Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2012(e)ko abendua

Egun hauetan, gehienek eguberriak ospatzen dute, badirudi Judea aldean Jaugoikoa gizon kumearen itxurakin sortu omen zela abenduko 25 bat batean. Gaur egun zautzen dugun eguberri kristauak, erdi aroan zehar forma hartu edo sortu ziren, baina ia lehenagotik (erromatar inperioko azken garaian, IV. mendean zehar) Pauloren (San Pablo) lehenego jarraitzaileak 25 ospatzen zuten…baino ez, ziur zirelako halako egun batean  bere erlijioko buru sortua izan zelako, baizik… egun hartan erromatar zibilizazioarentzat” krison” festa eguna zelako,  erromatarrek abenduko 25an “Sol invictus” (Dies Natalis Solis Invicti) eguna ospatzen zuten (Mitraren irudiaz). 25 ospe haundia zeukan erromatarrentzat, “saturnalen” ezken ondarreko egune bai zen. Saturnalak Saturno jainkoaren omenezko festak ziren, Saturnok (Saturnus latinez) nekazaritza eta uztaren jaingoikoa izan aparte, aipatzen da erromatarren jainko propioa eta zaharrena zela (bertziak grekotarren influentzia edo kopia dira) eta pensatzen denez Jai hauek Erromaren fundaziotik aurretik ospatzen zirela eta jatorrian gizonen artean erreinatzen zuen berdintasuna (denak anaia-arrebak, ama berberatik etorriak) irudikatzen zuten. Saturnaletak esklabuak esklabu izatea uzten zuten, opariak ematen ziren, irautzen zuten bitartean lana ez zen iten (oporra judizialak baziren) etxeak landarez  eta argiekin apaintzen ziren eta eguzkiaren eguna ( bezpera) afari eder bat ondoren esperatzen zute, gabon gaua?. Eguzkia, lurra, uztak (Saturno irudikatzen zuna) eta neguko solstizioa  elkartzen zituen bestak ziren eta jakina denez, gizakia kobazuloa utzi eta lurra menperatu eta lantzea ikasi zuenetik…lurra, landareak (bazkaria), eguzkia elkar joan dira eta neguko soltizioa eguzkia bizirik dagola azalatzen da,  hortik aintzin egunak pizkanaka pixkana haunditzen bai doaz eta udan etorriko dela seinale da.

Argazkia Pello San Millan.

Gure Euskal Herria den hontan, honekin zerikutsia daukan (eguzkia, lurra, landareak, opariak, garaia…) “Egun berritako” kondaira polita daukagu… Eguzkilorekao hain justu!!;

Orain dela milaka eta milaka urte, gizakia munduan zehar zabaltzen hasi zenean, ez zen ez eguzkirik ez ilargirik. Gizonak eta emakumeak ilunpetan bizi ziren eta “gauekoez”  (suzko zezeneaz, herensugeaz, erraldoiaz…gaueko izpirituak eta mamuak) izituta bizitzen omen ziren.

Gizakiek, Amaiurreri (ama lurra)laguntza eskatzea deliberatu zuten , etsimen hartan.
-Amaiur, lur ama-erregutu zioten-, arren eskatzen dizugu, babes gaitzazu hondatu behar gaituzten arriskuetatik.
Ama-lurra lampeturik zebilen erabat, eta ez zien jaramonik kasu egin gizakiei; haiek, ordea, ez zuten atertzen, eskatu eta eskatu, eta ondarrian gogoan hartu zuen eskatzen ziotena.
-Laguntzeko eskatzen didazue, seme alaba nireak-erran zien-, eta lagunduko dizuet. Izaki argitsu bat sortuko dut, eta ilargi deituko diozue.
Eta Amaiurrek ilargia sortu zuen. Hasieran izu-izuturik zeuden horrekin gizakiak, eta beren haitzuloetan gordeta segitu zuten, irteten ausartzen ez zirela ta.., baina berehala ohitu ziren haren argitan ibiltzen eta atra ziren.
Eta gure arbasoak  bezala, “gauekoak” ere hasmentan zeruan argizko gauza hura ikusten arras  izutuak zeuden, baina haiek ere segidan ohitu egin ziren, eta berehala hasi ziren haiek ere beren leizeetatik irten eta gizakiei izutzen, ikaratzen eta erasotzen.

