urte  hortako inventarioan (.pdf) ikus daiteke bezala  2.300 “dolomieta” tona atratzen zuten. Ezen enpresak Baztanen zeukan mehategi bakarra, baita ere Kinto Realetik burdiña atratzen zuten eta ezta ere ez zen izan urte horretan Nafarroan izan zuten istripu bakarra, zeren Olazagutian zeukaten “cementos Portlan” lantegian, bertze behargin bat hil zen laneko istripu baten ondorioz.

Magnesita puske, Iruritako mehategiko lantegian prozesatzen zuten materiala. Argazkia Didier Descouens, Wikipediatik hartuta.

Balmes mehatza 1932tik irekia zegon eta istripuaren ondorioz garaiko egunkarietan  mehategia bezala ageri den, aipa behar mehategi ireki bat zela “a cielo abierto” (arrobi antzekoa) eta garai haitean (XIX. mende bukaeran eta XX. mende erdialdera) halako mehategiak eta baita ere lur barruan sartzen zirenak, aunitz pululatzen zirela zoko hontan. Batzuen jabea enpresa haundiak ziren, Compañia Pirenaica de Canteras y Minas bezala…baña mehategi gehienetan partikularrak ziren eta haunditan  8-10 langile haritzen baiziren, bertzetan nagusia, familia edo ta titularra ta laguntzaile pare batekin aurrera atratzen ziren, beno epe motz batez zeren, 50. hamarkadarko erten ahal da Baztango mehategi guziak  pixkanaka pixkanaka itxi eta hustu ziren .

Mehategien expedienteak ikusita (esteka) erten ahal da explotatzen zen mineral gehiena burdiña zela eta ondorengoa magnesita. Baitere kopuru tiikiagoetan beruna, kobrea, kaolina, arrikatza,  pirita eta zilarra ateratzen zuten, beno, zilarrezko mehategi bat bakarra bazen. Zilarrazko hau Elizondoko Ameztia mendian aurkitzen zen eta zuloaren izena “Ojo vecino” zen. Mehategia 1921 expeditatua izan zen eta nagusia Mariano Robles Rodriguez Jaendarra zen eta ia lehenik bazegoen biritako mehategi zahar eta abandonatu baten inguruan (175 hektaera zeukan) zilarrezko mehategia irekiko du…baina urte pare batzutz irekita egon arren zilarra aunitz ez zen atra eta bertze Baztango mehategi guztiak bezala abandonatuko zen.

…ta kusita mehategi industria gehiago ez zuela ematen ixil ixilik desagertu zela eta, magnesitakin, bederen garai batean, “arazo” larriak izan zirela…nire iritzia (ez duela ezertarako balio eta ezer erren nahi) kasu hauetan, halakoak Baztanik kanpo eta  hurrun (ezta ere barridearen etxean) egotea da, hauxe da… ZILBETI BIZIRIK! redios! utzi pakean haritzak!..ta muralak, ta dena!!!

Post hau  egiteko erabili den material:

Baztango liburutegiko “fondo lokaleko” garaiko “La Voz de Nabarra” eta “Diario de Navarra” egunkarietako hainbat artikulo.

navarra.es-ko webguneko “navarra archivos” atala.

Read Full Post »