Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2012(e)ko uztaila

Uztailako erdialdera Spainiar nazionalista zoldistak (kasposuak) eta Nafar erregionalista probintziatzale batzuk zerbait  ospatu behar zuten. Aurten, azolagabiak (Nafarroan historia zehar benetan gertatutakoa axola ez zaiena) Nafarroa konkistatu eta espainiar koroan sartuz gain,orain dela 800 urte Jaengo Navas izeneko herrian izandako bataila ospatzekoa zuten. Hortarako Nafarroko gobernuak bi “ospakizun” horien ekitaldiak koordinatzeko Batzorde Antolatzaile ofizial bat izendatu ta aurkeztu zun ta guztiz.

1512ko konkista ankerra (badu “bemoleak” zorigaitzak, miseriak eta zapaltzea ospatzia!), 1212ko Tolosako Nabak bataila mitikoa eta manipulatuarekin batu nahi izan dute. “Batutze” horretan Nafarroko gobernua aparte, eliza (Iruñeko artzapezpikua), Espainiako gobernua, Opusa!! eta Cervantes Institutua buru gogor egon dira, doike! Nabasko bataila Espainiaren eraikuntzarako erabili izan bai dute betidanik, gaurko espainia han bildu zela erranez, errege kristauak batu zirela kanpotik etorritako atzerritarra fedegabeak botatzeo asmoaekin, errekonkista ohikatuz eta ia kasi spainia han sortu zela aldarrikatuz!!

Battle of Las Navas de Tolosa. Irudia Wikipediatik hartuta dago eta lizentiza askea du.

Egie da “historikoki”, peninsulako historioan garrantzi haundia dula bataila hau, zeren guda honen ondoren, musulmanek izandako boterearen gain behera etorriko zen, eta auletzia horren ondorioz ,hurrengo berrogei urteetan, kristauek hegoaldean eskualde aunitz berreskurako dute. Baña “politikoki” baitere egie da, Nabasko guda, arras mitifikatua eta “bertsio ofiziala” zerbait manipulatuta dagoela!! Han ezen batu iñor; Leongo erregea ez zen agertu (Gaztelarekin borrokan zegon eta Alfontso VIII.a Gaztelakoak Al-Andalus jausten zen biztartean zenbait gaztelu kendu zion) ezta ere Portugalekoa ere (zaldunak bidali zun) eta Nafarroko Antso VII .abehartuta joan zen, aita sainduak agertzen ez zenari eskumikatzearekin meatxatu bai zun eta berak lehenago eskumikatua izan zen. Guda horretan “spainarrien” elkartzea eman zena ikusten duteni argi izan behar dute gurutzada bat izan zela eta gurutzada zenez, Toledon bildu ziren zaldun hartean haunitz Europatik etorritako “ultramontarrak” ziren ; gehienak franziarrak (30.000 inguru zirela erraten dute) eta Santiago, Calatrava, Tenplu eta Malta ordenek ere gudarosteak bidali zituzten.

Inozenzio III.na aita Santuak aldarrikatutako eta gaztelako erregeak bultzatutako gurutzada izan , erregea almohaden beldur zegon eta aita saintuari gurutzadak izendatzea gustokoa zuen ( lehenago kataroen aurka albigense gurutzada aldarrikatu zun, 1202an lur santura laugarren gurutzada eta baita haurren bertze gurutzada bat). Elizaren historian, aita santurik boteretsuenetariko bat izan zen, Europako erregeen gainean bere gorentasuna aldarrikatu zuena. Musulmandarrentzat  Al-Uqab gudua (Arabiarrez ezagutzen den bezala)  gerra saindua izan zen ere eta Muhammad An-Nasir (Miramolin) kalifaren ejerzitoan al-andulusitarrak aparte, Afrikartarrak (gehienak) eta Arabiar mundu guztietatik  bolondresak jihadera etorri ziren. Erlijio eta lurrak berejanatze guda huntan, garaileen ondokoak batalla mitifikatu eta kondairez romantikoz estaliko dute.

