Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2012(e)ko azaroa

Bertso kronika.

2012ko azaroa.

Baztango Ikastolako Guraso Elkarteak bertso-saio ederra antolatu zuen azaroko 17an  Elizondoko Lur dantzalekuan. Egie errateko larunbateko saioa final baten itxura zeukan, alde batetik, toki (Nafarroako Bertsolari Txapelketako final bat baino gehiago jokatu izan bai da),  izan zen girogatik, ia ia 400 pertsona bildu bai ziren eta baitere bertsolariengatik, punta puntako ziren Lurreko oltzan zeuden 6 bertsolariak; Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira, Iker Zubeldia eta Jukio Soto.

Posta segituko nuke saioren bertso kronika batekin; Iker Zubeldia eta Julio Soto pisukideak ziren, argiak itzali eta hizketan hasi dira. Saio ederra osatu zuten biek.Behin ofiziotako lanak bukatuta Juliori tokatu zitzaion gibelian zeukan bertsolariei kantatzea. Ikastolako irakaslea hautatzeko bertze bortz bertsolariak zeukan eta curriculum ezberdinak aurkeztu zizkioten… bainaez da posible, zeren arratsalde hortan han ez nintzen (antolakuntzan egon arren egun hortarako aspalditik bertze plana neukan) eta garrantzisuena dena, bai bertsotaz eta bai idazteaz, tutik ideirik daukat!!

Bertso kronikak idazten zituenak eta gañera arras ongi! gure Mariano Izeta agurgarria zen. Marianok idazle nekaeziña izan zen, Izetaren lan emankorra eta aunitz urtez etengabea; hiztegilari,  erranairu ta asmakizun biltzaile, itzultzaile, literatura sortzaile eta berriemaile bezala izan da. Marianok Baztango kronikari edo berriemailea izan zen, Baztango eskuara zaindu eta eder batean Baztango berriak eman zitun hainbat egunkari ta errebistetan idatzita;  Prinzipe de Viana, Herria astekarian, Zeruko argia-n eta azken urteetan Diario de Navarran  posible zen bere artikuloak irakurtzea.

Irudia Andres Barberena.

Principe de Vianako euskal gehigarrian (1966-1980 artekoak) hilabete bakoitzan bere kronika bat, bederen agertzen zen, batzutan bere izen propioarekin ta bertzetan “Anzanarri” goitizenez siñatuta. Principe de Vianako “Erriz erri” saileko kronikak laburrak ziren, Aizkolariak zirela, ardi txakurren txapelketa, segari-jokoak, azokako barazkien zein ganaduen salneurriak, Baztandarren Biltzarra zela…ta doike!! Bertso kronikak ere.

Bianako prinzipe aldizkaria Izetaren bertso kronikaz hornituta dago, batzuk luzeak ta bertze batzuk motzak baña denak zehatzak eta ederrak!. 1967ko Donostian izandako Euskal Herriko Txapelketakoa, 1967ko Saldiasko euskal besta egunekoak, Lasarte bertsolariaren omenldiko kronika (1968), 1977an Iruñan Xalbador ta Arotzamenari  egindako omenaldikoa…eta baitere Baztanen izandako bertso saioen kronikak. Hoietako bi, halakoak izanez.

Principe de Viana. 1967ko urtarrila. XI. zenbakia,

Idatzia, euskaldunek bertsolariak aunitz maite diegula erraten hasten omen da “gure mintzaran erranak eta bertsolarien ezpainetik ateratzen diren hitz neurtuak beren bihotzetan sartzen baitira eta hori euskaldunak bakarrik goxatzen ahal dugu eta horrela izanen zen San jose egunian “Yainkoak lagun” Elizondoko Antxitonea trinketian izandako bertsolari  bestan.  Aritutako bertsolariak, punta puntakoak ziren (larunbatakoak bezalaxe) eta bera dion bezala, lau hoberenak egon ziren trinketan; Uztapide, Lasarte, Lazkao Txiki eta Xalbador. Kronika amaitzen du “Gai asko erabili ziren, batuek hunkigarriak, bihotza ukitzen zutenak, eta bertzeak irringarriak, jendearen atseginerako“.

