Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2012(e)ko martxoa

2012ko Martxoa.

29an greba, greba orokorra,”Bertze eredu sozial bat posible da” lelopean abiatuko da Elizondo manifestazioa. Hautsak harrotu ditu Espainiako Gobernuak sindikatuekin hitzartu gabe orain hilabete pasa onartu zuen lan erreformak. Sindikatuek salatu dute, Gobernuak, kaleratzea erraztuta sortu nahi duela enpegua.Erreformak hainbat gako ditu; bertze batzuen artean kendu egin dute 45 eguneko kalte-ordaineko kontratu mugagabea eta 33 egunekoa ezarri. Gainera enpresek salmentak jaisteagatik kaleratu ahal izango dituzte langileak, baita galerarik ez badago ere. Eta guzti hori nik lanean aritzen dudan enpresak ia aplikatu du eta tita batean, urte hontako salmenta jaitsiera “sumatuz” aitzakiarekin 10 langile kaleratu (20 egun ordainduz) eta eta bertze guztio soldata murriztu (%24) digu. Enpresa hau, eraikin zaharrak eta monumntu historikoak zaharberritzen ditu, bere eskutik, Tuterako katedrala, Iruñekoa (orain pinakulokin jo ta ke ari gara), Xabierreko gaztelua, Marzillakoa, Noaingo akueduktoa…aurpegia garbitu eta sendotu ditu, baitere aipatu gure eskualdean, bai Donamariko eta Zozaiko dorretxeak berriztatu ditula. Erran behar, enpresa hau hargiñez beteta dagola edo obe errana zegola, zeren 10 hoietatik batzuk  harri-lantzearen artisauak bai ziren eta orain bere zintzelak, mazeta ta konpasa harri gabe gelditu dira.

Pello Iraizotz indako zutarria Nafarroako ihardutzaile ezezagunaren omenez altxatua dago.

Hargiñak aipatuz erran behar gure zoko hunten hargin lurra izan dela betidanik eta eskualdeko harri gorria jakin izan dute zintzel laztan-kolpez,  armarri ederratan bihurtzea eta Baztango eraikin noble edo etxe xumeen harlanduak, iskin-silarriak, barlasaiak (alfeizarrak), ate-ertzeak… egin eta landu dute harri urratzaile  horrekin.  Hargiñak famatuak izan ziren Bozateko agotak eta Santxotena eskultoreak “defenditzen” duen teoria dion bezala; agoteak  kataro hargiñak omen ziren eta bere lan jakindura XIII. mendean zehar Santiago bidearen luzetara utzi zuten . Mende batzuk geroxago,  XVII. mendean Juan Arozarena “maestro kanteroa” daukagu eta Arozarena hargiñak harlanduzko etxaurrea pintoa  eta paramentuko harri gorrixka duen eraikin barrokoa inen du, eraikin honek Baztango udaletxea izanen da. XX. mendean ere, bailara honek hargin ezagun eta ospetsuak izan zitun edo erran beharko genun hargin-famili ospetsu eta ezagunak izan ditula eta horiek izanen ziren bai Sobrinotarrak eta baita ere Ziaurriztarrak. Zorte haundia izan nun nik txikitan, azken Ziaurriztar hargiñari, (Boni Ziaurriz) ikusi bai nion harriari “hitz” egiten, baitere nola harria laztantzen zun eta nola ere, harri kozkor bat, forma bizidun batean eraldatzen zuen, aitetxik (hargiña ere) eta Bonik harri batzuk “prestatu” bai zuten gure garagian. Gaur egun, Arizkunen dugu Cesareo Soulet  ezaguna eta  izen handiko hargiña dena eta nahizta  erran (Diario de Navarra-ko elkarriketa batean)  berak eta Genero Fagoaga Urdazubitarra ofizioa uztekoan Nafarroan hargin lanbidea galduko dela, erran behar gezurre haundia dela zeren gure enpresan gelditzen diren hargiñak  aparte (egie da kaleratu ondoren gutti gelditzen direla ) ezin dugua ahaztu Pello Iraizotz ( Amaiurko gazteluko bide hasmentan dagon estelaren egilea eta baitere Elizondoko herriak  izango duen “kontrabanduaren” oroigarria eginen duna.) eta ezta ere Joseba Lekuona laguna!!!

