Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Archive for 2012(e)ko Iraila

2012ko iraila

Duela gutti (abuztuan) Javier Ziga margolariari buruzko “Javier Ciga. Pintor de esencias y verdades” (Nafarroako Gobernua 2012) liburua kaleratu da, liburuaren egilea, Ziga Fundazioko kidea den Pello Fernandez Oyaregi da eta Ortzegunean  (irailak 20) Elizondoko Jorge Oteiza Museoa Etnografikoan liburua aurkeztu du.

Pello Fernandezen “Javier Ciga. Pintor de esencias y verdades” (Nafarroako Gobernua 2012) liburuaren azala. Argazkia http://www.navarra.es webgubetik hartuta dago.

Liburua ederra da, argazki ugari ditu eta pintorearen bizitzan, obran eta eraginean sakontzen duenez, blog hunten ikaragarri gustatzen zaigun “bitxikeriaz” beteta dago. Liburua pintorearen alderdi biografikoarekin hasten da; Noiz sortua, aita Lantzeko Migel Ciga Beasain zela eta ofizioz zurgiña. Ama aldetik baztandarra zen, amatxia Juana Mª Salaburu elizondarra eta ama Marciala ta Juan Bautista Etxandi aitetxia Berroetakoak ziren (egileak propio indako Ciga-Ariztia familiako”zuhaitz genealogiko” adierazgarri bat ageri da)…Bere ezkontza Eulalia Ariztia elizondar gaztearekin, Parisko eztai bidaia…

Gero, artistaren giza profila eskainitzen digu; Euskararen eta euskal kulturaren aldeko hainbat erakundetan langile nekaezina zela, bere zintzotasuna, hardura eta lanerako gogok ez zeukatela mugik, idealista bat zela, aunitzetan inuzente, inozoa, negoziante txarra eta arras eskuzabal edo bihotz-zabala zela, bai diruarekin ta baitere bere pinturarekin. Egilea dio adibide gise, Parisko denboraldiatik soilik “Elizondoko merkatua” margolanarekin etorri zela eta Ezkondu zenean bizi zen aintzinako etxean hainbat kuadru utzi zitula.

Javierrek bere bizizako arlo aunitzetan gizon despistatua, axolagabea, baldarra a zen, ta baita ere margotzerakoan baña arras txukuna zen koloreak ematerakoan. Gauz horiek aparte bete-beteko gizona izan zen, gizon zintzoa. 

Hirugarren “atalan” artistaren testuinguru artistikoan eta bere estiloa azaltzen gaitu (Perfekzio errealistatik errealismo metafisikora

“Gillermo Balda doktorearen erretratua” (1914).

pasatzen den estiloa, barroko espainiarraren eta pintura frantziarraren eraginekin). Erraten ahal da Ziga-ren obraren ardatz nausienetako bat Baztan dela,  (oraindik gizaki-motak eta ohiturak erabateko purutasunean kontserbatzen bai ziren) Baztanen; erretratuak (Gillermo Balda doktoraren erretratua, El Panadero de Elizondo…),  paisaiak (Baztango paisak izeneko hainbat oleo, herrietako paisaiak…, pintura alegorikoak eta historikoak, natura ilera eta pintura erlijiosoa (Un viatico en el Baztan, Elizondoko elizako erretabloko hainbat irudi…) margotuko du. Baztanen margotutako kuadroetaz, erran daiteke Baztan ta baztandarren kultura, ohiturak ta historia margotu zula.

Ondorengo atala, Artistaren konpromiso politikoa, kartzela eta auzitaratzea explikau ta argitzen du. Javier Ziga EAJko kide eta Iruñeko Udaleko  zinegotzi izan zen, baita ere bere emaztearen familia Elizondoko Ariztiak, alderdiarekin arras konprometituak zeuden ere eta Baztanen zegoen “red Alava-ko” mugalari zintzoak ziren (bitu, blog huntako “Bittori Etxeberria” posta). Guzti hau ondarrian ondori txarrak ekarriko dio eta nazionalak Iruñan nagusi zirela ,1938ko apirilaren 13an atxilotu zioten. Haunitz izan ziren erran ziotenak hobe zeukala  muga pasatzia “por siaka” baña guztietan erantzuten zien “Ez dut ja gauz txarri egin , ez dut alde egingo”, eta hala izan zen.  1936 geroztik gauzak zallak patu zizaien aberzaletasun ta euskaltasunaren inguruan ibilitakoei Iruña beltz horretan. Zelatatuak zeuden eta Zigaren etxean “bertzea aldera” (iparraldera) pasatzea nahi zuten pertsonez “betetzen” zen eta ondarrian, hortaz salatu zioten. U.G.T.eko Jose Abasolo komandantea Frantziara pasastzeko laguntza eskeintzea leporatu zioten.Atxilotu zioten egunan Eulaliaren urtebetzea zen, Zigak pastel batzuk erosteaz etxera bueltatu zenean, poliziak etxebizitza miatzen ari zen.Eulalia bizkor aritu zen eta pianoan gordetzen ziren paper “konprometiru” batzuk atratzea eta labean, bildotsa erretzen ari zela gordetzea lortu zuen  zun ( eta ez ziren erre)…baña paper horiekin edo horiek gabe, poliziak Javier Ziga behin-behineko komisaldegira (zezen plazaren gibeekoaldian patu zuten komisaldegi “probisionalera” eraman zuten.

