Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2012(e)ko ekaina

2012ko Ekaina.

“Noiz nahi alde egin zezakeen, Pedro Marik bere lau arrebek Baztango Erratzu, Berroeta eta Arizkun, ezkonduak bai ziren..”

Holaxe hasten da Josetxok (ea noiz behin bueltatzen diot) utzitako Marko marrazkilariaren “Pedro Mari” izeneko komikia. “Pedro Mari” Arturo Kampionen izen berberako eleberriaren adaptazioa da eta Baigorriko Ibarrako gazte baten azken bidai zorigaiztoa, zakakarra eta odoltsua kontatzen digu.

Pedro Marik, amatxi hil ondoren, artaldea eta sortetxea saldutako sosekin eta kontuan hartuz Spainia eta Frantzia artean pizten zegoen gerlara deituko zutenearen beldurrez , Ameriketara joateko asmoarekin abiatzen da, Baigorri gibelean utziz! Baztanen arrebak agurtuta  Andaluziako Amerikarako portua de Sevillarako bidean, dena makurtzen zaio! Gaizki-ulertu batian Baigorritarra preso amaituko du baño Naparra denez kartzelako egonaldia barkatuko diote eta horren ordez  Erregeari ejerzitoan “zerbizatzearekin” zigortuko diote (Naparrak, forua zela ta ez zeuden behartuak Spainiako erregearen armadan zerbizatzea, soilik bolondres ba ziren ).

Izpegi. Irudia “Pedro Mari” komikiaren marrazki bat. Egilea Marko.

Mutiko Naparra Katalunyako frentera bidaltzen diote, gaztelaniarrez osatutako “Cordoba Konpañian” galduta dago konturatzen denean, aurrean daukan “etsai maltzurrak”  eskuaraz solasten dutela! euskaldunak dira!; Bidarraikoak. Irulegikosk… bera bezala naparrak dira eta baitere bera bezala, beraiekin ez doan gerra batean (errepublika/monarkia, erlijiotasuna/laikotasuna…) “bolondres” daude! gehienak Iraultzako lagunek mozkortu ondoren bolondres papera siñatuta!. Pedro Mari bertze aldera pastuko da eta “arno” gorria naparra edanda galdetuko die, zergatik ainbertze naparrak Katalan herrialdetan? hauek errenen diote Iraulatzako lagunek (erreboluzionarioak) Euskal Herritik urrun gerreatzera bidali dietela sumatzen zutelako hango frentean, ez zutela tiro ja botako bere anaie!!…

 Espainia eta Frantzia arteko gerra  hau Konbentzio Gerra bezala zautzen da (baitere Pirinioetako Gerra edo Rosellóko Gerra ) 1793 eta 1795 eman zen eta bai Katalunya eta Euskal Herrian nabaria izan zen edo obe errateko, bi herrialde hauetan sufritu eta pairatu zen!!! 1793an Luis XVI.a Frantziakoa hil zutenean, Manuel Godoyk Erresuma Batuarekin Lehen Koalizioa (monarkiak arriskuan egonen bai ziren) siñatu zun. Espainia aldeko tropak hiru frontetik sartu ziren Frantzian: Katalunia, Euskal Herria eta Aragoitik. Frantzia Espainia baino arinago izan zen eta martxoaren 7an Katalunia eraso zuen, hala ere kontraerasoan erregezaleak Ipar Kataluina (Rosellon) konkistatu zuten. Euskal Herrian berriz Ventura Caroren tropek (gipuzkuar eta Napar bolondresez osatuta) Hendaia hartu zuten, baina Frantziarrek aurre egiten die zeren Frantzian gerrarako erreklutatze masiboak ematen dira eta egoera hau erabat aldatu zuen gerra, 1794 eta 1795 artean Dugommierrek zuzendutako armada frantziarrak espainiar erregezalei Ipar Kataluniatik botatzeaz gain, Katalunia eta Hego Euskal Herria konkistatu zituen. 1974an Bidasoatik barrena Gipuzkoan sartze dira, Moncey jeneral frantziarraren tropak Baztanen Elorrietatik sartuko dira, 1794ko ekainaren 3an Amaiur “konbenzionalak” erasotuko dute, Espaniar erregezaleak gibelara itera behartuak dira eta Erratzun babesten dira. Maiatzan aldera ia Erratzutarrek Spaniar soldadu batzuen laguntzarekin (Baztandarrek bere herria defenditzen dute armada erasotzailearen arpilatze eta sortuko zuen errausteari beldur) 16.000 soldadu frantsak uko egitea, atzera botatzea eta urruntzea lortzen dute (soldadu kopurua hala agertzen den arren sobera soldadu direla dirudi, nik uste zifra 160koa izanen dela). Nafarroko buru den Jospeh Urrutia Teniente generala bere nausi den Ventura Caro generaleri ( Gipuzkoa eta

