Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2012(e)ko maiatza

Berroetako Mendekoste bestetan ia ohikoa den “konkistadoren” desafioa izan  dugunez ( xaloatelebista.com-en ikus daiteke), normalena huntakoan baztandar konkistatzaile baten istorioak edo biografia ekartzea izanen zen. Baña plazaratzen dugun kontakizunan, konkistatzailea beharrean, berruetar artzai-pilotaria dugu eta asto lasterketa ordez, desafioa, laxo partide bat da…edo agian! inguruko otsoak bukatzea?

GertakizunaMariano Izetak  “Baztango kontuak“ liburuan biltzen du.  Liburu hortako” Otsoak Baztanen” izeneko artikuloan, zihuraunitz  Baztanen izan den azken otsoaren harrapaketa kontatzen digu. Pasarte bitxi honen data falta arren, Mariano Izetak komentatzen du aspaldiko kontu bat dela, ez dakitela noiz  (ehun urte bai seurik, dio) gertatu zen baino bai Berroeta inguruan gertatu zela.

Berroeta (Elizatik ateratako argazkia). Irudia Pello San Millan.

Berrotakoa dugu Juan Tomas Inda artzaia, Indak  bere artaldea Uzterketako Lepoan zeukan. Denbora hortan eta inguru hoietan bai omen ziren otsoak eta Uzterketako lepoa, otsoen pasabidea omen zen. Jakiña denez  otsoak  sarraski izigarriak egiten  zutela artaldetan eta ardi aunitz galtzen ziren.

Juan Tomas artzaia izanez gain, pilotaria ere zen eta Ibañetan dagoen Pilota soro zelaian, laxoan jokatzen zuen bertze artzaiekin. Egun batez Urri aldera,  Berroetan izan zen desafiozko partide bat, lau berrotar bertze lau baztandar kontra (bertze herrietatik oberenak bilduz) arituko ziren. Juan Tomas bere herria defendatuko zun eta larunbatean etorri zen etxera biharamunian partide jokatzeko. Baña artaldea bakarrik utzi behar zuenez etorri baino lehen, Uzterketan otso-artea (tranpa) patu zuen. Larunbata arratsean otso bat erori zen hartan eta igande goizean artzai lagun batek otsoa ikusita artean harrapatuta, bizkor jeitxi zen Berruetara Juan Tomaseri kontatzera. Partide jokatzen ari zen eta akitu bezain pronto, otsoarena kontatu zion. Lagun batzuk bildu ondoren eta sataiak eskuan harturik abiatu ziren Uzterketa aldera eta han aurkitu zuten otsoa hanka batekin arrapatuta eta atxikike hasia zen bernalzaña moztu nahian. Gizonak hori ikusita, satai ukaldika, indar guztiaz eta zanpaka aritu ziren, otsoa hil zuten arte. (“Otsoak Baztanen” artikulotik kopiatua)

Otso hura izanen zen, hain zihur, Baztanen  harrapatutatako azken otsoa edo behinpin ezaguzen duguna.  Garai haietan Juan Tomas pilotari famatua bai zenenez  gertatutakoa ti-ta batean zabaldu zen bailaran eta Baztan osoan kontatu zen xelbrekeri eta “trebetasun” hori. Famatua zenez erran behar bere izenian bazirela bertsoak eta denbora hartako bertso batek horrela dio:

Berroetako Iturralde

galtza-purdi lazo

Balkarlosen sakiak

botatzen ditu paso.

 Post hau iteko erabili den materiala:

Baztango kontuak  ( Bilbao Bizkaia Kutxa, 1999) Mariano Izeta Elizalde.

Read Full Post »

Ortziral 18an Salbatore bestak zirela, Iruritako Jauregian Dorrea elkartearen aurkezpena izan zen. Dorrea elkartean Baztango historia eta ondare arkitektonikoa eta etxegintza tradizionalaren informazioa jaso, ikertu, hausnartu eta irakatsi nahi dira, baita ondare arkitektonikoarekin lotura daukaten jarduerak egin eta ondare historikoarekin eta kultura orokorrarekin zerikusia dutena ere: erakusketak, kontzertuak eta ekitaldi kultural orokorrak bultzatu nahi duen elkartea da.

Baitere ortziral 18a Museoen Nazioarteko eguna zenez aurkazpenaren aintzinetik jauregiaren bisita gidatua izan zen. Bisita, etxeko nausie eta  etorkizunean Casa Torreko markes jaunak izanen den José María Hualde Ruiz de Gámiz eskuz izan zen. Jose Mariak gidari mundila da, aho bizkorreko gidari kalakaria eta bai, historia orokorra, jauregiko zehatza eta bere familikoa “mehatza”, pasio haundikin trasmititzea lortzen du. Monokulo eta belusezko jantzirik gabeko aitoren seme (noblezia tituloa daukana) honen bisita gidatuak, denboran zehar eramanen zaitu, eta geleetako oroigarri familiarretan eta altzarietan kuxkuxeatzen ibiltzeko aukera emanez, XVIII. mendean peto peto zaudela dirudi!!!

Nahiz eta garai ezberdinak erakusten diren jauregiko aretoetan prestatutako anbientazioaren bitartez, nabarmentzen de estiloa “barrokoa” da eta estilo horretako ainbertze elementu bitxi eta interesgarriak ikus daiteke; logela barroko bat ( Mª Pilar izebaren guatzia, ohikoa ez dena, erretzen baitziren jabeen gaixoaldi luzeen ondoren), XVII. mendekoa eta ezpelezko zuretan egindako tribulario asturiar-leondar bat , birraitonaren sehaska,jatorrizko zintzarri-txintxirrina eta guzti, kapilla, balio handiko dokumentuak. kristauen odolaren eta errege-ondorengotzaren garbitasun agiria, familiako noblezia paperak… Baztango garai bateko nobleziaren historia “usaitzen da” burdeos, azule ta okre koloretan pintatutako pareta hoien artean.

