Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2012(e)ko abuztua

Elizondarra bezala, aunitzetan lekauzko besteara landetatik (piezak) oinez joan izan naiz. Gazteriako joan etorri guzti ohietan Lekauzko bidean; iluntzean lagunekin solasian edo egunsentian bakarti ta zerbait mozkortia, Uharte auzoan  kolegio zaharraren presentzia genun, harrizko etsi haundia bidean zehar akonpainatzen zigun ratoxka bat.

Argazkia Pello San Millan.

Gaur egun, (eztakit posible izanen den oinez joatea nazionala guruzatu beharko bai da) Atxoborroa pastuta, Abeltegiako bidegurutzearen ordez rotonda bat dago eta kolegioaren mende bateko presentzia desagertuta, inguru hustu ta artifizial bat aurkitzen da. Kolegiaren aztarnak, gutti egokia den salmon koloredunako elize bakartia, gerizperik gabekoa  eta malderra eta magnolia (Magnolia grandiflora) zaharra dira, bertze guzia, hutsune haundi bat da!. Hutsun sentsazioa desatsegina duen  toikia, Lekauzko  empresa kanpusa da eta gezurra dirudi han, garai batean ehun urte pasa izandako instituzio bat egona izana.

Lekauzko kaputxioen aholku onaren amaren kolegioa 122 urte fisikoki iraundu zun ( kaputxinoak barne ta lizeo bezala guttiago). Eraikiña ta instituzioa, bota ta desagertu zen artio, ibilbide errexa ez du izan eta bere historia luzean, hainbat kalapiteak jasan ditu; 1913ko uholdea kalte handiak eragiten ditu, 1932an errepublikako garaian arazo politikoak izango zutela ta “Liceo Lecároz, SC” gizartea sortzen dute eta bada ezpada irakaslego sekularra (laikoa) erabiltzen dute. Gerra garaian (1936) lehendabizik “odol hospitale” (Hospital de sangre) bezala erabiliko da ta gerora, eriondoendako hospitala izanen da. 1937an Nazionalak nagusi direla Nafarroan irakasle kaputxinarrak kolpe gogorra jasatzen dute eta 20 fraidetatik 17 kanporatuak ta erbesteratuak izanen dira, horien artean Aita Donosti….eta 1962an sutea! kriston sutea, kolegioa (zati haundi bat) erreko dun sutea.

Sua gauez gertatu zen 1962ko abenduaren 9ko 10rako gauan, 23,30ak aldera, gauerdian. Jende gutxi lo egin zuen gau hartan Baztan ibarreko zoko hortan (Irurita, Lekaroz, Gartzain, Elizondo..), kolegiotik etortzen ziren berriak  ikaragarri beldurgarriak ziren eta  distantzia handian sugarren dirdira ikusgai ziren.

Ikasleak logeletatik jausten ziren bitartean (9-17 adin tartekoa) lehengo laguntza iritsi zen, La Baztandarra, suteen aurkako aseguru-konpainiako moto-bonba., baña intentzio hona  izan arren zorte txarra eduki zuten, potentzia ttikia zuen eta ur txorrota ez zen apenas iristen eraikiñaren erdiraño, gañera bere mangerak (tutu malguak) hainbat ebakiak zituen. Pixkanaka pixkana sugarrak teilatutik eta lehiotik atraz zeruko bidea hartzen zuten eta tamainua haunditzen zijoazten, baitere tarteka leherketak ta eztadak entzuten ziren

Ikaslegoa eta fraideak larrainean zeudela suhiltzaileen etorrera ondo ikusi zuten, Dantxarineatik ohartaraztuta  Senpereko (Laburdi) “suhiltzaile” talde bat iritsi zen (bertze edozein baino hobeto hornituta zegona), baita ere etorri ziren Irungo, Donostiko eta Iruñako suhiltzaile talde batzuk . Sutea hai haundia zen kronikak diotela, Iruñako talde Iruritan zegoenean eta sugarrak ikusterakoa ez zela ezer egiten ahal pentsatu zutela eta kasi kasi buelta ematen dute. Hobe izanen zen Iruñatarrak buelta eman baziren zeren kamioi zubian sartzerakoan  matxuratu zitzaien eta Gorramendiko “Alerta y Control-eko” soldaduei deitu behar izan zuten kamioi atratzeko.