Revolución francesa. Caída del Valle del Baztán, el 27 de julio de 1794, en manos de las tropas de la Convención. Baionako Euskal museoa.
http://www.euskomedia.org/aunamendi/102051#1

Nafarroako ejerzitoen “General en xefe” bidalitako partean aipatzen du Erratzun gertatutkoa; herritarrek adorea ta ausartzia haundikoak direla, baña pena dela soilik herria defendatzeko gogoak edo indarrak daukatela eta hauen laguntzarik gabe, frantsei aurre egiteko eta kontraerasotzeko soldadu gehiago behar dituela eskatzen dio.

Dirudi Joseph Urrutia Teniente generala postua defenditzea ez zula lortu edo bederen errefortzuak ez zizaiola iritsi, zeren Erratzu utziko dute eta Arizkunen babesa hartuko dute. Bertzealdetik Ekainaren 10an San Simon markesaren tropak Iruritan kokatzen dira Artesiaga ingurutik “desalojatuak” izan bai dira ereboluzionarioen erasoagatik. Arizkunetik ere ihes iten dute spainiarrek eta Elizondon indartsu iten saiatzen dira baña erreboluzionario frantsei ezin zaie geldiarazi eta Gartzainen, Lekarozen, Berroetan sartzen dire Elizak arpilatuz eta errez!. Uztaila 25an Spaniar tropak Alamandozen daude, udako egun horretan Baztan osoa konbenzionalen eskutan dago eta Iruñako bidea hartzen dute. Abuztuaren 15an Elizondotik, Donoztebetik eta Zuberoko Tardetsetik etorritako f tropak frantsak Lantzen aurkitzen dira eta Erreinu zaharrako hiriburua bereganatu ta konkistatu nahi dute (Gipuzkua osoa konistatua dute eta Donosti tiro bat bota gabe errenditu da). Frantsak iruñako ateetan daudela,  Nafarroko korteak jendea mobilizatzen du eta bi astetan 25.000 naparrak bildu zutela erraten da. Iruñan sitiatzen hasi zirela ta 1795ko uztailaren 22an Spainia gerra irabazteko gai ez zela konturatu Godoiek  Basileako ituna sinatu zuen. Itun honen bitartez Espainiak Frantziako errepublika onartu zuen.

Pedro Mari komikiaren azala.
Egilea Marko.

“Pedro Mari” komikia 90. hamarkadan argitaratu zen, egun haietan Nafarroan, insumisio mugimendua kristoneko indarra zeukan, insumisioaren urrezko urteak izan zirela erraten ahal da eta komikia, insumisioaren aldeko ohiu garratz eta argia da. Bai komikian eta bai Kanpionen jatorrizko lanan nabarmentzen eta azpimarratzen da napartarrek gerran izandako parte hartze exkasa. Komikiaren bineta batean, Kapitan batek baigorritar protagonistari erraten dio: bera bezalako napar bolondres gehiago izatea gustatuko zizaiola…

Egie da napar bolondres  konpainiak izan zirela baña hala ere, kantitate kopuru ttikia izan zen, erten da Mendebaldeko Pirineoko defensan 18-20 mila soldadu bazirela eta horietako bi batallon (1.600 soldadu) soilik naparrak, ta napar gehienak Baztanen zeuden. Naparrekin batera Galiziako, Burgosko eta Asturiako batallonak izan ziren baita ere hainbat probintziako granaderoak eta Afrikatik etorritako konpañia bat eta guzti!. Belateko ermita, Iruñarako gibelatze horretan, spainar tropak gotorleku edo babes-toki bezala erabili zuten. Pasaden urteko udaberrian (2011ko maiatzan) ermitan egindako indusketetan, aztarnen artean konbentzio gerra garaiko botoi bat agertu zen, botoi hori Afrikako konpainiaren soldadu batena zen.