Kondaira hoietako bat nafarroaren armarria edo kateena da, hain justu Antso VII.nak imesebelei ( Kalifaren Goardia Beltza eta kateaturik denda inguruatzen zutenak) apurtutako kateena. Geroko iturrien arabera, Errege Naparra, bere hegalean soldadutza borrokatzeari ekin ziola aprobetxatuz, Al-Nasir zegoen lekurantz jo zuen eta azken defentsa hartu zuten mendean: imesebelena. Nafarrek hauen kateak apurtzeko lehendabizikoak zirenez, Antsok kateak eraman zituen Nafarroako armarria jartzeko asmotan. Akaso fisikoki kateak ekarriko zun, bederen ala diote bai Orreagan, bai Tuterako katedralan eta Nafarroako jauegian dauden kate puskak, baina armarrian patu?…

Lizarrako San Migel Elizan (1160) karbunkloa aurki daiteke. Argazkia http://ujue-uxue.blogspot.com.es-tik hartuta dago

Orain berriki, irakurri dut batalla hau desmitifikatzen duen liburu interesgarri bat, liburua Ambrosio Huici Mirandaren  Estudio sobre la campaña de Las Navas de Tolosa” da eta Pamielak 2011an editatu arren liburua orain dela 100 urte idatzia izan zen!. Ambrosio Huici arabista naparrak, 1912an  egindako ikerketa historiko zorrotzan porrotera botatzen du Nafarroko bataila honen iguruko kondaira guztiak. Huicik frogatzen du, egun horietarako Sancho VII.a arras zaharra zela (60 urte inguru) eta Toledora  200 zaldunekin agertu zela (kopuru eskasa jakinda kronikak dioten bezala 70.000 mila kristau parte hartu zutela, beno dutu hau gaur egun ere dudetan jartzen da eta guztira kristauak 10.000 mila inguru izanen zirela  pentsatzen da.) beraz, Nafarroako rola ez zen hain garrantzitsua izan. Baita ere kateen mitoa apurtzen du erranaz (eta frogatua dago) Antso Azkarrak arrano beltza erabiltzen zula eta arrano beltza segitu zun erabiltzen batalla ondoren eta Tuteran gaixo, deprimitua eta arras gizena hil zen artio. Hori ba,i bere oinordekoa Txanpainako Tibaltek ( Antso VII.aren iloba) aitetxiren ( Antso VI.a, Jakituna) armarria diseinu berri batekin berreskuratuko zun, haxe da, karbunkloa (edo zortzi puntako euskal izarra) pomelatua eta itxita, baña ez kateak! nahiz eta dirudi  edo denborarekin karbunklo itxia, kateetan bilakatuko den!. Baiana, Huicik zion bezala kateena kondaira da, konkista ondorengo kondaira eta afera, ikur zaharrei erranahiak bilakatzen zen garaikoak. Hain justu XVI. mendean, kristauen kontrareforma barne, armarriko beso pomelatuak kateaz ordezkatuak izanen dire.

Bitxia da Tibaldo eta bere ondokoak erabili zuten armarria eta zigilua Navaseko batallako baino lehenago zenbait tokitan agertzen zaigula. Adibide gise Tomas Urzainki aipatzen du  Lizarrako San Migel Elizan (1160), Chartres katedaleko errelieve batean  (1164) eta Iruñako katedralan dagoen Bibliako miniaturetan (1189) karbunkloa  bai itxia ta bai irekia aurki daitekela, ahaztu gabe lehen aipatu dugun bezala “Azkarraren ” aita “Jakitunak“, armarria eta zigilutan erabiltzen zula. Baina armarriaren “eboluzioa”, modu errex batian ulertzeko, nabarlur blogeko “Origen y evolución del escudo de Nabarra” lanan ikus daiteke..

Tolosako Navasko bataila. Nafarroako jauregiko aurkitzen den tapiza.

Mitoak autxitz segituz, aipa behar Antso VII.aren irudi ezagunena, Nafarroako jauregiko tapizan agertzen dena da, baña errepresentazio hori errealitatearekin zerikusi gutti dauka. 1950-52 an Vicente Pascual-ek indako tapizan, Napar erregea zaldi zuri eder batean (Santiago “matamoros” gogoratu nahi du) agertzen da, baña kronikak diote Antso Azkarra hain haundia zenez (2.22m neurtzen zuela diote) ez zela zaldi sendorik eramaten ahal ziona eta leku batetik bertzera, mando baten gañean joaten zen!!!

