Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2013(e)ko urtarrila

Franzisko Etxenike. Argazkie http://www.enciclopedianavarra.biz webgunetik hartuta dago.

Franzisko Etxenike Antxorena 1880an Elizondon jaio zen eta argazkilaria, margolaria ta musikoa izan zen. Lehenik eta behin argazkigintza artistikoarekiko interesa agertu zuen (fotografía pictorialista artística), Mugimendu hau XIX. mendearen bukaeran eta XX.mendearen hasieran eman zen eta bere plantamentua erten ahal da irudi bat bere errealitatetik atratzea eda “kaptatzea”, zela. Normalki, aukeratutako gaietan nabarmentzen ziren: euritako, lainotutako paisaiak, irudiaren lausotasuna ezaugarri bat zen, baita ere erretratoak gehienbat irudi femeninoak, hemen ere lausotasuna bilatzen zen, ez da fokuratzen nahitaz, pintura inpresionistaren antzeko efektua eragiteko (pictorialismo-a argazkilaritza inpresionista bezala zautzen da ere), filtroak eta pantallak erabiltzen zire argi-izal jokuak sortzeko eta errebelatzerakoan irudia manipulatzen zuten (gaur Gimp, photoshop eta antzekoak erabiltzen dugu)… Ikusten denez teknika eta disziplina benetan artistikoa batean nabarmendu zen “sensilbilitate” haundiko elizondarra eta kontuan artzeko da, diziplina honekin sari garranzitsu batzuk eskuratu zituela; 1907an, Iruñako udalak iragarritako ” Certamen Científico, Literario y Artístico”saritan (urte hortan lehengo aldiz argazkilaritzako atala izan zen) lehenego domina lortu zun, Urte bat geroxago, Buenos Aireseko Argazkigintzako  Nazioarteko Lehiaketan, brontzeko bat. Pena da, ezerrez ez dela mantendu bere lehen orientazio artistikoaz,  soilik Julio Altadillen “Geografía Vasco-Navarra” lanan bere  kolaborazioa adierazita  geratzen da (www.gourmet-image.com-en bere argazki batzuk ikusgai daude).

Gerora eta ikusita argazkilaritza mugatuta zegola naturaren inpresioak, aztarnak eta ingurunetakoa kontzientzia irudikatzeko eta adierazteko bere “artea” margolaritzara orientatuko zuen. Disziplina hontan argazkilaritzan bezala autodidakta izan zen eta inoiz ez zen modu profesionalean pintatzen aritu, artea aisialdiko entretenimendu gisa hartu zuen. Bere lanbidea Baztango udalako kaligarafista izatea zen. Erran dugunez ez zion pinturari inoiz denbora osoa eskaini era profesionalean, baizik, entretenimendua bezala eta hala ere, ondare artistiko garrantzitsua utzi zuen. Bere obra oso lotuta dago paisaiarekin eta naturarekin, ia beti aire zabalean pintatzen baitzuen. Bere sorkuntzak errealismoan oinarritutako estilo pertsonaletik abiatuta bilakatu ziren, marrazketa ondo menderatuta, pintzelkada solteagoak dituen inpresionismoaren eragin argia nabaria den obretara. Kolorearen, kontrasteen, argiaren…

Bere begirada bere Baztanera bideratu zun; Gartzain, Lekaroz, Elbete eta Elizondo gehienbat pintatu zun. Kezka haundiarekin herrien eta bailararen izaera errespetatu zuen . Berea da  margo mendirakoia, nekazal herrikoia, barreiatutako baserriak, bideak eta paisaiak. Batzutan leuna, bertzetan basatia, haitzak eta zuhaitzak eta ibaiako ibarra “Baztan-Bidasoa” ibaia, ibai argitsua, gaztea, jautzilaria, alaia, bere laiotzetan aterpetua…

