2012ko Martxoa.
29an greba, greba orokorra,”Bertze eredu sozial bat posible da” lelopean abiatuko da Elizondo manifestazioa. Hautsak harrotu ditu Espainiako Gobernuak sindikatuekin hitzartu gabe orain hilabete pasa onartu zuen lan erreformak. Sindikatuek salatu dute, Gobernuak, kaleratzea erraztuta sortu nahi duela enpegua.Erreformak hainbat gako ditu; bertze batzuen artean kendu egin dute 45 eguneko kalte-ordaineko kontratu mugagabea eta 33 egunekoa ezarri. Gainera enpresek salmentak jaisteagatik kaleratu ahal izango dituzte langileak, baita galerarik ez badago ere. Eta guzti hori nik lanean aritzen dudan enpresak ia aplikatu du eta tita batean, urte hontako salmenta jaitsiera “sumatuz” aitzakiarekin 10 langile kaleratu (20 egun ordainduz) eta eta bertze guztio soldata murriztu (%24) digu. Enpresa hau, eraikin zaharrak eta monumntu historikoak zaharberritzen ditu, bere eskutik, Tuterako katedrala, Iruñekoa (orain pinakulokin jo ta ke ari gara), Xabierreko gaztelua, Marzillakoa, Noaingo akueduktoa…aurpegia garbitu eta sendotu ditu, baitere aipatu gure eskualdean, bai Donamariko eta Zozaiko dorretxeak berriztatu ditula. Erran behar, enpresa hau hargiñez beteta dagola edo obe errana zegola, zeren 10 hoietatik batzuk harri-lantzearen artisauak bai ziren eta orain bere zintzelak, mazeta ta konpasa harri gabe gelditu dira.
Hargiñak aipatuz erran behar gure zoko hunten hargin lurra izan dela betidanik eta eskualdeko harri gorria jakin izan dute zintzel laztan-kolpez, armarri ederratan bihurtzea eta Baztango eraikin noble edo etxe xumeen harlanduak, iskin-silarriak, barlasaiak (alfeizarrak), ate-ertzeak… egin eta landu dute harri urratzaile horrekin. Hargiñak famatuak izan ziren Bozateko agotak eta Santxotena eskultoreak “defenditzen” duen teoria dion bezala; agoteak kataro hargiñak omen ziren eta bere lan jakindura XIII. mendean zehar Santiago bidearen luzetara utzi zuten . Mende batzuk geroxago, XVII. mendean Juan Arozarena “maestro kanteroa” daukagu eta Arozarena hargiñak harlanduzko etxaurrea pintoa eta paramentuko harri gorrixka duen eraikin barrokoa inen du, eraikin honek Baztango udaletxea izanen da. XX. mendean ere, bailara honek hargin ezagun eta ospetsuak izan zitun edo erran beharko genun hargin-famili ospetsu eta ezagunak izan ditula eta horiek izanen ziren bai Sobrinotarrak eta baita ere Ziaurriztarrak. Zorte haundia izan nun nik txikitan, azken Ziaurriztar hargiñari, (Boni Ziaurriz) ikusi bai nion harriari “hitz” egiten, baitere nola harria laztantzen zun eta nola ere, harri kozkor bat, forma bizidun batean eraldatzen zuen, aitetxik (hargiña ere) eta Bonik harri batzuk “prestatu” bai zuten gure garagian. Gaur egun, Arizkunen dugu Cesareo Soulet ezaguna eta izen handiko hargiña dena eta nahizta erran (Diario de Navarra-ko elkarriketa batean) berak eta Genero Fagoaga Urdazubitarra ofizioa uztekoan Nafarroan hargin lanbidea galduko dela, erran behar gezurre haundia dela zeren gure enpresan gelditzen diren hargiñak aparte (egie da kaleratu ondoren gutti gelditzen direla ) ezin dugua ahaztu Pello Iraizotz ( Amaiurko gazteluko bide hasmentan dagon estelaren egilea eta baitere Elizondoko herriak izango duen “kontrabanduaren” oroigarria eginen duna.) eta ezta ere Joseba Lekuona laguna!!!