Erresumako mitoak utziz eta zulo berde huntara bueltatuz erran behar, baztandarrak ere, gure mitoak eta kondairak daukagula batalla hunten eta armarri xakedunaren teori bat gudan hontan daukagu. Antso VII.arekin joandako 200 zaldunetan, bertze bazuen artean baztandarrak baziren, badirudi trebeak zirela eta fama ezaguneakoak, zeren kroniketan nabarmaentzen bai dute Antso VII.arekin zetorren baztandarrak eta Kalatraban napar erregea sartzerakoan aipatuko da bere ondoan zamalakatzen dutela “..los afamados peones de las poblaciones del Valle del Baztán”.

Baztandarren buru Juan Periz de Baztan zijoan Amaiurko jauna eta jatorriz familia Azpilkuetarra (baitere Laguardia, Puñicastro, Dicastillo eta Bianako), erreinuko alferez nausia, hau da estandarte reala eramaten zuna eta gudan nabarmendu zena. Kondaira dio baztandarra edo “baztandarrak” ausartzia eta trebezia erakutsi zula edo “zutela” eta bere erregearekin batera senegaldar guardia beltzaren (imesebelak) kateak apurtu ondoren, Miramolinen (Muhammad An-Nasir) dendan sartu zirela, denda erdia xake bat zegon eta erregeak, joku hori bi ejerzitoen arteko borroka irudikatzen duenez, baztandarrei armarri gise eman ziela.

Baña armariaren jatorriaz ez da teori bakarra, zeren bada bertze bat erraten duna ( Goienetxek 1685ko “Executoria de la Nobleza, Antigüedad y Blasones del Valle de Baztan” liburuan), Armarria Antso Abarka erregea eman ziela baztandarrei, hauek  Alfontso Gonzalez de Baztan gidaritzapean erregea frantsesetik salbatu zutelako ” biziza taulan gañean patuz”. Teori hau berbera eta lehenago, 1558ko Argote de Molina-ren “Historia de la Nobleza de Andalucía” idatzian agertzen zaigu, baña kasu hontan ez baztandarrei orokorki ematen dio xakea, baizik Alfontso jaunari espreski. Puntu hontara iritsiz beharrezkoa da erratea Antso Garzes II.Abarka” Iruñako erregea izan zela 970-994 bitarte. Bertze bertsio bat dio (1630 datakin, Manuel Olondriz IrigoyenNoticias históricas y datos estadísticos del Noble Valle y Universidad de Baztán” bildua) , frantsetatik baztandarrek salbatutako erregea Antso Gartzes IV.a “Peñalengoa” izan zela (Iruñeko erregea 1054 – 1076).

Teori hau erregen nahasketa izan arren egie izaten ahal zen, baña… fidagarritasuna akats haundi bat dauka, zeren errege horien agintaritzetan edo erregealdietan “heraldika” oraindik ez zen sortu. Heraldika erraten ahal da Europako mendebaldean XII. mendearen erdialdera sortu eta XIII. mendean zabaldu zela. Garai horietan zkasketa agertzen da (yelmoa) eta aurpeggia tapatzen dunez, zaldunak bertzetatik zautzeko edo nabamentzeko ezkutua kolorez eta geroxago ikurrez margotzen hasiko dira.

Hau guzie eta iritsi zaigun Baztango armarri bate nlehendabiziko irudiak erdiarokoak (XII. mendekoak) direla (zigiluaetan) eta  gañera, Faustino Menéndez Pidal, Mikel Ramos eta Esperanza Ochoa de Olzaren “Nafarroako Erdi Aroko Zigiluakliburaua agertzen direnak, Juan Periz de Baztan ondorengoak direla; bere semearena Gonzalo Ibáñez de Baztan, (1254-1280 nafarroko alferea izanen zena) eta honen semearena Juan González de Baztan (gerora Bazan gaztelan finkatu bai zen) pentsatzen ahal da, akaso Baztan leinua (familia) Navasko gudan lotuko zula, izanez  teori hori bederen “egiazkoena” …beno baita ere, urte eta mende haunitz erran da udaletxean zegoen bandera, Navas de Tolosakoa zela eta baztandarrak bere gibelian jon zirela eta eztakizer ta badakizer… gero jakin da, ikerketa zientifiko zehatz ta serio baten ondoren…kontatzen zen guzie kondaira hutse zela, soilik kondaira erromantiko bat… bataila honetaz kontatzen den gehiena bezalaxe!!!.

