Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2012(e)ko otsaila

Pasaden asteburuan ( Otsailak 25-26) komunikabide gehienetan agertzen zen Palmako dukeak, Palmako (Herrialde Katalanak) Auzitegiko epailearen aurrean deklaratzen ari zela, Balear uharteetako Gobernuko diruaz modu ilegalean jabetu izana egozten bai diote. Nere amatxik errenen zuen, norbaiten “zerbait” modu ilegalean jabetzea, lapurtzea izanen zela eta orduen, eukaldun abizeneko duke honek, bederen orain arte, ustezko lapurre dela erraten ahal da.

Blog hunten, gaurkatasuna hartuz edo baliatuz bailarako kontu, historio zahar edo personai bat parekatzea sahiatzen gara, eta honetan ustezko duke euskaldun lapur bat dagonez, XVI. mende bukaerako konde euskaldun lapur (honek “ustezkoa” aintzinean patzea ez da beharrezkoa epaitua izan bai zen) baten istorioa plazaratzen dugu.

XVI. mende bukaeran Baztan-Bidasoako eskualdean hainbat arpilatze eta lapurretak eman ziren eta hauen medioz eskualdeko biztanleria izututa bizi omen zen. Laporreta hoien buru Ustarizko Juan Iturbide zen edo hobe errana, berari gustatzen zizaion bezala (deitzea), Baztango ijituen Kondea izan zen,!!! Kondea eta bere taldea, 12 menpeko leialez osatua, 6 urte zeramaten eskualdeko etxeak “asaltatzen”. Badirudi hegoaldean lapurtutakoa bertzealdean (Nafarro askean) saltzen zutela eta batzutan baitere, lapurtutakoa garrantzi haundikoa batzen (jauntxoei lapurtutako) erreskatea eskatzen zun. Erreskate hoietan jauntxoekin erlazionatzen zenez paentsatzekoa “konde” tituloa hartuko zula, Baztango ijituen kondea hain zuzen.

Florencio Idoate bere “Rincones de la Historia de Navarra, tomo I, (Nafarroko Gobernua)” libura, kontatzen du  1597ko maiatzaren 5eko gauan, nola hiru ijitu Sunbillako Juan Alzuetaren etxea erasotzen duten, baña lapurketa ez da bertzeak bezala atratzen eta lapurrak mendialdera ihes egiten sahaiatzen dira. Biaramunian Sunbillako inguruan, hiru ijitoetik zaharrena, harrapatzea lortuko zuten herritarrek (bi gazteenak ihes eginez) eta izugarrizko sorpresa hartuz, jakitean harrapatutakoa, Juan Iturbide “Baztandarren ijituen kondea” zela.

Kondea Iruñan epaitu zuten eta prozesoko kargu-orrietan bere deklaratzioa agertzen zaigu, euskaraz testifikatu zuen eta garaiko euskaraz idatziak izan ziren: “ Vay guc euce verce, nic badut Vaztaneh”, “¿Cerdioc hic uztariz?”, “Vay eguiada”, “Egiada orrelaco gauza baxuec guc ecarri guinducen”… bere defentsa argitasunarekin eraman arren ezin zun lortu errugabe bezala ateratzea eta berreun  zigorrada eman ondotik sei urtez galeretara kondenatu zioten.

Bitxikeri bezala erran, Juan Iturbide literaturako personaia bezala ere daukagula, Manu Ordoñanak bere ” Arbol de sinople” eleberrian, personai historikoa mugalari moduko bat bzala erabiltzen du eta bikote protagonistei bertze aldera pastzea laguntzen die. Egileak “lizentzia” txiki bat hartzen du eta agote  eta emakume ijitu baten semea bihurtzen dio. Erran behar bi giza talde baztertu hauen nahasketa auserki eman zirela (bederen iparraldean) eta haun nahasketen ondorioak ( baitere mairuekin erraten da) Kaskarotak izanen ziren. Gia talde baztertu hau ez zen nomada eta gehin bat Lapurdiko kostaldean bizi ziren, beren lege eta ohitura bereziak zituzten: ezkontza, salerosketa eta harremanetan arau zehatzak izanez, baitere eliza propioa, hitz eta erranairu bereziak ere. Beraien ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak aipa daitezke.

Elbeteko Gurutze sainduaren eliza

Kaskarotak eta agotak alde batean utzita eta ijituekin segituz, aipa behar Baztandar ijituen konderen harrapaketarekin ijituen lapurretak ez zirela amaitu Baztanen. Baitere Florencio Idoate historiatzailea aistion aipatutako liburuan (baña II. tomoan) Iruritako eta Elbeteko elizetan izandako lapurretak kontatzen digu. Lapurretak. Juan Iturbide epaiketaren ia ia ehun urte ondoren izan arren bitxia da, ebasleak, iparraldeko ijitu talde bat izatea. 1691ko ekainaren 11ko ordu txikitetan, Iruritako elizan gordetzen zituzten baliozko erlijio objetu guztiak desagertu ziren, lapurretaz hurrengo goizean ohartu ziren eta berehala lapurrak harrapatzeko talde bat antolatu zen arren ez zen deus aurkitu. Ez zen soilik gau hartan izan zen lapurketa bakarra zeren lehen aipatu dugun bezala Elbeteko elizan ere baliozko apaingarriak eraman zuten. Uztaila aldera berri bat iritsi zen, erranez Iparraldeko Bastidan (Behe Nafarroan) ijitu talde bat harrapatuak izan zela eta hainbat objetu erlijiosoak zeukatela. Hararaño hurbildu zen Iruritako presbiteroa, egiaztatuz ijituak zeukaten objetuak, Baztango bi herrietako elizenak zirela!!