José María Hualde Ruiz de Gámiz bisitariei azalpenak ematen. Argazkia Pello San Millan.

Ez soilik istorio interesgarriak eta garai ezberdiñeko historia barrukaldean dago, kanpoaldea ere mendetako aldaketak nabariak dira. Jauregia edo bederen dorretxea ( eraiki zen lehen gauza?, Nafarroako Erresuman XIV. mendearen bukaeraren eta XV. mendearen hasieraren artean eraikitako “oinetxe” klaseko jauregi ugarietako bat da,  eta bailaran mantendu diren 8 leinu-dorreetako bat ere. Dorretxe tradizionala da, Baztan ibarreko oinetxeetako giro eta fisionomiaren berri ematen diguna; harri gorrizkoa, gezi-leiho luze eta estuekin, hiru solairukoa dorrea izan zen eraiki zen lehen gauza: lehenbizikoa animalientzat, bigarrena bizitzeko, eta hirugarrena lurraldea defendatzeko. Hala izanen zen dorrea (behitiko lehio zabal eta goitiko balkoi korriturik gabe) Pedro Périz jaunaren garaian zenean. Perizek, Peroren semea ezagutzen den lehen etxeko jauna eta idatzitako lehen erreferentzia  1436koa da. Berak eta bertze noble batzuek lortu zuten Vianako Printzeak Baztango kaparetasun unibertsala berritu zezan. Baita aipatzeko da Nafarro erreinuko erregimenean, hiru estamentuek;  kleroak, nobleziak eta herri xeheak ordezkaritza zutela gorteetan eta nobleen ordezkaritzako zerrendan bera izan zen, baitere XVI, XVII eta XVIII. mendeetan etxe honetatik ere joaten ziren.

Jauregia, eraikin barrokoa eta dorrea. Argazkia Pello San Millan.

Jauregiaren berezitasun bat da Pedro Periz jaunatik (XV. mendetik ) eta bortz mendez et a 20 belaunaldiz ondoren gaur egun, familia bera mantendu dela nahiz eta abizena aldatu izan (aldi batzutan etxeko alabak etxea eta ondasunak jarauntsi bai dute). Perizko biloba bat, Maria XVI mendearen erdialdera Juan de Iturbide (Gartzain Iturbidea jauregikoa) ezkonduko da eta hortik aintzin jaunak Iturbidetar izanen dira. Gero, Mariren jaraunslea erregearen ezkribu zena Santxo de Narbartereki ezkonduko zen eta “palazianoak” Narbarte izango ziren eta azkenik XVIII mendean Hualdetarrak iritsi ziren hain justu1773 urtean, etxeko alaba Maria Teresa  Tiburcio Hualde indianoarekin ezkondu zenean. Jaunen abizena aldketarekin batera jauregia aldatu edo hobe errana moldatuz ere gan da. Aldaketa nabarmena Hualde abizenarekin ematen da, garai haietan  XVIII. mendean eskualdean eraldaketa sozial eta ekonomikoa izan zen. Eraldaketa hori Ameriketako indianoengandik iritsitako kapitalari eta baztandarren spainiar gorten izan zuten postu boteretsuei esker, posible izan zen. Jauregiek defentsarako elementuak galdu zituzten, eta nobleen bizimoduan sartu ziren. Jauregiak aldaketa horiek islatu zituen, handitu baizen, atxikitako jauregi barrokoa eraikitzen.

Tiburzio Hualdek Liman egindako diruarekin kapitala ekarri zun famili zaharrari, etxe hauen ekonomia igo eta jaitsi egiten zen etengabe. Berezko ondareek ez zuten aunitzerako

Ramona Lizanaren doteko bilduma piktorikoa ikusgai dago. Argazkia Pello San Milln.

ematen. XVII. mendean lursailek balioa galdu zuten eta noblezia zaharra dirua behar zuenez normala zen etxeko alabak indiano aberatsekin ezkontzea, dirua eta noblezia elkartzen (nik uste, beti saiatu dira elkartzen). Dagoeneko XIX mendean, 1876an   bertze Tiburcio Hualde batek (karlista ideiakoak) Ramona eta Hormaza Lizana, Casatorre-Markesarekin eskontzen da (kasu hontan baztandarrak dirua patzen dute eta errioxar familia tituloa). Ezkontzak Markesadoaz gain jauregiko ondare artistiko-historikoan, hobekuntza nabarmenak ekarriko du. Ramonaren dotea, Igeako Casatorre markesen jauregiaren apaintzen zuten pinturak ederrak eta altzariuz gain, balio historiko handiko nobleziako ziurtagiriak ekarri zun eta gauz guzti horiek ta gehiago, (familia denborarekin bertze elementu artistikoak bildu baitu)  Jose Mariren pasioz betetatako bisita gidatuetan, ikus daiteke!!.

Bisita gidatuai buruz eta orokorrean Jauregiari buruz zerbait gehiagi jakiteko www.palaciojaureguia.com bisitatzen ahal duzue.

Post hau iteko erabili den materiala hurrengo tokitik atra dugu:

www.palaciojaureguia.com webgunetik.

http://www.turismo.navarra.es webguneko “Iruritako Jauregia” horria.

