Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2013(e)ko otsaila

Lecaroz Fotball Club.

Argazkia Pello San Millan.

Bertze egunian alabarekin Osasuna kustera joan nintzen, Osasunak sozioei patzen dien autobusan abiatu giñen eta Arizkundar osasuntzale (indargorriak) kantu ta animo ohiuz; Osasuna oe oe, UPN kanpora!…Pello San Millan paparazzi profesional!!...bero ta konte iritsi giñen “Nafarroko erreinura”. Emaitza, gorritxoak 1 Zaragoza 0 izanda, buelta konte eta alabaren aurpegian poza, nabaria zen,  ez garaipenatik baizik bai bizitako giroatik ta experiezia berriagatik; Ia autobusatik flipatuta jautsi zen (Arizkundarren kantaz) eta lehen Sadar deitutako kanpozelaiako barruko burrunbaz, seguidan kontagiatu zen!. Bueltatzerakoan, berak lokartu baño lehen,  ea ze urtekin? eta noiz?  Osasuna ikusi nula lehen aldiz, galdetu zidan…pentsa ta pentsa…oroitu nintzen, akaso nerabea izanda Giltxaurdin eta C.D. Baztan K.T aurka izanen zela erantzun nion!, zeren urte batez Kosecki, Ziober eta halako “huajalote” taldea,  “pretenporada” Baztanen in bai zuten. –Elizondon Osasuna?( harrituta) galditu zidan, eta nik; -bai, Elizondon, eta ez soilik Elizondon jokatu du Osasunak, aspaldi aspaldi, kronikak dioten bezala, Lekauzen ere! Lekauzko kolegioko zelietan hain zuzen.

1943ko martxoaren 22n Diario de Navarrako kirol orrialdetako artikulo bat dio Lekarozko zelaietan, Lekaroz eta Osasunaren arteko partiduaren emaitza, 4-5 izan zela kanpotarren alde. Dirudi Iruñatarrei berotasunez eta txalo zaparradaz  hartu zietela eta partidua posible izan zela, kolegioko erretoreren (Tolosako Aita Serafin) eta Osasuneko lehendakariaren arteko laguntasunaren esker.. Baita ere kirol kronistak idazten du, “aipatu behar dela gorritxoen defentsa hirukotea kolegialen kamiseta jantzi zutela eta Osasunan, Lekauztarren porteroa ta denfentsak aritu zirela. Hala taldeak parekatu ziren eta ondarreko emaiza justu justua gorritxoen alde izanez!

Naiz eta  indarrak berdintzeko taldeak nahastu, erran behar da Aldazko Aita Jose Miguelen taldea, talde elegantea eta ona zela eta urte horretan jokatzen ari ziren kanpeonatoetako (Bidasoako kopa eta Falanjekoa) partidu gehienak,  garaipenakin akitzen zutela.

1912-1918 tarteko Lekauzko Kolegioko fotball taldea.

Baina hau ez zen izan Lekauzkoko ikasleak Osasuna aurka jokatzen zuten lehenengo partidua , zeren Lekauzko kolegioan ia aspalditik futbolean aritzen zirela eta Kolegioko futbol taldea urte dexente bazun ia. 1910ko abenduaren 29an  eguberrietako oporretan Lekarozko kolegioan lehenego futbol partidoa jokatu zen eta Aita Emilianok idatzita utziko zun ; “-Jan ondoren “peloton” (badirudi futbolari hala deitzen ziotela) partido andia jokatu zel bi talde artean  eta jokalariek arrautzopila (tortilla) dastatu zuten; eta gainerakoak, txokolatea. Baita ere Aita Emilianok idatzita utziko zun 1912ko Martxoaren 3an, Napar eta Gipuzkoarren arteko (ikasleak) “football” partidoa izan zela eta “hauek” bi “goals” in zutela eta “hoiek” bat. Urte hortako faktura batean ikusten ahal da  Birminghan-eko William  Shilock markakao 18 baloi erosi zirela 9 libere ta 9 txelineko prezioarekin. Eta hauek ez ziren Kolegioan izan ziren lehengo baloiak zeren Arraizko fray Felix (fray Miserias)  zion bezala; -Barzelona, Madrid eta Vizcaya-Athletik talde historikoak sortu baño lehen, Lekauzko Ikasleak ia ostikoak ematen zuten modu artisau batean egindako “peloton-ei”. 