Bertzealditik erran, naparren aldetik desertzio haunitz izan zirela bai spainiar tropan eta baita franziar armadan. Manuel Lapeña izeneko spainiar brigadier batek aipatzen du bere nagusiri (Guendolaineko konteari) frantziarrak Iruritara urbiltzerakoan Naparrak desertatu dutela eta gañera alde egin baño lehen, armako “perkutorea” kentzen edo hausten dutela, horrela carabina  ez zen erabiltze ahal eta ez zuen balioko anai bati, tirokatzeko! Desertzioak ez ziren soilik soldaduen artean eman, urte gogor hoietan zonaldeko hainbat gazte baztandar eta baxenabar, beraiei ja inport zeukan gerra batean parte hartu nahi ez zutelako, herria utzi eta mendietan ezkutatu ziren…eta zihur nago jakingo bazuten, Oskorriren “Insumisoarena” abestia kantatuko zutela edo akaso bertze hau, halaxe erreten zuna…

...insumision, insumision al “brigadier!” le echen al pilón, insumision insumision….

Pos hau iteko ondorengo materiala erabili da.

Markoren Pedro Mari (Arturo Campion Kultur Elkartea IKA. 1995) komikia.

Biblioteca Nacional de España webguneko hemerotekako “Mercurio De España, Junio 1794” (imprenta Real) pdf artxiboa.

euskonews.com webguneko Konbenzio gerrai buruzko artikuloa.

eu.wikipedia.org-ko Konbentzio_Gerra artikuloa.

Read Full Post »

0rain dela 99 urte, Baztan jaso izan dun zoritxar edo hondamen haundiena izan zen. 1913ko ekainaren 2an Auzan kiston zaparrada bota zun, tita batean ikaragarrizko lokatz, harri, zuhaitz, enbor eta dozenaka abere-buruz

Txirrita. Argazkia oreretalh6b.ikasblog.net web gunetik hartuta dago.

betetako sei metro altuerako olatua agertu zen Errazun. Hamarrak aldera  “ur pareta” iritsi zen Elizondora, Erraten dutenez Elizondon ur maila lau metrotara iristen zen eta urak bidean aurkitzen zen guztia, suntsitu, txikitu eta eraman zuen.  Eraman zituen gauzen tartean, okerrena hiru personen bizitza izan zen… uhar izugarria ibaiaren bidea segituz, Lekarozen (kolegioa), Arraiotzen eta Oronoz-Mugairen kalteak eta galera sortu zitun ere.

Egun hortan gertatutakoaz hainbait dokumentu iritsi zaigu, aipatzekoak dira uholde ondorengo Mena Martín, Lekuona edo Etxenikek atratako argazkiak eta garaiko errebistetan argitaratu zirenak, baita ere errebista eta egunkari horien artikulo ta kronikak;  Garcilasok Diario de Navarran, Lekauzko kolegioko aita Emilianok idatzitakoa…baina akaso izandako katastrofe kontatzen digun dokumentu bitxiena, Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” (1860-1936) Hernanitarra idatzi ta kantatutako kopla izanen da!!!

Txirritak 14 bertsotan Elizak, etxeak eta baserriat urak bota dula erraten digu, baita ere tronba Auza sortu zela, enborrak eta zuhaitzak (urka bat bezain haundia) jausten zirela, urak hiru emakume eraman zituela eta haur bat ere baña honi salbu atratzia lortu zutela eta atra zionari “fama eta gurutze” bat merezi zuela dio, hamar minututan dena pastu zela, jendea mendi aldera eskapo egin zula eta etxeak, harrizko etsiak…sunsitu zitula eta Felix Opokarren zerrategia kaltetuena sortatu zela ere!!.

Bertsoa Aita Donostiak Lekauzko artxiboan aurkitu zuen, aipatzekoa da bertsoan baztango eskuara nabaria dela naiz eta Txirritak gipuzkuarra izan eta hemengo eskuaraz ez erabiltzea. Suposatzen da, lana baztandar baten enkargua izanen zela eta inprentara eraman baño lehen “baztaneraraz” eskuaratu izan zela.

Bertze bitxikeria da aita Donostiak “a pie de pagina” idatzitako nota, han irakurtzen ahal da 14. kopla parrokoari eskeinita zegola baña honek bertsolariari propina ez baizion eman, elizgizonaren erreferenzia eta bertsoa kendu eta Felix Opoka-rena jarri zun, baitere suposatzekoa da On Felixek bai eskupekoa emanen ziola!.

Amaitzeko 14 bertsoak uzten dizuet eta akaso irakurtzea pereza ematen ahal duen arren animatzen zaituztet  irakurtzea, pena merezi bai du!!!