Berriro joan zitzaizkion gizakiak lurrari erreguka.
Amaiur, Amaiur!- erran zioten-, milesker guztiak ematen dizkizugu ilargi amandrea eman diguzulako, baina zerbait indartsugoaren beharra dugu, “gauekoak” izutzen ari batzaizkigu oraindik.
-Ongi da-erantzun zien Ama-lurrak, ilargiak baino ere argi gehiago duen izaki bat sortuko dut. Eguzki deituko diozue. Eguzkiak eguna egingo du, eta ilargiak gaua.
Eta Amaiur eguzkia sortu zuen. Hain zen handia, hain argia eta hain beroa eguzkia… pozgarria izan zen benetan hura, zeren haren beroari eta haren argiari esker, landareak eta zuhaitzak hazten hasi baitziren. Gaueko mamuek eta jenioak ezin izan zuten, ordea, egunaren argitasunera ohitu, eta harrezkero gauez baizik ez dira atratzen.

Berriro joan ziren gizakiak lurrarengana.
Amaiur, Amaiur!-erran zioten-,pozik gaude eta eskerronez ahizpa ilargia eta ahizpa eguzkia eman diguzulako, baina bertze zerbait behar dugu oraindik, zeren, nahiz eta egunez den bitartean arazorik izan ez, gaua datorrenean, “gauekoak” beren leizeetatik atratzen dira eta erasoka hasten baitzaizkigu.
Amaiurrek begi honez entzun zituen honetan ere gizakien eskariak.
Ongi da semeok. Berriro lagunduko dizuet, baina hau izango da azkena. Lore bat sortuko dizuet, guztiz ederra, hain ederra ere, non gaueko mamuek ikusten dutenean Eguzkia bera dela usteko dute, eta bakena utziko zaituzte.
Eta Amaiurrek eguzkiaren lorea sortu zuen, eguzkilorea, gaur egunean oraindik gure etxeak mamu gaiztoetatik, sorginetatik, lamietatik, gaixotasun ekarleetatik, ekaitzetatik eta tximistatik babesten dituena.

Kondaira, Toti Martinez de Lezearen “Euskal herriko leiendak” liburutik aterata ta zerbait moldatuta dago, baina beharrezkoa da aipatzea J. M. Barandiaranek bere “  Eusko Mitologia”  liburuan erraten duena. Aintzinako euskaldunentzat Lurra Eguzkiaren eta ilargiaren ama zen (Eguzkia eta ilargia ahizpak zirela uste zuten) eta, horrenbestez, lurrak ematen zien bizia landareen eta abereen munduari, eta horretan sartzen zen gizakia ere. Lurratik sortzen zen, eta lurrera itzultzen zen berriro. Horregatik, hain zuzen, gure arbasoek opariak egiten zizkioten lurrari, bere laguntza eskatzeko…mendeak ta milenioak pastu dire eta gure amaz ahaztu gara, egun hauetan opariak, gure artian ematen gara, eta berari berriz; zaborraz, zoldaz, zikinkeriaz eta zakarkeriaz betetzen diogu!!!

Post hau egiteko erabili den mteriala.

Euskal herriko leiendak, (erein 2002). Toti Martinez  De Lezearen liburua.

 Eusko Mitologia (1924). J.M. Baraindiaran.

El blog de Rivendel” blogako Eguzkilore posta.

Flores y panta. net magazine on lain- eko “Eguzkilore, símbolo y leyenda” artikuloa.

Wikipedia.

Read Full Post »

Abenduaren erdialdera, Erribera aldean bizi den Dolores Redondo Meira idazlea,  TVEko “pagina 2” literatura saioa grabatzen, Elizondon ibili zen. Jatorriz Donostiarra den Dolores Redondok, “Baztan” izeneko trilogia idazten ari da, triolojiaren lehenego liburua “Zaindari ikusezin” (El  guardián invisible) izenburua dauka eta 2013ko urtarrilaren 15an argiteratuko da (10 hizkuntzetan argitaratuko da, eskuara barne)  .