1962an erretako zati bat. Argazkia Pello San Millan.

Suhiltzailekin batera fraideak eta baztandar haunitz aritu ziren sua itzaltzen nahian eta subakiank iten  sugarrak elizera ta korora ez iristeko. Goizean sutea jarraitzen zun, ikaslea Elizondoko konzenzinistetara eraman zuten, ez zen zauriturik izan eta kontuan hartuz 300 ikasle bazirela eta 70 inguru fraide eta antzekoak…erraten ahal da neguko gau “bero” hortan zorte hona izan zela!!

Ez zen jakin zer eragin zuen sua, batzuk diote akaso fluoreszente bat izan zela (berriak ziren), berotu zela eta dena egurra zenez kristona liatu zen, gauza da kolegio zati bat erre zela eta ez zen gehiago berrituko, zeren  berritu beharrean lizeo moderno ta haundi bat ereikitzea erabaki zuten (idea lehenagotik zegoen baina ez zen aurrera atratzen). 1966ko apirilaren 26an zentro berriaren lehen harria bedeinkatu zuten eta 1968ko ekainaren lehen egunan Liceo berria ireki zen Lekarozen, gaur egun eta 199otik Baztango Bigarren Hezkuntzako Institutua dena.

Post hau iteko erabili den materiala:

Diario de Noticias-ko “El fuego con el que empezó todo” artikuloa. Lander Santa Maria, 2011ko Abenduaren 12a.

colegiodelecaroz.com -eko “recuerdos” ataleko “El incendio de Lecároz – Luis Miguel de LesetaEl incendio – Joaquín Trecet” artikuloak.

Advertisements

Read Full Post »

Pasaden hastean eta datorren hontan, hauxe da Abuztuaren 11tik 26ra Iruritako Jauregia dorretxean ikusgai da Elizondoko Mena argazkidendako “Begirada… atzera begira” argazki bilduma. Jauregia dorretxea eta Dorrea elkartearen laguntzaz Baztango antzinako argazki zaharrak ikusteko aukera ba da.

Ezker eskuin, Felix Mena sortzailea, Victorio Mena eta Graciana irigoyen.

Menatarrak 1887tik dabiltzate argazkilaritza munduan, Baztango eskualdean erroturik daude ordutik eta Baztan ta baztandarrak argazkiratu dute belaunaldiz belaunaldi  (gaur eguneko Foto Menako Itziar eta Felix Mena Barberena laugarren belaunaldia dira). Jauregian (Jauregi Zuria izenez ere zautua) dagoen bilduma, XIX . mendearen amaierako eta XX. mendeko Baztango paisaia, arkitektura ta baztandarren bizitza ikusi, sumatu eta iaia dastatu daiteke.

Foto Mena lortu duen ondarea ikusgarria, zoragarria eta interes historiko haundikoa da, 125 urte hauetan argazkiak kristalezko plaketatik, pelikuletik eta gaur egun artxibo digital batetan pasatzea ikusi duen enpresa baztandar hau, ondare hori katalogatzea, digitalizatzea eta (garranzitsuena dena) erregistratzea lortu dute, fonoteka ikusgarria eta interesgarri bat sortuz.