Argia.com-ko Reyes Ilintxetak José Maria Hualde Ruiz de Gámiz 2012-03-24 egindako elkarrizketa.

http://www.diariodenavarra.es web guneko Eva Fernandezen “Un hidalgo del siglo XX” artikuloa.

Read Full Post »

Orain dela lau urte, blog honekin hasi nintzenean eta astero astero (ta batzutan “astiro”) baztani buruzko kontuak, gertakizunak, kondairak, folklorea eta gehienbat bitxikeri “histerikoak” (barkatu, historikoak idatzi nahi nun) biltzen eta haizegoaren bidez plazaratzen dudanatik, gehien “harrapatu” didan gaia, Karlistekin eta karlistadekin zerikusia duen guztia izan da. Lau urte haetan gai honen iguruan hainbat post idatzi dugu; gerrak lehenengoa ta bigarna, Larremiarko bataila, Espoz y Mina eta Lekauzko afera, Baztango famili karlistak, Don Carlos VII sarrera eta harrera, Artxuriako bataila, Karlisten “eboluzioa” batzuk euskal nazionalismora ta bertziak reketetera…  Karlismoari buruz zerbait dakitenak diote, XIX. mendean sortutako mugimendu politiko legitimista honek Baztanen presentzia haundia izan zula eta izandako bi gerretan  (bederen hasieran), kalistak nagusiak izan zirela ibar osoan. Hau guztia egia izanez ez da ahazten ahal kontrako alderdia (liberalak) presentzia haundia izan zutela eta  dioten bezala Baztango herri gehienak Karlista baziren, herri batzutan liberalak nagusiak ziren, Erratzu, Irurita, Amaiur, Elizondo erdia…”bitxia” da, idei liberalak zituen famili batek (ezkontza bidez lotutak) Gaston-Irigoyen-Echevertz familia, herri “liberal” hoietan hainbat jabetzak izatea!!

Huntan, karlistak bazter batean utziz protagonistk liberalak izanen dira. Baztandar “liberal”  hauei buruz zerbait prestatzeko asmorekin, Baztango liburutegira hurbildu nintzen eta Nafarroako historioko apaleko liburuak kuxkuxeatzen ari nintzela ta, posit horiz betetako liburu batekin  topatu nintzen. Liburua “Diccionario  Biografico de los Diputados Forales de Navarra (1840-1931)” zen eta hainbat horri, aipatutako posi hoiekin markatuta zegoen eta zein izan zen nire sorpresa, konturatzean marka hori guzti horiek, izandako baztandar ahaldun guztiak (urte horietakoak) seinalatzen zutela! eta norbaitek kriston lana aurreatu zidan zeren diputado horietako gehienak liberalak ziren eta horietatik aunitz! aistion aipatutako Irigoyen, Gaston ta Echeverz abizenak zeukaten!!!

Normala da, liburuan agertzen diren hamar baztandar diputatuetatik hiru ezik liberalak izatea, hauek gerra (lehenego karlistada) irabazi bai zuten eta egoera politikoa aldatu zuten. Gerra ondoren (1833-1840) dena aldatu zen. Gerra aintzin,  Nafarro garaia kateatua egon arren ( “Navarra tiene cadenas” abestia dion bezala) erresuma izaten segitzen zuen eta oraindik erakunde propioak mantentzen zun, hoien artean Nafarroako Erresumako Aldundia.

Nafarroako Erresumako Aldundia, Nafarroako erresuman 1501ean sortutako erakundea izan zen eta gure aberria konkistatu arren 1839 arte mantendu zun. Erakundeak Nafarroako Gorteak ordezkatzen zituen bilduta ez zeudenean bere aginduen betearazte kontrolatu zezan, 1501tik sei ahaldun izan zituen, eta 1678tik 1839ra zazpi, hauen helburua zergak kudeatzea eta foruak defenditzea zen. Aro modernoan zehar bere betebeharrak gehitu zituen: herri-lanak, mendien zaintzea eta udal kudeaketa.

Liberalismoa  Nafarroako Erresumako Aldundiarekin amaitu zuen, Nafarroako erresuma ezabatzen du (“Nafarroko erreinua” esaldia desagertzen da paperetik eta txanponetik)  eta zentralismoa inposatuko du, hasiera batean  Cadizko Konstituzioarekin, 1812an eta 1820an sahiatuko dira, baina ondarrian Gerra Karlista irabaztearen ondorioz (1833-1840)  inposatuko dute. 1841an Lege Hitzartua ( XIX. mendean Nafarroako izaera politikoa aldatu zuen legea izan zen) ezarri ondoren, Nafarroa garaia probintzi arrunt batean bihurtuko da eta Erresumaren bertze erakundeak bezala, Nafarroako Erresumako Aldundia indargabetu zuten eta Nafarroako Foru Aldundia sortuko dute (Hasieran Nafarroako Aldundia izena bazuen ere, 1867 eta gero Foru “abizena” hartu zuen). Gainera 13. artikuluak gobernadore zibil herrialdeko aginpide zibil nagusien bilakatu zuen, Espainiako probintzien moduan (guzti horretaz ,Angel García Sanz Marcoteguiren liburuaren izena ta data).