Zaindari ikusezin, Baztán ibaiaren ertzean gaiztoki  jarrita agertzen den nerabe baten gorputz biluziaren aurkikundearekin  hasten da. Gorpua aurkitu ta hogeita lau ordutara,  hilabete bat lehenago, bertze neska baten hilketarekin erlazionatzen da.  Amaia Salazar Foru-Poliziaren hilketa-ikuskatzailea (inspektorea)  izendatuko dute hilketa ikertzeko eta jaio eta beti ihes egin nahi izan duen tokira (Baztanera)  bueltatu beharko da. Hiltzailea Baztan ibaiaren bazterrak atsedenik eman gabe gorputzetz ereintuko du eta Amaiak  saiatuko da  hilketak eta euskal mitologia erlazionatzen duen hiltzaile  erritual, psico-sexuala arrapatzen. Bere kideren batzukin jelosia profesionalagatik borrokatzen duen biztartean,  bere iraganean ahizpekin ez ezatzitako gatazkak eta haurtzaroa markatu zion sekreto ilunak, mamu bat betzala torturatuz etorriko zaio!!

Dolores Redondo Meira idazlea eta gibelian Baztan ibaia. Argazkia idazlearen facebook-eko horrialde odizialatik hartuta dago.

Sipnosisa irakurrita, erten ahal da, eleberri beltz honetan garrantzi haundia dula gure Baztan ibaia, eta hori aprobetxatuz  eta ibaiko datu batzuk aipatuz! post honeko protagonista bakarra, Baztan-Bidasoa ibaia izanen da.

Baztandar txoubinismoaren ezaugarri argi bat, ibaiaren izenarekin kusten ahal da, Baztan ibaia Bidasoa ibaia da, baina Baztan udalerria zeharkatzen duen  biztartean (Oronoz-Mugaireraino) bailararen izena arro eramaten du, lehenego 14km-etan Baztan da  eta gainerako 52 km-tan, berriz, Bidasoa. Osora 66 km luzera dauka eta ondarreko hamarrak, Nafarroatik kanpo, handik aurrera, euskalherriko iparralde ta hegoaldeko muga markatzen du eta Bizkaiko golkoan (Kantauri itsasoa), Irun, Hondarribia eta Hendaia artean itsasoratzen da  (Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen dituen ibaia da) .

Baztan Ibaia Erratzun inguruan sortzen da, hemen elkartzen baitira Astate tontorran (710)  jaiotako Izpegui eta Iztauz-eko errekak eta Auza mendiaren ekialdean sortutako Iñarbegi erreka ere bai. Azken honetan dago bere iturburu ezagunena; Xorroxin ur-jauzia. Ibaiak  105 erreka iraunkor ditu; guztien artean, ia 500 kilometro egiten dute. Bidasoaren ibaiadar nagusia Ezkurra da (Donozteben elkartzen da) eta Baztanen Marin eta Artesiaga errekak nabarmenenak izanen dira eta hain justu azken honen (Artesiaga) bokala (erreka-ahoa) Batasunaren Intereseko Lekua (BIL) bezala katalogatua dago (“Lugar de Importancia Comunitaria” LIC). Tartete hunen ureko habita garrantzi handikoa da, bere uretan aurkitzen ahal bai da Burtaina (Cottus gobio), muturluze pirinearra (Galemys pyrenaicus) eta ur-ipurtats (“bisoi europarra” Mustela lutreola), baita ere nabarmentzekoa da, gaur egun  galzorian dagoen espezie bat izan arren, ibai-karramarro  populazioa badela.

muturluze pirinearra (Galemys pyrenaicus) . David Perez 2009
Wikipeditik hartue, creative-comons lizentzia.

Burtaina.(Cottus gobio) .Hans Hillewaert 2009. Wikipeditik hartue, creative-comons lizentzia.

Artesiagako BIL-aparte Baztan-Bidasoa ibaian zehar, bertze hiru Naturgune bereziak baire ( Batasunaren Intereseko Lekuak BIL)  eta laurak zuzenean daude lotuta ibai-esparruekin: Bertizko Jaurerriaren BIL, Belateko BIL eta, Aritzakun-Urritzateko BIL. Naturgune  hauetan  aistion aipatutako ugaztunak aparte Igaraba “urtxakurra” (Lutra lutra L.) aurkitzen ahal da. Hegaztien artean Martin arrantzalea (Alcedo atthis),  Ur-zozoa (Cinclus cinclus) nabarmentzen dira, narrastietan europar galapagoa ( Emys orbicularis ) eta arrain espezietan hauek dira nausi :, kolaka (Alosa alosa), itsas lanproia (Petromyzon marinus), aingira (Anguilla anguilla), korrokoia (Chelon labrosus), platuxa latza (Platicthys flesus), zarboa (Gobio lozanoi), lotrea (Barbatula quignardi), txipa (Phoxinus bigerri)  lehen aipatutako burtaina (Cottus aturi),  ibai-amuarraina (Salmo trutta morfo fario),  eta  ibaiko erregea! izokina (Salmo salar). 