1887an Felix Mena Martinek (1861-1935) zabaldu zuen negozioa, Burgos-en jaio arren bere lan guziak Nafarroan garatu zun, Iruñan lehenik (José Roldán Bidaburukin elkartua) eta ondoren Elizondon bere seme Javier eta Victorio lagunduta. Felix Menaren hasiera Emilio Pliego argazkilariaren (erretratista famatua garai haietan) estudiaoan “retokador” bezala izan zen. 1884an  Gazteluko enparantzako Iruña eraikiñaren goiko sorailuan eta astion aipatu dugun bezala, José Roldán argazkilariarekin elkartuta ezartzen da. Urte batzuk geroxago, Roldán eta Menaren arteko elkartea bereizten da, urte hoietan Menak bere lana (estudioko erretratoak nabarmentzekoa da) Iruñea eta Elizondo artean tartekatuko du. Ondarrian Elizondon ezarriko da eta herri honetan argazkilari ibiltari gisa lan bikaina eginen zun Nafarroako iparraldeko herria eta herritarrek argiztaratuz, eta beren zerbitzuak kontratatzea sahiatuz. Urte gogorrak eta ez errexak izanen ziren Baztanen zehar ibilitako lehenego horiek, azken finean “argazkilaritza” berriki xamarra zen eta eta Carlos Canovas bere “Apuntes para una historia de la fotografía en Navarra” (Príncipe de Viana, 1989) azaltzen dun bezala, argazkilaritza hirian sortu zen eta hiritarrentzat (burgesiarako), herrietatik edo landaeremutik arras urrun. Canovasek dio, hasiera batean argazkilaria hiritik kanpo, herrietara urbildutako lehenegoak inguru horretan arrotzak, arraroak, “eratsotzaileak” izanen zirela eta herri txiki hoietako bezero kopurua txikiagoa izanez gain bertze aratzo edo zailtasunak gehitu behar zizaizkiola; integrazioa, hainbat ohitura ezberdiñen egokitzea, hizkuntza. Baztango barride berrien bere maitasuna irabaztea eta konfiantza lortzea, partidu zaila izanen zen, baina… jakina da Felix Mena Martinek zailtasun horiek salbatu zula, zeren Elizondon ezarri zen, bizitza berri bat hasi omen zuen, bigarren aldiz ezkonduz (Mercedes
Sanciñena Ibero baztandarrarekin) eta seme bat izanez, Viktorio Mena Sanciñena.

Felix Mena 1935an Elizondo hil zen, urte hoietan atratako pilaka argazkiak utzi zitun, modisten tertulia bat,  prozesió baten bat, uholdeak egindako hondamendia, pelota partidukoak, gaur egun desagertuta dauden eraikinenak… urte horietan ez zen bakarrik aritu bere semeak laguntzen bai zuten. Javier Mena Zuasti (1890 –1971) bere aitaren ikaslea izan zen eta aita bezala Iruñean erretratuak eta Elizondon gai “kostunbristak” tartekatu zun.  Aunitzetan bere lana txapelketetan aurkeztu zun, arrakasta haundia izanez. 1971an Iruñan zendu zen eta bere ondorengoak gaur egun Iruñan dagoen Foto Mena kudeatzen dute.

Bere bertze semea, Victorio Mena Sanciñena, Elizondon ta Baztanen 1920tik hartu zion lekukoa. Victorio Mena Sanciñenak 1900an jaio zen eta txikitatik bere aitarekin baitere ibili zen. 1913an gaztetxo bat izanez aita lagunduta, uholdeak sortutako ondamendiak argazkiratu zun. Bere lana Baztanen zentratu zen eta baserritar eta baztandarren erretratu ugari osatzen dute lan gehiena baina baitere paisaiak ta ingurua argazkiratu zun, nabarmenduz bere teknika landua. Victorio 1941 hil zen eta honen alargunak, Graciana Irigoyen Dualdek, 1941etik 1955era segitu zun negozio familiarrarekin. Honen semeak, Felix Mena Irigoien, 1948an hasi zen lanean eta orain gutti arte ibili da kamara eskuan, gaur egun bere seme-alabak Itziar eta Felix buru daude 125 urteko enpresa hontan eta segitzen dute Baztan eta baztandarrak argazkiratzen.

Post hau iteko hurrengo materiala erabili da.

La Enciclopedia Emblemática, Artes Aplicadas III Historia Gráfica (XIX-XX). Dibujo – Fotografía – Animación – Ciberarte. Luis Mª Azpilicueta eta José María Domench. Etor-Ostoa.

Apuntes para una historia de la fotografía en Navarra” . Carlos Canovas (Príncipe de Viana, 1989).