Lehendabiziko Aldundia zazpi ahaldun zituen: merindade bakoitzak bana, Iruñea eta Lizarra izan ezik, hauek bi bai zituzten. Erakunde berriak lehen Erresumako Aldundia eta Nafarroako Batzordea zituzten helburu eta eginbeharrak batu zituen. Aipatu dugun bezala,  Foru Aldundiako ia ia 100 urte hoietan Baztandik atra ziren edo izan ziren diputatu gehienak “liberalak” ziren. Osotara (liburuan agertzen denez)  10 ahaldun baztandar  Iruñan egon ziren eta hoietatik hiru ezik; Rafael Gaztelu Maritorena (Euskaroa), Antonio Iturria (karlista) eta Gerardo Plaza Arquia (Karlista), bertze zazpiak, idei liberalekoak izan ziren, batzuk monarkikoak, bertzeak fusionistak, baten bat errepublikanoa, baño guztiak liberalak!. Markoteguiren liburu astunan diputatuen biografia zehatza azaltzen denez, post honetan sakontasunan sartu gabe, beti bezala “bitxikeri” historiko (eta histerikoak) nabarmenenak ezagutaratzen sahiatuko gara.

1840ko irailako jazarraldiko Domina (1841)

Fermin Gamio Elizalde.

(Ziga, 1775ko Irailaren25/Irurita 1856ko azaroaren 3).

Zigaurreko Elizalde sortetxea zuen eta 1841ko urtarrilaren 1ahaldun kargoa hartu zun. Liberal aurrerakoia izan zen eta 1840ko irailaren jazarraldiagatik (Maria Cristina  erregiñari erbesteratzea beharzen duen altxamendua  eta Espartero liberalak Espainako Errejentzia emanen diona) kondekoratua izanen da.

Hiltzean 3.000 “reales de vellon” utziko ditu mezak kantatzeko eta bertzeak bertze, 80 Baztango “miserikordiarako”.

Tiburzio Irigoyen Hualde.

(Erratzu 1800ko apirilaren 15/Iruña 1871ko otsilren 15).

Tiburzio Nafarroako Foru Aldundiako 1840ko lehenengo hauteskundetan distrituko botu geienak lortu zuena izan zen, 1847 berriz hautatua atera zen eta 1848an aldundiak  naparrei karlisten aurkako (gerra berri bat izan behar zela dirudi bai zuen) bidaliko zirkularra siñatu ta sustatu zun. 1860an ere diputatua atera zen.

Bernardo Iñarra Ezcurra.

(Elizondo, 1812ko urriaren 21an/ 1888 ?

1871an diputatu forala atera zen eta 1874arte egon zen eta bitxikeri bezala aipatu, garaiko europar dirudun aunitz bezala (moda bai zegoen) “espiritista” ideiak zeukala.

Bere testamenduan aipatu zun bere hiletak xumeak izateko eta “pompa” haundirik gabe ospatzeko. Elizondon izaten baldin baziren Iruñako “bigarreneko” hileta bat bezala ospatzea azpimarratu zun. Baitere  Elizondon ohitura zen ogia eta argizariak eramatea ez egitea, argi utzi zun. Elizkizunaren gastua bere ustez “inutila” zenez  nahiago zuen diru horrekin 15 urtez bere omenez eta bere lehenengo emaztearen arimaren omenez meza bat urtero ospatzea!!!…ah!, baita ere erren, Baztango miserikoardiarako 500 real utzi zula.

Jose Maria Gastón Echeverz.

(Amaiur, 1819ko abuztuaren 3/Iruña, 1882ko urtarrilaren 20).

Aita  Erratzuko Iriartea etxekoa eta ama Amaiurtarra.  Zaragozan ta Valldaoliden ikasi zun eta 1848an Iruñan bere bizilekua ezarri zun. 1854an lehen aldiz diputatua atera en (kargua otsailan artu eta urte berberako abuztu artio egon zen). 1854ko biurteko aurrerakoia (bienio progresista) ekarriko zun erreboluzioan parte hartu zun Iruñako milizia militar baten kapitaina gise. Bienio horretan Kortetako diputatua izanen da . 1862 eta 1865 berriz hautatua izan zen Foru ahaldunbezala. Urte horretan eta 1866ko Uztaila artio Nafarroko gobernadore zibila izan zen. Polmika haundi batean barne (Arturo Campionek salatu zion emaitzetan iruzur egin zula), 1880an berriz hautatua atera zen. 1881a Bigarren aldiz Nafarroako gobernadore zibila izanen da eta postu hau (Campionek erranda) “euskatoei” erasotzeko eta borrokatzeko erabiliko du.

Baztandar honen bizitza politiko luzean, beti liberal mugimendu inguruan ibili zen, hasmentan liberal moderatua izan zen gero Union Liberalekoa, baitere liberal fusionista eta bere azken urteetan errepublikanismoaren alde agertu zen. Politika gizon peto petoa izan zen eta hainbertze aferetan lan egin zuen; Mendizabalko desamortizaziko legea aplikatzerakoan gogor eta gogoz ahalegindu zen Baztango lur ta mendi komunalak salbuetsik egotea, Orreaga-Luzaideko errepidearen promotorea izan zen, biurteko garaian partehartzea haundia izan zun1856ko Espainia eta Frantzia arteko mugen trataduan (Espainiaren eta Frantziaren arteko mugak ezartzen da tratado internazional horrekin), azken gerra karlista ondoren kalte-ordainetaz (indemnizazioaz) arduratu zen…

Miguel Maria Zozaya Irigoyen.

(Erratzu 1822ko uztailaren 8/1896ko irailaren 15).

Juan  Jose Zozaya Etxenike eta Manuela Irigoyen Dolarearen Erratzuko Etxenikea jauregiako nagusien semea zen . Idei liberaleko personaia , 1845tik Baztango alkatea hainbat alditan izana eta gerra karlistadetan Baztanen prestatutako zebitzuagatik (liberalei) “Isabel Katolikaren Real Ordearen” zalduna izendatu zuten.