Komisaldegian SIPM-eko agenteak (Servicio de Informacion de la Policia Militar) galdeketan torturatu zioten, berak ta bertze lau auzipetuak salaketa patuko zuten, salatzen jipoinduak, makilez kolpatuak (metalezkoa bat), lurrean ostikatuak eta irainduak izan zirela. Lehenego galdeketa ta torturak atxilotutako eguneko 15:00 aldera gertatu ziren berria goizeko 2:00etan errepikatu ziren. Hiru egun inkomunikatua egon ondoren kartzelara bidalia izanen da. 61 urte zitun eta urte eta erdi kartzelan egongo da, zeren bere “sumario ordinaioa” 1.212-38  sumario ordinarioa gehitu zen, “consejo de guerra” atalean.

“Consejo de Gerra-ko” auzian, Javier Ziga atxilotu zuten egun berberan Catachu tabernan izan ziren 11 atxilotuak (gehienak fraideak), Javier Ziga eta honekin U.G.T.eko komandatea mugaz pasatzea akuastuak zeuden baztandarrak; Fernando Viguria Cuadrieillo, Felix Arizmendi Eneterreaga “Elizondoko okiña” auziperatuak izanen ziren. Zigari leporatzen zioten bera izan zela Jose Abasolo komandatea Feliz Arizmendikin, kontaktoan patzea eta honek “Elizondoko panaderoa”, (hala agertzen bai da) izan zena muga pasatzia lagundu ziona.

Arizmendik uxatzen du bere parte hartzea ta baita ere Zigarena, epailearen aurrean deklaratuko du komandantearen ihesa Lekauzko Kortaria baserriko Tiburzio Gortari Mendiburu eraman zula, hori bai,  kasualitatez lekauztarra Arizmendiren okindegian zegon eta dirudienez ,289 pzta gei propina, jasan zun muga pasatzearen ekintzagatik.

Delitua “auxilio a la rebelion” tipifikatu zuten eta fiskalak aipatuko du (sumarioan agertuz), Zigak hiriko “separatista” tematuenetako bat dela, Iruñeko zinegotze abertzalea zela eta bere etxean separatistak biltzen direla, “Glorioso Movimiento Nacional” aurka konspiratzeko nahian. Akusatuei  hainabat delitu ezberdiñak auziperatzen diete, Zigari “delito de rebelion militar” gaizkide (konplize) izatea. Auzian Zigaren alde hainbat personak arituko dira erranez; nahiz eta nacionalista izan gizon zintzoa, langile eta erreligiosoa zela, bere alde testifikatu zuten artean Juaquin Baleztena (Napar Karlisten buru), Jose Martinez Nafarroako junta karlistaren kidea, Tomas Mata Iruñeko alkatea…ondarrian “auxilio a la rebelion” delitotik absolbitua atera zen (Jose Mª Iturralde eta Victoriano Anasagatirekin batera) baña 50 pezetako ixuna ordaindu beharko zun Jose de Abasolo-ren ihesaldia ez denuntzatzeagatik. 1939ko irailaren 23an kartzelatik atrako da eta gertakari gogor hau betirako markatuko dio eta margolari bezala haunitz aldatuko dio, margotzen segituko zuen  baina hemendik aintzin margotuko  duen gehiena, kopiak izango dira, alde batera uzten, sormena eta gauz berriak.

Autorretratua (1951).