Gran Enciclopedia Navarra, www.enciclopedianavarra.

www.ttipi.net.

Fotos antiguas bloga.

Read Full Post »

Baztango liburutegian, gibelekoaldeko gela beiratuan, apal luze batean…altxor eder bat aurkitzen da. Kristalezko gela horretan sartzen naizen bakoitzan, J.R.R. Tolkienk idatzitako  “Eraztunen Jauna” (The Lord of the Rings) eleberriko “Gollun” zorigaizteko izakia sentitzen naiz. Sentimen hori edo sensazioa agertzen zait, zeren han nagon bakoitzan, kriston gogoak izaten dut, liburu pare batzuk hartzeko eta bazter batean, liburuak laztantzen dudan bitartean, “mi tessssoro” marmartzea. “Tesssoro” hori, liburu andanak dira, hamahiru ,hamalau, hambortz, hogei…liburu izanen dira, “altxor” hori Baztan buruzko fondo lokala da, eta fondo hortan Baztani buruz 1905tik gaur egun artio Nafarroako prensan agertu diren berri guztiak, bilduta daude eta berri hoietako aunitz bitxikeriak direnez, normala da, blog honetarako altxor eder bat izatea! bitxikeri historikoaz (eta histerikoaz) elikatzen bai da.

Uztailan oporretan nengoenez urtekari zahar hoietan “exploratzen” aritu nintzen eta erran behar dut galtzak motzak eraman arren exploratzaile edo scout (exploratu ingleses) itxura ez neukala (pañoleta ta zapela falta zizaidan)…baña haiekin “topatu” nintzen, ez liburutegian baizik liburutan, hain justu, 1918ko urtekarian!!!

Abuztuko 3an ailegatui ziren Iruñako exploradoreak Elizondora, gogo haundikin eta ” exploradoren” himnoa abesten iritsi ziren…” ala hasten da 1918ko abuztuak 5an, Diario de Navarran “Jose Ramon-ek” siñatutako “Exploradores” izeneko artikulo bitxia. Artikuloa dioenez Explorador edo scout taldearen  heltzea harrera ona izan zun eta Elizondar guztiak plazan esperoan zeuden, txaloka, “bitoreak” ohiukatzen eta koheteak botatzen. Egie da esperatzen zitzaiela, egun hortako goizeko 07:00etatik Belate inguruan ibilitakoak ziren, 10:00 aldera Almandoztik pastu ziren eta 12:00tan Zigan zeuden. Zigan ongi etorria emanez gain bazkaltzekoa eman zieten ere eta asetu ondoren hirutan Elizondoko bidea hartu zuten, Zigaurren sagardoa eskeini zieten ta Iruritan txorizoa eta ogia oparitu zieten, beno hori exploratzaile xumei (gaztetxoei) zeren kronika dion bezala, Nafarroako eploratzailen lehendkariari, Pedro Urangari eta bertze buruzagiei ogia ta txorizoa aparte garagardoa eta gaseosa  eman zieten Iruritarrek. Eguna euritsua ta grixa zela ta, merendatu ondoren zerbait atertu zela aprobetxatuz Elizondoko bidea hartu zuten eta 6:30ak  aldera, kantari, adoretusu ta kementsua, txalo zaparrada, kohete ta “bibak” artean, iritsi ziren exploratzaileak Elizondora.

Ciezako exploradoreak. Zihur aunitz ez ziren egongo Cierzako (Murzia) exploratzaileak Elizondon baño talde hau zaharrenetakoa (1915 sortua) denez argazkia balio digu ikusteko ze intxura izanen zuten Elizondora heldutako exploradoreak. Argazkia http://www.scoutcieza.com webgunetik hartuta dago.