1863 legebiltzarreko kide (Kortetako diputatua) liberal atera zen eta 1865an berrautatu izan zen. 1881an Iruñeko “El Navarro” egunkari liberaleko bultzatzaile bat izanez. 1882an Foru alduindeko diputatua atra zen.

Hil zenean familiaren ekonoia arras ona zenez 5.000 pzta utzi zun Baztango zaharretxerako, eta bere emaztea Mikaela Maritorenak 1913ko Erratzuko uholdeak sortutako kalteak arintzeko 10.000 pezeta eman zun.

Fermin Iñarra Etxenike.

(Elizondo, 1850ko apirilako 20/Donosti 1911ko urtarrilaren 12an)

Uste lieberala zen (1868 “cortes constituyentes-ko” hauteskundetan Liberal Fuerista Monarquico alderdirako botua eskatu zen) baña politikoki ibilbide independientea eraman zun, konserbadoren, liberalen eta euskaltzaleen (euskaroak) artean kulunkatu zen, hori bai!  beti garbi ta argi utzi zun bere antikarlismoa!!

1873an, karlistak ondasunak bahitu zizkioten. Gerra ondoren, berari egin zioten berbera Junta karlistako kidei egitea, aldi bat ta bertze sahiatu zen; 1875an,1878 bere erreklamazio kexakin segitu zu eta dirudienez ez zun ja lortu  zeren 1890ko abuztuan kexa, Nafarroako kapitan jeneralari azalduko du.

1877an sortutako Nafarroako Euskara Elkargoaren  (Asociación Euskara de Navarra) bazkide-fundatzailetako bat ian zen eta erakunde honek 1879an Anton Abbadiaren laguntzarekin antolatutako Hego Euskal Herriko lehenbiziko Euskal Lore Jokoak Elizondon izatea zerikusi haundia izan zun Fermin Iñarreak.

‘Foruen estatua’, Gamazadaren ostean egina. Argazkia Wikipediatik hartuta dago (creative commons).

1883 ahaldun atera zen eta Diputazioko sesioak publikoak izateko eskatu zutenen artean lehenegotakoa izan zen. 1993an Gamazoren aurkako Iruñan izan zen manifestazioaren batzorde antolatzailearen lehendakaria izan zen, baita ere “gamazada” ostean altxatu zen “Foruen estatua-ren” batzorde exekutiboaren lehendakaria izan zen.

Bere bizizaren bukaeran “egurra” toki guztietik ematen zioten. “El Pensamiento Navarra” aldizkaria (karlista joera zeukana) gaztetasunaren anti-karlismoa berrpiztu zizaiola baieztatzen zun, bertzealdetik alderdi liberaleko “El Democrata Navarro” egunkariak anti-liberal bat zela zion!, berriz Euzko Alderdi Jeltzalearen “Napartarra” bere “navarrismoa” eta euskal kulturaren konpromisoa nabarmen du zun.

Juaquín Maria Gaston Elizondo.

(Irurita, 1858ko irailaren 6/1937ko irailaren 14).

Jose Maria Gastón Echeverzen semea zen, abokatua eta Arizkunen, Erratzun, Iruritan Etxalarren etxeak, bordak, lurrak eta  idizelaiak(iratze tokiak) zitun, baitere Iruñeko bi etxen nagusia zen eta Los Arkosen ehunka lursailen jabetza zuen.

1881an Iruñeko alderdi Liberalaren batzordekidea zen. 1886an eta 1888 andiputatu foral gise atera zen. 1992ko abenduan Arabako gobernatzailea izen datuko dute, eta 1893 eta 1894 urteetan zehar izandako “Gamazadan” bere kargutik dimitituko zuela erran arren ( Sagastaren gobernuaren Ogasun Ministroak, German Gamazo liberalak, ezarritako zerga-araubidearen kontra zegola aipatu zun) ez zun dimititu eta Gobernuak 1894an, Caceresko gobernatzailea izendatu zion.

1996an Iruñetik Espainako kortetako diputatua hautaua izan zen. Hauteskunde-kanpain horretan napartar aunitz “edecán de Sagasta” eta “Gamazoren esklabua” deitu zioten eta “gamazadan” bere kargua galtzeko beldurragatik atxikitu ez zenez, hautagai anti-fuerista ta gamazista zela erraten zen.

1904an “El Democrata Navarro” egunkaria liberalaren sustatzailea izan zen, 1906an “Director General de Penales” izendatu zuten, 1909an Zaragozako gobernatzailea izan zen eta 1911an “Director Gueneral de Prisiones”. 1917an Karlistekin aliatu zen eta “El pueblo Navarrotik” liberalismoaz ahaztu zela egoitzi zioten.

1920an Amaiurren zeukan lur batzuk uztea eskatu zioten, bi urte geroago 1922ko ekainaren 30ean lur hoietan (garai batean gaztelua zegoen lurretan)  monolito bat inauguratu zen. Monolitoa,  1521-22 Amaiurko gaztelua defendatu zuten nafarren omenez zen.

1930an diputatu forala eta ahaldun nagusiordea zen (Kargu nagusia Gobernadore Zibilak zuenez, barneko kargu nagusia ahaldun nagusiordearena izan zen).  1931ko apirilako 21 errepublika ezarrita bertze diputado guztiak bezala “zesatua” izan zen.