Taldeko argazki zaharrak

Badirudi “fotball” kolejioan Iparraldetik, Irunen bidez sartu zela eta ia kolegioko lehenengo urteko ikasleak kirol honekin ohitu eta trebatuko zirela, 1906an futbolzelaia iten hasiko dira, drenajeak etab… Ikusita pixkanak pixkanaka kirol diziplina berri hau  aurrera zihola, Aldazko José Miguel aitak (gimnasiako entrenatzailea, pilota partidu antolatzailea eta etorkizunean taldeko entrenatzailea) proposatuko du kolegiotik ateratzea eta kanpoan partiduak jokatzea. Hasmentan Kaputxinoen eskualdeko ordezkari nagusia ez zuen idei hau ongi ikusiko eta;- zer erranen dute fraile batzuz futbolzelai batean ikaslei  animatzen ikusterakoan?  galdetzen zen…baina ondarrian ez zen arazorik izan eta 1920ko apirilaren 26an Irungo Real Unionen aurka (gerora Spainako txapelduna izango zena) arituko ziren. 1923ko apirilaren 2an San Juango futbolzelaian Lekarozko taldea lehen aldiz Osasunaren aurka jokatuko du eta lehen aldi horretan Baztanen ikasten zuten ikasleak 0-2 irabatziko zuten. 1926an Alemaniatik ekipamendu berri bat ekarriko zieten eta lehen aldiz kamisetan kolegioko armarria (Baztango xakea agertzen dena) eramen dute. 20. hamarkada hartan Lekauzko futbzelaiatik, Real Union, Indarra (Osasunako filiala), Old Boys, Fortuna San Sebastian, Osasuna, Gure Txokoa, C.D  Baztan…taldeak pastuko dira (Baztanek Giltxaurdi egin arte 1941-42 Lekauzen jolasten zituen partidoak).

1923. Osasuna-Lekaroz. (San Juango futbolzelaian).

30. hamarkadan urte astinduak izan zirela ta (Errepublika, gerra…) ikasle arteko partiduak jokatu zuten gehienbat, Napar-Gipuzkuar eta Bizkaitarren arteko partiduak eta 40-50 hamarkadan kolegioko taldea, jubenilendako ziren tornoak; Falanjeko “Frente de Juventudes” torneoa eta “Fronterako torneoa” (Copa Bidasoa)  jokatu zun, urte batzutan garaile izanez.Urte horietako Kolegioko “ekipo tipikoa”;  Fuentes atean, Elizondo, Telleria, Dutor, Estomba, Pastor, Eseverri, Martikorena, Espelosin, Fuentes eta Oficialdegui osatutakoa zen eta 1943ko otsailaren 18ko Arriba España egunkariko artikulo batean irakurtzen zen, Lekauzko kolegioko taldea, talde ikaragarri ona zela eta futbolarien eskola zela, zeren eskola hortan futbola lantzen da eta etorkizun handiko jokalariak aterako zirela eta hala izan zen! zertaz, Lekarozko eskolatik hainbat jokalari atra ziren, ta batzuk, jokalari internazionalak izan ziren, baitere izan ziren batzuk Lenengo mailako entrenatzaileak izatera iritzi zirela eta ikasle ohi bat, baita ere arbrito internazionala izan zen.

Post hau iteko erabili den materiala.

Diario de Nabarrako 1942-3-20 ko “Osasuna en Lecároz” artikuloa-

LECAROZ Colegio “Nuestra Señora del Buen Consejo” (1888-1988) liburua (.pdf.en dago). Eulogio Zudaire Huarte

Diario De Navarrako “Lecároz Football Club” artikuloa. Natxo Gutiérrez (2011-3-21).

Arriba España aldizkariako “Campeonato de Futbol de Frente de Juventudes” atalako aipamena.

Advertisements

Read Full Post »

Aurtiz vs Garay.

Nafarroko artxibategian, XVII. mendeko gure bailarako dokumentu aunitz aurkitzen ahal dira, gehienak auziekin zerikusia daukate eta dirudienez garai haietan edozein gauzagatik “pleiteatzen” zen: egindako lan batengatik ordaindu ez dutelako, emazteari gaizki begiratzeagatik, hitz itxusi batengatik, barrideko abereak sagardian sartzeagatik…edo ekartzen dugun kasu hontan bezala, herriak ez dagolako ados jauntxoak izendatutako apaizarekin!..eta ez dira gutti halakoak izandakoak, herriak batzarrearen bitartez ordezkatuak, palaziano eta jauntxoen geihegikeriak eta jauntxokeriak, borrokatzen saiatzen zirenak.