Francisco Javier Zubiaurrek, Baztango artistaren obra aztertu duenetako batek, honela azaldu zuen Iruñeko Udal Aurrezki Kutxek editatutako Nafarroako pintoreei buruzko bilduman:

echeniqueEtxeniqueren paisaiak isilak dira. Hori dela eta, giza irudiak ia ez dira agertzen, eta gutxiago animaliak; hala ere, ezin da esan bakartiak direnik, gizakiaren zantzua ikus baitaiteke“…eta halaxe da! Apaltasun errugabearekin paisala ixikak margotu zituen, giza gabeko irudiak ziren, herriak eta bordakoak baina arraroa zen personik agertzea eta guttiago animaliak (abereak).
Bere sormenak eboluzionatzen joan ziren, bere estilo propiotik (marrazkiaren nagusitasun haundi batekin errealismoan formatuta) inpresionismoruntz, estilo honen eragina, argia eta nabaria izanen bai zuen bere lanetan. Orduen izan zen, 1920 eta 1939 biztartean  izan zuenean ikuskera “naturalista” eta askeagoa; koloreak, kontrasteak, argiak … naturaren zerbitzura elementuak beti egonez.
Franzisko Etxenike Elizondon 1948an zen du zen, margaolari bezala “Bidasoako eskolako” kidea (edo partaidea) zen.1934an eta 1947an Diputazioko Jauregian erakusketak isgai izan zitun eta 1980an bere jaiotzaren 100 urteurrena zela Iruñan bere omenez, bbere lanenekin erakusketa garranzitsu bat antolatu zen.
 Etxenikek, bailarari fideltasuna eta berezko naturararen maitasuna adieratzi zun eta erten da (Ziga Etxandirekin batera), ondoren etorriko diren margolari gazteen ardatza ta ejenploa izanen zela;  Apezetxea, Marin, Montes Iribarren, Urmeneta…denek  ezkutxatutako paisaiaren estimoa bai dute!!

Post hau iteko erabili den materiala.

” Pintores navarros” liburua. (Iruñako Udal Aurrezki Kutxa 1981) MARTÍN CRUZ, Salvador.

www.euskomedia.org wenbguneko Auñamendi entziklopedia.

Centro artistico del Bidasoa blogeko “Francisco Echenike Anchorena” Zuri-ren posta.

Wikipedia

Read Full Post »

Ilbeltzako 20an,  Jo ala Jo elkarteak Joxe Telletxea Baztandar txistulariaren 50. urteurrena zela ta (zendu zenetik) omenaldi xumea eskeini zioten Erratzuko herrian, herri hortako danbolin (txistulari) ofiziala izan bai zen

 urte andanada batez . Oraindikan ere, 50 urte pasa ondoren, agure eta atso Eratzuar batzuk gogoratzen dute Joxe damuin zaharra, berak izan bai zen ikasitako mutildantzak, herriko gazteriari dantzan erakutsiz eta plazan ageriz berpiztu eta  indartu zituenak!.

Joxe, jaiotzez Zigatarra zen,  José Jerónimo Telletxea Sarratea izenarekin Zigaurre auzoko Indartetxipia etxean 1891ko urriaren 16an sortuakoa. Han bertan Zigan, ttikitatik musika ikasten hasi zen Zigako Pablo Goldarazena apezaren eskutik, gero Emiliano Apezetxea Erratzuko organista zenarekin jarraituko zun bere ikasketak . Mutildantzaren doinu gehienak Elizondoko baño Pertalasko auzoan bizi zen (Arizkun) Zipriano Iribarren “Xamar”(1850-1930) txistularengandik ikasi zitun, eta mutil gaztea zelarik, Eztai doinua edo Eztai soinua Joxe Angel Dorremotzengandik (Almandozko txistularia eta txistulari famili ezagunekoa, aita ta aitetxi ttunttuneroa omen izan ziren) ikasi zun.