Hargiñak izanen dira Arizkundarra mazeta ta zintzela kajoi batean betirako uzterakoan eta harg¡ntza ez da izanen galdutako lanbide bat, baña bai… pasaden azken mendean hainbat lanbide desagertu izan diren horietako bat  , larruginarena ( larru-ontzailea ” kurtidorea, pelteroa”)  izan da. Baztan aldean erraten ahal da 1960an desagertu zela larrugintza artisauaren lanbidea, hiru belaunaldiz larru zurratzea eaman bai zen Gartzainen Unanua familiaren bidez, Baztango ondarreko zurratzailea Dionisio Unanua izanez. Larruginta ondutako larruarekin jantziak edo bertze zernahi objektu egiteko lanbidea edo jardueran da; jantzi eta objektuen fabrikazioa hain zuzen.

Lan honen “prozesua” haritzaren azaletik taninoa  erauzten hastn zen, taninoa  landareetatik lortzen diren konposatu fenolikoetako edozein da eta tinnteak egiteko, tinteak arropetan finkatzen laguntzeko eta, batez ere, larruak ontzeko erabiltzen da (Wikipedia). Taninoaren erauztea udan egiten zen, garai honetan zuhaitza “izerdie” bai du. Zuhaitzaren azalan aizkorakada batez eta palanka iñez azala kentzen zen eta azal puske horiek errotan ehotzen ziren hautsa bihurtu arte.

Larruaren kasuan ohikoena behiarena izatea zen, larru-behia “pelamo” deitutako metro kubikoko putzu batean sartzen zen, pelamoa urez eta kare-biziz estaltzen zen.  Egunero artisaua larrua atratzen zun putzutik, ura nahasten zun eta berriz larru-behia pelamoan sartzen zun, lan berbera hamar egunez errepikatuz. Denbora hau pastuta  Gartzaingo Unanutarrak larrua atratzen zuten eta kutxilla batekin  larruaren hilea eta oraindik gelditzen ahal ziren haragi puskak kentzen zituzten. Ondoren berriz ere putzu batean sartzen zen larrua, kasu hontan  kare arrastroak kentzeko intenzioarekin putzuak soilik urik zeukan. Prozesua luzea zen eta larrua ia garbituta zegonean taninoz eta uraz betetako bertze putzu meheagoetan barruratzen zuen Dionisio Unanauak. Taninotik egunero larrua hiru aldiz atratzea beharrezkoa zen, taninoa eta ura ongi nahastu taninoa ongi disolbatzeko, horrez gain gañera sei egunetara putzua taninoz berritu behar zen eta horrela 3 hilabetez prozesua irauten zula.

Bertze batzutan larrua ardiarena, akerra edo ahuntzarena zenean prozedura ezberdiña zen. Larrua artilearekin ur beroko “aska” moduko batean sartzen zen, ur beroan gatza rta alunbreko harriak botatzen ziren alunbrea desegiten zen (Aluminio-potasio sulfato hidratatua. Tindaketan erabiltzen da, tinda finkatzeko, larrua tratatzeko eta medikuntzan lehorgarri gisa erabiltzen da. Harluxet hiztegi enziklopedikoa) eta egun batzuk egon ondoren larrua atra, idortu eta garbitzen zen.

Azkenik eta ea zer enpleua izan behar zun; sdibidez bizkarreko larru gise  bezala erabili behar bazen  larrua luzatu, tiratu eta zabaltzen zen eta berriz uztarria estaltzeko batzen larrua estutzen zen, horretarako zabaltzeko eta estutzeko taula hiltzedun batez baliatzen zen.

Post hau iteko Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan“  (2002) liburua rabili da.