Nikolas Aurtiz Azpilkuetako erretorea zen, baña herri hortako bikario izatea utzi zun, Juan de Arizkun y Behamont (Biamonte) Beorlegiko baroiak,  arizkungo erretorea izateko proposatu zioenean. Herriak ez zuen ongi ikusi baroiaren proposamena, zeren batzarrean bilduta erabaki omen zuten, oberena kargu hori betetzeko Martin Garay izanen zela. Garay elizgizona, 20 uertez Juan de Ureta, Arizkungo aurreko erretorearen laguntzailea izan zen eta azken bi urteak Juan de Ureta erretorea etxean gaixo pastu izandakoak (zendu zen artio), erretore lana bete izan zun. Baña, Beorlegiko baroia kontzejuaren gomendioaz ez zun jaramonik kasu in eta Nikolas Aurtiz, Arizkungo bikario berrie izan zen.

Hasmentatik ez ziren onak izan herritarren eta erretore berriarean arteko harremanak eta ezta ere, bere laguntzailearekin, Martin Garay-rekin, honek Arizkungo parrokiako laguntzilea izaten segitzen bai zun. Bien arteko lehenego “pleitua” (auzia) 1657an dugu eta Garay-ek Aurtiz apezari leporatzen (salatzen) dio ez diola ordaindu bi hilabetez parrokian “prestatutako zerbitzueak”. Urte bat geroxago, Nikolas Aurtiz bikarioa  Marti Garay-ek,  kapilautza (capellania) baten ardura hartzearen, (arizkundarrek desiratzen zuten bezala) kontra edo aurka  agertuko da. Hau gutxi baliz, erretorea bertze auzi bat irekia zeukan ere, kasu hontan pleito ekonomikoa zen, zeren Bozate auzoko emakume batek utzitako 60 realak, bere semea erreklamatzen zion. Ahaztu gabe, 1654tik Arizkungo herria Beorlegiko baroiaren kontra prozeso luze batean murgilduta zegoela, herritarrek erraten bai zuten  Beorlegiko jauntxoa ez zuela botererik erretorea izendatzeko eta  Aurtiz apezaren izendapena baliogabea zela.

Arizkungo dorrea (Beorlegitarrena).

“Komsionadoko notarioa” Arizkunen auzirako frogak ta testimonioak hartzen aurkitzen zela, Aurtiz bikarioa, Martin Ursua (Ursuako Jauna) eta berezko baroia, bere eragineko auzotarrak eragiten dituzte auzia geldi dadila. Honek herria haserrerazten du eta apezpikutzako fiskalak, errektorearen kontra prozesu kriminal bat hasten du. Hiru hauen nahia (bi jauntxoak ta bikarioarena) zen, herritar kopuru haundi bat konbentzitzea salaketatik erretiratzeko prokuradorea ezin dezala justifikatu, akusazioa herria ordezkatzen zuela, baizik soilik herritar kopuru txiki bati.

Auzia segituko du eta fiskala sahiatuko da frofatzen Beorlegiko baroiak ez duela botererik herriko bikarioa izendatzeko, zertaz aukera hori Arizkungo herritarrena da, hauek  bai dira elizaren eraikitzaileak, sortzaileak eta “dotatzaileak”. Baitere herria dio, dirua badenez (habiendo beneficios) herria behar zuela apaiz gehigo eta kapellania berriak sortu Arizkun duen sei auzoei zerbitzua emateko, zeren denbora gutitan herria haunditu bai da eta 26 biztanletik 100-era pasa izan da.

Erretorea ez du Garay laguntzaile bezala kontatzen, eta honen posturako, baxenabarrako (Ortzaizeko) elizgizon bat ekartzen du, arizkundarren haserrea eragiñez!. Hau ere, akusazio berri bat bezala auzira gehituko da zeren herritarrek diote, Fantziatik ekarritako apaiza ez dakiela baztango eskuara eta mezetan ez zaiola gauz batzuk ulertzen eta gañera ez duela zentzurik  zeren ia herrian bada apaiz bat, hizkuntza badakiela, herritarrak ezagutzen diotela eta gañera, 20 urte herrian ofizio hortan daramana, doike! Martin Garay Elbetarra zen.

1654ko urriaren 12an Franzisco de Andudi notario-komisarioa herritarrei testimonioak hartzen hasten da, eta nabarituko denez erretorea ta bi jauntxoak, lana ongi egin zuten, zeren mehatxatuz auzia luzerako izanen zela eta erranez, kosteak ordaintzeko seguru bere haziendak galduko zutela…gehienak atzera botatzen dira (baliogabetzen dute batzarrean emandako “poderea”) eta  soilik dozena bat kexatzen dira Osesko apaizaz eta bere eskuaraz!. Argi dago meatxuak eta  irainak izan zirela eta ia ia hildako bat ta guzti, (Migel de Irigoien burumakur segitzen bai zun auziarekin).