Badirudi ijituak eta lapurretak pareka joan direla historian zehar, baña lapurretak ez dute ez arrazik ez etniekin zerikusirik baizik gizakiarekin, ijitua, zuria, beltza, bertakoa, kanpotarra, erritarra edo jauntxoa, “kondeak”  ala “dukeak”….izaten ahal dira lapurrak, gauza da, garai batean “Iturriaren bidean asaltatzen ahal zizutela eta gaur egun, ustez, bertzen sosen jabetzatz urdeak eta arinak bereganatzen direla!!”

Post hau iteko hurrego liburu eta web-horriak erabili dira.

Iñaki Egañaren “quién es quién en la historia de los vascos”  (Txalaparta 2005) liburua.

Euskomedia fundazioko (www.euskomedia.org ) Auñamensi enziklopedia atala.

Wikipediako “Kaskarot” artikuloa.

Manu Ordoñanaren “Arbol de sinople” eleberria (2009).

Florencio Idoate bere “Rincones de la Historia de Navarra, tomo I, (Nafarroko Gobernua, 1956).

Florencio Idoate bere “Rincones de la Historia de Navarra, tomo III, (Nafarroko Gobernua, 1966).


Read Full Post »

Ttutturruak, larruak eta mozorroak, sabaian datorren urterako gordetuta utzi dugun hontan eta azken postak “neguko festaz” aritu garenez, erran behar errauskiko asteazkena pastuta, hurrengoak, negutik udaberrira pastearen bestak izanen zirela, hau da! lurra ta naturaren berripizkudearen ospakizuna! (behipin garai batean). Baina gaur egun ala ez da eta berrpizkundea ospatu arren, berriki utzi dugunekin arras ezberdiñak  dira, hain justu kutsu erlijioso haundikoak! besta tristea, isila ta iluna, kristautasunaren bururen eriotzaz oroitu eta bere erresurrekzioa ospatzen bai da.

Aste Saindua, oraindik bere “mamia” eta oinarriak mantentzen duenez (ez da akaso berdin gertatzen eguberrikin) Kristautasun Katolikoaren Instuzioa edo erakundearentzat besta egun nagusienetakoa da eta bere presentzia nabari da.  Eliza Katolikoaren erakundea hortan,  baitere nabaria izan da, gure inguruko eliz gizonen presentzia.  Baztandar hauetako haunitz instituzio Katolikoaren barruan garrantzi haundiko edo nabarmen haundiko postuak bete edo izan dute; Lorenzo Irigoyen Dutari Erratzutarra XVIII.mendean Iruñeko apezpiku izandakoa, Durango eta Michoacaneko apezpikua Martin Elizacoechea Azpilkuetarra…eta gure asteko protagonista, Barzelonako gotzaina Manuel Irurita Almandoz, baztandarra ez izan arren, abizenak aparte Baztanekin zerikusia zeukana!.

Orain dela hilabete batzuk Iruritako dorretxeak ta jauregiak argazkiratzen ari nintzela eraikin ezezagun eta bitxi batekin topatu nintzen.  Eraikina Iperburu kalean dago, herriko elizaren gibeliaan, eta jauergitxo edo palazete antza dauka. Etxeaurrea hiru pisutan banatua dago eta nabarmentzekoa da harrizko erdigunea: ate arkoduna, balkoiaren  harri gorrizko ingurua eta honen gainean dagoen armarri bitxia. Armarri “kuarteatuduna”, (laurdenetan banatua) arreta pitu zidan elementu ezberdiñak agertzen bai dira. Laurden batean Lekauzko kolegioaren anagrama ageri da, bertzean “bihotz saindua” eta behitikoetan Baztango xakea eta Ultzamako zuhaitza. Gañera, guzti hauen azpian “Opert Ilum Regnare” textua dauka eta armarria inguratzen, baitere hareharrian zinzelatua “DD Emmanuel  Irurita Almanndoz Dei Et A.S.  Gratias  Episcopus Barcinonensis” irakurtzen ahal da. Datu guzti hoiekin, Obispoaren etxea izenarekin zautzen den jauregitxoa zela pentsatu nun baña badaezpada zehaztatzeko atra nun argazkia Pello Iriarte historiatzaile Iruritarrari erakutsi nion eta berak baiez, “Obispoaren etxea” zela, 30.hamarkadan eraikitakoa eta Manuel Irurita Almandoz apezpikuaren jatorria ultzamatarra zela aipatu zidan. Gañera Bartzelonako gotzainaren eriotzaren inguruan gaur egun dagoen kalapita azaladu zidan!!!…guzti hori zirrada piztu zidan eta eta apezpiku honen bizitzari buruz zerbait irakurtzen hasi nintzen.

