2012ko Ekaina.
“Noiz nahi alde egin zezakeen, Pedro Marik bere lau arrebek Baztango Erratzu, Berroeta eta Arizkun, ezkonduak bai ziren..”
Holaxe hasten da Josetxok (ea noiz behin bueltatzen diot) utzitako Marko marrazkilariaren “Pedro Mari” izeneko komikia. “Pedro Mari” Arturo Kampionen izen berberako eleberriaren adaptazioa da eta Baigorriko Ibarrako gazte baten azken bidai zorigaiztoa, zakakarra eta odoltsua kontatzen digu.
Pedro Marik, amatxi hil ondoren, artaldea eta sortetxea saldutako sosekin eta kontuan hartuz Spainia eta Frantzia artean pizten zegoen gerlara deituko zutenearen beldurrez , Ameriketara joateko asmoarekin abiatzen da, Baigorri gibelean utziz! Baztanen arrebak agurtuta Andaluziako Amerikarako portua de Sevillarako bidean, dena makurtzen zaio! Gaizki-ulertu batian Baigorritarra preso amaituko du baño Naparra denez kartzelako egonaldia barkatuko diote eta horren ordez Erregeari ejerzitoan “zerbizatzearekin” zigortuko diote (Naparrak, forua zela ta ez zeuden behartuak Spainiako erregearen armadan zerbizatzea, soilik bolondres ba ziren ).
Mutiko Naparra Katalunyako frentera bidaltzen diote, gaztelaniarrez osatutako “Cordoba Konpañian” galduta dago konturatzen denean, aurrean daukan “etsai maltzurrak” eskuaraz solasten dutela! euskaldunak dira!; Bidarraikoak. Irulegikosk… bera bezala naparrak dira eta baitere bera bezala, beraiekin ez doan gerra batean (errepublika/monarkia, erlijiotasuna/laikotasuna…) “bolondres” daude! gehienak Iraultzako lagunek mozkortu ondoren bolondres papera siñatuta!. Pedro Mari bertze aldera pastuko da eta “arno” gorria naparra edanda galdetuko die, zergatik ainbertze naparrak Katalan herrialdetan? hauek errenen diote Iraulatzako lagunek (erreboluzionarioak) Euskal Herritik urrun gerreatzera bidali dietela sumatzen zutelako hango frentean, ez zutela tiro ja botako bere anaie!!…
Espainia eta Frantzia arteko gerra hau Konbentzio Gerra bezala zautzen da (baitere Pirinioetako Gerra edo Rosellóko Gerra ) 1793 eta 1795 eman zen eta bai Katalunya eta Euskal Herrian nabaria izan zen edo obe errateko, bi herrialde hauetan sufritu eta pairatu zen!!! 1793an Luis XVI.a Frantziakoa hil zutenean, Manuel Godoyk Erresuma Batuarekin Lehen Koalizioa (monarkiak arriskuan egonen bai ziren) siñatu zun. Espainia aldeko tropak hiru frontetik sartu ziren Frantzian: Katalunia, Euskal Herria eta Aragoitik. Frantzia Espainia baino arinago izan zen eta martxoaren 7an Katalunia eraso zuen, hala ere kontraerasoan erregezaleak Ipar Kataluina (Rosellon) konkistatu zuten. Euskal Herrian berriz Ventura Caroren tropek (gipuzkuar eta Napar bolondresez osatuta) Hendaia hartu zuten, baina Frantziarrek aurre egiten die zeren Frantzian gerrarako erreklutatze masiboak ematen dira eta egoera hau erabat aldatu zuen gerra, 1794 eta 1795 artean Dugommierrek zuzendutako armada frantziarrak espainiar erregezalei Ipar Kataluniatik botatzeaz gain, Katalunia eta Hego Euskal Herria konkistatu zituen. 1974an Bidasoatik barrena Gipuzkoan sartze dira, Moncey jeneral frantziarraren tropak Baztanen Elorrietatik sartuko dira, 1794ko ekainaren 3an Amaiur “konbenzionalak” erasotuko dute, Espaniar erregezaleak gibelara itera behartuak dira eta Erratzun babesten dira. Maiatzan aldera ia Erratzutarrek Spaniar soldadu batzuen laguntzarekin (Baztandarrek bere herria defenditzen dute armada erasotzailearen arpilatze eta sortuko zuen errausteari beldur) 16.000 soldadu frantsak uko egitea, atzera botatzea eta urruntzea lortzen dute (soldadu kopurua hala agertzen den arren sobera soldadu direla dirudi, nik uste zifra 160koa izanen dela). Nafarroko buru den Jospeh Urrutia Teniente generala bere nausi den Ventura Caro generaleri ( Gipuzkoa eta

Revolución francesa. Caída del Valle del Baztán, el 27 de julio de 1794, en manos de las tropas de la Convención. Baionako Euskal museoa.
http://www.euskomedia.org/aunamendi/102051#1
Nafarroako ejerzitoen “General en xefe” bidalitako partean aipatzen du Erratzun gertatutkoa; herritarrek adorea ta ausartzia haundikoak direla, baña pena dela soilik herria defendatzeko gogoak edo indarrak daukatela eta hauen laguntzarik gabe, frantsei aurre egiteko eta kontraerasotzeko soldadu gehiago behar dituela eskatzen dio.