Laguntzaileari buruz, Nikolas Aurtiz erretorea zion, ez ziola iñoiz entzun Martin Garayri predikatzen ezta meza ematen eta ziurtatzen du bere izendapenaren kontrako auzian, bera, atzian dagola eta bultzatzaile nagusienetako bat dela, hortaz ez dela fidatzen ahal laguntzaile bezala, eta bai Ortzaize-ko (Baxenabarra) Jesus de Aguerre apaizaz. Herritarren kexak  alde batetik  doazte, Martin Garay albo batean uzteagatik eta bertzetik hizkuntza hitz egiten ez duen apaiza bat ekartzeagatik, zeren arras zalla iten zaie Pirineotako bertze aldeko eskuara ulertzea . Erratzu, Amaiur eta Azpilkuetako erretoreak ere testifikatuko dute eta hiruak aipatuko eta adieraziko dute arizkundarren atsekabea ez dela soilik baztango eskuara ez duela solasten Jesus de Aguerre apaiza, baizik baitere elizako zeremonietan ohitura ezberdiñak daukala!

Aurtizen prokuradorea auzian errenen du, herria ez dagola bat iritzi horrekin zeren, 70 auzilari gibelara bota dira (rebokatu dute emandako baimena) eta beraz, aurkako abokatuak ez du nahiko herritarrak aurkezten eta arizkundar kopuru txiko hori, ez diola baimentzen herriko ordezkari bezala aurkezteko. Bertzealdetik laguntzailearen aferaz, Jesus de Agerre hizkuntza ez dakiela ta…proposatzen du, Ortzaiztarra hizkuntza “baskongadaz” eta meza emateaz etsaminatzea. Aztertzailea Iruñako konbentuko Aoizko Aita Buenaventura kaputxinoa izan zen, bere epaia baikorra izanez, adieraziz, Osesko apaiza eskuara menperatzen duela eta baita ere ofizioa.

Autzi jartzaileak (herritarrek) ez daude ados sententzia horrekin  eta berriz batzarrean biltzen dira (Goienetxeako gorapetan) eta herritar batzuk gehitzen zaiela ta, erabakitzen dute auziarekin aurrera segitzea eta lortuko dute Nikolas Aurtiz erretorea behartzea “creo o no creo” prozesuan erantzutea eta aitortzea. Prozeso honetan izena dion bezala, sinesten dut edo ez dut sinesten hasieran erranez, egia aitortu behar zen! eta Aurtiz jauna ” Sinisten dut Martin Garay, jaiotzez Elbetearra urte batzuz nere laguntzailea izan dela eta 20 urtez ni baño lenago Arizkungo erretorea izandako Juan de Ureta-ren laguntzailea ere izan dela”  aitortu zun. Hau onartu ondoren, badaezpada eta dena ia ziurtatzeko, Aurtiz apaitzak Martin Garayri ministerioetan jardutzeko dokumento, lizenziak eta paperak erakustea eskatuko zion, hau soilik amarru arrunt bat izanen zen auziaren resoluzioa luzazeko.

Nahiz eta behein ta berriz, akusazioa baieztatzen zuen herria nahasia zegola Nikolas Aurtiz erretorearen erruagatik , gizon “mañosoa” bai zen eta herritarrekin haibat arazoak bai zituen (Bozateko emakume baten hiletako mezak orduz aldatu zituen familiari abisatu gabe, bertze batzutan ez zen agertzen ta Elizondoko apaiza joan behar zen…) Arizkundarrak ez zuten auziarekin segitu eta historia hontako epaiketa dilindan gelditu zen.

Post hau iteko erabili den materiala:

Separatas de la Revista principe de Viana “Fontes Linguae Vasconum Studia Et Documenta“. 35-36 zenbakia. Institucion Principe de Viana. Editorial Aranzadi. Claudio Zudaire Huarte.

Read Full Post »

1933ko Otsailaren 21ko “La voz de Navarrako” kronika dio, Igande 19an Baztan bailarako  Erratzuko herri bitxian (pintoresko patzen du) Iruñeko “Agupacion de Obreros y Empleados Vascos”  euskal kristau-sozial sindikatoren propaganda ekitaldia izan zela aipatzen du.

Mitina, Erratzuko neskatikoen eskolan eta arratsaldeko lauetan izan zen. Hitzlariak, Solidaridad  de Obreros Vascos sindikatuaren lau kideak, elkartearen doktrina euskal-soziala azaldu zuten, hiru hizlari eskuara garbian ( …en limpio y garboso euskera) ta bertzia erderaz.

Euzko Langillia, Solidaridad de Obreros Vascos-ko organo oficiala (1919). Irudia, Auñamendi enziklopedia.