Prinzipe de Viana, 1975ko ekaina. 112. zenbakia.

Maitzaren 25an Elizondon ospatu zen bertso-bestaren kronika da, eta hasten da erranez, ” Bertze urteetan bezala , oraingoan ere besta hau Nafarroako Diputazioko Institución Prinzipe de Vianaren laguntzarekin egina dugu“. Aritutako bertsolariak; Mattin, Lazkao Txiki, Koxme Lizaso, Larrañaga eta “hoien artean gure herriko bertsolaria Klemente” izan ziren.

Aipatzen du betsolari besta ez zela izan arrakastatsua eta bertzetan baino jende guttiago bildu zela, idatzitz: “dudik gabe ez genuen egunik egokiena hautatu” zeren dirudienez bezperan azienden zozketa ta sariketa izan zen eta jende aunitz etorri omen zen Elizondora eta hortaz aunitzendako ez zen errex izanen biharamunean berriz Elizondora etortzea. Kronika esaldi “lapidario” batekin amaitzen du “Hala ere batzen entzule ta, egian erran, bertsotzale zintzoenak. Ez dugu bertze hainbertze erranen zenbait herritarrentzat hoien euskal zaletasuna ez baita inondik ageri“.

Mariano Izetak bertso kronikalariaz gain, bertsolari besta antolatzailea ere izan zen. 1962 Bertsolaritza munduan ibili zen, 20 urtez urtero antolatzen zuen bertsolari jaialdi bat eta momentuko lau bertsolari honenak ekartzen zitun. Berak izaten zen Xalbador, Uztapide eta halakoak Baztanera ekartzen zituenak, berak eskatzen zituen behar ziren baimenak, bera zen kartaz bertsolariei bertso.saioen berri ematen ziena. Bertso saioak normalki Antxitonea trinketean izaten ziren eta bera zen gai jartzailea eta gidari, eta aldizkarietan igortzen ziren kronikanen kontalari!!!. eta Baztan Ikastolako Guraso Elkarteko juntakide bezala, azken hilabete hauetan bertso saioa antolatzen laguntzen aritu naizenez, erran behar dut inguruan Mariano Izeta egon dela, hori bai, txapela eta betaurrekorik gabeko Mariano bat eta izenez Andre daukana zeren Mariano bezala, kriston lana in du larunbatako saioa ongi atratzeko eta punta puntako (“sei hoberenak”, Izetak zion bezala) bertsolariak Elizondon aritzeko.

Post hau iteko erabili den materiala:

Baztango kontuak  ( Bilbao Bizkaia Kutxa, 1999) Mariano Izeta Elizalde liburuaren  Jabier kalzakortaren liburuaren laburpena.

www.bertsoa.com-eko albisteak saila.

Advertisements

Read Full Post »

Juanito Eraso.

2012ko azaroa.

Elizondoko abesbatzak 70 urte beteko ditu hila hontan (azaroan), 70 urte kantuz, 70 urte Elizondo eta Baztan izenak munduan zehar zabalduz, 70 urte musikaz amestuz eta … ame­tsa, egia bilakatuz!!. Ametsa horren sortzailea, fundatzaileabultzatzailea, nagusia, buruzagia, alama materra!!! Juan Eraso Olaetxea izan genun, berak izan bai zen 1942ko urtean,  Kaperako kantari batzuekin Elizondoko orfeona sortu zuna, ta gero bi urte ondoren “Agupación Coral de Elizondo ” (Elizondoko abesbatza) izenarekin berrizendatua izan zena.