Errepublikano-socialista blokearen presioa zela eta, Gobernuak Batzorde kudeatatzaile aukeratu zuen apirilaren 25ean, epe hontan zazpi aldundietatik (merindade bakoitzeko bat) errepublikanoak gehienak ziren, sozialistak, jaimista eta monarkiko batekin batera. 1934ko Iraultza eta gero ( Asturian izandako sozialisten, komunisten eta anarkisten altxamendua), Nafarroako 32 ezkertiar udalak indargabetu zituzten eta kargu berriak aukeratu behar izan zituzten aldundirako. 1935ean sortutako Batzorde kudeatatzaileaan Comunion tradizionalistakoak sartuko dire eta hemendik aintzin gerra zibila bitarte eta ondoren foru alduindako “kutsua” erabat aldatuko da eta aldundi gehienak karlista tradicionlistak eta falanjistak izanen dira eta doike! baztandar eta baztandar jatorriko diputatuak izanen dira.

1979ko apirilaren 3an lehendabiziko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak izan ziren, Nafarroako Foru Aldundiak 1839 eta 1984 artean iraun zuten, urte hartan Nafarroako Gobernuak ordezkatu zuen. Demokrazia izenerekin zauztzen den garai hontan baitere Baztandar edo Baztanekin lotura izan duten ahaldunak izan dira;  Sotero Etxandi, Paula Kasares, Rakel Goñi…gaur egun Nafarroako Foru Aldundiaren ondoko honetan Baztandar bat bada Begoña Sanzberro Almazdoztarra da eta gainazaleko “hausnarketa” bat egiñez, foru aldundiaren historioan (1840-1984) nagusiak izan diren bi alderdien zerbait dauka. Alde batetik, bere alderdia konserbadorea, katolikoa, foralista… denez  “karlista kutsua” dauka eta bertzetik, U.P.N-tik Nafarroa soilik, espainako bertze probintzia dela defenditzen bai dutenez (ia ia, konkista izan zela ezeztatzen dute!! baizik anexio baketsu bat), liberalen ideia zentralistarekin parekatzen ahal zaie…beno, blog honekin katedra ezartzea gure helburu ez denez, hausnaketa arin hauekin ausartzen gera!!

Post hau iteko hurrengo materiala erabili dugu;

Diccionario  Biografico de los Diputados Forales de Navarra (1840-1931)” . Nafarroako Gobernua (1996) liburua. Angel García Sanz Marcotegui.

Euskomediak fundazioko Auñamendi enziklopedia webgunea.

eta Wikipedia aunitz aunitz aunitz!!!

Baitaere eskerrak eman nahi nion Sonia Lopezi (Baztango liburutegiko arduraduna), berak izan bai zen baztandar ahaldun guztiak liburuan markatu zuna.


Read Full Post »

Aralarko San Migel goiaingeruko irudia, berriki bisitatu du gure eskualdea, pasaden asteburuan (maiatzak  5-6) irudia Elbeten ta Elizondon egon zen ta “gero artez” agurtuz, Ortziral hontan (martxoak 11)  Iruiritan, berriz ongi etorria emanen diote. Arkangelaren irudia geure bailaran hainbat bitxikerien protagonista izan da. Adibide gise aipatzen ahal da 1901ko maiatzaren 3an Legateko lehen gurutzearen inaugurazioan (harrizkokoa) egon zela. Baita, 78 urte beranduago (1979ko  abuztuaren 5an) burdinezko bigarren gurutzearen inagurazian ere mendi kaxkoan ibili zela. San Miguela (goiaingerua, ez garagardoa) gure bailaran eta halako datuaz zerbait gehiago jakiteko Lander Santamaria kazetari elizondarraren “San Miguel en el País del Bidasoa ” izeneko post-ara bideratzen dizue han aipatzen badu non etortzen zen, nola agurtzen zizaion, zer erraten zizaion; egun on, ongi etorria, gero arte, ikusi arte eta abar eta abar eta abar…

Aralarko San Migela eta “S.Mikel zaindu Euskal Herria” leloa zintzelatua Almandozko Etxetoan. Argazkia Pello San Milan.

Baitere erraten da, garai batean bederen, irudia, herri batetik bertzera prozesioan etortzen zenean, jendea bere bidera hurbiltzen zela eta txapela kenduta, eskuetan hartuta aunitzetan erraten omen ziotela ” San Migel geurea, zaindu zaindu Euskal Herria“… erran, erranen zen baña saindua entzun? auskalo! eztakit ba…soilik galdetzen naiz, nola zainduko zun gure herria? bere burua zainzea posible ez bazun!!!

Goiaingeruaren “buru galtze” honen istorioa edo gertakizuna Aita Donostiak bildutako kanta batean agertzen da. 1912an, Lekauzko kaputxinoa, Erratzuko Andres Jaimerenari “San Migelen bertsuak nua kantatzera” izeneko kloplak entzun ondoren paperan idatzita utziko du eta hori esker,  zihuraunitz ahoz ahoz galduko zen kanta ta historioa, gaur egunera iritsi zaigu.

Koplak ala asten dira…

San Migelen bertsuak nua kantatzera

Aditu nai duenik inork balin bada

Berri txarrak dabiltze munduan barrena,

Notizioso geyenak izanen al gara

Aingerua lapurrek eramana dela.