Erran behar Zigak kartzelatik atera zen arren, barruan betze enkausatu batzuk gelditu zire, horien artan nabarmenena Felix Arimendiz “Elizondoko okiña”,  hiru urte terdiko zigorra betetzen geldituko zena (1941ko urrian askatua izan zen).

Arazo juizialak ez ziren tenore honetan akituko Javier Zigarentzat, zeren ia libre zegonean kondenatu zioten 2.500 pezetaz ixuna ordaintzeara, kasu honetan akusatzen zioten altxamenduan abertzal alderdi bateko kidea izatea, “el goloso alzamiento” ez besarkatzeagatik…ixuna ez zuen diruz ordainduz baizik kuadro batekin, gaur egun “el cristo de la sancíon”izenarekin ezagutzen den kuadrorekin

Liburuarekin amaituz, erran azkeneko ataletan irakaspen piktorikoa lantzen duela egileak, bai irakaslanaren ikuspegitik nahiz “euskal

pinturari” egin dion ekarpenaren ikuspegitik, baitere , bere garaiko arimaren eta gizartearen interpretazioa, konklusioak, hausnaketak eta bere obren ezagutzen den ekoizpen piktorikoaren katalogo grafikoa, jasotzen du.

Bukatzeko erran nahi nuke liburu ederra, argia ta zoragarria dela ta daukan prezioarekin, (20 €) benetan erostea merezi duen liburu koxkor horietakoa dela!!

Post hai iteko hurrengo materiala erabili da.

Javier Ciga. Pintor de esencias y verdades” (Nafarroako Gobernua 2012). Pello Fernandez Oyaregi.

www.navarra.es-ko “Nafarroako Gobernuak Pello Fernandez idazlearen ‘Javier Ciga, pintor de esencias y  verdades’ izeneko liburua argitaratu du” prensa agiriria (.pdf artxiboa).
2012-08-15ko Berria aldizkariko Edurne Elizondoren artikuoa.

Read Full Post »

2012ko Iraila.

Elbeteko Jarola jauregia estilo barrokoko eta hiru mailatan banatutako lauki eder bat da. Jarola jauregia Baztango etxerik nobleenetako bat (Leinu-etxea) eta interes haundikoa, azpimarratzekoak dira: Harlanduzko aintzinaldea, Baztango harri gorriz egindakoa, sarrerako balkoia eusten dioten bi zutabeak, balkoi gañeko armarria eta teilatu azpiko egurrezko hegal landuak.

Jarola jauregia. Argazkia Pello San Millan.

Jauregia XVII. mendean hasi ziren eraikitzen (Karrika Xarren berberan, pixket haratago Jarolaxarrea izeneko etxe bat bada) Miguel de Bergarak eta Borda kapitaina aginduta (1680.urtearen inguruan).  Julio Caro Baroja “La hora navarra del siglo XVII” liburuan dio bezala, 1675.urtearen inguruan Miguel de Bergarak Cadiz ta Sevilan bizi zela “negozio” on batzuen ondorioz izugarrizko dirutza egin zuen eta Kontuen Ganbaran agertutako idatzi baten arabera zegoen eraikina erosi zuen. 1572ko Armeria liburuan Jarola jauregiko armarri zaharra agertzen da (urrezko oinarri baten gainean faxa hortzadun gorri bat), gaur egungo jauregian  Bergara ta Bordatarren armak daude.

Jarola jauregiari buruz erraten da Balleko etxea eraikitzerakoan (1695aren akaberan) modelu gise erabili zutela  eta urte batzuk geroxago Elizondoko Datue jauregiarentzat inspirazioa izan zela ere, baina gutxitan aipatzen da, Miguel de Bergarak bere jauregiarako Lesakako Urdanibea etxean eta Erratzuko Apeztegia jauregian oinarritu zela (Palacios de Baztan
.Pilar Andueza Unanua 2006).

Jarolako lehen nausie aistion aipatu dugun bezala Bergarako Miguel capitaina izan zen. Miguel 1637an Elizondo jaio zen eta itxasoko infanteriako kapitaina izan arren gaztetik “armada realeko” galeonetako soldadu arkabuzero xume gise hasi zen. Ondoren  Indietan  1662an ta 32 urte zitula San Hermenegildo itsasontziko eta infanteriako kapitaina izendatuko zioten. XVII. mendeko 70. hamarkadan , Buenos Airestik Kadizera iristen diren naoko (ontzia) kapitaina bezala agertzen zaigu. Urte horietan Sevilla eta kadizen bizi da eta militar baño gehiago negozio-gizon izanez, sosa dexente lortuko du. 1691an militarra bezala legebiltzarreko eserlekua  jaso zuen eta famili noblekoa zenez (Arizkunggo bergara dorretxekoa) Santiagoko zalduna baitere izendatu zioten.