Jose0txistulari 1917ko apirilaren 17an Patrizia Arroabarrena Arregi berroetarrarekin esposatu zen eta Berroetan bizi izan ziren 1924 urte artio. Urte honetan Erratzura joan ziren bizitzera , Joxe Telletxea  Erratzuko damuñe (danbolina) ofiziala izendatu baitzuten. Erratzun, Iñarbilgo auzora joan ziren bizitzera eta elkarrekin zazpi ume izan zituzten.  Joxe 1940 urte artio Erratzuko danbolin (txistulari) ofiziala izan zen, Errenterira bizitzera joan baitziren senar-emazte aintzineko urtean, baino zorigaiza etorrita, bi urte geroxago emaztea han galdu zuen  . 1945 urte inguruan Baztanera itzuliko da,  Arraiotzera hain zuzen, eta  María Guadalupe Arozena Urrutiarekin ezkonduko zen bigarren aldiz eta Arraiotzen bizi izan zen z 1963ko ilbeltzaren 12arte egun hortan zendu bai zen eta batzuk diotenez, diirudi txistu arialdi baten ondotik!.

Erratzuko danbolin ofizilia bezala 15 urte egon zen herriko bestetan eta iñautetan txistua jotzen, baña hainbertze urtez gehiago aritu zen! zeren 40 eko eta 50 hamarkadetan ere txistua jotzera joaten bai zen.  JoxeErrenterira bizitzera joan zelarik , iganderoko txistu joaldiak utzi zituen  eta Maurixio Elizaldek utzitako hutsunea bete izan zun (Maurizio 1940 urtetik 1948 urte artioko igandetan Erratzun ttunttunan jotzen aritu zen. Gero pasatu zen arizkunera eta 1950. urtean Arzikungo txistularia ofiziala izendatu zuten). Joxe “Xistu-k” (halaxe deitzen omen zioten) Berroetako bestetan ere maiz jotzen zuen eta Zigan ere. Arraiozen, herriko danbolin nagusia bezala lan aipagarria egin zuen mutildantzak erakutsiz. Joxek klarinete “errekintoa” ere jotzen zuen plazetan, igandetako eta besta-eguneko arratsaldetan, ttunttunaren tenorean. Arratsalde hauetan txistu eta ttunttunarekin jotzeko errepertoria izaten zen: mutil-dantzak, Soka-dantza, jotak eta porrusaldak. Iñauterietan sagar-dantza, mozorro-dantza, biribilketak, josteta- dantzak…ziren. Zigan muxike edo gaita-dantza errekintoaz jotzen zuelarik , kordionista batek laguntzen zuen . XX. mendeko 40 ko eta 50 ko hamarkadetan  Arraiozen ere txistua  klarinetearekin ibiltzen zen.

Joxerekin batera gehien aritu zen atabalaria Tomas Jaurena (1905-1983) izan zen, batez ere Erratzun eta Arraiozen. Manuel Jaurenarekin (1901-1960) ere noiz behinka jotzen zuen eta maiz ere Antonio Elizalde txistularia lagundurik.

Joxek, Baztango dantzen jakintsua zen . Jakina da Antonio Elizalde bere seme Mauriziorekin batera ( mutil koxkor bat zelarik) , Erratzuko Joxeren bizitegira maiz joaten zirela eta Baztango dantzak eta doinuak mintzagai nagusia izanik. Santiago Errotaberea Arizkundarrraeta aunitz urtez Azpilkuetako ttunttuneroa izandakoa , Joxerengandik zenbait doinu ikasi zituen ere : mutildantzak, sokadantza, Amaiurko sagardantza, Erratzun jotzen zen mozorrodantza etab. Baita  Maurixio Elizalderengan  garrantzizko eragina izan zuen Joxek “Xixtuk”. Eskual herriko leku aunitzetan bezala Baztanen ere herriko danbolin ofizialek, txistua eta ttuntuna jotzea ez zuten lan  bakarra. Ttuntuneroek, danbolinausiei eta hauen lagunei  dantza errituala erakusten zieten, baita  haien erakusketara hurbiltzen ziren  herriko  mutil gaztei, eta horretan ere ibili zen.