Datuak segitzen emanda aipa daiteki ibain zehar edo obe errana bere arroan, (cuenca) Nafarroako Gobernuaren edo Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoaren menpean, uraren kalitatea neurtzeko 22 kontrol puntu daudela,  hondakin urak arazteko 8 araztegi daudela,  28 zentral hidroelektriko badirela. Bi urtegi; San Anton eta Domikoa Irun eta Hondarribia urez hornitzeko eta bertze bi  Mendaur eta Leurtza, energia hidroelektrikoa sortzeko, ibaiak jasatzen dun biztanlegoa: 22.000 lagun inguru dela eta  ur hornidura ez dagola bermatua (Urte sasoi jakin zenbaitetan, arazoak izaten dira herri batzuk urez hornitzeko). Baina datu guztiak ez dira ederrak eta gure ibaiak, bere arazoak ditu. Estudio batzuen araberaz ibaiaren zenbait tartetan uraren tenperatura handitu dela aipatzen dute eta fauna espezie batzuk urritu ta bertze batzuk ugaritu dira (desorekatuz). Honetan zerikusi haundia izanen du Industria, abeltzaintza, nekazaritza eta hiri arloko isuriek,  kutsadura eragiten bai dute, ekosistema eta ibaiertzak egoera txarrean daude: zaborrek, eraikinek eta nekazaritza sailek ibaiertza hartua dute, ibaiertzeko basoak gaizki daude eta ibaiaren jarraitasuna hautsita dago eta zenbait  ibaiadar, zerbait kutsatuak daude  Intzola, Ibardin, Onin, Artesiaga, Gilenea, Zia eta Orabidea erreka bezalaxe…

Gure eskutan dago “arazo” hauek konpontzea eta ibaia bizirik segitzea, ibilguak eta ibaiertzak berreskuratu behar dira (Ibaiak garbitu eta mantendu), zaindu, kontrol eta jarraipen programak ezarri, kutsagarriak izan daitezkeen guneak begiratueta garrantzitsuena dena, herritarrak sensibilizatu ta konzientziatu behar gara ibaia gure bailararen eta baita ere, gure izaeraren arteria nagusia dela, bere inguruan, bere ertzetan sortu ta hazi izn gara eta garbi ta bizirik egotea beharrezkoa dela!!!

Baztan Ibai Elizondo zeharkatzen. Argazkia Pello San Millan.

Post hau iteko erabili den material:

www.biodiversidad.navarra.es web gunea.

Bidasoarako konponbideak  BIDASOAREN ARROKO URAREN FOROA.

www.territoriosfluviales.eu webhorriko “rio Bidasoa” atala.

 

Read Full Post »

2012ko abendua.

Orain aste batzuk Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea zela ta  Baztanen liburuak trukatzeko hozgailua paratu zen udal atarian, “Frigokanbioarekin” zabor guttiago sortzeko beharraren konzientzia bultzatu nahi da eta berrerabilpena zabor prebentziorako tresna bezala irudikatzea, esperientzia konkretu baten bidez.

Argazkia arranbela.blogspot.com.-etik hartuta dago.