Iritsi bezain pronto Nafar exploratzailen bandera udaletxean uzten dute eta plazan Zaragozako, Barbastro eta Madrilen exploratzailei itxarotzen diete, arratsaldean zehar scout talde hauek pixkana pixkanaka iritsiko dira eta baitere pixkanaka pixkanaka Elizondo galtza motzeko uniformezko gaztez beteteko da. Exploratzaileak, abuztuko gau euritsuan pasatzeko kanpamendua altxatu arren, kronika dio aunitz batzuk Elizondoko neskatil ta andreak eskatuta etxe partikularretan hartuak izan zirela.  Elizondoko “señoriten” harrera hontaz egun batzuk geroxago eta egunkari berberan eskerrak emanez ,artikulo bat idatziko zun Francisco Altadil exploratzailea. Idatzian, Elizondon izan zuten harrera ona aipatu ondoren, eskerrak emanen ditu Elizondoko neskatikoei; “A las señoritas de Elizodondo decirles, que los exploradores siempre tendremos grabados en nuestros corazones su amabilidad con nosotros...” eskerrak jasantzen duten nesakatilak izen propioa izanez; señorita Marin, Etxeberria, Iturralde, Martinez, Arburua, Iñarrea…

Biharamunian Igande 4n, egun haundia izan zen “gure scout-entzat”, meza ondotik herriko plazan Elizondoko “Sociedad musical Recreo” taldea bere ohorean kontzertua eskeini zien. Atsaldean exploratzilen kanpalekua kokatuta zegon tokian explorazaileak erakustaldi moduan hainbat bizkortasun, zalutasun eta trebeziako ariketak burutu zituzten. Kronika dio ikusmen haundia izan zula “salto con bordon” proba eta makil batez lagundutako jautzi horietan, Zaragozako Burges exploratzailea 8;83 m salto egin zula “letra haundiz” aipatzen du Jose Ramon gazetariak.

Exploratzailen trebezia erakutaldi amaituta, merendu-afaria izan zuten merkatutako plazan. Denetara 55o bazkaltiar juntatu ziren exploratzile eta herritarren artean.  Antonio Truchante espainiarren exploratzailen idazkari nagusiak solastu zun eskerrak emanez Elizondoko herriari exploratzaileei erakutsitako hain begikotasun haundiko adierazpenagatik. Trunchante jauna ondoren Berekoetxea apeza hartu zun hitza erranez harront konten zegola Elizondo “hospitalitatea” eskaintzeko aukera izana.

Tripa ondo beteta izanda, “bailableak” izan ziren foruen plazan, musika Elizondoko “Recreo-a”, exploratzailen banda propioa eta ohikoa zen ttunttuna patu zuten eta pentsatzekoa da dantza hauetan Altadil exploratzailea Elizondoko “señoritekin”  txundituta geldituko zela gero, lehen aipatu dugun idatzian ikusiko zen bezala, liluratuta gelditu bai zen neskatiko Elizondotarraz.

Astelena goizean, 7ak aldera Elizondo utzi zuten eta Donozteben bazkaltzeko intentzioarekin Donostiako bidea hartu zuten XX.mende hasierako esploratzaile talde horiek.

Escauten ikurra, lis lorea hirusta baten gañean, jatorrizko Lord Baden-Powell-ek aukeratutako koloretan.

Exploratzaile horiek “scout-ak” ziren (scout ingeleraz exploratzea bai da), Eskautismoa Robert Baden-Powell britainiar armadako lotinant jeneralak mende hasmentan sortutako mugimendua zen, 1907an  Ingalaterrako Brownsea Island delakoan lehen kanpalekua egin zutenean hasi zen. Segidan zabaldu zen haur eta gazte mugimendu hau eta doike ikusi dugunez Nafarroan ere. Guda zibilaren ondoren scout mugimendua desagertzen da Euskal herriko hegoalden bain 60. hamarkada aldera elizaren inguruan Euskal Herrian berreskuratzen da indar haundiarekin, astialdiko eskaut heziketa lantzen duen mugimendua.