Juan Gonzalez de Baztan-aren  1275ko dokumentu baten zigilua. Irudia, Andoni Esparzaren Origen y difusión de las armas de Baztán idatzlanatik hartuta dago.

Gonzalo Ibañez de Baztan-aren (Nafarroako alferea) zigilua. Irudia, Andoni Esparzaren Origen y difusión de las armas de Baztán idatzlanatik hartuta dago

Pos hau iteko hurrengo materiala erabili da.

Estudio sobre la campaña de Las Navas de Tolosa (Pamiela, 2011). Ambrosio Huici Mirandar.

Origen y difusión de las armas de Baztán.  (Principe de Viana, 2005). Andoni Esparza Leibar.

Facerías de la cuenca Baztán-Bidasoa. (Príncipe de Viana 1967). Eulogio Zudaire Huarte.

El Noble Valle y Universidad de Baztán, grupo normativo regulador y organización administrativa. (Revista Jurídica de Navarra 1995). Juan Cruz Alli Turrillas.

Origen y evolucion del escudo de Nabarra. Nabarlur bloga.

Wikipedia.

http://www.enciclopedianavarra. Baztan, los linajes.

Advertisements

Read Full Post »

«Zuen laguntza eta esfortzu onari esker gure erresuma batu eta baretu delako, poztu egin behar genuke denok». Katalina I.ak eta Joan III.ak Nafarroako Gorteei, 1507ko uztailaren 6an (Iñigo Astizen “Ezkutuko kronikak” 2012-07-07, Berrian irakurritakoa). Baña bakea gutti iraun zun.

Argazkia Pello San Millan.

Urte horretan, nafar erregeak Leringo kondea eta armada atzerritarra botatzea lortu zuten. Hau denon gustukoa izan zen, baitere beaumondar familiako aunitzentzat. 1508an Leringo kondea, Luis III.a Beaumontekoa erbestean hil zenez, bere semia Luis IV. Beaumontekoak aho betean erabaki zuen Gaztelako Erresuma laguntzea Nafarroa inbaditzeko. 1512ko Apirilean gaztelarrek inbasioa prestatu zuten, gaztelako Erresumako armada Gasteizen bildu zen eta uztailaren 10 Goizueta hartu zuten nahiz eta rmadaren gehiengoa uztailaren 19an Burunda eta Lekunberritik sartu zen.Uztailaren 22an Uharte Arakilen igaro zuten gaua eta egun bi geroago Iruñetik gertu dagoenAratzurin zeuden, kontra egitea ezinezkoa zenez, Katalina eta Joanes erregeek, buruzagi nagusiekin batera, Bearnora ihes egin zutenIruñeak  ia ez zuen artilleriarik eta 6.000 eta 10.000 arteko biztanle zituen. Armada gaztelarra, ondo hornituriko 15.000 soldaduz osatua zegoen,  uztailaren 24an Takoneran kanpatu eta uztailaren 25ean errendizioa sinatu zuen

Hiriburua lortuta, gaztelaniarrek ordezkariak bidali zituzten Nafarroa erresumeko gaztelu garrantzitsuetara errenditzioa eskatuz, hoirien artean Amaiurrera ere (erreinuko garranzitsuenetako bat bai zen). Plaza gehienek amore eman arren batzuk ezetz erantzun zieten eta hoietako bat ere, Amaiur izan zen…Baña abuztua aldera bertze batzuekin batera, Amaiurko “gaztelu baltza” eroriko da.

Ez zen egonen denbora aunitz gaztelua gaztelaniarren menpe, zeren urte berberako urriaren 18an Albreteko Joanen ejerzitua gau eta egun bat sitiatu ondoren (Florencio Idoate bildutako dokumentazioan) gaztelua berreskuratu zuten eta gazteluko alkaide gise, Ezpeletako Xelen gelditu zen. Amaiurko gaztelua Nafar legitimistentzat arras garranzitsua zen, gaztelutik,  Baztan harana eta baxenafarrako zati gehiena kontrolatzen bai zuten. Azaroaren bukaeran Xelen eta bere gizonak  Amaiurko harresietatik Joan Albreten armadaren atzeratzea (Iruñako sitio uztea behartuak izan ziren) ikusi zuten eta bakarrik gelditu arren gotorlekua mantenduko zuten.