Hotzgailuaren liburu elkar trukatzearen funtzionamendua arras errexa da, liburuak utzi eta interesantzen zaizuna hartu ta irakurri. Ikusi bezain pronto hozgailua ereki nun, etxetik ekarritako hiru liburu sartu eta hozgailua behiti eta goiti begiratu ondoren, bi eraman nintzen; Stefano Benniren “Bitxilandiako animalia miresgarriak” eta Alfredo Bryce Etxenikeren “El huerto de mi amada” eleberria. Idazle Peruarra hozgailuan topatzea harritu zidan, baziren liburu artean (“paja” aunitz) jasotako “premio planeta” idazle bakarra zen eta lehenagotik beraren zerbait irakurria neukanaz (Un mundo para Julius eta haurrendako idatzitako “goig” ipuina), aukeratu nun. Baina hori aparte, Bryce Etxenike “laguna” zaharra daukat, aspalditik segitu diot! zeren beti, polemika baten batean sartuta egon bai da; Oraingo mendeko lehen hamarkadan  kazetari-artikulu plagioarekiko eskandalu batekin erlazionatua agertu zen, dirudienez 15 idazleen 16 artikulo kopiatu omen zuen eta 42 euro mila ordaintzera kondenatua izan zen baina  ondarrian, dena konplot bat izan zela dirudi. 90 hamarkadan Fujimoriren “paramilitarrak” bahitu zioten, paliza eman eta EE.BB enbaxadako ate aurrian bota zioten (batzuk, hau horrela izan zela dudan patuz)…eta aldi batean irratian entzun nionez Baztanera lehen aldiz etorri zenian (50. hamarkadan uste dut), Guardia zibilak tokiko kontrabandista ezagun batekin konfunditu ziotela eta ia ia, preso eraman zioten, ondarrian ordu estugarriko pare bat ondoren, dena azaldu zen bitxikerian geldituz.

Alfredo Bryce Echenique. Egilea M.Livia.
Wikipedia.

Bai!, Alfredo Brice Etxenike idazle Limatarra jatorriz Baztandarra da eta Hego Amerika dauden Etxenike aunitz bezala Iñarbilko Etxenikea jauregitik datorrela dio eta etxe hortan bataiatutakoa bañan Arizkungo Latadian sortutako Pedro Gregorio Etxenike Etxenike militarraren ondorengo ahaidea direla ere. Egie izan edo ez, egia dena da Etxenike baztandar abitzen eta etxeko izen peto petoa dela, jauregia aparte Baztanen “etxenikea” izenan duten ainbat etxe aurkitzen dugu, Aizkungo Otsanaiz auzoan, Lekarotzen, Gartzaingo Ainzano auzoan, Iruritan, Zigan, Anizen eta Almandozen. Zazpi etxe hauek gei jauregia,  XVIII. mendea baño lehen existitzen ziren eta suposatzekoa da jatorria oso aurrekoa dela zeren etxe horietatik agertu diren deiturak XVII. mendeko eliz artxiboetan agertzen zaigu.

Bere jatorri baztandarrako pista, bederen Bidasoaldekoa Pio Baroja eman zion, jakiñez Etxenikeako familia XVII.mendean lau adarretan errotu zela; Errazu, Arizkun, Azpilkuetan eta Beran eta mende bat geroxago, aistion aipatutako  Pedro Gregorio Etxenikekin, Txilen indartuko dira. Pedro Gregorio Etxenike Etxenike  1750ean Txilera pasatu zen eta Santiagon1751n María Mercedes de Lecaros andrearekin ezkonduko zen, hauen ahaideak kargu haundiak izanen dute Txileko historioan eta Txileko “elitea” (bertze baztandarta euskal  familiekin, Errazuriztarrak, Lecarostarrak…batera) bihurtuko dira, adibide gise aipatzen ahal da gaur egungo presidentea Sebastian Piñero Etxenike dela.

José Rufino Echenique Benavente (1808 – 1887).
“Familien Museoa” aldizkariaan argtaratutako grabatua. XIX Mendea. Wikipedia.

Txiletik aparte Pedroren ondorengoak Hego Amerikan zehar zabaldu ziren, hoietako bat Valparaisoko (Txile) José Manuel Echenique Vásquez bere emaztea eta familiarekin Cuzco-ra trasladatu ziren berarekin sei urteko Jose Rufino Etxenike semea zegoen, Alfredo Bryce Etxenikeren birraitetxia izanen zena. Jose Rufinok oso gaztea erroldatu zuen Peruko armada independentistan (1821etan),. Militar bezala parte hartu zuen Boliviaren kontrako kanpainetan eta Kolonbia Handian, baitere  1830eko hamarkadetako eta 1840tako gerra zibiletan. 1841-44ko anarkian zehar, egun batzutz jarduneko gobernaria izan zen. Manuel Ignacio de Vivanco-ren (1843-44ren) Direktorioko kolaboratzailea izan zen, baina gero bere kontra pastu zen eta ondoko gobernuaren (Ramón Castilla-ren  lehen gobernua, 1845-51ren ), ondorengoa izanez.  1850eko hauteskundetan lehendakaria aukeratuta atera zen, bere gobernua joera kontserbadorea izan zen, bere mandatuan eskandalo ekonomiko haundia eman zen, korrupzioaz ta inflazioaz bere ingurukoak aberastu ziren… eta eskandalu hau  gerra zibil odoltsuan isuri zen. Ramon Castilla (bere “maixua”) 1854ko matxinada liberalaren burua izanez Etxenike lehendakaria garaitu, bota eta erbesteratu zuen. Urte batzuk ondoren itzuli zen,  politikan jarraituz.  Baina bere ezaugarria edo legatua…Peruk izan duen lehendakari txarrena, eta ezin okerragoena izan dena da…Fujimori ta guzti  “motza” gelditzen da jatorrizko baztandar honen parean!!!