Advertisements

Read Full Post »

2012ko Martxoa.

Aiten egunaren bezperan Urruñen ibili ginen, alaba Elizondoko abesbatzan ttikian aritzen dela ta Lapurdiko herri “biziki” polit horrera hurbildu giñen baztandar haurrez osatutako korua kanataldia bai zuen Urruñeko Tximi-Txama taldea eta Donibane Lohizuneko ikastolako koruekin batera. Kantuak Urruñeko Jondoni Bixintxo Xainteseko elizan eskaini ziren eta kanpotik “karan” (eder iparraldean) izan arren, benetako altxorra barnealdean dago. Sartu bezain laster argazkikamara dardazka hasi zitzaidan, izal-argi ta koloren dantza bai zen; berdea sabaia, laranja kapera, harria eta egurra, hiru pisuko graderioa…eta galeria estali horren erdi erdian organoa! organo ikusgarrie, haundie ta disdiratsue!

Urruñeko organo berrie (2009). Argazkia Pello San Millan

Ondarrian elizan galdu nintzen, bazter guztiak kuxkuxeatu nitun (alaba eta bertze haurrei jaramonik kasu iñez),  nire “flasha” tokita alde guztietan ikusiko zen; lehenengo galerian, bigarna, hirugarna, sabaian, pulpitoan…zoko guztiak argazkitaru nun, baña gehienari probetxua atera niona organo ikaragarriari izan zen, elizaren iluntasuna eta hodien disdira zoratu zidan eta berde-gorri ta urre konbinazioa, ere! eta zer erran egurra ta metalarena!…argazki kamaren objetibo gibeletik argazki “biziki” (arras, iparraldean) politak ikusten nitun non nahi! (Argazki sorta guztie Baztango Haizegoa blogaren pikasawebean ikus daiteke).

Bueltatzerakoan organoa burutik ez nintzen kentzen ahal, organoa eztakizer, organoa bakidezer…emazteak aferari garrantzia kentzen zion organoa berria iruditzen zuela erranaz, nik ezez! zihurhauniz XX.mende hasierakoa zela “art-deco” itxura ikusten bai nion…ondarrian etxera iritsi, internetan konektatu informazioa bilatu ta…tatxan!!..beti bezala, emazteak arrazoia omen zun, elizako organoa hori berriki patua izan zen hain justu 2009an. Bai, berria izanen da baña Jean Daldossok organo egileak famatuak eginidako Urruñako organo

Argazkia Pello San Millan.

berria, izugarrizko musika tresna da eta Frantziako estatuko hiru organo onenen artean dago, eta horretan zerbait badakitenek diote kontzertu bat bertan eman ahal izatea… plazer bat omen dela.

Gauza da, organua paregabea dela eta hori Baztanera parekatuz nahian (bloga huntarako)…paregabe eziña da, beno, tamainuz eta kalitatez akaso bai, baño badago baztanen, bere neurrian organo xarmangarri eta  modu batean famatua dena, bederen ezaguna eta istorio bitxia daukana eta organu hori,  Amaiurko Axunzion elizako organo ttiki ta xumea da.

Nafarroan organoetan jakidunak direnak ANAOkoak dira, elkarte hau (Asociación Navarra de Amigos del Organo) 1984an sortu zen eta urte bat geroxago “Organos de Navarra” (Nafarroako Gobernua, 1985) liburua atera zuten. Liburuko zaharberrituen kapituloan hainbat organoak nabarmentzen dute izan duten berriztapenagatik; Iruñako Sto. Domingo eta San Nikolasekoak, Tafallako Sta. María, Tuterako katedralakoa, Uztárrozkoa, Garesko San Pedrokoa, Añorbe, Isaba, Olite, Huarte Araquil, Mañerukoa, Peraltakoa, Berakoa eta doike!  Amaiurkoa ere. Bertzealdetik, azpimarratzekoa da Aurelio Sagaseta diona (Iruñako Katedralako musika kaperako maisua), organoaz solasterakoan; organoa bai ekitaldi zibil edo erlijioso bidez herrira lotuta dagola, herrian parte hartzen du, ezkontzetan, musika emanaldietan…organo bat, herriaren partea dela eta kasu batzutan iaia “herritar” bat bezala ikusten da, iritzi ta bizitza propio ta guztiz izanez eta azken honetarako adibide gise Amairuko Axunzion elizako Cavaille-Coll organoa aipatzen du, hain justu organo horrek duen inskripzioa ; “Jainkoaren goresle, deunen alaber, Amaiurko elizan egonen naiz fier“.