Txistu, tratado de flauta Vasca” Aita Olazaran Lizarrakoa azalaren liburua.

Baita ere zenbait euskal kulturzale, Baztango  dantza, kanta, bertso eta doinu bilan, Joxerengana jo zuten, horien artean Lekarozko konbentuko izan dako bi fraile kaputxino, musikariak eta musika herrikoiaren bultzatzileak; Aita Olazaran (Hilario Olzaran Lizarrakoa) eta  Aita Donostia (Antonio Zulaika). Aita Olazaranek,  bere “TXISTU. Tratado de Flauta Vasca” liburuan  aipatzen dio, erranez berari esker  yoiak-en bertsio osa lortu izan zula.

Joxe Telletxeari hartutako zenbait doinuak argitaratuak izan dira. Adibidez Euskel eres sorta 1921. urtean imprimatutako Aita Donostiaren kantutegian,” Yoiak” Telletxearengandik jasotako txistu doinuak ageri dira. Doinu hoiek berriz ere argitaratuak izan ziren aita Donostiaren Obras Completasen.1929 urtean Olazaranek ezkontz-eztaietako Eztai-soinua Joxeri hartu eta musika paperetan para tu zuen baita mutildantza gehienak ere (muxiko, xoxoaina (I), xoxoaina(II) eta batzuendako xoriaina dena, Billiarrua, xoriaina (Xoxua so)eta batzuendako biligarroaine edo biligarroaren 1931. urtean Aita Donostiake Urtsuko kantanten bertso batzuk bildu zituen Telletxearengandikn. 1951 urteko urrian ere ezkontz-eztaietan ohituraz jotzen den doinua edo airia, “Eztai soinua”, bildu zun Joxeri esker, baita erratzuko sagar dantza eta mozorrodantza jaso zizkion ere eta argitaratuak izan ziren  “ Obras Completas”, IV. alean. Olzaranek Joxeri hartutako sokadantza argitaratua izan zun ere, kasu honetan pianorako harmonizaziorekin lagundurik, “Danzas de Baztan, Navarra” musika kuadernoan.

Joxe Telletxea danbolina, damuñe, ttuntuneroa, xulubitaria edo txistularia eta dantza erakusle eta maixua izan zen. Lan ikaragarria egin zuen baztango dantzak ikasten eta erakusten, gaztetan hasi eta jada bere azken hatsak artio ibilki zen, baita ziztuajotzen ere. Nekaezinezko erakustuna omen zen, maiz entzun izan den bezala. Joxe, dantzan erakusten ari direnendako eta ziztua jotzen dutenendako eredua da. Eredu bat Eskual herrian arras edatua zena baino zoritxarrez gaur egun horrelako indarrik ez duena.

Post hau itek0,  sarean dagoen .pdf  formaton “Joxe Telletxea”  idatzlana erabili, zerbait moldatu eta batzutan zuzen zuzen kopiatuta izan da (ez da egilearen izena ageri). Jo ala Jo elkarteak zabalduko idazlazna, post hau baino asko  zabalago, sakonago eta interesgarriagoa da (dantza batzun, historia, desagertzea eta berreskuratzea azaltzen bai du eta guk soilik, Joxe Telletxearen irudia zautzeko erabil bai dugu) hortaz errekomendatzen dizuet artxiboa ( hemendik) jaustea eta irakurtzea.

Read Full Post »

Gerardo Plaza mendigotzailea.

Abenduren 23ko igandian  Baztango Mendigoizaleak Legaten izen ziren, hauekin batera Plazatarrak zeuden eta denek batera (urtero bezala egutegiko tenore hortan), Gerardo Plaza mendigoizalea zena omendu zuten, haxko hortan   bai dago, bere oroigarria .

Argazkia valledebaztan.com (Baztango ataria) utzitakoa da.