Kronikalaria dio, han bildutako Erratzutarrei lau langileak Espainako egiazko egoera soziala aipatu zietela eta nabarmendu zutela urte horietan ematen ari zen sozialista eta komunista doktrinaen errealitate triste eta kezkagarria! (errepublikako lenego biurtekoan hainbat aurrerapen sozialak lortu ziren eta laizismoa indartu zen) eta ia, doktrinen horien emaitzak, Nafarroan nabaritzen hasiak zirela, azpiarratuz, hori borrokatzeko  euskaltasuna sentitzea beharra zela euskalduna betidanik (naturagatik) antisozialista bai da!! . “- Guk euskaldunok..” zion solaslarietako batek ” -gure arbasoen espiritu librea dakagula, ez dezakegu jasan ezta ez dugu jasango kanpotik etorritako jendea, katolikoak eta antikatolikoak Euskal Herri burujabean (subiranoan) betidanik izan den bake soziala apurtzea!!“.

Mitinlariak aipatu zuten ere, Euskal herrian Erratzu bezala, hainbat herri badirela soldatako langile (behargiñak) gabekoak, eta  hauetako langileak ez izan arren eta lur txikiko nagusiak direnez, Euskal solidarioentzat anaiak zirela, zeren bai eskuin aldeko eta ezkerreko elementu “antieuskaldunak” gure herri eta baseserriko “alama soziala” apurtu nahi bai zuten.

Mitina amaitu zen aipatuz, bai Bizkaian, bai Gipuzkuan eta Araban erebai milaka baserritarrak bildu eta elkartu zirela Solidaridad  de Obreros Vascos inguruan eta animatzen zuten bildutako Erratzutarrei beraiekin bat egitea, ” ia ke” euskaldun horiek pres zeuden Madriletik etorritako  erasoak (legen moduan) aurre iteko zertaz Solidarida de Obreros Vasco elkartean bazuen bere abokatu taldean eta hauek lege berriak (ugazaba ta jaun txikiendako atratako legeak) azaldu eta ulertearatziko zieten bai eskuaraz eta bai erdaraz.

Bitxikeri bezala gazetako kronikalaria aipatzen du, diskurtsora hurbildutako Errazutar ugariak,  eskuaraz ahozkatutako hizlari baten mintzaldiarekin hunkituta geratu zela, mitinlari hori (egunkarian hala aipatzen du) “bella señorita Nabarra” bat bai zen.

1933ko Otsailan Erratzun izandakoak,  Solidaridad de Obreros Vascos (Euskal Langileen Elkartasuna) sindikatoaren atal edo “adar” bat zen.  Euskal Langileen Elkartasuna (eskuaraz) 178 langile 1911 urtean sortu zuten E.A.J.ek nazionalismo gizarte artikulazioa sustatutako estrategia indartzeko asmoarekin. Lehenengo urte horietan afiliatuen artean garrantziak «sorospenean» elkarrekiko laguntzan arituz garrantziak lortu zituzten;  langabeentzako jangelak, subsidio bereziak, arreta medikoa, eskolaratzea, kooperatibak… Lehen protesta sindikal garrantzitsuak 1916ko Labe Garaietako (Altos Hornos) eta Diario Euzkadi-ko tailerretako grebak izan ziren  (UGT-arekin batera).

SOV-ko lehenego kongresua 1929an ospatu zenEibarren Primo de Rivera-ren diktaduran barne. Sindikatua bazituen Bizkaian 6.200 kide eta 1.500 Gipuzkoa-n-o. Nafarroa-n ezarpena 1932etara arte ez zen iritsi, (sortu berria zen Erratzun izan zirenean) Iruña, Aoiz, Lizarra eta Tafallan sortutako elkartekin,  eta Araban urte bat lenago1931n. Kongresu horretan gizonen eta emakumeen arteko soldata-berdintasuna erreibindikatu zen, Primo de Rivera  diktaduraren espetxe-errepresioaren amaiera eskatu zen ere eta itsasoko langileengan, “tostartekoak” afiliatzea hedatu zen, baitere solastu zen langilen Aurrezki-Kutxa (koperatiba moduan) bat sortzea.

STV-ELA-ko San Andres batalloneko gudariak. Argazkia auñamendi enziklopedia.

Erratzunko mitinatik hilabete batzutara, sindikatoaren Bigarren kongresuak  Gasteiz-en  ospatu zen ( apirilaren 29, 30a eta maiatzako lehenean). Kongresu hontan izena aldaketa emanen da, “Solidaridad de Trabajadores Vascos” (STV) eta Euskal Langilen Alkartasua (ELA) izenak lehen aldiz agertuko dira. Eta hortik eta milaka oztopak gandituz; gerra zibilan Errepublika kontra altxatutakoei aurka egiteko San Andre batallona antolatu zun, gerra ondore bere ondareak konfiskatuak izan ziren, klandestinitaean ibiliz…gaur egun 100 urte pasa, segitzen du.