Baztanen baitere iritsi zen mugimendu hau elizgizone bidez, 1959an Lekauzko kolegioko Luquín aita kolegioko taldea sortuko du, baña bertze elizgizon bat izanen da 70. hamarkadan denentzat zabalduko duna, zeren Don Julian apez karismatikoak “lobato” (mutikoak) eta “lis” (neskak) izeneko taldeak sortu zituen eta scout hitza ez erabali arren, antzeko-parezido “exploratzaileak” izan giñen (nik “lila” naiz, kolore horrekin izeneko taldean, lobato juramendua egin bai nun). Igandetan meza ondoren puntuak lortzen saiatzen giñen (saria pastek goxoak ziren), tarteka mendi-ateraldiak egiten ginun, Auza, Abartan ,Mendaur, Saioa…eta oporretan “de campamento” joaten giñen eta 1918an Elizondon ibilitako exploratzaile bezala, kamisa grixa, pañoleta eta bonetaz (kolorezko otso baten aurpegia josita) uniformatuta, laguntasuna ikasten, natura ezagutzen, kubilak egiten, kirola praktikatzen eta oberena! arras ondo pasten, pasatzen genuen uztailako lehenengoko hamabotz egunak.

Ondo izan On Julian ta ondo izan Lobato ta lis guziak!!!

Post hau iteko erabili den materiala.

Baztango liburutegiko, Baztan buruko fondo lokalatik atrataiko hurrengo artikuloak-

Diario de Navarrako Jose Ramonen. “Exploradores” artikuloa (1918-8-5).

Diario de Navarrako Francissco Altadilen artikuloa (1918-8-6).

Wikipedia

Read Full Post »

Arratsaldeko txupinazoa (Argazkia Pello San Millan).

Elizondoko bestak  pastuta ondoren eta bestondoa baitere, gibelara behituz erraten ahal da, festa ederrak izan ditugula Baztango erdigune-zelai hontan. Festak herrikoiak eta denentzat izan dira eta beti egunan zehar zerbait bazen; gazteak  kortzertua zutela plazan, ba tenore berberan Riboten (Ziga plazan) “bailableak” baziren, haurrentzat karaokea, koxkorrentzat kaskezurra ta Makala ta helduentzako…mariatxiak!.  Izan da brindisa ta goizeko zinger-jatea, txokolatada eta Nikaraguako enpanadak, 400 persona zikiro jaten, Baztan-zopak eta luntx popularra. Su artifizialak eta astearte goizan lanean zeudenendako, altxafero berandutarra, errekan piratak, karrikan korrikalariak eta airean, bonba japoniarrak. Neskak plazan dantzari ta giganteak larraindantzan, ederki!!!. Izan dire Henrike ta Margarita ta baitere Barzina, Navarrako “erregiña”, izan zitun ziztuak ta burranba ta desgraziaz, bi baztandarrentzat, ixuna. Egunero bazen kalejira, karrikadantza, musika, txaranga, algara, fanfarrea eta “recreo-ko” banda. Bestak baserri-auzoetara iritsi ta sumatu dira, Berron gosaria ta Beartzun dianak eta txirrindulariak. Frontoian pilotariak, aizkolariak ta txingalariak, plazan bertsolariak eta oberenetakoak oberenak, Maia, Lujanbio, Soto ta Kolina… eta hauen koplak asteazkenean entzuten aritzen nintzela burura etorri zizaidan ideia, nola aldatu diren oberat, herri hontako bestak! eta ez soilik ekitaldien kopuruengaitik baizik baita ere eta arraroa irudi duen arren ( Euskal Herriko zoko hontan gaudelakoz) eskuaraz eta euskal kulturaz bestetan gozatzeko aukera gero eta haundiago delakoz! eta hau normala izan behar zena (herri euskaldun batean bizi garelako) …beti, ez da izan.