Gerardo Plaza Tuñon lekauztarra Nafarroan izan den mendigoizale onentako bat izan da eta aipatzen dutenez  bere garaian, Nafarroako mendizale onena eta osoena izan zen.  Goi-Mendi-Taldeko kidea izan zen (Grupo de alta montaña), baitere Groupe Pyrineiste de Haute Montagne-arena eta “escuela nazional de montaña-ko” monitorea ere.  1976ko Hindu-Kush-erako espedizio nafarragatik  “Mendiko Espaniar Federazioko” urrezko domina lortu zun eta “Nafarroako Kirolari Onenentzako”  garaikurra (trofeoa) ere, gañera Javier Garayoa, eta Iñaki Aldaia-rekin batera lehenego naparra “zortzimile” bat garaitzen duna izan zen, urtea 1979 zen eta “zorztimila”,  Dhaulagiria (8.172m).

Gerardo 1953ko Martxoaren 28an  jaio zen, eta gaztea zen “agur” erran gabe, utzi zigunean,  baño 27 urte  exkas horietan baztandar mendigotzailea “historia” in zun eta 70. hamarkada, nafar mendizaletasunaren goren uneko eta arrakastetako garai izan zena, bizitzea tokatu zitzaion edo obe errana, protagonistaetako bat izan zen!. Hamarkada honen hasieran espedizio nafar bat,  Hoggar-era (Sahara-ko basamortuan) igo zen. Bi urte geroago, Groenlandiara bertze talde bat joan zen eta Sermeq Qiterdleq-ek gailur birjina igo zuten eta harrezkero Nafarroa Gailurra izenarekin zautzen da. 1975ean Kilimanjaro konkistatu zen eta, hurrengo urtean, espedizio batek Afganistaneraino bidaiatu zuen eta Hindu Kush-eko Shakaur-eko (7.116 metrotako) gailurra igo zen, garaipen garrantzitsua izan zen nafarrerako mendizaletasunarentzat eta garaipen hortan 23 urteko Gerardo Plaza lekauztarra zegoen. Hala ere, enpresa honek ondorio tragikoak izan zituen: jaitsieran zehar ustekabe baten ondorioz,  Leandro Arbedo zendu zen, eta Gerardo Plaza larriki zaurituta gertatu zen. Arbedo eta Plazaren sokada (kordada) erori zen, Leandro Arbedo han bertan 6.000 metrotara izotzan lurperatu zuten eta Gerardo Plaza, poloniar mendigozaile batzuk atratzia lortu izan zuten.

Gerardo Plaza Tuñonen omenez altxatutako oroigarria Legaten. Argazkia Pello San Millan.

Hindu Kush-eko expedizioa ondoren, Andes-etarako espedizioak egin ziren eta hauen ondoren, mendizale-taldeak Himalaiari erasotzea pentsatzen hasi ziren. Nafarroako Goi-Mendiko taldearen bilera baten ondoren,  Himalaiarako espedizioan parte hartuko zuten pertsonak aukeratu ziren.  Hasmentan Annapurna-n (8.078 metrotan) igotzea patu zen helburu baina geroago argi izan zen, naparrek igoko zuten lehenego zorztimila Dhaulagiria (8.172m) izanen zela, unibertsoko zazpigarren mendirik altuena eta munduko zailena!… eta igotzeko aukeratuak izan ziren artean, Plaza lekauztarra zegon. Dhaulagiri «ekaitzetako mendia» izenarekin zautzen da eta expedizioo moderno batek garaitzen sahiatutako lehen 8.000 izan arren,  azkena zortzimila konkistatua izan zen. Alferrikako zortzi saioren ondoren, espedizio suitzar batek  1960ko maiatzean Dhaulagiria garaitu zuen.
Espedizioa abiarazteko ezinbertzekoak ziren hamar milioi pezetak (60.000 €), Nafarroako Foru-Diputazioko, Espainiako Federazioako,  Euskal Federazioko eta Nafarroako Aurrezki-Kutxaren ekarpenekin eta  enpreseta eta partikularren ekarpenekin lortu izan ziren.  Material guztia 250 bidoitan ontziratu zen, 7.000 kiloko pisu oso batekin.