Post hau iteko erabili den materiala:

La Voz de Nabarra-ko “Lavor de Solidaridad de Obreros Vasco” artikuloa (21-2-1933).

Gara egunkariako “ELA cumple cien años de entrega y lucha en defensa de los trabajadores vascos” artikuloa. Juanjo Basterra (11-6-2011).

euskomedia.org webguneko “Euskal Langileen ‘Elkartasunaartikuloa.

Read Full Post »

Gizakundeko mozorroa. Argazkia Pello San Millan.

Inautetan  parte hartzen duten dantzari eta pertsonaia mozorratuek , burua estaltzen dute nolabait, hortako txano ezberdiñak badire baña  haunitz (gehienak), hain hornitua eta hain erakargarria den ttutturroa edo kapel konikoa erbiltzen dute, batzuk oinarrian hegarik gabekoak eta bertziak hegaladunak izan daitezkenak. Gure inguruan nabarmentzekoak dira;  Zubieta, Ituren eta Aurtizko ioaldunak metro erdikoa ttuntturoarekin, Leitzako atsoek eta  Lantzeko Txatxoak eta Miel-Otxin erraldoia.  Baztan kasuan, iñautetako elementu ezaugarria hau daramaten personaik ere badira (edo mantendu dira); Erratzuko Damak eta Arizkungo damuinausiek eta bere lagunek (ahaztu gabe gizakunde eta eske biltze batzutan ateratzen diren mozorro ttuntturroadunek).

Errazuko iñauteko asteartian «damak» deituriko mutil mozorratuak agertzen ziren. Haien janzkera galtza zuria, alkandora bezelakoa, gerriko gorria, berdia edo a zula, kolorezko zapia lepoan, farfailezko maskara zuria aurpegian eta buru gainean xapela deitzen den txano konikoa (ttuntturroa). Kapela kartoizko konoa kolorezko paperez eta zintaz hornituta dago eta maskara  kapelan helduta doan. Aipatzen dutenez tradizioa zen xapela mutil bakoitzari urtero, emaztegaiak egitea.
«Dama» hauek hamabortz mutil inguru dira ta kalez kale «zanbonba» soinu erritmiko batez jotzen ibiltzen dira, zanbonbak (bonbo handiak haiek egiña da).

Erratzuko damak. Argazkia J.M. Ondicol. (www.noticiasdenavarra.com)

Arizkungo «iñauteak» igande, astelehen eta asterartean izaten dira, baina lehen bi edohiru igande jaiak hasi aurretik «mozorratuak» agertzen dire herriko kaleetan, era anarkikoaz jantzita eta beti aurpegie estalite. Baina inauteri hontako personai nausiak  damuinausiek eta  bere lagunek direDamuinausie edo dambolinausiek (dambolin hitzatik heldu dire , damuine bai da, tamborilen kontrakzioa ) eta bere bi damuinenausie lagune iñauteriez arduratzen dira, garai baitian alkateak herriko bi dantzari trebenak aukeratzen zitun eta hauek bi lagun,  gaur egun gazteak dira aukeratzen dutenak damuinenausiek eta mixtoa

Argazkia Pello San Millan.

izaten ahal dira, bai mutilak eta bai neskak. Damuinenausiek batez ere dantzetan aritzen bira,  sokadantzak irikitzen eta ilera exten dute, eta doike! astearteko sagardantza kalez kalez dantzatzen dute. Lau hauen janzkera halakoa da: alkandora zuria galtza bezalakoa (lehen galtza urdina erabiltzen zen), ezpartina zuriak zinta gorriz, zapi gorria lepoan, gerriko gorria, koloretako banda, eta buru gainean kapela konikoa. Sagardantzarien ttuntturrua hegaladuna da eta hauek egiteko laztozko txano  gainean kartoizko konoa ezarri, hegala ohial zuriz forratu eta konoak paperezko girnaldaz apaintzen dira. Gegalatik 70zm-ko zinta luze batzuk zintzilikatzen dira.

Hauek aparte baita ere aiptzen da Amaiurreko inautetan mozorro ttuntturrudunak kaleetan agertzen zirelak. Mozorruek , maindireak, zakuak, oihal zaharrak eta bertze edozerk balio zuenarekin jazten ziren eta doike, buru gainean bakoitzak egindako ttutturroa zeramaten. Kapel koniko hau  kartoizkoa eta kolorezko paper eta oihalez estalitakoa zen.