Juan Eraso LLangollen irabatzitako sariekin. (Argazkia anamarimarin.com gunetik hartuta dago)

Juanito Erasok, Aresoko Aranaldea etxean 1914 otsailako 21 jaio zen, baina bortz egun zitula, bere familia Elizondora bizitzera etorri zen (Bitxikeri bezala aipatzen da Juanitok bere bortz egunekin, Plazaolak izan zun lehenego umetxoa bidallaria izan zela). 6 urte zituela eta jostailuzko piano batekin jolasten ta kantatzen ari zela Berekoetxea apezak “aurkitu” eta solfeo ikastera eraman zion. Zortzi urte zeukanean, Berekoetxearen kaperako abesbatzako “tripe solista” zen , gañera ere, adin horrekin “teatro parrokialan” “El paragüero” abestutako monologo-komikoa kantatzen aritzen zen. Hamar urtekin  Parisko “Cavaille-Coll” etxeko Monsieur Prinz organo afinatzaileari laguntzen hasi omen zen. Prinz Jauna Frantziatik etortzen zen elizako organoa afinatzera eta Eraso gazteak, soinua parekatzen, bata bertzearekin erregistratzen, afinatzen eta halakotan laguntzen zion, “lan” honen bidez  entzumena eta belarria aunitz landuko zun. Hamabi urtekin bere sosak atratzen zitun primerako hiletetan eta meza solemnetan kantatzen (2 pezeta terdi), hambortzekin “Salon parrokialako Orquestinan” (Salon parrokialan emandako pelikula mutuei musika patzen zuen taldea) bigarren biolina jotzen zun eta 21 urtekin (1935) bere abeslari karrera itxaropentsua bideratuko du, Anguel Trabadello maixu haundiarekin klaseak ematen hasita bai zen…baña gerra zibila klase magistral horiek etengo zuten. Garai haietan Elizondoko abeslaria zenbait sariak irabaziak zitun eta “el gran tenor Navarro”  deitzen hasi omen ziren. 50. hamarkadaren hasieran “Kosta Azulen” ospe haundia izanez kantari aritu zen, horietako batean Windsor dukeen aurrean ta guzti!.. baña zinzur operazio bat bere karrera profesionala betirako moztuko dio. Handik aintzin bere gogoak, indarrak ta arte osoa erakustera, “ahotsak” harrapatzera ta domatzera bulkatuko du.

1947 eta 1948 urteen artean Elizondoko alkatea izan zen  eta akademia munizipala bat martxan patu zun, Feliciano Beoviden eskuz zegoen solfeoa ematen zen eta honek bizi zuen bitartez akademia iraun zuen. Urte batzuk geroago 1965-71 bitarte “laboralean” boluntario gise solfeoa ematen arituko da eta kalean haurrak gelditzen eta kantatzea eskatzen ere!!. Klase partikularrak eman zitun eta bere ikasleen artean izan zituen, bertzeak bertze, Donostiako Orfeoiko kideak, Andra Mari abesbatzakoak eta Maite Arruabarrena mezzosopranoa.

50. hamarkadan hiru urte egon zen zuzendaria gise “Orfeon Pamplonesan”, teknika berriak eta zerbait berrikuntza sartzeko asmorekin aritu zen elizondarrak eta honek arzazo batzuk sortuko zion abesbatzako junta direktiba zaharkituarekin. Baita ere Iruñeko Kontserbatorioan irakaslea izan zen eta baita ere, bere arazoak izan zitun  ondarreko zuzendaria eta direktibarekin. Kontatzen dutenez azkeneko “bronka”, kontserbatorioko tribunala ikasle bati examinatzen ari zirela ta negarreraztea egin ziotenean, eman zen. Erasok  errieta egin zion tribunaleko kideei izandako modu txarrengatik eta eztabaidako momentu nero batean, zuzendariari “badulaque” deitu zionez, honek  irainengatik, auzitara eramanez!!

