Bada Irlandan erranairu bat hala erreten dula, euskaldunok irlandarren aitetxiak (arbasoak) garela eta Irlandara Hegoaldetik irtxi zirela dio galeikotar kondaira batek. Ba, erraten ahal da hori “halaxe dela”! zeren zerbait hola, zientifikoki baieztatu bai du Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Biomics Ikerketa taldeak… hori bai! berreun baztandarren genetika ikertu ondoren.
Zientzialari talde honek bi alditan etorri zen Baztanera, bere kokapena eta historia dela-eta, Europako leinu genetiko zaharrenetakoen balizko gordetegia bailara izan zitekela pentsatzen bai zuten. Hipotesi hori baieztatzeko asmoz, inguruko osasun zentroetara urbildu ziren eta bizilagunen laguntza eskatu zuten. Urbildutako baztandarrak galdera-sorta (kuestionario bat bete) erantzun ondoren; Abizena, aitetxi ta amatzi zer herrikoak ziren…berreun odol eta txua lagin hartu zuten, familien leinuen ikerketa genetikoa egiteko asmoarekin.
Ikerketa horren emaitzak Biomics-takoek (Marian Martínez de Pancorbo, Laura Valverde, Jaime Algorta eta Sergio Cardoso doktoreak) urtarrilaren 19an eskaini zuten Arizkuneneako sabaian eta…azterketa genetikoa, Baztan Haranako biztanleria Europako leinuen zaharrenetakoen artean kokatzen du. Hauexe da (nik errana edo erdi txantxetan nik hausnartuta), ez soilik gara irlandarren aitetxiak, baizik baita ere bitraniarrenak, bretoniarrenak, Iberiar penisulakoena, zenbait germaniar batzuenak, danamarkandarrenak eta islandiarrenak pixket bat ere bai!!! Jatorrizko Europar-mendebaldekotarren arbasoak, Baztan bezalako kantauri kostaldeko bailareetik atra omen ziren orain dela 15.000 urte inguru( goiko paleolitoan) eta Europa mendebaldean zehar zabaldu ziren.
- Argazkia. J.M ONDIKOL http://www.noticiasdenavarra.com.
Kontatezen dutenez azken glaziazioan edo azken izotz aroan(Würm glaziazioa) Europako iparraldea glaziarrez eta izotzetz bete zen, tenperatura globalaren jeitsiera emaez. Denboraldi luze honetan, izotzaren aurreratze eta atzeratzeak iraunkorrak izan zira, aurreratze handiena duela 18.000 urte gertatutakoa. Europako lur eremuak izoztuta zeudenez, bai animaliak eta bai haien gibeletik (ehizan) zebilen gizakiak klima epelago daukaten bailaretan babestuko dira. Europan, hiru aterpe nagusi egonen dira, Ukranialdekoa, Balkanak eta Franko-Kantauriarra izenarekin zauzen dena eta honen erdi erdian gaur egun Baztan dena zegon. Wurn izotz aroaren bukaeran (urte haunitzeko prozesua K.a. 18.000-10.000 urteak tarte) animaliak eta gizakiak bailara epelak utzi (batzuk) eta izoztugabeko lur eremu berriak berriz populatu zituzten. Hau guztie jakiña zen eta orain Biomics-ekoak zientifikoko korraboratu dute Baztandarrek bere ADN-an paleolitiko gizakiaren genea daramala eta Bailarako biztanleen artean antzinako leinu handiko kontzentrazioa mantentzearen azalpena, lurraldearen ezaugarrian izan dezake zerikusia. Bailararen orografia itxia biztanleria homogeneo bat osatzeko lagun dezake eta baitere ondorengo izandako migrazioak eragin gutxiago izatea lagunduko zuen.
Zientzilariek baztandar gizonei “kromosoma y” (gizonez gizonez pasten dena) aztertu zuten eta emakumei berriz “ADN mitokondriala” (amatik alabetara soilik pasten dena) eta bietan emandako emaitzak espero zirenak izan ziren, Kromosoman y nagusia zen RB1 eta emakumeta nagusi H (Helena) leinukoak ziren, euskaldun artean nagusienak direnak. Behitiko grafikotan arras ongi ikus daiteke gen horiek (gorriz) Europa Mendebaldean zehar zabaldu arren Euskal Herrian hardatz nagusia duten (intensitate haundiagoa ADN mitokondriala eta nagusiagoa kromosoma y-koan)
Grafikoak ikusita eta hitzaldia entzun ondoren bi konklusioetara irtxi nintzen: Bata, arras giza talde endogamikoa garela, erran behar galdera hau bota zitzaiela zientzilariei eta hauek baiez baña aldi berean neurri nahiko batean irekiak izan garela eta bertze giza taldekin beharrezkua nahastu garela, neolito garaian adibidez (zer erran behar!!!) eta bigarrena orain ulertzen dutela Baztandarr batzuen (nik barne) portaera prehistorikoa arlo batzutan, dantza konkretu baten kasuan, ehiztari amorratuak, kanpotarrekin mesfidanteak izatea….
Txantxak aparte utzita erran behar da, Baztandarrak K.A 20.000 urtetik edo gehigotik bailara hontan dabiltzatela benetan korraboratzeko edo biribiltzeko ikerketa honekin batera beharrezkoa izanen zela antzinako hezurrak (paleolitiko garaikoak) edo arrastroak aurkitzea (Ekain kobazuloko margoak bezala) zeren Baztanen, gizakien arrastorik zaharrenak Neolitiko garaiakoak ditugu, orain dela 5.000 urte inguruko hainbat eta hainbat trikuharri, zutarri eta harrespilak, baño ez daude edo bederen ez dira aurkitu oraindik arrastorik zaharragokoak!!!..
Utzi erantzun bat