Post hau iteko erabili den materiala.

Wikipediako “Alfredo Bryce Echenique” eta “Jose Rufino Echenique” buruzko artikuloak.

Gara egunkariako Karolina Almagiak Alfredo Bryce Echeniqueri egindako elkarrizketa.

Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“  (2002) liburua.

Arranbela bloga.

Read Full Post »

2012ko abendua.

Irailaren 24an Donostiako Zinemaldian barne, agoteen inguruan egin den Baztan filma estreinatu zen, behin agerpen nagusia eginda, urriak 5tik aintzin, Euskal Herriko zinemetan ikusten ahal izan zen. Ikusita gaur egun nola dagoen zinema munduaren egoera (pelikula aunitz asteburu bat irauten dutela karteleran), erraten ahal da Iñaki Elizalderen lehenengo filma luze hau  bere arrakasta (eta ez xamurra) izan dula, zeren  hilabeteak pasata, astez astez bederen Iruñan, orain dela gutti arte mantendu da eta ikusteko aukera egon da. Karteleran aparte baite ere, azken bi hilabete hauentan pelikula, ainbertze medioten agertu izan da; artikulo ta kritikak zirela egunkari ta errebistetan, elkarrizketa ta laburprenak zirela telebista ta irratitan eta abar eta abar eta abar…Pelikula agertu den komunikatze medio gehienak, zinema ingurukoak eta tokizko medioak izan dira, baina baten bat  benetan “bitxia”ere… edo bederen hori iruditu ziaidan, “misteriozko” irratisaio bat, “Baztan la pelicula-ren” eszena batekin hasten zela entzun nuenean!.

Arizkungo mediku etxean loreontzi gise dagoen bataiatzeharria.
Argazkia Pello San Millan.

Azaroaren 25eko Iker Jimenezen misterioak eta heterodoxia jorratzen duen “Tercer milenio” irrati saioa, kazetariaren ahots leun eta soñu misteriotsuan; ” Kamara grabatuta, nekazari bat bide batetik doa, inguruko herriek duten arkitektura ezberdiña duen auzo batera iritsiz. …Bailara Baztan da eta armarri gabeko etxe meheko auzoa…Bozate da. Baztan bailara” toki eder bat baña denbora batez gauz ta istorio izugarriak gertatuako tokia da...” erranez hasten da (saioa entzuteko klikatu hemen). Sarrera honen ondoren, Iñaki Elizalderen elkarrizketa eta solasaldia etorri zen. Iruñako zuzendaria eta Gasteizko kazetaria pelikula aparte, bailaraz eta Agotei buruz aritu ziren. Elizaldek, betidanik kontatu diren istorioak edo betiko kontuak ta zurrumurruak aipatu zitun; arraza malditoa zirela, baztandarrak ta nagusiki arizkundarrak baztertzen zietela, bazterkeri hori kristauak izan arren elizan ere ematen zela, Arizkungo eliza ate txiki bat zeukala Bozatarrak sartzeko, bere bataiatzeko pila propio zeukatela eta oraindik ere, “agoten” bataiatze-harria aurkitzen ahal dela mediku-etxearen lorategian lorehontzi gise bezala…. Kontu zahar guzti horiek eta gehiogoak! badire ere Arizkungo Joan Bataiatzailearen  elizaren inguruan.  Kontakizun batzuk diote diote eliz barruen burdin etsi bat bazela bozatarrak bereizteko eta bertze herritarrekin ez nahasteko, bertza batzuk diote, baztertze hori lurrean margotutako marra bat lortzen zula, baña bata edo bertzea izan, gauza da elizako azken aulkiak edo lerroak Bozatarrentzat izaten omen zirela. Burdin-etsiari buruz ez dago arratrorik ezta ere ate txikiaz, nahiz eta  40. eta 50. hamarkadeen artean “tapiatu” zela erraten den. Bataio-pila buruz erran, aspalditik han ikusia izan dela, eta azaldu;  Arizkungo médiku etxea eraiki baino lehen, lur horietan herriko hilerria zegola eta 20. hamarkadan kanposantua etxeetatik hurbil zegoenez gaur egungoa eraiki zutela. Historioak mendez mende, ahotz hotz iritsi zaizkigute, benetakoak diren jakin gabe. Zihuraunitz batzuk, gibelian egiazko kutsua izanen dute baina bertziak akaso…denboran zehar aldaketuak, moldatuak et haundituak izan dira. Bitxikeri guzti hauek  “misteriozko” lanbro bat sortzen dute eliza zaharraren inguruan, baña benetan Arizkungo Joan Bataiatzailearen elize “misterio” bat baldin badu… mende luze pasa, iraun zuen eraikuntza prozesua izanen da.