….eta hamasei bertsotan 1797ko maitzaren 11an Aralarko santutegian santuaren lapurketa kontatzen digu eta nola ez! gertakizunaren bukaera (sainduaren irudiaren agerpenarekin) Baztanen izan zen! zeren urte hortako Maiatzaren 30an, billatuz ta billatuz ibili ondoren, ondarrian  Erratzuko (Aritzakun inguruan),  Urbakura erreka eta Xumusuko borda tartian (Bidarraitik arras hurbil) hosto batzutz estalita Aralarko San Migeleko irudia agertu eta berreskuratu bai zuten

Aistion aipatu dugun bezala gertakizuna egun batzuk lehenago asten da,  Aralarko monastegian gazte talde batek sartu eta bertze gauzen artian Irudia lapurtu zuten tenorean hain zuzen. Talde hau, 9 lagunez osatuta zegoen eta Iparraldeko Bidarrai herrian juntatu ziren. Taldearen buruzagie Pedro Arlepo  Bidarraitarra zen, baita ere Bidarraikoa  Juan lapurtxiki“ zen. Bertze aldetik, Domingo Abanz Ezpeletakua zen, Pedro Gameto Makeakoa, Juanes eta Martin Etxeberria anaiak Luhusutarrak ziren, Luhsusukoa ere zen Sebastian Noblea eta honek gañera Luhusuko alakatearen sema zen, han ere  Pedro Andikol Luzaidetarra bizi zen, eta azkenik taldeko gazteena, Pedro Dibar nerabea zen .

Egun hartan (maiatzak 11an) gazteak, Santutegian agertu ziren eta Pedro Dorregarairen (zonalde artako jauntxoa) ikazkiñak zirela erranez eta gaua pasatzeko aterpea behar zutela aizakiarekin, monastegia sartu ziren. Ilunabar aldera eta  indarrik eta bortizkeria erabili gabe, monastegia bere eskuetan hartuko dute. Dena lapurtzen dute, monjen arropa, janaria, bitxiak eta baita ere Santutegiko gauz preziatuenak, haien artean San Migeleko irudia! gero, bitxi hori obekiago saltzeko eta eramateko puskatuko dute, gurutzea eta hegoak autxituz..

Lapurtu bezain laster bidea artzen dute Iparralderunz, plana, Belatetik Baztanen sartuz eta menditik Berdaraizko lepotik (Beartzun aldera) iparraldera pasatzia zen. Segidan garai hartako autoritateak bere atzetik orpoz orpo, ondo-ondotik joanen dira. Urduritasuna nabarmena da lapurren artean eta Almandoz pastu bezain pronto altxorra banatzeko parada egiten dute, batzuk ez daude konforme banaketa nola izan behar den eta haien artean liskarrak sortzen dira, kalapite horretan Etxeberria anaietako bat hiltzen dute eta taldea bitan banatzen da. Elizondoko justizia, talde hoietako bat arrapatzen dute hain zuzen Andikol, Abanz, Dibar, Noblea eta Pedro Gameto osatutakoa, baina ez daukate ez bitxirik ezta goiangeruaren irudirik, hauek Arleporen eskuetan bai daude.

Noblea, autoritatekin kolaboratu zun, bere aitak, Luhusuko alkatea izanik  gaitasuna izanen zun Arlepo aurkitzea edo arrapatzea eta horrela izan zen, arestian erran dugun bezala Erratzuko zoko hortan Aralarko San Migelaren irudia agertu bai zen.

Noblea aske utzi zuten, Dimar 17 urte baino guttiago zuelakoz Melillara extraditatu zioten betirako ( baino trafalgarreko bataillan Cadiztik ihes egitea lortuko du), berriz bertze hiruak; Andikol, Abanz eta Gameto urkamendian (horca) hiltzea kondenatuak izan ziren eta 1800ko maiatza bukaeran epaia bete izan zen,  gañers bere eskuak moztuak izan ziren eta denbora batez, Aralarreko santutegian egon ziren zinzilikatuak, jende guztia ikusteko eta jakiteko zer gertatzen zizien santutegian lapurtzen zutenei. Iparraldean hartutako taldetik badakigu, Arlepo iparraldean kondenatua zutela eta 1811an Iruñetik ereklamatuko diotela, baina Lapurtxikiz eta bertze Etxeberria anaiaz gertatutakoaz ja! …dirudi hontakotik, libre atera zirela

Post hau iteko hurrengo materiala erabili da.

Lander Santa  Mariaren “San Miguel en el País del Bidasoa” idazlana eta kazetari berberaren diariodenoticias.com-eko “Mikel gurea ongi etorri” artikuloa.

David Zapiriain Karrikaren “Bandoleros vascos” (2006, Ttartalo) liburua.

Read Full Post »

“Joe…beti borrokan!!!” ipuinaren lamina bat.

Pasaden astean Nafarroako konkistaren inguruko marrazkitxo batzuk iten aritu naiz, marrazkiak Baztan ikastolan izan duten aste kulturalaren barnean ikaslei irakurri zaien bi ipuintxo apaintzeko izan dira. Ikastolako aste kulturalaren gai orokorra Nafarroako konkista zen eta  marraztutako 11 laminak “Amaiurko gaztelu Baltza” eta “Joe…beti borrokan!!” (Nafarroako historioa) izeneko idatz-lanetarako izan dira. Aste hauetan etxean nabaria izan da, Ikastolan gogoan izan dutela Nafarroako konkista eta gure historioaren hainbat pasarteak eta istorioak jorratu dutela. Polita eta xarmanta da hamar urteko alabari entzutea, Albako dukea nafarroan sartu zela eta Nafarroako errege ta erregiña alde egin behar izan zutela edo sei urteko semeari, gomaespumako ezpata “en mano” ohe gañean saltoka eta ohiuka; Jaime Belaz Amaiurko kapitaina naiz eta ez naiz errendituko!! erranez.