Hargiñak izanen dira Arizkundarra mazeta ta zintzela kajoi batean betirako uzterakoan eta harg¡ntza ez da izanen galdutako lanbide bat, baña bai… pasaden azken mendean hainbat lanbide desagertu izan diren horietako bat , larruginarena ( larru-ontzailea ” kurtidorea, pelteroa”) izan da. Baztan aldean erraten ahal da 1960an desagertu zela larrugintza artisauaren lanbidea, hiru belaunaldiz larru zurratzea eaman bai zen Gartzainen Unanua familiaren bidez, Baztango ondarreko zurratzailea Dionisio Unanua izanez. Larruginta ondutako larruarekin jantziak edo bertze zernahi objektu egiteko lanbidea edo jardueran da; jantzi eta objektuen fabrikazioa hain zuzen.
Lan honen “prozesua” haritzaren azaletik taninoa erauzten hastn zen, taninoa landareetatik lortzen diren konposatu fenolikoetako edozein da eta tinnteak egiteko, tinteak arropetan finkatzen laguntzeko eta, batez ere, larruak ontzeko erabiltzen da (Wikipedia). Taninoaren erauztea udan egiten zen, garai honetan zuhaitza “izerdie” bai du. Zuhaitzaren azalan aizkorakada batez eta palanka iñez azala kentzen zen eta azal puske horiek errotan ehotzen ziren hautsa bihurtu arte.
Larruaren kasuan ohikoena behiarena izatea zen, larru-behia “pelamo” deitutako metro kubikoko putzu batean sartzen zen, pelamoa urez eta kare-biziz estaltzen zen. Egunero artisaua larrua atratzen zun putzutik, ura nahasten zun eta berriz larru-behia pelamoan sartzen zun, lan berbera hamar egunez errepikatuz. Denbora hau pastuta Gartzaingo Unanutarrak larrua atratzen zuten eta kutxilla batekin larruaren hilea eta oraindik gelditzen ahal ziren haragi puskak kentzen zituzten. Ondoren berriz ere putzu batean sartzen zen larrua, kasu hontan kare arrastroak kentzeko intenzioarekin putzuak soilik urik zeukan. Prozesua luzea zen eta larrua ia garbituta zegonean taninoz eta uraz betetako bertze putzu meheagoetan barruratzen zuen Dionisio Unanauak. Taninotik egunero larrua hiru aldiz atratzea beharrezkoa zen, taninoa eta ura ongi nahastu taninoa ongi disolbatzeko, horrez gain gañera sei egunetara putzua taninoz berritu behar zen eta horrela 3 hilabetez prozesua irauten zula.
Bertze batzutan larrua ardiarena, akerra edo ahuntzarena zenean prozedura ezberdiña zen. Larrua artilearekin ur beroko “aska” moduko batean sartzen zen, ur beroan gatza rta alunbreko harriak botatzen ziren alunbrea desegiten zen (Aluminio-potasio sulfato hidratatua. Tindaketan erabiltzen da, tinda finkatzeko, larrua tratatzeko eta medikuntzan lehorgarri gisa erabiltzen da. Harluxet hiztegi enziklopedikoa) eta egun batzuk egon ondoren larrua atra, idortu eta garbitzen zen.
Azkenik eta ea zer enpleua izan behar zun; sdibidez bizkarreko larru gise bezala erabili behar bazen larrua luzatu, tiratu eta zabaltzen zen eta berriz uztarria estaltzeko batzen larrua estutzen zen, horretarako zabaltzeko eta estutzeko taula hiltzedun batez baliatzen zen.
Post hau iteko Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“ (2002) liburua rabili da.
Utzi erantzun bat