Aistion (arestian) aipatu dugun bezala Manuel Irurita Almandoz  jaiotzez  Ultzamakoa zen, 1876ko Abuztuaren 19an Larraintza herrian sortutakoa hain zuzen. Gaztea zela bere ikasketak Lekauzko Aita Kaputxinoen kolegioan in zitun (hortaz palazeteren armarrian kolegioaren anagrama ageri da), gero Iruñako seminrioan ikasketak segituko ditu eta maixu bezala Zugarramurdin arituko urte batzuz. 1905tik aintzin Valentzian emanen ditu hainbat urte apaiz bezala eta bere “eklesiastika” prestakuntza Universidade Pontifician  amaituko du eta Filosofia eta Teologia doktore bezala graduatuko da. 1927an Lleidako gotzaina izendatuko diote eta han egonen da 1930ko Martxoartio, Bartzelonako apezpikua hautatua aterako bai da.

Kronika ofizialak dioten bezala Bartzelonako gotzaina bezala sei urtez egonen da Irurita Almandoz doktorea. 1936ko Uztailaren  Nazionalen altxamendua Bartzelonan porrot iten du eta hortik aintzin Hiriburuaren kaletan C.N.T.ko milizianoak nagusiak dira. Aldaketa hau hasieratik arazoak ekartzen dio Napar elizgizonari  eta ia Uztailaren 21an alde egiten du eta  Antonio Tort bitxi-saltzailearen etxearen sotoan ezkutatuko da bertze monja batzukin batera.1936ko abenduaren 1an  Pueblo Nuevo-ko 11. kontrol taldearen 12 milizianoak Antonio Tort-en etxean sartuko dira eta bai bitxi-saltailea eta bere familiarekin batera Irurita eta hiru monjak atxilotuko dute. Bertze batzuk diote meza ematen ari zela, kalean kriston eskanbila entzun zuela eta elizatik atra zela bitartekaria bezala iteko, tenore hortan zegola milizianoak etorri eta atxilotu ziotela.

Gauza da,  Abenduaren 1an Montcada i Reixacko kartzelara eraman izan zela eta  bi egun geroxago (abenduaren 3aren ilunabarrean) fusilatu zuten eta aipatzen da fusilatzerakoan, zutik, lasai eta fusilatzaileen begietara begiratzen “os bendigo atodos y bendigo las balas” esaldia erran zula…baña guzti hau gezurra izan zela dirudi edo  behinpin dudan patzen dute urte hauetan agertu diren dokumentuak eta garai haietako lekuko batzuen testifikazioak ere.

Argazkia, http://www.imperioromano.com webguneti hartuta dago

Dokumentu ta iritzi hauek Manuel Iruritaren Beatifikazioa kaka zaharran uzten ahal dute, orain arte nafar obispoa gerran zibilan gorri-separatistak hildako bertze 21 martiekin (elizgizonak hilak) batera beatifikatzeko zerrendan zegon, baña  pobatzen baldin bada egun hartan hil ez ziotela eta gerra osoan ezkutatu egon zela, beatifikazio zerrenda hortatik eroriko zen…eta pruebak azaltzen dutenez Manuel Irurita abenduko gau hotz hortan fusilatua…ez zen izan.

Erraten dutenenz, Anarkistak Bartzelonako kaleak bereganatu zutenean (1936ko Uztailaren 21an) Durruti berberak obispadura joan zen eta erdi ezkututa Irurita gotzaina atra zun. Durruti anarkistak promestu zion Generalitateko Lluís Companys presidenteari  prelatuari ez litzatekela ja da gertatuko. Kontatzen zun egun hoietan Bartzelona gobernatzen zun  Milizia Antifaszisten Komite Zentralako  Esquerra Republikanako Joan Pons ordezkaria, apezpikua eta anarkistak episkopal egoitzatik  ia hiru milioi pezeta erretiratu zutela ( billete eta baloretan)  Ia bi milioi  Gobernuarako ziren eta hirugarrena prelatuari ja ez gertatzeko. Badirudi Montjuïcko kartzelara eraman ziotela eta han  F.A.I.ren eskuetan 1937artio bederen han zegola (Gurutze Gorriaren dokumentu batengatik) eta gañera ongi zaindua egonen zen. Ongi zaintze hori bai Durrutiren milloiarengatik eta baita ere Manuel Irujo jeltzale naparrak emandako 24.000 pezetengatik. Manuel Irujo errepublikan diputatua izan zen eta bere alderditik bai Iruritak elizgizona eta euskalduna omen zenez babesten sauiatuko zen.