Gauza da, konkista buruzko bertze gauz batzuen artean arras ongi jakin ta ikasi izan dutela gure eskualdean (Amaiurren) gertatutako pasarte garrazisuena, bai liburuak irakurri dutelako (koxkorrek), bai ipuiñak kontatu zaielako eta baita ere gazteluko aztarnetan “murgildu” zirenean (bisitan) Ixabelek gazteluko hainbat istorio aipatu zizkiolako!. Haurrak (bederen etxekoak) badakite nortzuk ziren Jasotarrak, baita ere Belaztarrak, aita ta semia eta hauek Iruñan pozoinduta hil zirela ere, bazirela 200 napar (agramondarrak) gazteluan eta kanpoan gaztelaniar pile! (ta behamondarak ere)…

Haurrak ikasi duten bezala, gehienok badakigu nortzuk  ziren (bederen izenez)  Amaiurko 1521-1522ko pasarte hortan gaztelua defenditzen egon ziren personai nagusiak; Jaime eta Luis Belatz, Xabierreko jauna eta bere anaia Juan edo Mauleon-tar Victor ta Luis. Guzti hauek ibili zirela gaztelua eta inguru hua defenditzen, baña hauekin batera eta Lauxetaren poema dion bezala 200 zaldun sumin zeuden eta hoien artean bailarako eta euskualde hontako jaun batzuk ere!…eta post hontan horietako bat, gogora ekarriko dugu, Alain de Bertiz!!!.

“Amaiurko gaztelu baltza” ipuiñaren 3 lamina.

Gaztelua  1522ko uztailaren 20n gaztelaniarrei errenditzen denean aistion aipatutakoekin batera bertze batzuekin batera Zozaiako PierresMaiako TristanJaurolako jauna  eta Bertizko Alain baztandarrak zeuden (egie da Bertiz ez dela Baztan baina Bertiztarrek Baztanen lurrak zeukaten eta Oronoz “diezmoak” Bertiztarrei ordaitzen zien). Alain Bertizko jaun gaztea zen eta Beriztarrek betidanik  Agramondarrak ziren, ia Alainen familia, bai  Bertizko Juan Peris-ek eta  Petri Sanzek, Bertizko jaunak Agramondarren eta behamondarren arteko borrokako urtetan (Blanca II.na erregiña hil ondoren) Aragoiko don Juan alde aritu ziren, bai Oronozko asedioan eta baita ere Amaiurko herria behamontarretik askatzen. Petri Sanzek ere 1460an Okorrozko gaztelua hartuko zun Agramondarrentzat.

Agramondarren ingurukoa izanez ,normala da Alain jaun gaztea gazteluan aurkitzea eta badakigunez ez zen familiako bakarra bere ezpata altxatu zula gaztelaniarren aurka, zeren Amaiurren errendizerakoan baita ere ageri zaigu Alainen anaia, Juan Peris “Bortetxipia” osaba eta bertze “Bertiz” aunitz ere, eta pentsatzekoa da, Alainenek eta Bertiztarrek gerran izandako parte hartzean haundia izan zela zeren gaztelua erori ondoren, 1523ko Karlos V. a enperadorea Napar agramondarrei eskeitzen dien barkamenatik kanpo gelditzen bai dira. Berak eta bere aginpean zeuden baztandar batzuk anmistia horren onuragarriak eta mesedegarriak ezin dute jasotzen ahal eta Oieregi herriko “diezmoa” bertze gauz batzuen artean galduko dute.

Amaiurko monolitoa. Argazkia Pello San Millan

Baina urte batzuk pastu ondoren Alainek bere egoera normalizatzea lortuko du, 1524an Alainek Maria de Allorekin (Behamondar aldeko familiako alaba) ezkonduko da eta familia honek aduana batzuen ardurapea batzuenez, pixkanaka pixkanaka aurrera atrako da eta denborarekin Nafarro Garaiko egoera politiko berriaren barnean sartu eta egokituko da. Horren adibide gise aipatzen ahal da Alainen eta Maria de Alloren semea, Bertizko Martin, erregearen koperoa izan zena eta baita ere Santigoko zalduna izatera iritsi omen bai zen. Martin bizitzae luze ta mugitua izan zun, Franciso de Lodosako Greida izeneko alabarekin ezkondu zen, preso egon zen eta hiru urtez desterratua  (bere kuñatuarekin batera hilketa batean parte hartzea  izan bai zuen ), bere emaztearekin seme alabik ez zuen izan baina Juana Mayora izeneko emakumearekin sasi kume pare batzuk  izan zitun eta bere abizena eman zien…baita ere bertze seme bat izan zun Juana Beaumontekin (Luis Beaumont-en alaba) eta hirugarren ezkontza baten ondoren, alaba bat ere. Ondarrian Bertizko Martin, Nafarroako tesorero generala eta Spaianako erregearen kontseilaria zela 1592ko ekainaren 17an zendu zen, bitxia izanez bere bizitzaren ibilbidea, ikusita non eta nola akitu zun (Espainako erregearen kortearen inguruan),  jakinda bere aita, non eta nola hasi zen!! (Amaiurren, Nafarroako erregea defenditzen).

Post hau iteko hurrengo liburuak erabili dira:

3. Bidasoa Ikerketa Zentoaren Kuadernoak “Bertizko Jaurerria” (2000) . Andoni Esparza Leira.

Amaiur, símbolo de Nabarra” Pamiela (2004).  Jimeno Jurio.

“El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra” Pamiela (2010). Iñaki Sagredo.

Read Full Post »