Amaiurko Cavaille-Coll organoren inskripzioa. Argazkia Juan Mari Aleman.

Amaiurko elizako organoa. Argazkia Juan Mari Aleman.

Egia errateko inskripzio hori bertze batekin batera doa, eta “Etseberriko nausi. Urrutia-tar Jabier eta bere anaia Santiagori esker 1919,” hitzekin hasten den. Egurran tallatutako hitz hauek garaiko Amaiurko apeza eta euskaltzalea (jatorriz Elbetearra) Cruz Goienetxe zena egitera agindu zun zeren  halaxe izan zen, bi anai hauek lortu bai zuten 1903an Parisetik ekarritako Elizondoko Santiago elizarako apropos indako Cavaille-Coll organo ederra gelditzea. Zeren Elizondarren “haundikeriaz” edo obe errana garai hartako Elizondoko parrokoaren haundikeriaz (Maurizio Berekoetxea) organoa Elizondok “merezi” zuen Eliz berri ta haundian (bi eliz dorrekin ta guzti) txikiegia geldituko bai zen eta eta eliz haundi horretan organo haundie beharko zen. Elizondok apaizaren nahiaz eta 1913ko uholdeak sortutako kalteak (ez ziren haundiak izan) aitzakia hartuz, eliza berria izan zun Berekoetxea jaunaj baitere bere organo berri eta haundiarekin eta organo zaharrak (hain zaharra ez zena) zorte onez bigarren aukera bat izan zun Amaiurko herrian eta hortaz 1903ko Cavaille-Collek “erraten digu” … Amaiurko elizan egonen naiz fier.

Post hau iteko erabili diren liburu ta web horriak:

Lander Santa Mariaren “las cuatro estaciones en el Valle del Baztan”  (Diario de noticias, Baztango Herri Unibersitatea. 2006) liburua.

www.anao.es web horria (Asociación Navarra de Amigos del Organo).

http://www.diariodenavarra.es-ko Aurelio Sagasetaren “Organos de Navarra” artikuloa (2009).

www.urrugne-tourisme.com webgunea.

Baitere eskermilak eman nai nun Ixabel Alemani, Amaiurko organoaren argazkiak uzteagatik.

Read Full Post »

Baztanen badire bazter ederrak, paraje politak ta toki kuttunak, batzuk magikoak ipuin ta kondariaz beteta; Xorroxin eta lamiak, infernuko erreka eta diablua, jentila ta harrikulunka bezalakoak. Bertze batzuk berriz, historioak eta garai bateko gertakizunak kontatzen digute,  eta azken hauen artean Beartzungo kuartel zaharra izan daiteke, edo obe errana eraikin zaharraren ondareak izaten ahal dira! ikusgarria bai da (bederen nerentzat) han menditartean, lañoetatik atratzen, eraikin “fantasma” bat bezala ikustean..