Dirudi Joseph Urrutia Teniente generala postua defenditzea ez zula lortu edo bederen errefortzuak ez zizaiola iritsi, zeren Erratzu utziko dute eta Arizkunen babesa hartuko dute. Bertzealdetik Ekainaren 10an San Simon markesaren tropak Iruritan kokatzen dira Artesiaga ingurutik “desalojatuak” izan bai dira ereboluzionarioen erasoagatik. Arizkunetik ere ihes iten dute spainiarrek eta Elizondon indartsu iten saiatzen dira baña erreboluzionario frantsei ezin zaie geldiarazi eta Gartzainen, Lekarozen, Berroetan sartzen dire Elizak arpilatuz eta errez!. Uztaila 25an Spaniar tropak Alamandozen daude, udako egun horretan Baztan osoa konbenzionalen eskutan dago eta Iruñako bidea hartzen dute. Abuztuaren 15an Elizondotik, Donoztebetik eta Zuberoko Tardetsetik etorritako f tropak frantsak Lantzen aurkitzen dira eta Erreinu zaharrako hiriburua bereganatu ta konkistatu nahi dute (Gipuzkua osoa konistatua dute eta Donosti tiro bat bota gabe errenditu da). Frantsak iruñako ateetan daudela, Nafarroko korteak jendea mobilizatzen du eta bi astetan 25.000 naparrak bildu zutela erraten da. Iruñan sitiatzen hasi zirela ta 1795ko uztailaren 22an Spainia gerra irabazteko gai ez zela konturatu Godoiek Basileako ituna sinatu zuen. Itun honen bitartez Espainiak Frantziako errepublika onartu zuen.
“Pedro Mari” komikia 90. hamarkadan argitaratu zen, egun haietan Nafarroan, insumisio mugimendua kristoneko indarra zeukan, insumisioaren urrezko urteak izan zirela erraten ahal da eta komikia, insumisioaren aldeko ohiu garratz eta argia da. Bai komikian eta bai Kanpionen jatorrizko lanan nabarmentzen eta azpimarratzen da napartarrek gerran izandako parte hartze exkasa. Komikiaren bineta batean, Kapitan batek baigorritar protagonistari erraten dio: bera bezalako napar bolondres gehiago izatea gustatuko zizaiola…
Egie da napar bolondres konpainiak izan zirela baña hala ere, kantitate kopuru ttikia izan zen, erten da Mendebaldeko Pirineoko defensan 18-20 mila soldadu bazirela eta horietako bi batallon (1.600 soldadu) soilik naparrak, ta napar gehienak Baztanen zeuden. Naparrekin batera Galiziako, Burgosko eta Asturiako batallonak izan ziren baita ere hainbat probintziako granaderoak eta Afrikatik etorritako konpañia bat eta guzti!. Belateko ermita, Iruñarako gibelatze horretan, spainar tropak gotorleku edo babes-toki bezala erabili zuten. Pasaden urteko udaberrian (2011ko maiatzan) ermitan egindako indusketetan, aztarnen artean konbentzio gerra garaiko botoi bat agertu zen, botoi hori Afrikako konpainiaren soldadu batena zen.
Bertzealditik erran, naparren aldetik desertzio haunitz izan zirela bai spainiar tropan eta baita franziar armadan. Manuel Lapeña izeneko spainiar brigadier batek aipatzen du bere nagusiri (Guendolaineko konteari) frantziarrak Iruritara urbiltzerakoan Naparrak desertatu dutela eta gañera alde egin baño lehen, armako “perkutorea” kentzen edo hausten dutela, horrela carabina ez zen erabiltze ahal eta ez zuen balioko anai bati, tirokatzeko! Desertzioak ez ziren soilik soldaduen artean eman, urte gogor hoietan zonaldeko hainbat gazte baztandar eta baxenabar, beraiei ja inport zeukan gerra batean parte hartu nahi ez zutelako, herria utzi eta mendietan ezkutatu ziren…eta zihur nago jakingo bazuten, Oskorriren “Insumisoarena” abestia kantatuko zutela edo akaso bertze hau, halaxe erreten zuna…
...insumision, insumision al “brigadier!” le echen al pilón, insumision insumision….
Pos hau iteko ondorengo materiala erabili da.
Markoren Pedro Mari (Arturo Campion Kultur Elkartea IKA. 1995) komikia.
Biblioteca Nacional de España webguneko hemerotekako “Mercurio De España, Junio 1794” (imprenta Real) pdf artxiboa.
euskonews.com webguneko Konbenzio gerrai buruzko artikuloa.
eu.wikipedia.org-ko Konbentzio_Gerra artikuloa.
Utzi erantzun bat