1937an gotzainaren pista galtzen da eta dirudienez prisoindegitik ihes egitea lortuko zuen eta gerra zibila irautzen duen bitarte soto batean gordetuta pasatuko dit hurrengo urteak. Bitxia da Elizak 1942 arte ez dula Bartzelonako gotzain berri bat izendatzen eta hori 1937 Urrian bertze hildako apezpikuen ordezkariak izendatzen dutela, Bartzelonako ezik doike!! gotzain berri bat izendatzko aintzinakoa hila egon behar bai da. Eta guzti hau proba bezala balio ez badute bada lekuko batzuk zin egiten dutela 1939an Nazionalak Bartzelona libertarian sartzen eta “askatzen” duten egunean Irurita Almamdoz apezpikua ikusten diotela eta ek ezagutzezen diotenean eta “Señor obispo, creíamos que lo habían fusilado” erranez urbiltzen direnean, “No griten, que me comprometen” erantzunez agurtzen die.

Erraten dutenez lekuko hauek (behipin hiru persona, hoietako bat gotzainaren monagilloa) kalitateko lekukoak dira, ez bai dira ezta anarkistak ez independentistak… baizik erligio gizonak eta hauen testingantza interes haundikoa dira eta kontuan hartzekoak! baña preladoaren beatifikazioa zalantzan utziko zutenez  Erlijio Kristau ta Katoliko Erakundetik ez dute jaramonik kasu iten eta Manuel Irurita Almandoz doktorea 1936ko abenduaren ilunabarreko 3an fusilatuta hil zutela buru gogor segitzen eta segituko dute! bertzenik martirra ez zen izanen eta haientzat garrantzi haundia omen du ta!

Post hau iteko erabili dugun webguneak:

infocatolica.com webgunearen Germinansen “El calvario póstumo del Dr. Irurita” artikuloa.

elpais.com-eko Francec Valls-en “Irurita, el obispo que no fue martir” artikuloa.

Gran Enziklopedia Navarra webguneko Irurita Almandoz, Manuel aipamena.

euskomedia.org-eko Auñamendi enziklopediako Manuel Irurita Almandozen biografia.

wikipedia.org.

Baita ere eskerrak eman nahi nun Pello Iriarteri Irurita Almandoz personaia ezaguztearatzeagatik.

Read Full Post »

Aste huntan Nederlanden egon den lankide batek hango eskalapuin pare bat oroigarri gise ekarri dit. Zautzen didatenak badakite gure etxean kriston afizioa badela traste zaharrak, ,tramankuluoak eta alako segapotoak etxeko atarian zintzilikatzea; gariak, pulupeak, aitetxi zurgiñaren tresneria, guatzeak berotzeko “zartain” antzeko horiek, garragardo “katiluak”… eta doike! eskalapuineak (eskalapoinak) ere bai, eta gañera egitazkoak! ez  oparitako hauek bezala, zeramika txurikoak (margotuak) direla ta.

Etxeko eskalpuin zaharrak.

Eskalapuinak zurezko pieza bat hustuz egiten den oinetakoa da, hainbat lurraldetako baserritarrek erabiltzen zutena. Gehien bat, zola zurezkoa izan arren baitere gomazkoak badire eta batzuk  larruzkoa ere. Etxeko sarreran zintilikatuta daukagun eskalapoiak batzuk, Ahetzen erositakoak dira eta bertziak, nik uste bertakoak direla, hauxe  da Errotaberekoak (gure arbasoenak).  Nahiz eta etxekoak izan, erran behar ez dutela iñoiz oin bazutan patuak ikusi  eta sabaian zoko batean urteak egon ondoren, gure aitak (gomazkoekin batera) egun batian zintzilikatu zituen eta ti ta  batean, baratzean ibiltzeko zapata zaharrak apaingarri moduko edergarri batean, bihurtu ziren.

Eskalapoiak joanden mendeko 50. hamarkada artio oinetako arras erabilgarriak eta arruntak (komunak) omen ziren. Normala zen beraiekin ibiltzea eta erraten da baserritakoak igandian herrira jausten zirenenan edo merkataure edo  ferietara…jausterakoan, eskalapoiekin jausten zirela eta ia herrian zeudenean bai ostatu batean edo hurbilean zegon aska batean ,eskalpuinak kendu eta “Igandeko” zapatak patzen ziren. Bitxikeri bezala aipatu, alako toki bat, Elbeteko Oñaska zen, eta hortik etorriko zitzaion tokiaren izena “oinen-aska” izan omen bai zen!

Eskalapuinen bertze ezaugarria zen etxeko nausia kalean zegola jakiteko, balio zula. Normalian etxe kanpoan erabiltzeko oinetakoa bai ziren etxeetako atarietan edo sarrera egoten ziren eta eskalapuinak  hor ez egotean edo ez ikustean normala izaten zen suposatzia etxeko nausia  (edo eskalpoien nausia) etxe barruan ez egotea baizik kanpoan!!

Erran behar eskalapoiak  Europa osoan (bederen nekazal-mendi giroan) erabiliak izan arren, akaso hiri gunetan arras ezezagunak izan direla eta norbati oinetako mota hauekin ikustean harridura edo txundidura pizten ahal zuen. Eskalpoiekin eta alako harritzearekin zerikusia daukan eta baztandar batzuek “pormedio” dauden bitxikeri bat bada. Istorioa etxean entzunda neukan baña denborarekin gertakizunaren protagonistaren izena ahaztua ere! Zorte onez, Agustin Otondo Dufurrenak bere “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan” liburuan pasarte bitxi hori biltzen du.