Beartzungo kuartela, izena dion bezala Elizondo eta Elbeteko mendi-auzo hontan dago, hain zuzen Burgaren magalean, Mutilaskoneko bide ertzean eta Gazteluko Bordaren inguruan. Beartzun Elizondoko auzo urrunena eta bakartuena da, baitere jende gehiena ez jakin arren zati bat, kuartela eta zenbait bordalde barne Elbetekoak dira. Beartzun auzoa mendiz inguratuta dago: Burga (810 m) eta Oiza (710 m)  iparraldetik; Argañetak (1003 m), Urruskak (990 m), Zarkindegik (860 m), Eihartzeko gainak (870 m) eta Hargibelek (990 m) hego-ekialdetik, eta Kola (830 m) mendiguneak hego-mendebaldetik. Mendi horien guztien erdian, auzoari eta inguruari izena ematen dion errekak zeharkatzen du: Beartzungo errekak! eta bere albotan, Beartzun auzoko baserriak daude barreiatuta. Beartzun mugaldea da, muga “fiktizio” baten bertze aldea da. Bi estatuen (Espainia eta Frantzia) artean ezarritako muga administratiboaren alde bat, bertzia Baigorriko ibarra da, Banka, Aldude, Urepel…

Espainia eta Frantzia arteko muga administratiboa baztandar haunitzi onura ekomomikoa ekarri zien. Baztandarrek, “alde huntan” behar ziren produktuak (ekaiak) “bertze aldetik”  ekartzen zituzten, ekai horiek ezkutuan mugatik pasarazten zituzten hegoaldean saltzeko. Beartzun Nafarroa eta Nafarroa Behereko mugatik gertu dagoenez, “gau lanaren” eremua bihurtu zen, ( kontrabandua Baztanen  gau-lana izenarekin zautzen zen, muga zeharkatze gehienak gauetan izaten bai ziren) . 40ko hamarkadan kontrabandoaren puntu gorene izan zen bailaran, eta hurrengo hiru hamarkadetan ere kontrabando ugari egon zen.  Elizondora iristen ziren “pakete” gehienak Beartzundik pasatzen ziren nahiz eta bertze batzuk Sara-Orabidea-Bagordi bidea zeukaten. Beartzungo muga babesteko eta mugalarien lana eteteko, kuartel bat jarri zuten, Beartzungo kuartela!!

Argazkia Pello San Millan.

Argazkia Pello San Millan.

Kuartela bai karabineroen edo Guardia Zibilen kauartela bezala zautzen da, gauza da bai karabineroak eta bai guardia zibilak ibili zirela bazter hoietan. Karabineroak  1829an sortutako gorputz armatua zen, bere ardura kostaldea eta mugak zaintzea eta iruzurra eta kontrabandoaren errepresioa zuen. Karabineroak ejerzitoaren organigramaren barruan zeuden eta 1913ko udal idatzietan agertzen den bezala Udalak garai haietako Defentsa Ministerioari Beartzungo lurrak utzi eginen dizkio (ez erabiltzekotan, lurrak bueltatzeko klausularekin) eta handik haintzin karabineroak bere postua izanen dute. Gorputz armatu honek, gerra zibilan errepublikako gobernuari leiala izanen da eta horren ondorioz gerra amaituta desagertuko da zeren 1940an  Guardi zibilan barne integratuko dute. Postgerrako lehenengo urte hoietan mugen babesa guardia zibilen esku egonen da  eta hauen antolakuntza Nafarroan, lau konpainiazkoa izanen da eta Iruñan, Auriz, Ezkarozen eta Elizondon kokatuko dira. Kompainia bakoitza hainbat postu eta destakamentutan banatuko dira, Endarlatzan hasita eta Luzaideko Gañekoletan bukatuz  20 guardia zibilen postu ezarriko dira, Baztanen hain justu; Aritzakunen (4), Errazun (9), Arizkunen (5), Beartunen (13) eta Urkiagan (12) . ( giltzatarteko zenbakiak, guardia zibil kopurua adierazten du, datak 1958koak dira eta “Fronteras y contrabando en el Pirineo Occidental” liburutik atraiak daude, 263 h). 1943an  Ministroen kontseiluak estatuaren hainbat eraikinak berritzeko, hobetzeko, haunditzeko eta egokitzeko  baimena emanen du eta hoien artean Beartzungo kuartela egonen da. Kuartela egokituko da, 80 hamarkadan zeukan itxura hartuz eta  hamabortz guardia inguru, kaboa, sargentua eta lotinanta barne, batzuk familia ta guztikin! edukitzeko   gaitasun  izanen du eraikin “berria”.