Ikusten denez  artista Baztandarra bere “jenioa” zeukan, jenioa zenez talentu haundia zeukan eta talentu hori, 1942an sortutako Elizondoko abesbatzan ixuri edo blai egin zun, talde horrek hainbat sari garrantzitsuak irabaztea lortu bai zun; Galesko Eisteddfod Nazioarteko bi lehen sariak (1952), Polifonia Vocal klasikoa Nazioarteko Jaialdiko lehen saria (Innsbrucken, 1953), Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketako lehenengo saria (1978)…

Elizondoko orfeoiko lehenego kideak, Juan Eraso erdian exerita. (Argazkia ttipi.net gunetik hartuta dago)

1951n izan zen abesbatzako lehenengo bidaia luzea. Sosik ez zutela ta, bidaia ordaindu ahal izateko bidean zehar kontzertuak eman zituzten. Nazioarteko lehiaketa batean parte hartzen zuten lehenengo aldia zen baztandarrentzat eta ez ziren esku hutsik bueltatu zeren, Lango­lleneko (Gales) sariketan hirugarren postua lortu bai zuten (Man­ches­te­rreko abesbatza famatuarekin puntuetan berdindu zuten). Bigarren bidai ere Galesera izan zen baina huntan entsegu ugariren ondotik ahotsen heldutasuna lortuta, interpretazioa hobetuz  eta talde izaera hartuta Erasoren taldea Lango­llenera bueltatu zen postua hobetzea nahiarekin, eta bai lortu zutela! ez soilik hobetzea baizik irabatea ta guzti!! 277 puntu eskuratu Elizondoko abesbatza eta Juanitoren ame­tsa… egia bilakatu zen.

Galesko lehiaketa irabazi izanak ate aunitz ireki zizkion abesbatzari  Austria, Alemania, Frantzia, Italia eta Ingalaterran izan ziren… 1981ean eta 1983an Hegoa­frikan aritu zen (apartheid erregimenaren aurkako nazioarteko boikota hautsitz)  Roodeporteko lehiaketan parte hartzen. Bitxikeri bezala aipatu bertako abesbatzak harrituta geratu zirela, 35 kideko taldeak hirurogei abeslariko talde batek baino ozenago abesten zuela ikustean. Abeslarien ahoetan mi­krofonoak omen zeudela pensatu zuten ta guzti!.

Abesbatzaren arrakasta hauen atzean Juanito Erasoren izaera, maixutasuna, profesinaltasuna, ilusioa ta ametsak zeuden. Aipatzen dute Juanito humore onean zegonean denak ongi abesten zutela, ensaioa errex ateratzen zela, baña eguna txarra zeukanean…

1992an, abesbatzaren sorreraren 50.urteurrena zela, Elizondoko ohorezko herritarra eta Baztango seme-adoptiboa izendatzen diote. Ikusten denez, abesbatzak Juanitotik haunitz zeukan eta Erasok abesbatzatik ere, hortaz,  2002an Angelun (Lapurdi) Eraso hil zenean, umezurtz geratu zen abesbatza. Une zailak izan ziren eta zalantzan egon zen abesbatzaren etorkizunarekin. Bi urteko isiltasunaren ondoren, Ekainaren 4an Elizondon eskaini zuten Isabel Lacarren zuzendaritzapean lehenengo kontzertua eta geroztik indartzen joan da eta bozpasei laguneko taldea izatetik 30ekoa izatera pasatu da.

Post hau iteko erabili den materiala:

El silencio electrico. Cincuentenario de la Coral de Elizondo” (1992). Carmen G. Romeroren liburua.

euskomedia.org-ko Auñamendi entziklopediako “Juan Eraso Olaetxea” Carmen Ruiz de Garibay-ren artikuloa.

http://www.ttipi.net/.