Deklaratzera nua kaso bat Valle Baztan’en pasia,

egun arretan bistan giñenak akordatzeko klasia;

elizan zauden santuak urak eraman ditu sasia,

mundu untako gaiztakeriaz Jainkua dago asia,

azken juiziyo gañian degu,desafioka asi’a.

 

              2

Au zan milla ta bederatzi egunamairugarren urtian,

desgrazi ori gertatu zaiku Valle Baztan’go partian;

mendi, elizak eta etxiak bota zituen golpian,

len bistan zauden terreno asko tapatu ziran ur-pian,

erakutsi du nai balin badu zer egingo ligokian.

 

              3

Tenpestadi au Auza’tikan olako modu torpian,

oraindik ere miñ artzen degu ark eman zigun golpian;

elizari’re erdia kendu, bestia ia batian;

zubi zar asko, tente zaudenak juan dan zenbait urtian,

egun orretan gelditu ziran porrokatuta ur-pian.

 

              4

Au juzgatzeko eztire asko gure abilidadiak,

zergatik geran estudiatzen iñon ibili gabiak;

mendi, elizak eta basuak, denak zituen beriak,

urka añeko arbolak presan ipurdiz gora pariak;

azken juiziyo eguna zala pensatu zuben jendiak.

 

              5

Biar bezala guztiak zuzen ezin nitzake kontatu,

baño kasuak alde-aldea nai nituke apuntatu;

Valle Baztan’go zubi geienak jota zituen botatu,

Jesukristoren imagina’re etzuen errespetatu;

orrenbestian geradenian izan gintezke kontentu.

 

              6

Ama Birjiña ur golpi arek leio batian utziya,

Santa Barbara mine-zuluan, ura ango desgraziya!

San Pedro berriz arkaitz gañian zegon beso bat autsiya,

gañera ala trastornatua zeru ta lurren artzaya;

erri ortako bikarioa etzen egongo lasaya.

 

              7

Egun orretan gertatu giñan franko estadu flakuan,

lenago elizan ziren santuak gelditu ziren kanpuan;

jendia billa enpeñatu zan urak bajatutakuan,

Jesukristori sube aundi bat bildu zitzaion lekuan;

gauza guziak tristiak dira desgrazia den lekuan.

 

              8

Mangera onek begira nolaamenazatu gaituan,

gauza guziak beretako nai, etzan kontentu kituan;

egun orretan iru andre’re urak eraman zituan,

aur bat ere an atera zuten gaixua ia ituan; 

negoni bistan enitzen baño ala jakindu nituan.

 

              9

Besotik aurra urak eraman, ikaragarrizko lanak,

zer naigabia artuko zuten aren aitak eta amak!

Merezi duen persona bati eman bear dizkat famak;

gurutzetxo bat merezi luke ura salbatu zuanak;

itua zala uste genduen, oso triste geunden danak.

 

              10

Urrutitikan beiratuta’re ematen zuben itsusi,

ganadu asko zeraman urak bere ganbela ta guzi;

etxiak eta murallak berriz porrokatu eta autsi,

jende guziak errezatuaz mendiak gora iasi,

mundua galdu zidanez gero ezta olakorik ikusi.

 

              11

Marin bera’re gaizki ibilli da goitikan bera jatxita,

nora abiatu etzakiala bide guziak itxita;

semia urak kanpora bota, aita barrenan etsita,

pikatxoien bat arrapatu du zerbaiten billa asita,

bere biziya an salbatu du zielo rasua autsita.

 

              12

Egun guzia uretan pasa,  allegatu zen arratsa,

Elizondo’ko jendientzako tristia eta garratza;

almazenetan zauden barrikak kalietan bera pasa,

gauza egiten ezta izaten ondatzen bezein erreza,

garai onetan etzeuden lasai Jabier eta Galarza.

 

              13

Ur golpi orrek zerra-fabrikan egin duan pikardiya,

zenbatan ezin juzka litake, ain zan ikaragarriya;

amar minuto baño lenago eraman zion erdiya,

beren biziya ezin salbatuzjendiak ura larriya!

Felix Opoka’k ongi gostata egiña dauka berriya.

 

              14

Ainbeste egur urak eraman, fabrika geiena bota,

baporia ta majineriak etzuten gutxi inporta;

diran bezala esango ditut enteratua nago-ta,

ongi dakiyen gizon prestu bat neri jardun zait ojuka:

geien-geiena kastigatua dala Don Felix Opoka.

 

[1913]

Post hau iteko erabili den materiala:

“Estanpas Baztanesas IV”, Lekauzko kolegioaren errebistan uholdei buruz 1971an idatzitako erreportajia.