Argazkia Pello San Millan.

Kontrabandua borrokatzeko eta mugalariak arrapatzeko zeuden hemengo guardiak zibilak eta horretarako 72  orduko jardunaldietan  lan egiten zuten. Bikoteka kuarteletik atra eta ingurko bide, zoko eta antzekoak zelaztatzen zuten, hiru egun hoietarako (atseden hartzeko, bazkaltzeko…) bi postu zeukaten guardia zibilak, bat Urruxka inguruan Berdaizen ta bertzia Harrikulunka aldera. Pedro Mari Esartek bere “El contrabando en Baztan, contado por sus protagonistas” liburan kontatzen dun beala ( 144 h) Beartzundik bi zamalarien (paketeroen) ruta baziren, Aldudestik atratzen zena, kuartel gañetik pasatuz, Belaun, Ogueta eta Galartzako estalpean akitzen zena. Bertzia Urepelen edo Bankan hasiera, Bustenea, Urruxkako kaxkoa , Basabar eta Gusmeta zuen ibilbidea. Normalki  guardia zibil bikotea Iratze meta baten atzian ezkutatu itxarotzen zuten eta paketeroak ikusterakoa “altoa” emanez eta batzutan tiroak airera botaz ere, atratzen ziren. Erran behar guardia zibilen bizitza gogorra zela eta soldata gutxikoa,  gehienak “bustita” zeuden eta arazo gehienak guardia zibil berriak sortzen ahal zuten, ez bai zekiten ezta kontrabandistak ezta ere guardial  zibil zaharrak, nola “hartuko” zuten kontrabaduaren afera…baiña gehienetan deus erran gabe segidan konturatzen ziren ze funzionamendua batzen eta bere “partea” eskatzen akitzen zuten.

Guardia zibilen eta barriden arteko erlazioa erraten ahal da  hona izan zela edo bederen normala, Beartzundar neska batzuk guardia zibil batzuekin ezkondu ziren, Beartzungo eskolako haurrak orakundeko boletuak kuartelara saltzera joaten ziren, baitere auzotarrak kuartelera gerturatzen ziren telefonoz deitzera, hangoa baitzen inguru hartan bazegon telefono bakarra eta urte haunitz, Beartzundarren igande arratsaldeko topagunea edo bilgunea izan zen ere eta hitz hauek erranda “ikusiko gara kuarteleko soruan”  igande arratsalderako gelditzen ziren. Baina egun beltzak ere pastu ziren kuartelaren inguruan, normala zen paketero bat harrapatzean kuartelean sartzea eta ” andanada de hostia” batzuk eramanda atratzia, baina gertakizun txarrena edo tristena,  1924ko gau ilun batean gertatutakoa izanen da.

Urte hortan gertatutakoa,  Jose Antonio Perales Diazen  “Fronteras y contrabando en el Pirineo Occidental” liburan, Urruxkako Joxepi Mihuraren ama kontatzen du, nola Arizkungo gazte batek utsik joaten zela ( iparraldera paketeak hartzera) eta ustezko motiborik gabe tiro bat bota eta hil zuten. Aipatzen du sarjentuak “no tiene perdón ni de Dios  ni de los hombres” erran zula eta arizkundar mutikoak izenik gabe lurperatua izan zela. Iñork ez zuten zigortu hilketa horrengatik eta ezta ere ez zuten utzi familiari gaztearen gorpuari hurbiltzea.

