Ilbeltzaren 13an, Xuban Zaldain amaiurtarraren koronazio egunan ( baba errege bezala) aintzinako Nafar erreinuko noblezia, berriz ikustea posible izan zen. Amaiurko karrikan, ermita behiti, prozesio ilaran, elizaraño (antzeztuz) Nafarroko erregea (Patxi Urrutia), erregiña (Miren Garmendia), Karlos Bianako printzea-rekin batera (Joseba Aleman), napar noblezia zegoen: jauntxoak, zaldunak, “ricohombres”, infanzonak eta …doike! tokiko kapareak !(hidalgoak).
Kaparetasuna nobleziaren titulo apalena da, baña kapareak hainbat pribilegioren jabe eta pertsona librea zen eta Jakina da baztandarrak historikoko kapareak izan direla. Dokumentutan ageri zaigu 1393an Karlos III.ak (Karlos Noblea) Elizondarren kaparetasuna onartu zuela eta 1397an, errege berberak, Baztandarren kaparetasunai buruz “sean mantenidos en lur condiciones de fidalguía e infançonía” aipatu zula. Urte batzuk geroxago Karlos III.ren alaba zena eta garai horretan Nafarroko erregiña, Blanka eta bere senarra Joanes II.ak (Argoiko Juan) erregea, zerriak mendian bazkatzeagatik petxak kobratu nahi izan zituzten baztandarrei. Horren aurka Haranak Kontuen Ganbarara (camara de comptos) jo eta 1440. urtean auzia irabazi zuen. Kontu Ganbaren sententziaren bitartez Bianako printzea 1441an egiaztatutako zun baztandarrei, talde-kaparetasuna onartu zitzaiela eta halaxe, idatzita geldituko da historiarako: “vecinos et moradores en la dicha tierra de Baztan, así clérigos, como legos, fijosdalgo, francos et indepnes de toda pecha et servitud”.
Baztandarren kaparetasuna talde-kaperatasuna zen eta gañera ez eskaruta edo erregeak emana baizik berekoak (aintzinatik etorria). Baña baita ere izan ziren baztandar batzuen kasuan kaperatasuna bakarka lortu zutela eta hoietako lehena, (bederen ala agertzen zaigu Baztango Udal artxiboan) Pedro de Maya soldadu amaiurtarra ian zen.
Pedro Esarteri esker, berak ikertu bai zun eta bere “Navegantes del interior, emigracion de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” (Nabarralde 2009) liburuan agertzen den bezala badakigu udal-agiritegiko kaparetasun atalburuko zerrenda Pedro de Mayak hasten dula, berak izanez bakarkao kaperatsuna lortzen dun lehenengo baztandarra. Urtea 1523 da (konkista garaian) eta dena zer pentsatzea ematen du opari edo “gracia” gise lortu dula, konkistatzailen oparia hain zuzen!
Pedro Esartek, aistion aipatutako liburuan erraten digu Amaiurko Pedrok 1520ko maiatzan 17an agertzen da Nafarroan, Italiatik dator eta han gaztelaniarrei edo obe errena inperioari soldadu gise zerbitzatu du. Berarekin Karlos emperadorearen “merced” bat dakar (pretatutako zerbitzuagatik). Mercez horretan Pedro de Maya Bassagne izeneko mendiaren jabe eta nagusia dela ageri da. Pentsatzekoa da Napar lealak Amaiurren dauden bitartean merced hori bortz axola edo jaramonik inportantzia izanen zula, baña ala zan edo ez bazan gauza da, Bassagne izena duen mendia ez izan arren berak Bassoa mendia jabetzan hartzen du eta erreten ahal da mendiak “pribatizatzen” lehenegoa izanen dela. Mendi horretan Mehategiak irekiko dira eta XVI. eta XVII. mendetan inbaditzalen Estadua mineral materiala aterako du. Urrengo mendean Basasoa izena galduko zun eta Erregearena izenarekin zautuko da mendia.
Pedro de Mayaren arrastoa Esartek dion bezala arras errexa segitzea da, zeren bizitzan zehar hainbat pleitu eta epaiketak izan zitun. Bitxikeri bezala aipatzan ahal dugu 1527an Zaragozara 12 urtez erbesteratu izan zela elizgizon bat hiltzagatik, dirudienez, eliztarra Pedroren Maria de Berroeta emaztearikin arreman estu-estuak omen zituen.
Post hau iteko urrego tokitik informazioa erabili da:
Pedro Esarteren “Navegantes del interior, emigracion de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” (Nabarralde 2009) liburua.
Wikipedia entziklopedia askea.
Post hontako argazkiak Amaiurren ospatutako Baba erregearen koronazio egunan atraiak daude, argazki sail osoa fazebookeko perfilan eta pikasawebean ikus daiteke.
Utzi erantzun bat