1513ko urtea hasi bezain pronto, Juan II.na Aragoiko erregea eta 1507tik Gaztelako Koroako erregeorde zena ejerzito haundi bat prestatzen hasi zen, bere helburua Amaiur hartzea eta Frantzia inbaditzea zen. Ejerzitoa iristeten zen biztartean, Baztandar Beamondarrak  Martin Ursua kapitaina eta Etxaideko jauna buru zutela, Diego de Vera gobernazaile gaztelaniararen aginduak betez gaztelua eta agramondarren dorretxeak erasotzen zuten. Ursuako kapitainaren liskar hoietako batean gazteluko hamar agramondar hil zuten, Xelenek Urtsutarra botatzia lortu zun eta haren atzetik Bozateraño joan zen, baina Arizkundik beahomandar ta gaztelaniar gehiago atera zizaion eta alkaidea gaztelura bueltatu zen

Bertze eraso bat Vera gobernadorea eta Villalba koroneln aginpean izan zen, hauek gazteluraño iritsi ziren eta gaztelua setioan jarrin zuten, baña eskerrak Pedro mariskala eta Velez de Madrano mila oinezko eta 50 zaldunekin agertu zirela, gaztelaniarrek alde egiñez. Ursutarra berriz ere Ursuan babestu zen Nafarroako Pedro errenditzeko eskatu zion eta errenditzen ez batzen, harrapatutako presoak hilez meatxatu zion. Ursuako Martin jakinda Iruñetik gaztelaniarrak bidean zeudela ez zen errenditu eta mariskala gizon zintzoa zenez…bahituak ez zitun hil, eta dorrea errenditu gabe gaztelura atzera egin zun.

Azpilkuetako herria, ezkerrean Dorreberria ta eskuinean San Andres eliza. Argazkia Pello San Millan.

Honen ondorioz pixkanaka pixkanaka beahamondarrak indartuz joan  ziren eta Baztanen gaztelaniarren presentzia haunditu zen eta tenore hontan “Azpilkuetako dorren” liskarra eman zen. Valentin de Jaso kapitain agramondarra ta 30 soldadu naparrak, inguruan arriskurik ote bazen aztertzen ari zirela, gaztelaniarren hiru edo lau konpañiekin topo egin zuten. Naparrak Azpilkuetako “dorretan” (Jasotarrenak zirela) babesa hartu zuten eta Martin Ursua eta Monndrago kapitaina dorreak sitiatu eta bi aldean artean borroka izan zen, artilleria erabiliz baña naparrek amorea ez zuten eman. Erresistentzia honek bere ondorioak izanen du.

Apirilako ondarreko astean dena amaitu zen, Behamondeko Franzets oinizko  bi mila gizon, 300 zaldun eta artilleria piezekin iritsi zen, berarekin baztandar behamondarrak zeuden, gaztelua defenditzera etorri ziren tropak Vera eta Villalba koronelen ejerzitiak uko egin zuten, hori ikusita Pedro Mariskala gaztelua utzi eta armada ttikia Urdazubin bildu zun. Apirilako 25an gotorlekua eta Baztan osoa gaztelaniarren esku geratu zen.

Gaztelaniarrek gazteluko alkaide gise Anton Alguazil patu zuten eta honek indarrez eta gogoz baztandar agramontarrak errepresaliatu zitun. Horren adibidea lehen aipatu dugun  “Azpilkuetako dorreetako” liskarran  gertatutakoa da, errepresalia gise 1514an Cisneros kardenala aginduta, Alguazilek Azpilkuetako dorrea bota zun eta Mondragon kapitainari,  “borda”  erretzea agindu zion.

Arraztoa “palazioa”. Argazkia Pello San Millan.

Honi buruz irakurritako liburuetan “Azpilkuetako dorreak” aipatzen dira, baño argi dago dorre bat soilik zela eta “bertzia”, aipatzen den erretako “borda” da edo obe errana, Azpilkuetako etxe-palazioa, Urrasungo Arraztoa izanen da!. Bai dorrea ta bai borda, Jasotarrenak ziren, dorreak Azpilkueta familiaren bidez eskuratuak eta borda, Urrasungo Arraztoa, (gero Palazioa bezala zautuko dena) Joan de Jasok (Xabier sainduaren aita) 1511an erosita. Erautsien lekukoa izan zen Azpilkuetako San Andres elizako Miguel Lasa errektorea dionez, dorrea bota eta “borda” erre zuten, baita ere dio dorrea eta honi inguratzen zion harresia berriak zirela. Bertze lekuko batek, 70 urteko Bergarako Martxintok dio dorrea “almenak” zitula eta borda, landutako harlauzaz (harrizko sillareak) egiña zegola (datuak Pedro Esarteren “Fancisco de Jasso y Xabier” liburutik hartuta daude) .