Kontatzen dutenez ,1968ko Donistian ospatutako XXV. “iestas euskaras” (Donostiaco “centro de Atraccion y Turismo” antolatue) jaurdunaldietan barne, artisau erakustaldi bat izan zen eta erakusketa horretan, 83 urteko Juan Bikondo artisau  erratzutarra parte hartzen zun, eta hamar egunez Donostiako alde zaharreko Trinitate plazan, taloak eta marrakukuak (taloa edo artopile gaztakin) egiten aritu zen.

Azken eguneko goizean, Donostiako portu aldetik, bertze baztandar artisau batzuekin batera pasaietan zebilela; Erratzuko Domingo Etxaide kaikuegilea eta Arizkungo Pedro Zapata forjatzaileakin batera, pasadizo bitxi baten protagonista bihurtu zen. Juan Bikondok burruse (blusa) beltza eta  makile bat beztitzen zun goiz hortan. Bizkarrean zeraman makilan fardel bat zintzilikatue eta oinetakoz eskalupinak ere zeraman!! Bere janzkera zerbait harrituko zuen han zebilen hirisemei eta jaurdunaldietara hurbildutako azerritar batzuei, haunitz gehiago ta!

Kanpotar hoietako bikote bat, adiñeko baztandarrari gise horretan ikusterakoan arras harrituta, ze zapate mota arraro zeramala, galdetu zioten. Juan Bikondokin zeudeten bertze bi baztandar artisauak erran zieten, agureak zeraman zapatak, itsatsoa zeharkatzeko (gañetik) oinetakoak zirela eta tita batean hasi behar zela itsatso gañetik ibiltzen eta makilan zintzilikatuta zeukan fardelan, bide luze horretarako behar zuen janaria eramaten zula ere!.

Gauza da, arrotzak hainbat galdetu ondoren eta hainbat argazkiak atera ondoren, dirudi,  siñestu zutela gezurtxoa eta badaezpada bidaia hasi baño lehen, kafetxo bat hartzeko sosa eman zioten Bikondori ta guzti!!…eta guk jakin gabe eskalapuinak itsatso zabalak zeharkatzeko oinetakoak zirela!!!

Post hau iteko urrengo liburu edo webgunetik informazioa atra da.

Harluxet hiztegi enziklopedikoa.

Agustin Otondo Dufurrena-ren “Diccionaro Histórico biográfico del Valle De Baztan”  (2002) liburua.

Read Full Post »

Otsaila hila bestaz beteta dago, besta horiek eguberriekin eta urtarrilako San Antonekin batera neguko bestak bezala zautzen dire. Otsailan hasmentan kandelaria dugu, argiaren zerikusia daukan erritu zaharra eta hartzaren esnatzea, bere biramunean San Blas eta lauan, Santa Ageda bezpera, koplak kantari ta makilkadaz lurra iritzarri eta inautekin bukatzen dira neguko bestak hauek. Iñaute lenago gizakunde, emakunde ospatzen dira eta iñauteko aintzinako ortzeguna orakunde  da. Basta hauen izena adierazten duen bezala bi lehenegoak gizonen eta emakumen bestak izanen ziren eta orakundea denena (nahastuaek) nahiz eta aspalditik haurren besta bezala ospatua izan den ,hain zuzen haurren iñauteria izan bai da!

Egun huni orokorrean Baztanen Orakunde bezala zautzen den arren Arizkunen “Egun ttunttun” deitzen diote eta Erratzun berriz “Ollar Dantza”. Urte batzuz “Ortzegun gizen” izena erabiltzen zen bertze Euskal Herriko antzeko bestekin parekatuz,  nahiz eta besta horietan  oilarraren presentzia hutsa izan eta gure orakundean, protagonista nausia oilarra da!!!

Erraten da  Euskal Herriko iñute tradizionalen osagai gehien-gehienak (gehienak) berreskuratu eta berreraikiak izan direla; bilakaeraren eta debekuen emaitzak dira. Iñauteriak jasatzen duten lehen debekua Primo de Rivera jeneralaren diktaduran (1923-1929) emanen da, aurpegi-mozorro erabiltzea debekatzen bai da. II. Republika ondoren, katoliko-nazional diktaduran  debekuak haunditzen eta indartzen joanen dira eta pixkanaka pixkana inateriak eta bere inguruko bestak desagertuko dira edo “klandestinitatean” ospatzera pastuko dira…orakundea ezik, haurren besta bai zen doike!! Eta urtero urtero, belaunaldiz belaunaldi baztandar haurrak ezpata zintaduna eskuan izanez oilarraren bila ibili dira eta urteak pasa eta bestak  bere jatorrizko “kutsua” mantendu arren erran behar, arras ezberdinak dira garai bateko ospakizuna eta egungoa, hala behar berzenik!!!

2011ko orakundea Elizondon. Argazkia Pello San Millan.