Gure blogeko pasaden urteko  “1913ko-uholdeak” posta.

klasikoak.armiarma.com (Txirritaren bersoa).


Read Full Post »

Irudia Lola Sarratea Almoztarraren “PILOTARI” izenko grabatua da eta lolasarratea.blogspot.com webgunetik hartuta dago.

Daukat lagun bat bere semea pilotan aritzen dena eta berriki aipatu zidana, igandean (ekainak 3) bere “oinordekoa”  Donezteben  sari banaketa zeukala, “ia ke ta”  Txaruta elkarteak hogeita bi urtez antolatutako Josetxo Ezkurra zenaren omenez  pilota txapelketaren finala (bat) jokatu behar bai zuen. Baitere erran zidan bere semearekin jokatzen duen mutikoa zort honarekin Baztandik atra den pilotari oberena izaten ahal zela; – Mikel Goñi baño obea ta guzti!!!.

Nik, Mikel Goñi estimatzen dut, betidanik gustatu zait eta bere alde egon naiz baña… nire lagunari argi utzi nion; –Barkatu! baina Baztandik atra den  pilotari onena (hau diote hunetaz dakitenak) eta bere garaian arras ezaguna izan zena Almandozko “zahoria”  (Igarlea) da!!.

Almandozko zahoria, 1944eko apirilaren 12an jaiotako Elias Pierola Etxabarri almandoztarra da. Elias, esku huskako pilotari ohia da, aurrelari jokatu ohi zuen eta pilota arloan Pierola II.a deituraz ezaguna izan arren bertze goitizenak izan zitun; Bikaina (gaztelaniaz, El Genial), joko ikusgarria zuelako, bere kalitate handiari esker tantoa amaitzeko arrisku handiak hartzen bai zun… baina goitizen bitxiena aistion aipatutako Igarlea (El Zahori) zen. Batzuk diote,  jokoa aurreikusten aparta zelako eta sarritan bere aurkariek pilotari emango zioten norabidea igartzen zuela ta, datorzaiola deitura hau, baña egie da benetatan “zahoria” zela eta pilot kantxatik kanpo bere trebetasun horrekin ura bilatzen zuen. ondarrian ur bilatzearena utzi behar izan zun zeren erran zuen bezala, lurraren erakarpen indarra pilotan jokazteko nerbioak  kentzen zizkion.

Bere ibilbide profesionala Urretxun 1965an hasi zen, “padrino” moduan Soroa izanenz. Debut urtean lau t’erdiko pilota txapelketako txapelduna izan zen. Pierola almandoztarrak  21 urte zitun eta hortik aintzin 19 urte emanen zituen profesional mailan (irudian txapeldunaren saria jasotzen).

38023003

Elias Pierola Etxeberria, Argazkia http://www.euskomedia.org

Baña irabazitako txapel nagusia, 1978an Anoetako frontoian esku huskako binakako pilota txapelketa nagusian lortutakoa izanen da. Urte horretako abenduaren 8an Elías Pierola eta Antxon Maiz II (Eskulari enpresakoak biek)  22-14 irabazi zuten Empresas Unidas-eko Retegi I y Aldazabal II.a pilotariei.

Pierola 1984an pilota kantxeik erretiratu zen, zahori profesionala izatea ere utzi izan zun eta orain dela urte batzuk banku bateko enpleadu gise  jubilatu da. Pierola II.a, El Genial edo Almandozko zahoria! Baztandik atera den pelotari ezagunena eta oberena izanen da! eta ea nere lagunaren semearen kidea, etorkizun batean Elias eta Mikel gibelean uzten dituen!!!

Amaitzeko Lola Sarratearen bere blogan Elias Pierolari buruzko idatzitako istorio xamangarriaren esteka uzten dut, irakurtzea pena merezi du, bitxikeri polita ta kuttuna bai da artista baztandarrak kontatzen diguna.

Argazkia 1971ko da eta ezkerretik eskuin agertzen dire: Arriarán II, barberito I, Jesús García Ariño I eta Elías Pierola baztandarra.
Argazkia http://www.pelota-mano-remonte.com blogatik hartuta dago.

Post hau iteko hurrengo web horritik informazioa atra da:

Elias Pierola. Wikipedia.

diariovasco.com-eko Jon Truebak, Elias Pierolari egindako elkarrizketa.

www.pelota-mano-remonte.com bloga.

otamotz.com webgunea.

Read Full Post »