Bertze gauza izanen zen jakitea non kokatua zegoen eta ze eraikin osatzen zute dorre hori. Batzuk diote gaur egungo Dorreberrian egonen zela, gehienbat izenagatik (lehenago bertze dorre zaharrago bat izanen zen toki berberan), baño baita ere  Dorreberriaren ondoan Dorrea izeneko etxe bat dagolako eta jakina da, garai haietan dorreak defentsako eraikinak zirenez, eguneroko bizitzarako, ondoan harrizko etxe erosoagoak egiten zutela. Bertze teori bat dio akaso Azpilkuetako dorrea gaur egun herriko San Andres eliza hartzen dun lurretan egonen zela, zeren garai haietan herriko eliza Urrasun zegon eta XVI.mende bukaeran gaurko tokian altxatxen den eliza ondare batzuk zirela aprobetxatuz, ereiki zen!.

Dorrea falta denez historiaren pista segizea zalla da eta faltatze hori “jakintsu” batzuei nahastu die ta guzti!!. Adibide guise, Francisco Escaladak 1917ko ” El palacio de la madre de San Francisco Javier en el Baztan” idazlanan, Azpilkuetako dorrea, Arraztoa jauregiakin nahasten du. Palazioan Xabierrko armarria aurkirtzen du (zortzi puntako eukal izarra “karbunkoa” ilargiarekin eta baztango xakea) eta proba bezala erabili arren argi dago, Arraztoa, aipatutako “borda”  dela. Zeren lekukoak aparte, baita ere horrela dela argitzen digute, 1519an Maria Azpilkuetak (Xabier santuaren ama) eta 1520an Juan Azpilkuetak (saindu naparraren anaia) bere amaren izenean, “errege katolikoak” bere familiarenak ziren eta bota ta erre zituen; Xabierreko gaztelua, Azpilkuetako etxe-palazioa eta herri berberako dorreak, ordaintzeko siñatutako errekalamazio eskariak.

Jakinda “borda” Azpilkuetako Arraztoa etxea dela eta Jatso doktoreak etxea konkista hasi zen urte bat lehenago erosi zula, 1511ko apirilaren 2an hain justu, pentsatzekoa da Joan Jasok kortean zeukan kargoagatik eta konkista aintzinetik kusten zelako, gaztelu indarsu eta leial baten inguruan berea propio zen (Azpilkuetako dorrea emazteraen familikoa bai zen) eraikin bat izatea, badaezpada!  nahi izan zula. Erran behar etxea Azpilkuetako izan eta Azpilkuetako etxe-palazioa agertzen den arren Amaiur ondoan dago eta Jasotarrek, barridetasuna Amaiurkin izan zutela, zeren Arraztoa, eliza aferetan Amaiurkoa omen zen, (etxeko nausiak Amaiurko elizan aulkiak zeukaten). Jaso Doktorea Baztanen zun etxeaz guti gozatu zun, 1514an errez gain Jasotarren buru, bi urte geroago zenduko bai zen.

Ez dut uste uztailak 2ian Amaiurren egin behar den “Amaiur 2012 Haien ametsa gurea da” ikuskizun artistiko-musikalan konkistako zatitxo hau aipatuko den, gehienbat 17-18 urteko konkistan luzean gertakizun ttikia bai da, baña polita da jakitea (bederen nik uste) Amaiur inguruan dagoen bertze erraikin ttiki bat, gaztelaniarrei aurre eta erresistitu zula eta gaztelua bezala, gaztelaniarrek suntsitu zutela!…eta denborarekin, gure Nafarroa maitia bezala, berrriz indartsu eta ederra altxatua izan zela.

Ondo izan eta Uztailan 21an Amaiurreko Arretxe etxalde aurreko zelaian ikusiko gera, ” Haien ametsa gurea bai da”.

Post hau iteko hurrego web horriak eta liburuak erabili dira.

 Iñaki Sagredo Garderen “El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra” (Pamiela 209).