Iñautetako elementu ezaugarri hau Euskal herri osoan aurkitzen ahal dugu. Nafarroan, (lehenegoa aipatutakoak), Lapurdin ponpierak eta kotilun-gorriak, Gipuzkun Lasarteko Oriako sorgin-dantzako dantzriak, Araba Errioxako Urionako katximorroa…baña txano hauen agerpena ez da Euskal Herriar mugatzen zeren Iberiar penintsulan bai iparraldean eta barrukaldean ugariak dira (adibide gise aipatzekoak dire): kantabriako mendiko herrixkako zamarracos edo campaneros-ak, Pola de Lena eta Quiroseko (Asturias) Guirrio-ak, Galizian Pontevedrako momada edo foliada-ko bertze personaien artean madamito deituriko mutil taldea, Orenseko San Pedro de Moreira herriko emakumezko mozorroak, San Vicente de la Sonsierrako Cachiberrioa bere lorez estanpatutako kapel konikoarekin eta Sorzanoko katxia (Errioxa), Burgos hiriko los tetines dantzariak, Piornaleko (Caceres) jarramplas personaia, Valverde de los Arroyosko (Guadalajara) zortzi dantzariak eta zorra deitutako zuzendaria…

Zamarraco. Argazkia http://www.dantzan.com webgunetik hartuta dago.

Baina “hau” ez da hemen gelditzen eta Jose Antonio QuijerakKapela konikoa Euskal Herriko folklorean” idazlanan aipatzen dun bezala “ttuntturruaren” erabilera zabala da. Quijeirak dio Neguko jaietako kapela konikoaren erabilera alde batetik Pirineoetatik Alpeetaraino maten dela eta bertzetik ekialdeko hegoaldko eslabiarren lurraldeetan ematen dela, hau da, Eslobenia, Rumania, Kroazia, Serbia, Bulgaria, Albania, Mazedonian. Eskualde hauetako negu jaietan antolatzen diren maskaradetan (arras ugariak), mozorroetan kapela konikoa,  joareak, hartzak  (ardi larruak) agertzen dira eta era berean, gure maskaradetako antzeko pertsonaiak azaltzen dira.

Baiter egileak aipatzen du Europatik kanpoan gaur egun bertze lekuetan kapela konikoak agertzen dela. Mendebaldeko Afrikan bizi diren talde etniko haunitz halako kapelak erabiltzen bai dituzte bere erritoetan. Kapela hauek maskaradunak izaten dira; Bolikostako Dan etniako Guegblain deituriko maskara zangodunak ta kapela konikodunak  (maskorrez apainduta), Malinke (Mali), Mossi (Volta Garaia), Bobo (Mali-Volta Garaia), Baule (Bolikosta) eta Senufo herriaren artean ,kapela konikoak ikus daitezke baite ere bere erritoetan…Afrikako eskualde haietan maskara mota hauek beti bakartiak dira, zera da, erritoetan bertze mozorratuak agertzearren, konoduna bat bakarra da eta mozorrotu hauek erligioaren elementuak dira: deidade edo arbasoen azalpenetan erabilgarriak dira Afrikako hegoaldean ikus daitezke berriro “ttuntturroak”, Angolan adibidez, Chokwe etnian egurrez egindakao dira, Hegoafrikako Xhosa taldearena laztozkoak dira. Hemen ere maskara hauen balorea zeharo erligiosoa da, jainko edo arbasoen papera bete nahi delako haien bidez.

Asian txaman batzuk halako kapelak erabiltzen zituzten. Kazakh-kirgien txamanak, baqça, arkume edo azeri larruz estalitako kapela konikoa janzten du. Txamanen kapelak arras garrantzitsiak dira Siberiako etnia aunitzetan pentsatzen bai dute kapela horiek gabe ezin dutela inongo eragiketarik aurrera eraman, erligio-gizon hauen botere eta ahalmen hor gordetzen bait da. Kanboiako erreinuan benetazko erregeak boterea itxurazko erregeari uzten zion. Gezurretako errege honek egun hoietako erritoetan  kapela koniko zuria erakusten zuen (43). Borneoko Dusun talde etnikoan apaiz emeek jantzi berezia jazten dute haien erritoetan: aurpegia zapi urdinez estalita, buru gainean kapela konikoa

Chokwe maskara, egurrezkoa. Argazkia anabelzaragozi.blogspot.com.es blogetik hartuta dago.