Read Full Post »

2012ko Azaroak

Azaroko lehena Domu Santu, Santu guztien egune edo Omiasaindua da ta bigarna Defuntuen eguna (Garbitokian dabilen hildakoen arimak laguntzeko). Kristau Katolikoentzat (ortodoxoak bertze egun batean ospatzen dute) jaieguna da eta gure “hildakoetaz” oroitzeko eguna da. Hilerrietara joateko ohitura dagoe  eta euren hildakoen hilobiak bisitatzia, lore batzuk patzera, kandelak piztutzera (hau lehenago gehigo) eta fededunak baldin badira, euren alde otoitz bat egitera hurbiltzen da jendea.  Nik bertze haunit bezala amarekin, goizean Elizondoko hilerrira joan nintzen, amatxi ta aitetxi han bai daude eta beraiekin zerbait “solastu” ondoren (ia “bizidunekin” hitz guttitakoa ba naiz, “hildakoekin”, oraindik guttiago!!), ama loriak aldatzen, “aita gure” batzuk botatzen ari zela ta nirekin beti doan motxilan kamara  neukala… kanposantuari argazki batzuk atratzeko aitzakiarekin  familiako panteoiatik alde egin nun eta harrizko estelan ta marmolezko gurutzeartean galdu nintzen nire Olinpus maitiarekin. (kanposantuan atratako argazki batzuk).

Argazkia Pello San Millan.

Bi gauz espreski argitaratu nahi nun Elizondoko kanposantuan bata , hilerrian atearen parean eta bide nagusian erdi erdian nabarmentzen de gurutze zahar ta bitxia zen. Gurutze grixa aztertzerakoa zenbaki zintzelatu batzuk erdi-kusten ahal dira,“1525? data benetan zaharra da eta jakinda kanposatua “modernua” dela, argi gelditzen zaigu gurutzearen toki hori jatorrizkoa ez dela eta halaxe da, zeren gurtzea garai batean Santiago bidea eta Elizondoko “krutzea” markatzen zun (Baiona-Iruña-Alduides), San Pedro (gero Santiago) eliza zaharraren ondoan, udaletxearen parean, laxoan jokatzeko zen zabalgune hortan, gaur egungo burdinezko perfilak osatzen duten Foruen plaza horretan eta  XIX. mende bukaeran oraindik!, “Gurutze aldeko plaza” deitzen zizaion tokian, arro-arro kokatua zegon. Elizondoko kanposantu berria in zenean tokiz aldatu eta hilerriko “protagonista” bihurtu zuten.

Bi garrena Kanposantuan dagoen “estela diskoide” (soilik disko bat da) zahar bat aurkitu nahi nun. Harrizko “disko” honen  lehen notizia Lander Santa Mariaren eskuz izan nun (Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan” , Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006) eta bi pare buelta eman arren, ez nun berarekin topo egin.

Kontatzen dutenez hobiko diska honek (estela diskoide antroporfikoen  ebolluzioa) ikur zehatz batzuen bidez, bere azpian lurperatuta dagoenaren bizitza osoa modu bitxian eta interesgarri batean kontatzen digu. Hilobia, aspaldi arras ezaguna zen Elizondoko Fort familiarena da, baña ez da jakiña, hareharrizko diskoa eskeini zizaion personaren identitatea. Diskoa, Lekauzko kaputxinoa izandako Vidal Perez de Villareak aitak ikertu ta interpretatu zun. Dirudienez estela “Jose Argiñak”  1870 eta 1880 urte artean zinzelatu zula eta Martina Fort andrearen  mandatua edo, enkargua izan zela eta zihurtatzen du kanposantu zaharretik  (gurutzea bezala) etorria izan dela . Disko hilarria, bai kanposantu zaharran nola baitere huntan (kokagunea ta direkzioa errespetatu omen zuten) “grabatutako” gezi baten bidez ekialdera, sortaldera bideratua dago.