Bergaratar kapitaina bere garain gizon ospetsua ta ezaguna izan zen, baña ez da bakarra kondizio berber horiekin Elbeteko jauregi hontan bizi izan dena. Adibidez jakina da Jarolan (baitere Oiereguiko Reparazean), Ramón María de Valle-Inclán ek udak igarotzen zituela,baña jauregiko “biztanle” bat nabarmentzeko José María Lakoizketa apez ta botanikoa izango da.

Jose Maria 1831ko Otsailaren 2an Narbarteko Lakoizketa izeneko baserrian jaio zen eta hainbat anaieko famili baten seme zaharrena izan zen. Lehen ikasketak batxilergoa, Iruñeko Institutuan egin zituen  egin zituen. Amituta, seminarioan sartu eta apaiztu  ondoren, bi urte eman zituen Elgorriagan apeza bezala, gero Narbatera  bueltatu zen eta hogeita hamar urtez (1857-1887) arituko zen bere herriko erretore gise.

Bitarte horretan, bere eliztarren arimak zaintzean gain,  Narbarteko apaizak bere denbora “libren” inguruneko landareak aztertzen zitun. Eduardo Gil Berak Lakoizketari buruzko idatzitako liburuan aipatzen du  “atratzen  zela belarrak biltzera latoizko kutxa batekin, zeio (arotz-tresna), mailu ta zintzel batekin eta iñork igoko ez lizateken harri edo haitzetan belar eta likenak hartzen zitun. 

Jose Maria Lakoizketa. Argazkia euskomedia.org/aunamendi webgunetik hartuta dago.

Herritarrentzat herriko apaizaren portaera benetan bitxia iruditzen zizaien (belar batekin pozten bai zen) eta “Lakoizketako erua” deitzen zioten. Hala eta guztiz ere, Europako naturalista eta botaniko espezializatu onenenak,   Espainiako iparraldeko florako kriptogrametan (bereziki likenetan) adituena kontsideratzen zioten.  1877an  Frantziako Botanika Elkarteko kidea izan zen, eta 1880an, Sociedad Española de Historia Natural-eko (Botanika sailan) bazkide bezala ageri zen. .

Horrela, Lakoizketako erua, benetan jakintsu ulerteziña bat izan zen. 1887, gaixotu ( hemiplejia batez) zen eta bere ahizparen etxera (Elbeteko Jarola) sendatzera ta zaintzera joan zen. Azken urteak Jarolan eman zitun, eta han 1889ko abenduaren 25an hil zen.

Urte batzuk geroago, 1924an, Eusko Ikaskuntzak  lana aitortu zun (hilondoko moduan) eta bere jatorrizko etxean xafla adaierazgarri bat  patu zuten.

Lakoizketak  bere botaniko bizitzan 2.500 ale baino gehiago bildu eta sailkatu zitun, ez soilik Bertizaranan eta Baztanen baizik baitere, Penintsularen eta Europako bertze toki batzuetan ere. Bere “herbarioa”  51 karpeteta osatzen zituen eta bere iloba, Luisa Lakoizketak karpeta horiek Lekarozko kolegioan utzi zituen.  Komentua itxi ondoren, herbariun-a  Lakoizketa baserrian egon zen eta gaur egun Gasteizko Natur Zientzien Museoan dago.

Post hau iteko erabili den materiala;

elbete.com webhorria.

www.diariodenavarra.es-ko “rincones-singulares-ko” José Perales-en El-caserio-lakoizketa artikuloa. (2006).

Don José María de Lacoizqueta. El botánico (1831-1889)”. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra 39, 329-361 (1982). Pérez de Villarreal, Vidal .

navarrosilustres blogako “José María de Lacoizqueta” artikuloa.

euskomedia.org/aunamendi webguneko “José María de Lacoizqueta Santesteban” artikuloa.

.  Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro (2006). Andueza Unanua, Pilar.

