2012ko abendua.
Orain aste batzuk Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea zela ta Baztanen liburuak trukatzeko hozgailua paratu zen udal atarian, “Frigokanbioarekin” zabor guttiago sortzeko beharraren konzientzia bultzatu nahi da eta berrerabilpena zabor prebentziorako tresna bezala irudikatzea, esperientzia konkretu baten bidez.
Hotzgailuaren liburu elkar trukatzearen funtzionamendua arras errexa da, liburuak utzi eta interesantzen zaizuna hartu ta irakurri. Ikusi bezain pronto hozgailua ereki nun, etxetik ekarritako hiru liburu sartu eta hozgailua behiti eta goiti begiratu ondoren, bi eraman nintzen; Stefano Benniren “Bitxilandiako animalia miresgarriak” eta Alfredo Bryce Etxenikeren “El huerto de mi amada” eleberria. Idazle Peruarra hozgailuan topatzea harritu zidan, baziren liburu artean (“paja” aunitz) jasotako “premio planeta” idazle bakarra zen eta lehenagotik beraren zerbait irakurria neukanaz (Un mundo para Julius eta haurrendako idatzitako “goig” ipuina), aukeratu nun. Baina hori aparte, Bryce Etxenike “laguna” zaharra daukat, aspalditik segitu diot! zeren beti, polemika baten batean sartuta egon bai da; Oraingo mendeko lehen hamarkadan kazetari-artikulu plagioarekiko eskandalu batekin erlazionatua agertu zen, dirudienez 15 idazleen 16 artikulo kopiatu omen zuen eta 42 euro mila ordaintzera kondenatua izan zen baina ondarrian, dena konplot bat izan zela dirudi. 90 hamarkadan Fujimoriren “paramilitarrak” bahitu zioten, paliza eman eta EE.BB enbaxadako ate aurrian bota zioten (batzuk, hau horrela izan zela dudan patuz)…eta aldi batean irratian entzun nionez Baztanera lehen aldiz etorri zenian (50. hamarkadan uste dut), Guardia zibilak tokiko kontrabandista ezagun batekin konfunditu ziotela eta ia ia, preso eraman zioten, ondarrian ordu estugarriko pare bat ondoren, dena azaldu zen bitxikerian geldituz.

Alfredo Bryce Echenique. Egilea M.Livia.
Wikipedia.
Bai!, Alfredo Brice Etxenike idazle Limatarra jatorriz Baztandarra da eta Hego Amerika dauden Etxenike aunitz bezala Iñarbilko Etxenikea jauregitik datorrela dio eta etxe hortan bataiatutakoa bañan Arizkungo Latadian sortutako Pedro Gregorio Etxenike Etxenike militarraren ondorengo ahaidea direla ere. Egie izan edo ez, egia dena da Etxenike baztandar abitzen eta etxeko izen peto petoa dela, jauregia aparte Baztanen “etxenikea” izenan duten ainbat etxe aurkitzen dugu, Aizkungo Otsanaiz auzoan, Lekarotzen, Gartzaingo Ainzano auzoan, Iruritan, Zigan, Anizen eta Almandozen. Zazpi etxe hauek gei jauregia, XVIII. mendea baño lehen existitzen ziren eta suposatzekoa da jatorria oso aurrekoa dela zeren etxe horietatik agertu diren deiturak XVII. mendeko eliz artxiboetan agertzen zaigu.
Bere jatorri baztandarrako pista, bederen Bidasoaldekoa Pio Baroja eman zion, jakiñez Etxenikeako familia XVII.mendean lau adarretan errotu zela; Errazu, Arizkun, Azpilkuetan eta Beran eta mende bat geroxago, aistion aipatutako Pedro Gregorio Etxenikekin, Txilen indartuko dira. Pedro Gregorio Etxenike Etxenike 1750ean Txilera pasatu zen eta Santiagon1751n María Mercedes de Lecaros andrearekin ezkonduko zen, hauen ahaideak kargu haundiak izanen dute Txileko historioan eta Txileko “elitea” (bertze baztandarta euskal familiekin, Errazuriztarrak, Lecarostarrak…batera) bihurtuko dira, adibide gise aipatzen ahal da gaur egungo presidentea Sebastian Piñero Etxenike dela.

José Rufino Echenique Benavente (1808 – 1887).
“Familien Museoa” aldizkariaan argtaratutako grabatua. XIX Mendea. Wikipedia.
Txiletik aparte Pedroren ondorengoak Hego Amerikan zehar zabaldu ziren, hoietako bat Valparaisoko (Txile) José Manuel Echenique Vásquez bere emaztea eta familiarekin Cuzco-ra trasladatu ziren berarekin sei urteko Jose Rufino Etxenike semea zegoen, Alfredo Bryce Etxenikeren birraitetxia izanen zena. Jose Rufinok oso gaztea erroldatu zuen Peruko armada independentistan (1821etan),. Militar bezala parte hartu zuen Boliviaren kontrako kanpainetan eta Kolonbia Handian, baitere 1830eko hamarkadetako eta 1840tako gerra zibiletan. 1841-44ko anarkian zehar, egun batzutz jarduneko gobernaria izan zen. Manuel Ignacio de Vivanco-ren (1843-44ren) Direktorioko kolaboratzailea izan zen, baina gero bere kontra pastu zen eta ondoko gobernuaren (Ramón Castilla-ren lehen gobernua, 1845-51ren ), ondorengoa izanez. 1850eko hauteskundetan lehendakaria aukeratuta atera zen, bere gobernua joera kontserbadorea izan zen, bere mandatuan eskandalo ekonomiko haundia eman zen, korrupzioaz ta inflazioaz bere ingurukoak aberastu ziren… eta eskandalu hau gerra zibil odoltsuan isuri zen. Ramon Castilla (bere “maixua”) 1854ko matxinada liberalaren burua izanez Etxenike lehendakaria garaitu, bota eta erbesteratu zuen. Urte batzuk ondoren itzuli zen, politikan jarraituz. Baina bere ezaugarria edo legatua…Peruk izan duen lehendakari txarrena, eta ezin okerragoena izan dena da…Fujimori ta guzti “motza” gelditzen da jatorrizko baztandar honen parean!!!
Post hau iteko erabili den materiala.
Wikipediako “Alfredo Bryce Echenique” eta “Jose Rufino Echenique” buruzko artikuloak.
Gara egunkariako Karolina Almagiak Alfredo Bryce Echeniqueri egindako elkarrizketa.
Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“ (2002) liburua.
Arranbela bloga.
Utzi erantzun bat