Apirilako Nabarraldeko kazetan, gibelekoaldian Patxi Goikoetxeak idatzitako artikulo interesgarri bat agertzen da. Idatzia “¿Acoso a las ikastolas?” izenburua dauka eta azken bolada hontan ikastolak jasotzen ari diren erasoa azaltzen digu eta ez soilik betiko “etsaien” erasoa, baizik kezkagarriena dena, ikastoleen modeloa “babestuko” lizatekeen pentsatzen genuen taldeen erasoa!. Azkenaldian hainbat talde ta jende, haurrak modelo D-en matrikulatzian eskola publikoan izatea animatzen dute, eskola publikoa, eskola publikoa ta euskal eskola publikoa (Escuela Pública Vasca) aldarrikatuz,! ikastolen 50 urteko lana baztertuz!, beno hori bai, Erriberako eta “zona no vascofono-an” eskola publikoan aukerik ez dagoenik, ikastoletan haurrak matrikulatzea gurasoiei animatzen dute!..eta ala ikusita, euskal eremuko ikastolak, sobran daudela dirudi!!!. Erran behar (jakiteko, gogoratzeko edo bederen ez ahazteko), eremu ez euskalduneko gaurko egoera (eskola publikoan eskuaraz ikasteko aukera) orain dela 50 urte Nafarro osoan berbera zela (“eskola publiko” beharrean “eskola nazionala”), hauxe da “zero”! Baño herri eta hiri batzutan guraso batzuk, dena aurka izanez, beren sosa patuz, izerdia eta batzutan bere osasuna ere Ikastolen modeloa aurrera atera zuten.
Nik (Pello San Millan) ikastolak aldarrikatzen dut eta doike! baita ere euskal eskola publikoa, nik ere (artikuloaren egilea bezala) eskola publikoko zentroko irakasle ta langileak errespetatzen ta miresten ditut eskuararen inguruan egiten duten lanagatik,30 urte hauetan buelta osoa eman bai dute Nafarroako euskal eskola publikoari eta noski! aukera hori erabaki duten gurasoak ere! baina baita ere miresten ta errespetatzen du Ikastolako andereño ta maixuei eta gurasoen inplikaioa ere! Ez da baten alde egotea eta bertzearen kontra! ez da bat bai publikoa delako eta bertzea ez…pribatua?, kontzertatua? koperatiba?… publikoa? edo… soilik ikastola delako!!.

Kuartelekozelaiako eraikina. Gaur egungo Baztan Ikastolako Haur Ezkuntzako egoitza garai batean eskola nazionalaren eraikiña. Argazki Alberto Villaverde, 2004 (aldatuta dago sepia filtroa ezarri zaio)
Ikastolako “semea” nahiz, Baztan ikastolan hazi eta hezi nintzen, gaur egun seme-alabak ditu eta matrikulatzerakoan Ikastolan sartu nien (niretzat eta emaztearentzat aukerik onena iduritzen bai zizaigun), akaso ez da izanen aukerik onena ezta txarrena ere!, baitzik soilik bertze aukera bat eta nik, bertzen erabakia errespetatzen dudan bezala nerea errespetatzea ere gustatuko lizateke. Baztan Ikastola ikastola publikoa da, udal eskola publikoa hain zuzen eta horregatik gure zulo hontan baztandar batzuengandik beti eta azkenaldi hontan nabaritasun haundiagorekin, “hitz-eraso-ak” jasan eta jaso ditu.
Eraso, gorroto eta amorru horien adibide gise 2012ko Martxoko 13ren diario de Noticiasko “Alumnos de Baztan Ikastola aprenden a pintar con Elisa Muñoz” artikuloan norbaitek utzitako komentarietan ikusten ahal da (mesedez irakurri komentarioak). Artikuloa, soilik ikastolako guraso baten (gañera modu altruistan eta ekimenarako materiala berak patuz) haurrekin izandako aktibitate interesgarria azaltzen du (gurasoa artista ezaguna da eta haurrei arratsalde batez margolaritzaren munduan murgildu zien), ba hori norbaiti tripak astintzen dio, odola irekitan patzen dio eta bere barnean izan dun (pentsatzen dut) Baztan Ikastolarako amorru, amorrazio, ernegazio, ernegu, errabia, gorroto, herra, aiherkunde, higuin, hegigoa…(akitu zait gorroto eta errabia sinonimok) ateratzen zaio eta gauzak jakin gabe ergelkeriak idazten hasten da; materiala eta aktibitate hori ea guraso elkarteak ordaintzen dun edo hau “ere” Baztanen zerga ordaintzen dutenak ordaindu dute, Baztandarrek ez dutela ordaindu behar urtean 60o.0000 euros kostatzen duen eskola mantentzea…Batek erantzuten dio gauzak nahasten ari dela eta Ikastolako gastu hori Nafarroako gobernua (hezkuntza sailatik bidez) moduloen araberaz ordaitzen dula eta Baztango udala soilik presupuestoa onartzen dula. Komentarioak zakartzen doaz eta baztandarra bezala “bere” sosa ikastolan gastatzia molestatzen ba zizaion, orain! Napartarra bezala, pagatzen duen zergako dirua Ikastolan gastatzia mintzen dio!…zenzugabekeria eta ergelkeria nabarmentzen da “subjetividad” nik-aren atzean ezkutantzen eta idazten duen hitzetan.