Australiako talde tribialek erabiltzen dituzten kapela konikoek baitere zentzu erligiosoa daukate, Azteka herriaren artean iraileko jaian hamabi-hamairu urtetako neska gaztea artoaren jainkori (Chicomecohuatl) sakrifikatzen. Neska buru gainean mitra itxurazko kapela komikoa eta lepo inguruan artaburuak eramaten zuten , baietere Quetzalcoatl, haizearen deidadea, eta Xipetotec, orfebreen jainkoa kapela konikoekin marraztuta agertzen dira.  Patagonian, Sutako Lurran  kloketen deitutako erritotan mozorratuek  deidadeen papera betetzen dute, sei jainkoetatik bortz  kapela konikoak janzten zuten…

Arkeologian ikertuz,  Aurrekohistoriatik aurrera deidade haunitzen buruak kapela konikoetaz apainduta izan dira, Azken eredu honen adibide haunitz Mediterraneo inguruan kokatzen dira. Leridako Cogull haitzuloan, margotuta emakume ttuntturruduna agertzen da, Siriako El Obeid herriko induxketetan hilobitan konikodun irudiak agertu dira, Warkako induxketetako figurek  ere kapela konikoa daramate …Mesopotamiako panteoiko jainkoak tiara deituriko kapela koniko berezia zeramaten, errege pertsiarrek Mitra janzten zuten, bertze kapela koniko mota,  Egiptoko faraonak ere mitra zuria zeramaten. Berriro ere, jainkoek eta jainkoen semeek (faroenek) horrelako tokado konikoak jantzi zitzaketen, botere eta jakinduriaren ikus moduan. Hititarren artea zenbait jainko kapela konikoaz irudikatzen zen, Kanaan aldean bai erregeak, bai El jainkoa, kapela konikoen jabeak ziren.

Vishnu jainkoa. Argazkiaren egilea PHGCOM. wikipwditik hartutako irudia.

Indiar kultura eta erligioan jainko batzuen irudikapenetan kapela konikoak agertzen dire, Visnu, Krishna eta Mitra. Mitra jainkoak beti bere txano berezia eramanten du, kono tankerazkoa, batzuetan mutur okertuaz eta bestetan zutituta. Eliza katolikoan , mitra deituriko kapela konikoak ezin du edozeinek jantzi, arduradun garaienek bakarrik baizik. X. mendean Elizako arduradunek erabiltzen zituzten bai mitra eta bai tiara, kono itxurazkoak ziren. Sorginen irudiek kono beltza erakusten dute eredu eta bai erdi aroko eta fantasiako aztiak kapel konikoarekin irudikatuak izan dire!

Kapera konikoaren sinbologiaz ikurr erlijioso bat dela aipatu behar da eta kontuan hartuz,  batez ere Europan (Euskal herrian ere eta Baztango ttuntturrudunak barne) erabiltzen diren kapela konikoetan ez dira faltatzen normalki emakumezko elementuak. Zalantzarik gabe, mozorratuen jantzietan agertzen dira, baita ere haien kapela konikoen apainduretan ere: firfailak, emakumeek ilean janzten dituzten kolorezko zintak, emakumezko jantzien oihalak, kolre bizikoak… Janzkera osoaren bertze antzeko elementuak gehituta, maila fisikoan sexuen kontrakotasuna adierazten da, hemendik abiatuz, androginiaren konzeptura iristen gara (ez hemea ez harra) eta androginiaren bidez osotasuna bilatzen da, batez ere jakinduria eta ezagueraren osotasuna, absolutoa.

Guzti hau ikertuta  Jose Antonio Quijeraren iritzia, Euskal Herriko kapela konikoen balore sinbolikoa eta bertze tokitan onhargarriak diren baloreak ez direla ezberdinak, elementu orokor eta konstanteak bait daude (zentzu erligiosoa errate baterako, edota eraman dezakeenaren izakera), kapela konikoak deidadeen elementuak dira (edo gizonenak horien papera betetzen dutenean). Kapela konikoen bidez lortu nahi dena jakinduraiaren errezeptakuluaren handikuntza propiziatu eta adieraztea. Ttuntturrudun mozorratuak eta dantzari ttuntturrudunak (ez dira maila gizatiarrean mugitzen, horregatik balore metafisikoa duten elementuak erabiltzen dituzte, kapera konikoa!…

Honi buruz sakontzeko aipatutako Jose Antonio Quijeraren “Kapela konikoa Euskal Herriko folklorean”  (.pdf-en dago)  lana irakurtzea komendatzen dizuet.

Post hau iteko erabili den materiala (zerbait zuzenean kopiatu da)

Kapela konikoa Euskal Herriko folklorean  Jose Antonio Quijera. Cuadernos de Sección. Folklore 5. (1994) p. 195-224  Eusko Ikaskuntza.  

Maskarak Euskal Herriko tradizioan. [edizio birtuala] / José Antonio Quijera Pérez, Nekane Osa Muñoa. Eusko Ikaskuntza, 2009.

 

 

Read Full Post »