Gure kronista nagusia den Mariano Izetak  idatzitako artikulo batian (Pricipe De Viana aldizkarian)  bere haurzaroan  ( 20. hamarkadan) Elizondon nola ospatzen zen Orakundea azaltzen digu. Hasteko aipatzen du
egun batzuk lenago eskolako mutikoak  maixuarekin biltzen zirela eta “puske” biltzaileak, “bolseroak” eta gainerakoak izendatzen ziren . Bi ollar erosten ziren eta bazkari saria ere biltzen zen, hamar sos mutiko bakotxarendako hain justu!!.
Orakunde egunean mutiko guziak eskolan bilduz goizeko bederatzietan  Eliza aldera abiatzen ziren “prozesionean” bandera aintzinean  txistulariak, herriko apeza, herriko alkate, maixua eta mutiko guziak bi lerrotan. Meza ondoren herriari itzulia, “puskek” eta sos biltzen zen eguerdi arte. Biltzen zenakin, “txistor”, “zinger”, “arroltze”, “ogia” eta ematen zutenarekin ostatuan bazkaria iten zen. Mahi inguruan jarririk mutiko guziak, maixu, alkate eta apeza biltzen ziren . Otordua paella, patata tortille, txistorra (puskak) eta postretako naranja bana izaten en. baitere aipatzen du edateko urarekin batera ardo pixket bat bazela eta ardo pixket horrekin bazirela “pinpirrintzen” zirenak ere !!. eta doike ez da erran behar maixua, apeza eta herriko alkateak bazkari hobea zutela eta bai erran neskatikoak ez zirela bazkarian sartzen, hauek soilik arratsaldeko dantzan aritzen bai ziren.

Bazkalondoan biltzen ziren herriko plazan eta han “ollar jokoa” ospatzen zuten. Bi taldeetan berezten ziren alde batetik ttikiek eta bertzetik koxkorrak eta jokoa holaxe egiten zen:
Plaza buruan harlauxa bat kentzen zen zilo bat egin eta barna hartan oilarra sartuz, lurrez estaliz burua bakarrik agertzen zitzaaiola kieto uzten zen. Plazako bertze muturrean mutiko taldea, begiak oial batekin estaliak eta zurezko ezpata eskuan zeukateka egoten omen ziren maixuaren esku-zartaren soñua entzun artio eta denak abiatzen ziren oilarraren bila deus ikusi gabe. Oilarraren burua ezpatarekin ukitzen zuena izanen zen irabazle eta ollarra beretako zen nahiz eta lenagoko denboran oilarra maixuari ematen zitzaion opari moduan.

Egun ttunttuna ospatzen Arizkunen. Argazkia Facebookeko Arizkun taldearen albunetatik hartuta daho.

Oilar-jokoen ondotik izaten ziren zinta edo xingolaren lasterketa. Mutikoak ban banaka lasterka xingolaren uztaian eskuan zeukaten zurezko ziria sartu behar uten, bakotxak bat bakarrik har zezaken eta gero xingola hoiek neskatikoeri erregalatzeko izaten ziren, neskatikoa bere dantza-laguna izanen zen.
Ollarra harapatzen zuena izaten zen “Danbolin Nausi” eta bere gogoko neskatikoa aukeratzen zuen  “Danbolin Etxeko Andre” bezala. Neskatikoak ezarriko zuen xingola bere soin-buruan eta holaxe “Soka-Dantzan” biek aintzindari izanez eta bertze gainerako mutiko eta neskatikoak haien  gibeletik aritzen ziren. Atsalde guzian dantzan ibili ondoren, ilun-ezkilean soñua entzuterakoan denak etxera bueltatzen ziren.

Bertze artikulo batean, kasu hunten Juan Garmendiaren Larrañagaren “Hileta errituak-Artikuloak” lanan ez Elizondon baizik  Berroetako orakundea  erakusten digu. Urte haietan 60-70 hamarkaden ingurua bederen neska eta mutilak junto goiz goizetik ospaten zuten eta akordeolari baten laguntzaz etxez etxe puskak eskatzen eta “Egun ttunttun, bihar ttunttun…” abesten ibiltzen ziren. Puske ibiltze horretan ezin zen falta zaretoa arraultziak sartzeko, kerren bat bildutako txistorrak eta zingerrendako eta noiski poltsa bat sosendako. Garmendiak aipatzen digu neskak poxpolinez beztituta joaten zirela eta mutikoak berriz blusa beltza abarkak eta zapie kuadrokarie. Bildutakoarekin ostatuan bazkaltzen omen zuten eta arratsaldean oilar-jokoan eta dantzetan aritzen ziren, baitere hemen ilun-ezkilen soñue entzun artio!!.

Gaur egun, Orakunde eguna herri hainitzetan asteazkenera aurreratu  da ( herri guztietarako musikariak lortze arras zalla bihurtu bai da). Tradizioan goizeko meza segitzen du, baina goizean puskak bildu beharrean haurrentzako hainbat jolas egiten dira, zaku lasterketa, aulki-dantza, koxko biltzea… Bazkaria jatetxe edo elkarteetan izaten da eta menu gisa, paella mantentzen da eta bildutako “puskak” beharrian oilasko errea patatekin dute eta postrez  izozki ederra!!!.  Bazkalondokoa berdin segitzen du  “Oilar-jokoarekin” eta Mariano kontatzen zun  bezala lurperatu beharrean plaza edo pilotalekuaren zoruan oso osorik patzen da. Oilarrak arrapatu ta gero,  (herri batzutan danbolin nausiek eta danbolin etxekoandre mantentzen dire) haur guztiek hartzen dute parte dantzaldian eta ilun ezkilen “hotsak”  kasurik egin gabe bakoitzak  nahi duenean (gurasoak aspertu edo haurrak nekatuta daudenean) bere etxerara erretiratzen da, orakundeko eguna amaituta emanez.