Pentsatzen dut subjektibitateak eta halakoak, nahiko zutela ta gañera! poztuko zirela Baztan Ikastola itxi, bota edo desagertuko balitz, Ikastolako aurkari hauek naiz eta ondarreko denboraldi hunten kopurua haunditu dela dirudi arren, erran behar da, zortez gutti direla eta baita ere, betidanik izan direla, ia Mariano Izetak, “Gerla aurreko ikastola” Baztan Ikastolako 25. Urteurrenerako prestatutako idatzian aipatzen zun; Elizondon beti izan ditugu Ikastolaren etsaiak eta orduan ere baziren hortan nabarmentzen zirenak eta bere lan maltzurran ari zirenak ikastola bota beharrez, baimenik ez ginula eta ikastola legez kanpo zagola… Subjektibitatearen aitetxiak ikastola itxtea lortu zuten, baña itxi zutena ez zen 41 urte daraman Baztan ikastola, baizik honen “alaba” nausia izan omen zen Elizondoko ikastola (ta poztu ziren).

Lehenego ikastolaren gela Beitonea etxean.
Lehenengo Ikastola hau Elizondoko Eusko Etxean biltzen ziren euskaltzaleek eraginda Elizondoko Beitonean 1935eko irailean ireki zen. Andereño gise 21 urteko Pilare Alba Loiarte goizuetarra hartu zuten. Ikastola honek Ignacio Iturria dirulaguntza jaso zuen hasieratik, ikastolak eragiten zituen kostu guztiak bere gain hartu zituen, gasto guztiek ordaintzen baitzituen; andereñoaren soldata, liburuak, alkiak, maiak, antolamentu guziak, den denak herriari edo batzokiari deus kosta gabe. Bertze batek tokia utzi zien, Ikastola Beitonearen behitikoaldian antolatu zuten eta ikastolaren atzean laguntzaile ta bultzatzaile gise bertzeak bertze Manuel Arburua, Bittori Etxeberria eta Felicitas Ariztia egon ziren. Txokotoko auzoan, trinketaren aldamenean zegon ikastolan berrogeita bat haur biltzen ziren. Miguel de Alzo Lekarozko kaputxinoa eta Pilar Alba Loiarte andereño goizuetarrak eman zuten laguntza pedagogikoa. Ikastola hau gerra aurreko Nafarroan sortutako hirugarren ikastola izan zen eta Nafarroako eremu euskaldunean sortu zen Euskal Eskola bakarra ere. Dirudienez bailara huntan lehenagotik bertze saiakera izan omen zen euskal eskola bat irekitzeko baña baliabideak falta zirela ta Euskal eskol hori aurrera ez zen atra. Elizondoko ikastolak ere jaio zenetik arazoz beterik egon zen eta hilabete eskaxa zeramala, eskualdeko ikuskaria zenak, Angeles Barriolak, Elizondoko ikastola ixteko agindua eman zuen, eskolak beharrezkoak ziren arauak betetzen ez zituela eta haur haiek Iruritako eskola nazionalara joaten ahal zirela argudiatuz lortu zun eta Irakaskuntzarako Zuzendaritza Orokorrak ikastola itxiarazi zuen.
Ixte horren ondoren haur guziak barreiatu ziren eta batzuk Miserikordiko eskolara eta bertze zenbaietzuk eskola nazionaletara. 1936ko otsailan Frente Popularrak garaipena lortzean, ikastolako eragileek bortz hilabete itxirik egon ondoren berriro ere irekitzeko baimena eskuratuko dute eta Txokotoko lokal txiki batean eta Pilare Alba andereño gise berriz ere, Ikastola honek hasitako ibilbidea segituko du. Irene Lopez Goñi irakasleak eta Nafarroako Ikastolen elkarteko pedagogia aholkaria dena, bere “Nafarroa garaiko ikastolen historia (1963-1982) ” tesisa prestatzen ari zela Pilare Alba andereñoa elkarrizketatu zun eta Elizondon egondako denboraldia oroizapen onakoak zirela aipatu gain Ikastola horretan aurrera eraman zen hizkuntza ereduaz kontatu zion: den dena eskuaraz ematen zen, haur guziek euskaldunak zirenez inolako arazorik ez zuela aurkitu, haur txikiak zirenez testu libururik ez zirela erabili baizik argazkiak eta marrazkiak….
Porzierto! Argazki ta marrazki horiek Uztailan gerla eztanda egin bezain bezain pronto, errekete kuadrilla bat ikastolako atea bortxatu eta herriko plazan erre zuten baitere Ikastolako mahaiak eta aulkiek eskola nazionaletara banatu zituzten eta ikastola hustu ondoren ate buruan, pinture horiz “cuartel de Pelayos” idatzi zuten.
Post hau iteko erabili den materiala.
Nafarroa garaiko ikastolen historia (1963-1982) Irene Lopez Goñi (2002) .pdf artxiboa.
Ikastola: Un movimiento popular y pedagógico. Irene Lopez Goñi. (Euskara Kultur Elkargoa 2007) liburua.
Baztan Ikastola 25. Urteurrena 1970/1995 liburuaren
Utzi erantzun bat