Read Full Post »

1990 hamarkadan eskualdean, inguru huntara turistak erakartzeko asmorekin, “los valles tranquilos/bailara lasaiak” leloa erabiltzen zen. Urte horietan lelo hori nagusi zela zenbait zorigaitzeko gertakizunak eman ziren “bailara lasai” hauetan; Urdazubin guardia zibil bat lehiotik bera bota zun emaztea, Malerrekan emakume bat eraso sexista bat pairatu zun, Gartzainen tiroz barride bat hil zuten…eta Alemanian baztandar bati, plutoniokin “trafikatzen” harrapatu zioten (guzti  hau Asiskok “napartheid” komiki aldizkarian arras ongi eta umorez biltzen du). Hala ikusita (komikian) ta hala errana, dirudi kronika beltza ta latza ugari dela ibar hauetan, baña erren behar gertakizun batetik bertze batera denbora dexente eman zirela (urteak ez errateagatik) eta tokiaren azalera haundia xamarra zela. Bi gauz hauek kontuen hartu arren ez du kentzen historian zehar halako aferak ez itzatea, zeren izan… izan dire! ta batzuk krudel ta odoltsuagoak gañera.

Legate Beltzuri ingurua (Argazkia Pello San Millan).

Hoietako bat, 1903ko irailako egun batetan Beltzuri inguruan dagon Lazkanberriko bordan gertatukaoa hain justu da. Egun hartan baserri barreneko ikuskizuna, ikaragarria ta beldugarria zen; Etxeko altzairu exkasak, botaiak eta sakabanatuak ageri ziren, paretak odolez zipriztinduak zeuden, bordako zoruan  suhatz (suarako tenaza) bat odoldua ta ileak itsasita aurkitu zen. Ondoan, etxekoandrea, burua kolpatuta eta zauri  haundi batekin hila etzanda. Lazkanberriko etxekoandrea, Mikaela Irigoien zen eta norbaitek, tenaza kolpez kaskezurra lehertu zion eta gero bakartasunan; 800 pezeta billetetan, 25 pezeta zilar txanponetan, gizoneko traje bat eta lau kamisa lapurtu zitun.

Ez zen proba pittin baterik aurkitu hiltzailea nor zen jakitera ematen ahal zuna, beldurra eta ikara zabaldu zen iguruko baserritan; Artolan, Aiernegin, Urrizkate, Sumilgela eta Larrazun…hiltzaile anker bat handik libre ibiltzen baitzen. Egunak pastu ziren notiziarik jakin gabe, soilik suposatzen zen hiltzailea Mikaela zautoko zua edo bederen familiako ohiturak, zeren emakumea bakarrik aurkitzen zen tenorean erasotu zun. Akaso familiako norbait izanen zen? Irailako 22an, Elizondoko epaileak, Mikaela Irigoienen Antonio Espolin senarra zena eta bere haizpa, Maria Irigoien atxilotzea aginduko zun. Jendea ez zuen siñisten hileta basatiaren egileak senarra eta ahizpa izatea. Antonio Igande hortan Arraiozera (Lazkanberrikoborda kontribuzioa Arraiozen ordaintzen zun) goiz joan zen meza enzutera eta Marria berriz, Elizondora jautsi zen arraultzak saltzera eta lekukoak bazirenez koinatuak erraten zutena egia zela baieztatzeko, ondarrian kargurik gabe libre geratu ziren…baña aske ere, benetako hiltzailea (edo hiltzaileak) ibiltzen zen!

1903ko Urriaren 10an norbaitek Guardia zibilei erran zien Juan Etxeberria izeneko bat, zerikutsia izango zeukala Lazkanberrikobordan gertatukoarekin. Ezezagunak erran zun, egun hortan Etxeberriari (fardel bat eramanez) presaka mugara joan nahian ikusi ziola. Juan Etxeberria hildakoaren familiarra zen, gañera Frantziako armadaren desertorea zen eta mugaren bi aldetan lapurketak iten, bizirauntzen zun. Gizon bakartia zen, lagunik gabeko, aberririk gabekoa, sentimendurik gabekoa…bizitzan siñisten ez duen hoietako bat. Gizon gogorra ta zakarra izan arren segidan Rafael Goñi guarda ruralak Baigorrin atzeman zion eta onartu zion bera izan zela Mikaela Irigoienen bizitza abakabatu zuna. Bayonara eraman zuten eta Iparraldeko juztitziarkin zeukan aferak konpondu ondoren hegoaldera extraditatu zioten…eta Iruñeko kartzelan emango zitun bere bizitzako azkengo urtiak.

Posta hau iteko erabili den materiala:

Caines Navarros, Intinerario del crimen. Ramon Lapeskera-ren (Pamiela 1993) liburua.

Read Full Post »