Post hau iteko urrengo materiala erabili da.

Read Full Post »

Sare madarikatu hontan denbora dexente pasten dut, baña denbora galtzen ez dudala pentsatzea gustatzen zait zeren ondarrian gauz berriak eta interesgarriak irakurri, jakin, eta aurkitzen bait ditut. Sarritan bisitatzen dudan web gune bat Dantzan.com elkarteak kudeatzen duen Dantza.com ataria da eta urtarrilako ondarreko aste hunten, arras interesgarria iruditu zaidan artikuloa irakurri dut. Idatziak (Hartza, joaldunak eta kaskarotak), pasa den urtarrilaren 14an Donostiako San Telmo museon Thierry Truffaut ikertzaile baionarrak “Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak” eskeinitako hitzaldiaren kronika ekartzen digu. Ikertzale Baionatarrak  inauterien oinarrizko azalpenetatik abiatuta, Europan ohikoak diren hainbat ezaugarri eta Lapurdiko inauteriaren inguruko xehetasunak ezagutzera eman zien han urbildi zirenei.

Artikuloan aipatzen den bezala erran behar Thierry Truffaut-ek otsailan 4an, azken 33 urteotan, Lapurdiko inauteriaren inguruan egindako ikerketa eta bilketaren emaitzak argitalpen batean aurkeztuko dula (liburu bat eta hiru DVD-etan) eta egun hauetan iñauten usaina sumatzen denez (Otsaila 5an gizakunde da) arras aproposa iduritu zait Thierry Truffauten ikerketak ekartzea (hau da, dantzan.com-eko artikuloan agertzen dena). Inauteriak, neguko festen barruan ulertu behar direla argitu zuen Thierry Truffaut-ek hasieratik. Nekazarien antzinako mundu ikuskeran, mundua zikloen arabera pentsatzen zen, eta urte berriaren zikloa edo zotal egunak ziklo aldaketaren une gorena ziren. Hartza atera eta udaberria dator. Neguko soltizioan hasi eta martxoa edo bazko bitartean, urtearen aldaketa egiten den sasoia da […] Urte aldaketarekin, zaharreko txar guztiak kendu, eta berriko onak etorrarazi nahi izaten dira. Inauteriak ere neguko festak dira, urte aldaketako festak.

Trois Freres lezetako “aztia-ren” irudia. Irudia http://www.strangehistory.net web horritik hartuta dago

Baitere aipatu zun Grezia klasikoan, Dionisio jainkoaren omenezko bestetan neguko solstizioa ospatzen zela eta  jainkoetatik babesteko maskarak beharrezko zituztela baña ezagutzen den lehen maskara aunitz zaharragoa da, Trois Freres haitzuloko irudia bai da, orain 15.000 urtekoa hain zuzen eta irudia ikusita “gure hartzaren” antzetasuna dauka zeren zenbait  “hartzak,” hartzaren erabateko irudikapenak ez dira, adarrak baituzte ta! Hartzarekin eta iñauterietan  sakonduz erran beharerabat zabalduta dagoela hartzaren mozorroak. Thierry Truffaut-ek Europa osoan neguko pertsonaia nagusia dela aipatzen digu eta  neguko loaldia San Martin (azaroak 11) egunez hasita, otsailaren 2 arte egonen da lozorroan bere kobazuloan. Gizakia, hartzarengandik datorrela sinistu izan du,  eta Europako iparraldean zabalduago dago sinesmen hori baita ere Zuberoan eta Santa Grazin. Otsailaren 2an Kandelarian , hartza indarberrituta  iretzarriz besta hasten da eta besta horretan hartza hil eta berpiztu egiten da. Hainbat ele zahar ta kondaira daude Hartza eta emakumea lotzen dituena, neskazalea baita hartza. Neska batekin elkartu ondoren izandako kumea, Joan Hartza, Harzkumea edo Harxko (Garazin) da, erdi gizakia, erdi  hartza.