Liburu berberan, Joxepi berberak aipatzen du, 80.hamarkada bukaeran kontabandua bukatuta (bederen kontrabandu herrikoia) dagoenez 1984an Guardia zibilak Kuartela uzten dute eta utsik gelditzen da. Hasiera batean kriston planak badire eraikin zahar hortarako eta  mugimenduak izanen dira eraikina hotela edo pisu erresidenzial, apartamentu eta halako zerbaitean bihurtzeko baña ladrilluaren boomaren garaian,  lurra eta eraikuntza negozioa zela, gauz arraroak eta beltzak atera ziren. 2004an Espainiako Defentsa MInisterioak bereak ez ziren kuartel zaharraren lurrak saldu omen zituen partikular bati, eta honek Serkoa SL merkataritza enpresari saldu zizkion ta enpresa honen nahia eraikin horretan astion aipatutako konplejua itea zen baña ezinezkoa zen itea, zeren saldutako hektare gehienak komunalak  omen ziren. Horren harira, Udalak lur horiek itzultzeko tramiteak hasi zitun eta apartamentuak egiteko ideia gelditu zen, baian berriki ezagutu da erreklamazio data pastu omen dela eta Baztango Udalak lur horiek betirako galdu ditula. Elizondo-Elbeteko Beartzun auzoan, dagoen kuartel zaharra erortzekotan dago orain, teilatu gabe, berroz, sasiz eta sastrakaz beteta eta gure istoriaren fantasma gise bezala…agertzen zaigu lañotartean!!!

Post hau iteko urrengo liburuak eta webguneak erabili dira.

El contrabando en Baztan contado por sus protagonistas”. Pedro Mari Esarte Munian. (Pamiela 2011 ).

Fronteras y contrabando en el Pirineo Occidental“. Jose Antonio Perales Diaz (Nafarroko Gobernua 2004).

Ttipi TTapako “beartzungo-kuartel-zaharraren-lurrekin-gorabeherak? “artikuloa.

Berriako Iker Friasen “Beartzun: duela ehun urteko xarma” artikuloa. (2007)

Gaur egungo Beartzungo kuartelaren argazki gehiago ikusteko  “Baztan argazkitan” argazki blogako post hontan http://baztanargazkitan.wordpress.com/2011/09/11/beartzungo-kuartel-zaharra/ ikus daiteke.

Read Full Post »

2012ko  Otsaila.

Erranen dut, “señorita” Maritxuri buruz izan nun lehenengo aipamena, pasaden Baztandarren Biltzarrako Erratzutarren organ agertutakoa, izan zela. Erratzuko orgari buruzko azalpenean, andereño Maritxuk, Erratzura 1943an bertaratu zela eta bertze irakasleak  antzekoa ez zela ageri zen, bere gelako neskatxei «Cara al sol»  kantaraztea beharrean, euskal kantuak erakusten bai zizkien eta jolas-orduetan euskaraz jostatzeko baimena zuten, baitere, Euskal Herriko historiako pasarteak  kontatzen zizkien.

Informazio gutti horrekin emakume arras interegarria izanen zela iruditu zidan eta segidan berari buruz zerbait gehiago jakitea proposatu nintzen. Hasi bezain pronto konturatu nintzen zautzen niola, “Señorita” Maritxu, Maritxu Viscarret Navaz bai zen eta berari buruz zerbait irakurria neukan, zeren 1936ko Elizondoko Ikastolaz blogan aritu giñenean, bere izena agertzen bai zen.  Errepublika garaian Elizondoko Ikastola, Nafarroan sortutako hirugarren ikastola izan zen, urte batzuk lehenago, Nafarroko lehenengo ikastola, Iruñan martxan patu zen eta horren atzean, sortzaile, bultzatzaile ta zuzendari bezala Maritxu Viscarrt…zegon.

Maria Visscarret Navaz  1907. urtean Iruñan jaio zen, bortz anai-arrebetik nagusiena, ama Anizeta, Iruñekoa eta aita, Domingo, Zaikoa eta euskalduna. Aita, euskal hiztuna izan arren ez zion erakutsi bere seme alabei Aitorren hizkun zaharra eta ia, heldua izan zenian, Maritxuk eskuara ikasi zun. Erran behar, kizkuntzaren ikastea bere bizitzan eragin haundia izan zula eta hemendik aintzin, Nafarroko abertzaletasunaren inguruan hurbildu ta mugituko da Iruñatar emakume gazte honek.