Pedro Esarte Muniainen “Francisco de Jasso y Xabier y la época del sometimiento español de Navarra” (Pamiela 2005).

Peio J. Monteanoren “La guerra de Navarra (1512-1529). Crónica de la conquista española”  (Pamiela 2010).

euskomedia.org web horria, Francisco Escaladaren 1917koEl palacio de la madre de San Francisco Javier en el Baztan” idazlana  .pdf artxiboa.

Wikipedia.

Read Full Post »

Lehenengo gauza erran, post hau bertze baten ondokoa dela, obe errana aintzinako “Pedro Mari” artikuloaren osagarria da. Hortan konbenzio gerra zer izan zen, noiz izan zen eta baztanen gertatutakoa (frantsak hilabete exkax batean bailara konkistatu zuten) aipatu omen genun, huntakoan 1794ko urte horretan konbenzionalistak baztanen sartutako lehenego egunak zehatzago kontatuko dugu eta horretarako zonalde honetan buruzagia izan zen Joseph Urrutia teniente generalak bidalitako “parteaz” baliatuko gera.

Urrutia jenerala Francisco Goyaren margo batean. Museo del Prado. Wikipedia.eu.

José de Urrutia y de las Casas  1739ko azaroaren 19an  Zallan sortutako- militar eta ingeniari bizkaitarra izan zen. Lehenengo ikasketak Balmasedan egin ostean, Bartzelonara joan zen hango akademia militar batean matematika ikastera. 1755ean Fernando VI.a erregearen garaia zela Spainiako armadan sartu zen. Konbentzio Gerra Nafarroan izan zen, Baztanen eta Erronkarin. Erronkarin garaile atera zen etan Baztandik…alde egin behar izan zun.

1794ko ekainaren 11an Joseph Urrutia teniente generalak, Nafarroa eta Gipuzkuako “general en jefe” den Ventura Carori bidalitako gutunan, Baztanen ekainako 3tik 6ra bitarte gertatukoa azaltzen dio.

Gutuna hasten da erranez egun horietan berak, borrokako bigarren lerroan aurkitu dela, etsaiari bere troparen gutxitasuna erakusi ez nahian. Hilabeteko 3an konbentzionalak Baztanen sartu dira Alduidestik etorrita Berdaitzko lepoa pasata Erratzuko mendi ingurueta fuerte in dira. Erratzuko eskuin “frankoa”  meahatxatuta dago zeren Arrizorrozko magaleko basoan frantsak ezkutatu dira eta Izpegin, (Elorrietako lepoan) Urrutia tenientea daukan 20 soldadutako destakamendua arriskuan geldituz.

Teniente bizkaitarra pentsatuko du Izpegira soldaduak erreskatatzera joaten baldin bada, tranpa bat izanen dela eta ezkutatutako erreboluzionarioen enboskada batean eroriko dela . Baña hala pentsatu arren gutunan idazten du, Erratzutik Izpegi aldera bere 20 gizonak laguntzera atera behar denean, berriak etortzen zaizkiola Amaiurko “villa-ko” postua erasotzen ari direla. Frantsak ez dira Erratzu inguruan gelditu baizik Amaiur inguratzen duten mendietan daude, Alkurrunzen, Gorrmendin eta Larron ain zuzen. Urrutiak dio Izpegira joaten ikusiko bazioten, frantsak tita batean Amaiur hartu eta Azpilkuetaraño jaitsiko ziren eta bera inguratuta geldituz gain, Baztango “atea” irekita geldituko zen. Hori ez gertatzeko Tenientea 3 eta 4an bitarte Erratzutik atra eta Arizkuneraño (Errazu eta Arizkun artean aipatzen du) gibelatzen du bere postua.

Ekainaren 5an 16:00al aldera etsaikak “Tarzea” inguruan erasotzen dute, Erratzuko Iñarbil auzoan sartzeko asmoarekin. Hauei aurre egiteko Erratzun dagon Geronimo Cifuentes koronela bidaliko du, honen aginpean Galizia konpañiako 160 soldadu, Burgos probintziako konpañiako 12 eta  Erratzu eta Arizkungo herritar batzuk egonen dira. Borroka ondoren Urrutia tenientea gutunan dio, 12 soldadu frantxak hil zutela eta beraiek soilik lau zaurituak izan dutela (horietatik 3, zauri ariñekin). Bertzealdetik egun guztian Maiako fortinetik begibistan izan ziren frantzialo konbenzionalak eta egunean zehar tiro batzuk gurutzatu ziren (bi zaurituak izan zirela aipatzen du)