4o urte inguru daukagunok Elizondoko bestetan  Gorgorito erdaldun batekin hazi gara, etortzen ziren antzelan gehienak gazteleraz aritzen ziren, azkenekoa! orain dela bortz edo sei urtekoa, haurrendako etorritako pailazoak erdaldunak ziren eta ez nun erran behar (baño diot),  lotsatuta alaba hartu, eta alde egin genula. Baitere erdaraz ziren egitaragua eta gauetan aritzen ziren izen barregarriko orkestak; Equus, Ciclon, Zeus, Tsunami… ikusi eta entzun dut kantatzen “pobre de mi, pobre de mi que se ha acabado las fiestas de santiagin”  -AGO silaba MI-rekin ez zuelako errimatzen! Horretaz, guzti hontaz oroitu nintzen Jon, Maialen, Julio eta Sustrairen bertsotak entzuten eta era berean pentsatzen ari nintzenean, zein ederra zen halako koplakariak Elizondon entzutea, halako “bardoak” Elizondon kantatzea, euskal kulturaz gozatzea … orain dela II.mende bezala, orain dela 133 urte bezala, Elizondon Santioetan hegoealdean izan ziren lehenego Lore-jokuetan bezalaxe! eta aurten plazan Maialen haundia baldin bazen, 1879an Elizondoko plazan, Iparagirre mitikoa zegoen, bestetan ospatzen ziren lore-jokoko inagurazioan abestu bai zun.

Euskal Lore Jokoak XIX. mendean antolatutako kultura jardunaldiak izan ziren, musika, dantza eta espreski euskal poesia, barne hartzen zituzten. “Euskal Pizkundea” deitutako garaiaren barruan burutu ziren, Erromantizismoan bultzatutako beste antzeko prozesuei segituz. Ekitaldi hauek XIV. mendean egindakoen antza zeukaten, bereziki Okzitaniako Tolosa, Bartzelona eta Valentzian antolatutakoena (“Jocs Florals” edo “Jeux floraux”). Aldi berean, aditu batzuen ustez Erdi Aroko jaialdi haiek Erromatar Inperioko Lore Jokoekin (“Ludi Florensei”) zerikusi haundia zeukaten.

Euskal Herrian lore jokuak, Anton Abbadiaren bidez egin ziren ,Euskal letrak bultzatzeko asmoarekin antolatu eta diruz lagundu zituen. Lehenengo agerraldiak Iparraldean eman ziren, 1853an lehendabiziko aldiz antolatuk izan ziren  Urruñan (Lapurdi), eta hamar urtez jarraian  bertan burutu zituzten.1864tik 1876ra, aldiz, Sara (Lapurdi) kokaleku izan zen, eta handik aurrera urtero lekuz aldatu ziren eta 1879an Hegoaldera iritsi ziren, hain justu Elizondora.

Antoine Thomson d’Abbadie ((1810-1897). lizentzia askea, Wikipediatik hartuta.

1879ko Elizondoko lore-jokoak Anton Abadiaren eta 1877an Iruñean nafar talde intelektual eta foruzaleek euskal kultura suspertzeko sortutako  Nafarroako Euskara Elkargoa-aren ( Asociación Euskara de Navarra) elkarlana izan zen. Elizondoko lore jokoen antolakuntzan harreman ugari izan ziren Arturo Campionen elkarta eta Abadiaren artean. Elizondoko programa zenbait berrikuntza aurkezten zituen Iparraldean ordu arte egindakoarekin konparatuz, literatur lehiaketara ta pilota partiduetara mugatzen bai zen. Elizondon horiek aparte, danborjolen saria eta behirik ederrenerako saria gehitu zizaien. Baita ere “40 pezetako” sari bat izan zen aizkora erabiltzen trebetasun haundiena erakusteko zuenari (zuhaitz enborrak mozten). Aizkora erakustaldi hauek guztiz berriak ziren iparraldeko euskaldunentzat eta hori argi ikusten da Joan Piarres Duvoisin euskal idazleak Abadiari bidalitako gutun batian. Gutunan Duvoisinik bere harridura agertzen dio, zeren berak uste zun aizkora bota behar zela grekoek diskoa botatzen zuten bezala. Aizkora proba lehiaketa hau “bitxikerien historian” bere garrantzia dauka, proba ikuskari gise aurkeztu zen lehen aldiz Elizondon eta folklorearen pieza bat bezala aurkeztu zena Euskal Herri kirola bihurtu zen, beraz aizkora kirol bezala Elizondon ageri zen. Erran beharrezkoa da proba hau Duvoisiri erabat ezezaguna izan arren Euskara Elkargoaren asmaki bat ez zela izan zeren hauek basotik atra zuten egurgileen arteko apostu probak.