Haurtzaroa Zapateria kalean pasatu zun eta 1935an bere familiarekin II. Ensantxeko ( zabalgune berrie) Garzia Jimenez kalera aldatu zen. Irakasle-ikasketak  Iruñako Normal eskola egin zituen, 1927an diplomatuz. 30. hamarkadan aistion (arestian) aipatu dugun beala E.A.Jren munduarekin kontataktatzen eta kolaboratzen hasten da, gehien bat emakume abertzalekin, Emakume Abertzalen Batzan hain zuzen!!!.

Irudian Maritxu andereñoa ikasle batzukin. Argazkia Txantrea azolan errebistako "Las mujeres en la historia de Pamplona" artikulotik hartuta dago.

1932an Karlos III.na Etorbidean eskola bat irekitzeko baimena eskatzen du eta bertze andereño batzuekin batera: Petra Azpiroz, Pilar Alba eta Miren Saizar Nafarroko Lehenego ikastola sortzen dute, Maritxu Viscarret zuzendaria izanez. Gutti iraungo zuen askatasun egun horiek eta 1936an nazionalak Iruñan altxatzen direnean Donostin iten ari ziren, “Centro de Estudios Vascos” antolatutako  kongrsuan harrapatu zion eta lehendabizik Bilbora ta gero Iparraldera (Sarara) ihes egitea lortu zuen. 1937an bere aita hiltzen denez Iruñera etorriko da , etorri bezain laster Maritxuk espedientatua izanen da eta lanik eta soldatarik gabe utziko diote  bortz urtez!!.

Urte horiek bere etxean klaseak emanez aurrera atrako da, goizian bere ikasleak izandako neskei emanez (famili abertzalen alabei) eta gauean bere formazioa haunditu nahi duten langile gaztei. 1941an zigorra beteta Azpeitian egonen da bi urtez eta 1943an Nafarrora bueltatuko da, Baztanera hain justu Erratzura eta herri hontan jubilatu artio egonen da.

Erratzu, miretsi, harritu, liluratu eta txunditu zion, arras atsegiñ egin ziaion Baztango paisaia, baztango jendea, baztango “anbientea”, baztango “eskuara” bere euskara maitea, ate gutiak irekiak aurkitu zitun eta pozik sentitu zen haisera hasieratik. Baita ere hasiera hasieratik pozik eta txundituta gelditu ziren Erratzutarrak andereño berriarekin, bere pedagojia berriarekin. Baztango natura “basatia” maite zuenez normala zen bere neskatikoak hartzea eta  “klasea”, baztango bazterretatik pasaiatzen ematia, neskatikoak eskuaraz aritzea eta gazteleraz ez behartzea, musika, solfeo eta dantza erakusten zien, ipuin eta marrazki lehiketetan partea hartzea animatzen zituen Erratzutar neskatikoei…Herriko gauzetan eta bizitzan gogotsu eta langile aritu zen, erraten da berak lortu zula Erratzuko neskak, bederen San Pedrotan  mutikoekin batera ostatuan tokia konpartitzea…

Señorita Maritxuk ez zen ezkondu ezta familiarik izan eta jubilatu zenean Iruñara bueltatu zen eta han bizi izan zen bere ahizpa Presentxurekin 1989artio, zendu zen urte artio…Maritxuk oroitzapen honak utzi zun Erratzun eta  argi nabaria izan zen 2011ko Baztandarren Biltzarran orga moduan indako  “omenalditxo” hortan, baina bere oroitzapenak ere Iruñan utzi zuen eta egin zuenagatik gaur egun Iruñaldean (Artikan) kale bat bere omenez izena dauka, baita ere 1998an ateratako ” ELLAS -Las mujeres en la historia de Pamplona” liburuan aipatutakoa da.

Blog hau iteko urrengo liburua erabili da.

” ELLAS -Las mujeres en la historia de Pamplona” (1998 Iruñeako Udala), S. Fernández, P. Roda, A. Díez de Ure, S. Pinillos

Read Full Post »