Ekainako 6an konbenzional frantsak mugitzen dira eta mendietatik jaustsi eta Amaiurko “reduktoa” inguratzen dute, gañera soldadu frants partida bat Azpilkuetara iritsi ziren. Urrutia teneientea, segidan Gaspar de Paternó Mariskala (Mariscal de canpo) San Miguel basaelizara (Bozate gañan) bidaltzen dio Amaiur erasotzen bazuten, lehenbailen sorotstatzeko. Mariskala “Prizipearen batailonarekin” igoko da ermitara eta batailonako Henrique de la Mata Linares sargentua bidaliko du Amaiurrera, zehazteko zer ari den gertatzen herri hartan. Sarjentua ikusiko du etsaia Alkurruntzen dagola eta Azpilkueta aldera mugitzen ari direla. Bidea libre dagola ikusita, Paternó mariskala berbera urbilduko da Amaiurko gotorlekura (gaztelura, 1794an gazteluan zegoen tokian gotorleku bat altxatu zuten), handik ikusiko du konbenzionalistak Gorramenditik (Orramendi idazten du) bi kolumnetan jausten direla. Erratzutik errefuertzuak bidali zun eta ondarrian Joseph de Etxenikeren aginpean zeuden Azpilkueta, Elbete eta Elizondoko kuarteleko herritarrak eta  “Castillako granaderosen” bi konpañien laguntzarekin, etsaiak alde egitea, lortu zuten.

Urrutiaren nagusia den Ventura Carori bidalitako partea amaiatzen du erranez, etsaiak bederen 160 baño gehiago direla zeren kopuru hori baño guttiago izanda, ezingo zuten hartzen duten zabalera hartu, pues frantsak, “Orramenditik” Izpegiraño zabaltzen dira. Gutuna ekainaren 11an siñatua dago eta azken lerroak diote ekainak 6tik ez dela bertze erasorik izan eta egun hoietan izandako borroketan 5 hildakoak eta 111 “baja” (zaurituak, desagertuak eta atxilotuak) izan ditula.

José de Urrutia y de las Casas-en edozein biografian, Pirineoko gerran (konbentzion gerran) nabarmendu zela aipatzen dute, baña nabarmentze hori Kataluñako frentean lortu zun, hainbat garaipenak lotu baiz zuen, Rosellonen, Zerdeñan… Carlos IV .nak gerra amaituta “Capitán General de los Reales Ejércitos” izendatu zion. Baina garaipen guzti horiek izan arren, erraten ahal da Baztanen ez zela atera garaile zeren jakiña da Ekainak 7rako, frantsak indartsuak direla Berdaitztik Izpegiraraño eta Izpegitik Amaiurreraño eta garbi zeukaten, Amaiurko “gaztelua” (fortina) helburua dela. Konbentzionalak ez soilik gaztelua lortuko zuten baizik Baztan osoa ere, bi hilabete exkasean Amaiurtik Almandozera zabalduko dira, herrietako elizak arpilatu eta erreko dute, gañera erasoaan aurreran eginen dute eta ia ia Iruñako ateraño iritsiko dira..

Urrutia teninte jeneralak eta etorkizunean (gerra ostean) “Capitán General de los Reales Ejércitos” eta  Ejerzitoko Ingeniero Jenerala (1797) izandakoa, “Señorio de Bizkaiko aita” eta “Grande de España” (azken titulo hau ez zuen onartu) izendatutakoa eta hainbertze plazetan garaile ateratakoa … Baztan, frantziar erreboluzionarioen eskuetan errortzea, ezin zun sahiestu !!!.

Post hau iteko erabili den materiala;

Biblioteca Nacional de España webguneko hemerotekako “Mercurio De España, Junio 1794″ (imprenta Real) pdf artxiboa.

euskonews.com webguneko Konbenzio gerrai buruzko artikuloa.

Wikipediako “Jose de Urrutia y de las Casas” artikuloa (erdaraz).

http://www.euskomedia.org-ekoJose Urrutia de las Casas” artikuloa (erdaraz).

Rafael J. Gómez Morteren El General Urrutia  bloga.

“El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra”  Pamiela(2010). Iñaki Sagredo.

Read Full Post »