Landutako hilarria eta elementuak, “Orla” borobil baten bidez inguratua dago, orla borobil honen sinbolismoa mundua eta honen historioa, humanismoa, bizizaren zikloa…adieraztea da eta honen barruan ta erdian dagoen gurutzearen alboetan dauden zinzelatutako elementuekin: iruntzeko edo ardazkatzeko tresnak, (amaren ogibidea) aitaren igitaia ta mailua, itsatsontzi bat olatu batzuen gañean eguzkia tailargiarekin (bidai luzea adierazi nahi du), pilota eta esku haundiko pelotari baten irudia, komerioko ikurrak eta peronaia bere sorterrira bueltatu zela adierazten duen geziarekin…istorio hau irakurtzen ahal da:

Aita nekazari eta ama ardazlaria (hilandera) ziren sortu zenean . Ultramarrera (Ameriketara) emigratu zun, han merkatari ta “luzeko” pilotari bezala aritu ondoren etxera bueltatu zen eta ondarrian, sorterrian betiko atsedena hartuz!

Elbeteko eliza inguruko hilarri diskoidalea. Argazkia Pello San Millan.

Vidal Pérez de Villarreal kaputxinoak ez zuen soilik hilarri hau ikertu baizik bailarako estelai buruz lan ederra in zun, hilarriak bilduz, dokumentatuz, interpretatuz eta katalogatuz. Bere “Estelas discoideas del valle de Baztán” izeneko idazlanan, aipatzen digu bailarako hareharrizko hilarrietan gehien errepikatzen diren gaiak: gurutzeak, arrasto paraleloz eratuak, eta besoetan eguzki-formako kiribildunak, eta Salomonen zigiluak direla, baitere harri horiek lurrean sartzen zituztela zutik, hildakoen hilobien burun eta sortaldera begira.

Erran beharra dago Baztango disko-formako hilarri gehienak elizen inguruan egiten ziren ehorzketetakoenak direla (Elbetekoak bezala) eta bertze batzuk, eliza inguruan egon arren, dirudi ez daudela bere jatorrizko lekuan, akaso herritik kanpokoak direla eta denborarekin “lur sakratura” hurbildu izan direnak (beharbada bat-bateko heriotzaren bat edo muga adierazteko), Anizko Jasokunde elizakoa bezala.

Gaur egun, Baztango estela diskoide batzuk museoetan aurkitzen ahal dira, horietako 3, Elizondon dagon Jorge Oteiza museo Etnografikoaren sarreran  ikusten ahal dira, (sarreran) eta Donostiko San Telmo museoan “Baztango estela” bezala, hilarri bat ageri da.

Post hau iteko erabili den materiala.

Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan” , (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006). Lander Santa Maria.

Estelas discoideas del valle de Baztán (Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra, 1986). Vidal Pérez de Villarreal.

 

Read Full Post »

2012ko Urriak

Nafarroako “Gran enciclopedia” dioenez Elizondok 1801an bi feria zeukan eta biak hiru egunetakoak, bata Pazko astelenan hasita (Udaberriko feriak) ta bertzia udazkenekoak, San Lukasetan (urriak 19). 1847an bi feriak jendetsuak ziren eta daten egune aldatu zen, udaberrikoa Pazko ondorengo ortzegunera pastu zen eta udazkenekoa, San Simonaren hurbileko ortzegunera eta hiru egunekoak izatensegitzen ziren, Ortzegun bertan hasten omen bai ziren.

San Simon eta San Juda bikotearen santorala Urriak 29 da eta Xabier Lete haundiaren kanta ezaguna dion bezala:..

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak…

Uda bukaerako kanta hau zehatzago irakurtzean burura etorri zait, Simon bat! zaldirik izan arren ez zena “zalduna” baizik “eskribanoa”, aberatsa zena jauntxoa baizen eta Elbetekoa zenez eskuara ere izango zuena!! Simon hori Askoako jauregiko jauna izan zen XVII. mendearen erdialdera ( 1651 Askoa  jauregiko nagusia bezala ageri da) eta aipatu dugun bezala “escribano real-a” zen.

Askoako jauregia. Argazkia Rakel Goñi utzitakoa.