Argazki bidez, hartza mozorroarekin ospatzen diren hainbat neguko besta erakutsi zizkien museora urbildu zirenei Thierry Truffaut-ek: Gedre-ko hartzaren ehiza, Paubeko hartzaren ehiza, Arles sur Tech-eko Harzaren besta, edo Prats de Mollokokoa( komeini da jatorrizko artikuloa ikustea zeren esteken bidez “hartzen”  eta besta hauen irudik ikusten ahal dira). Honekin lotuta baitere aipatzekoa da, Europako inauteriak dokumentatzen ari den Carnival King of Europe (iñauteak Europako erregea) izeneko proiektua eta “hartzaren” atalean dildu duten argazkiak: Piamonteko Cortemiliakoa, Txekiako Bohemiakoa, Irlandako Pernik hiriko maskaraden festivalan… . Iparraldean zentratuz  Truffaut-ek bildutako datuen araberadio Lapurdin, ateratako azken hartza 1965ko iñautetakoa  (gero 1969an berreskuratua izan zen).  Baionan 1905an hartza kaskarotekin atera omen zen, eta 1927an kaskaroteekin margotua ageri zaigu Kanbon (Tillac margolariak pintetuta) . Baitere Kanboko iñautekoa da da hartzak ageri den argazki bakarra den  (1953).  Zuberoan eta Nafarroa Beherean ere, hartza jausten da herrire iñautetan Arberats-eko inauterietan bezalaxea.

Irudian Bulgariar hartzak Perniko (irlanda) Surva jokuen maskaraden festibal internazionalan. http://www.bulgariatravel.com ataritik hartuta.

Ikusten denez hainbat inauterietan agertzen zaizkigu hartzak, Europan zehar :Austrian, Bulgarian, Moldobian, Polonian, Alemania, Grezian, Italian… Pirineoko bi aldetan: Frantziako kataluinian (Arles sur Tech, Prats de Mollo, St. Laurent de Cerdans..), Aragoin (Bielsan)…Baita , Kantabrian (Silio), Galizian (Salcedo)… eta Doike, Euskal Herrian:  Iparraldekoak aipatutakoak aparte, Markinan, Zalduondon, Iturenen…eta Arizkunen!!!

Arizkungo hartza eroa eta arriskutsua da benetan, erne ibili beharra dago harekin eta kateaturik ,karrikak korritzen ditu kalegoran-kalebeheran. Bere zaindari edo hezitzailea (hartzazaina) kontrolatzen saiatzen da, baña basapiztiak anker eta amorru biziaz “hiltzilariatik” ihes egitea saiatzen da. Haunitzetan lortzen du eta edozein norabide hartuta jendearen kontra jotzen du. Garai batean ez zituen maite argazkilariak sobera (gaur egun gutti ere) eta argazki kamararik gabe geratzeko arriskua bazuten (edo badugu) eta erraten da Aranzadiko etnografo ezagun bati, bederen bi argazki-kamera hautsi dizkiola dagoeneko animali suntsitzaile ta bortiz honek. Hartzaren “besarkadak” ez dituzte soilik bisitariak jasatzen baita ere “hitzilariak” (ehiztaria) bereak hartzen ditu! nahiz eta honek ere hartzari epelak ematen dion.

Arras garrantzitsua da inork ez ezagutzea nor ezkutatzen den mozorroaren azpian, eta aurpegia estaltzeaz gain, larruen usainak gordinak horretan laguntzen du, hartzaren mozorroa  zortzi ardi latxa larruz osaturikoa da eta bitxikeri bezala aipatu eztakitenendako Arizkungo artzak Nikolas izena du eta diotenez Arizkungo artza berez Bozaten atra zen lehenbiziko aldiz (bertze batzuk diote Erratzutarra dela).  Orain dela hainbertze urte, iñautiak iten ziren Arizkunen eta Bozaten eta auzoa bere hartza zun, Nikolas izenekoa eta urteak pastu ahala bateratu in izein ziren eta Nikolas Bozatiar hartza, ibaia pastu eta Arizkungo bidea hartuz Arizkunera joan zen, gaur egun arte. Seguraski haunitzek etzuten jakinen Nikolas hartzaren istoria baina halaxe kontatu zidan aspaldi Agustin Zebrian lagune. Gaur egun Arizkunen bakarrik ospatzen dire iñautiak baño  Bozaten ere ibiltzen dira puske biltzen. Orain dela urte dexente batzuk puskebiltze horretan musikariekin hartza bat buelta eman zuen Bozaten barna. Barrideentzat arras berexia izan zen berriz hartza Bozaten barna kustia, Nikolas ez izan arren!. Buelta ondoren Arizkungo plazan elkartu ziren biek.

Gaur egun Baztanen ez da Arizkungoa hartza bakarra, ondarreko urte hauetan Elizondoko gaztiak bere puskabiltzean hartzaren laguntasuna dute eta gizakundean ere Erratzu barna ibiltzen da, ta noski,  honek ere kandelarioan esnatuko ote zen! zeren…iñaute usaña, arras nabaria bai  da!!! Arizkuneneako…ijtu dantza, mozorro dantza ta sagardantza ikastaroekin, asteburuko gizakundearekin, mozorro prestatzearekin eta abar …Inaute ederrak pasa ezazuela!!!

Post hau iteko Dantzan.com atariako DantzaIkasi-ren Hartza, joaldunak eta kaskarotak idazlana erabili dugu, baitere eskerrak eman nahi nitun Agustin Zebriani Nikolas hartzaren ingurukoak kontatzeagatik eta Dantza.com-eko Oier Araolazari Carnival King of Europe proiektua ezagutarazteagatik (haunitz gozatu bai dut webgune horretan murgilduz)

Read Full Post »