31037802

1979ko Dhaulagiri-rako nafar-katalaniar espedizia. Argazkia euskomedia.org webgunetik hartua dago. Ref. Expedición navarra al Himalaya 79.

Honela, Gerardo Plaza 1979ko urtarrilan bera bakarrik Bombay (Munbai) aldera irteko da, han materialako fardelak  “via India” Nepaleraino iristeko baimen batzuk lortu behar bai zun. Bi hilabete geroago, martxoaren 8an, gainerako espedizioa Iruñetik irtetenen da, lau egun geroago Katmandura iritsiz eta Baztandarrarekin bat egiñez. Hiri hartan, expedizioa abiatzeako lau sherpa, bi sukaldari, bi posta (korreoa) eta 250 zamaketari kontratatzen dituzte, zamalariak e hogeita bortz eta hogeita hamar kiloren artean daukaten fardelak oinutsik kargatuko dute. Egunez 45 graduak  jasan behako dituzte, gauaz berriz, tenperaturak zeroren azpian jaisten dira. Apirilaren 8an kanpamentu “basea” ezartzen  da 4.600 metrotara, Dhaulagiri-ko iparraldearen ondoan. Ia hilabete bat kanpamentu base ezarri zela ta, espedizioa, maiatzaren 9an V kanpamentura (7.600 metrotara kokatuta) iristen da.

Gaua  zero azpitik 38 graduko tenperaturak pasatu ta oxigenorekin lo ondoren,  maiatzako 12ren goizeko hiruetan  Iñaki Aldaya, Javier Garayoa, Gerardo Plaza,  Jordi Pons katalaniarra eta expedizioko burua zena  (expedizioa napara-katalanarra zen) eta Ang Rita xerpa  (bere bizkarrean 16 milimetroko Cannon kargatu zun eta kamara honekin igoera guztia filmatu zen) Dhaulagiri–aren azken zatia igotzeko prestatu ziren. Arratsaldeko bietan, oxigenorik gabeko igoera ikaragarri ta nekagarri baten ondoren  bortz mendigotzaileak  gailurrera iristen dira. Lehen aldia zen Napar batzuk zorzimile bat garaitzen zutena eta hiruetatik lehenegoa Gerardo plaza izan zen.

Arrakasta hau ondoren eta Nepalen zeudela ia, mendizale naparrak urrengo baterako  Jannu mendia (7.700m)  igotzeko baimen ofizialak eskatuko dute. Talde expedizionario hori, Angel Mari Abrego-k osatuko zun  Javier Garayoa, Javier Muru, José Manuel Casimiro, Iñaki Aldaya eta Gerardo Plazarekin batera, baña bidaia hasi baino lehen  (1980ko urriako 30an) lekauztarra zendu zen, 27 urte zeukan ta hainbat gailur gaindituta zituen ;Huandoy Hegoa (6170 m),   Huandoy Iparra (6395m),  Huascaran Iparra (6.654 m), Shakaur (7.116 m), Noshaq (7.690m), Dhaulagiri (8.172m) …baina zihur aunitz, asko gehiago igoko zituela!

Post hau iteko erabili den materiala.

El pais.com-eko ” Fermin Goñiren “Dos “sherpas” nepalíes descubren la civilización occidental en Pamplona” ( 1980-1-4) artikuloa.

El pais.com-eko ” Fermin Goñiren “La bandera de Navarra, en la cima del Jannu” ( 1981-6-16) artikuloa.

http://www.enciclopedianavarra webb horria.

vivirdebuenagana.blogspot-eko  “un recordatorio” artikuloa.

Read Full Post »