Elbeteko Askoako jauregia Leinu etxea da eta dirudienez 1925an berriztatu edo eraberritua izan arren bere arkitektura nagusia XVIII. mendeko barroko estilokoa da edo bederen kutsu hori ematen diote sarrerako lorategie, ataria zutarri klasikoekin, balkoia eta armarri ederra.

Jauregia eta bere Lurrak, garrantzi haundia izan du Elbeteko historian eta Elbetarrentzat.  Erraten da erdi aroan Elbete Asko-ko Gurtze Sainduaren (Santa Cruz de Ascó) izena zula, geroxago 1427an aldera, herria ” Santa Cruz de Luat” izena izanen zun eta denborarekin dokumentutan ikusten den bezalaxe “Luat” hori “Elvet” (1603k0 ageri batean) bihurtuko da eta ondarrian (1727) Elvetea izena agertuko da lehen aldiz, nahiz eta Eusebio Etxalar kaputxino eta euskaltzalearen arabera izen zuzena Eloeta o Eloe izanen zen. Gaur egun Elbete bezala zautzen da.

Leinu etxearen ingurutan edo lurretan, hain zuzen Askoko zubian, Baztani zegozkion aferak aztertzeko Batzar Nagusia elkartzen zen eta 1437ko dokumentu baten arabera, Asko zubian biltzen omen ziren, toki zabala zelako eta han biltzea edo bazartzea ohitura bazelako.

Askotarren artean “eskribano realak” izatea “normala”, tradizioa edo familiaren “oficioa” zela dirudi, zeren Simon aparte bertze batzuk ere izan ziren, hoien artean Jeronimo de Asco (1665) , Miguel de Asco(1700) edo Juan Tomas de Asco (1740) nabarmaentzen ahal dire.

2012ko Baztandarren Biltzarrako Elbeteko orga, Simon Askoko ezkontzan ezkilen ebastea antzezten. Argazkia Pello San Millan.

Ofizioaz aparte, badirudi ere Askotarren artean Simon izena arrunta zela eta lehen aipatutako “Simon eskribanoaz” gain bertze Simon Askotar baten “bitxikeria” daukagu. Kontatzen dutenez 1889an Elbeteko Askoa jauregiko nagusia, Don Simon de Asco y Erret Baigorriko Maria Antoniette Lussarry neska gaztearekin ezkondu zen 40 urte zituela. Egun handia izan omen zen Elbeten eta Baztanen eta inguruko jauntxo gehienak etorri ziren Gurutze Sainduko elizan ezkontza ospatzera, denak elegantiak eta luxuz inguratuak. Baina ezkongaiak elizara hurbildu zirenean, ezusteko handia aurkitu zuten: lapurrak elizako ezkila ebasten ari ziren! eta ia ezkila dorretik jaisten ari zirela antzeman zuten. Gauza ez da argitu ezta garbi ere gelditu, baina diotenez uste da lapurren atzean Elbeteko Jarolako nausia zebilela, herriko bertze jauregiko nagusiaren egun iportantea izorratzeko nahian!.

Pasaje “historiko-bitxi” hau, aurtengo Baztandarren Biltzarra Elbetearrak antzeztu zuten, ezkil ebastea eta ezkontzako konbidatuak agertuz eta hain ederki errepresentatu zuten (ezkil ebatea, atrezzoa, ohialak…), orgen desfileko lehen saria merezita irabazi zutela ta!.

Post hau iteko erabili den materiala.

http://www.noticiasdenavarra.com/2012/10/26/vecinos/baztan-bidasoa/hoy-toca-39nekazari-egune39-de-las-ferias-de-otono-en-elizondo

http://www.valledebaztan.com/index.php/es/pueblos/elbete

http://gara.naiz.info/paperezkoa/20120723/353578/eu/Belaunaldiz-belaunaldi-aberri-askearen-alde-libreki-jaikiz

www.enciclopedianavarra. Elbete atala.

http://azai.host22.com/2011/2011-09-07_02_Elbete_acceso_al_palacio_de_Askoa.jpg

Read Full Post »