Arizkungo eliza. Argazkia Pello San Millan.

Gezurra dirudi arren, Arizkungo eliza eraikitzen hasi zenetik ta bukatuta bezala eman zen artio, urte dezente mordo pasa izan ziren eta ez baliz, arras ongi dokumentatuta dagola! (pastutako hainbat argiñen krontratuei esker) benetan, benetako “misterio” bat, irudituko zun. On Juan Bataitzailearen eliza, 1568an  hasita zegon, argiñak Oizko Pedro eta Garzaingo Miguel ziren, 1584an kontratu berri bat iten da eta argiña Martin Urrutia iruritarra izanen da. Baña hiru urte ondoren herritarrak Iruritarraren  ofizioa zalantzan patzen dute eta kaleratzen diote,  Erratzuko Juan Leizagoien argiñak ordezkatuko dio. Badirudi Urrutiak ez zuela soilik, lau urteko epean sakristia eta bi kaperak altxatzeko hitza bete, baizik  baitere egindako lana, akastatsua izan omen zen. 1602an Urrutiaren lana ,auzi batean amaituko du eta ondarrian Miguel de Altuna gotzaintzako “veedor de obras“-ek , lanak akastasuak deklaratuko zun eta berriz hasi beharko zen. Berrihaste horretarako eta 6 urteko epean elizako burua amaituta egoteko, Erratzuko Joanes de Goyaran argiña kontratatuko dute. Ezarritako epean pasatuta, lana Narbarteko Martin Zubieta argiñari eman zen. 1622an oraindik Martin Zubietak sakristia eta bi kaperk iten dabil eta 1624an lizenzia eskatzen du “tarte berri” baterako (elizaren konpontze orokorrarako). 1636an Ojer Zubieta argiña kontratatzen dute eta honek konpromitsua hartzen du epe motz batian “entre Cuaresma y Navidad“, kapera nausia eta sakristiaren ladrilluzko bobeda akitzea. Azkenian 1699an, hainbat argin lanagatik 421 dukado ordainten zaio Iruritako Felipe Narbarte e Iturbide argiñari.

Aingeruko Andre Marairen komentuaren eteaurre barrokoa.
Argazkia http://www.enciclopedianavarra webgunetik hartuta dago.

Azken finean, elizako sakristia, bi kaperak eta guruzada  XVII.mendean zehar ereikiak izan ziren baña oraindik gurutzadako nabea, eliz dorrea eta arkuak faltako ziren, hauek 1722an eta 1724an bitarte egingo dira.  Urte batzuk geroxago 1731ko ekainaren 19an eta Murrillo de Cuendako markesaren eskuz (Juan Bautista Iturralde arizkundarra) Aingeruko Andre Marairen komentuaren lehenengo harria ezarri zen Arizkunen. 1736aren erdialdera, bortz urte ondoren Klaretarren konbentua, akituta zegon. Bi eraikin erlijiosuak ondoan daude, biak XVII. mendean bukatu ziren, baña komentu ederra bere etxaurre barrokoarekin tita batean altxatu zen eta bertzea berriz… 150 urte  behar izan zun bukatuta egoteko!… ez nazazu erranen “misteriosoa” ez dela!!!

Post hau iteko erabili den materiala:

Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“  (2002) liburua.

www.baztangoudala. webgunea.

 Tercer milenio irrati saioaren azaroaren 25ko podcast-a.

Read Full Post »