Lore jokoak Elizondoko Santiotan ospatu ziren, jende pila bildu zen, Euskal Herriko toki guztietatik jendea etorri zen. Elizondon zeuden Abadia jauna, Duvoisin, Manterola, Bruno Etxenike idazlea, lehen aipatutako Iparaguirre eta hainbat ta hainbat euskal kulturaren personai garranzitsuak.

Uztailaren 25an hiru terdiak aldera ttunttuneroen lehiaketa izan zen Elizondoko plaza “zaharran”, epaimahaian Iruritako Damaso Zabala pianista ospetsua zegoen eta  Doneztebeko Jose Manuel Maltxo danborjolaria garaile izan zen, sariko 75 pezetak eramanez. Uztailaren 26ko goizeko bederatzietan laxo partidoa jokatu zen; Oronozko Jose Echeverría, Elizondoko Polikarpo Echeverria, eta Iruñeko Gabriel
Goizueta “Koskor” ta José María Ormaecheak, Elbeteko Guillermo Goyeneche, Arizkungoko José
Francisco Estebart eta Joaquin Irigóyen eta Iruritako Benito Gortari aurka aritu ziren. Garaileak lehenegoak izan ziren eta bakoitzak 100 pezetako sariak eraan zuen. Partiduko jokalari oberena Jose Echeberria aukeratua izan zen eta bertze 100 pezeta poltsikoan sartu zituen.

Behi lehiaketan, parte hartze haundia izan zen eta lau sari eman ziren. Hasmentan soilik 125 pezetako sari bakarti bat bazen baña behi eder ugari bazenez sari gehiago izatea momentuan erabaki zen eta nola ez zen dirurik bertze sariendako plaza berberan dirua eskatu ta bildu zen. Ondarrian 140 pezeta lortu zen eta lehenagotik bazenarekin saritu guziek sosa zerbait eramatea lortu zen.

27an korrika laisterketa izan zen, bederazi korrikalari parte hartu zuten eta 100 pezetako sarie Luis San Vicenterentzat izan zen. Egun berberako lauetan ble partidua izan zen eta  Benito Gortarita eta  Elizondoko Isidro Iribarren garaile atera ziren. Sarie 100 pezetakoa zen eta Iruritarrak partidako jokalariren “faxa” irabazi zun.

Ramon Artolaren karikatra, irudiaren jatorria EL Thun Thun, 13. zenbakia.
Egilea Biktoriano Iraola. Lizentzia askea Wikipediatik hartuta.

28an bertze laxoa partidoa izan zen  eta arratsaldean bertsolariak, plazan aritutakoak  José Bernardo Otaño Ziurkilarra eta  Asteasuko Pedro José Elizegi izan ziren eta 80 pezetako saria bien artean banatua izan zen zeren publikoaren arabera biek arras ongi egon bai ziren (txalo txaparrada haiundiak izan omen ziren).

Bertsoak ondoren, udaletxean literatu sariak banatu ziren: “Euskaldunen gaucik
maiteena” gaiari buruzko poesian, Ochandianoko Felipe de Arrese
y Beitia-rendako izan zen (150 pzt)  “Ama Euskeriari azken agurrak” lanarekin (olerki honek euskaldunen kontzientziak astinduko zituen)

, Ramon Artola Tolosarrak 80 pzt ta zilarrezko makila  jaso zuen.

Euskara elkargoarentzat joku arrakastatsuak izan ziren Elizondokoak, experientzi berria eta zoragarria era berean, emaitzak arras onak izan zirenez Abadiarekin batera segiutuko zuten lanian Euskal kultura zabaltzeko asmoarekin, eta urrengo lore jokoak ere hegoaldean izanen ziren, hain justu Beran!

Post hau iteko urrengo materiala erabili da:

Las fiestas de la Asociación Euskara en Elizondo. pdf artxivoa. http://www.euskomedia.org.

Antoine d´Abbadie eta mende amaierako mugimendu euskaltzalea. Lola Valverde. 1997 / Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia.

Wikipedia.

Read Full Post »