Baztanen bada ala bazen edo obe pensatuta, badago (zeren Aranzadikoak udaro pixkanaka pixkanak hondareak atratzen aritzen bai dire) gaztelu mitiko bat. Gaztelu hori doike, Amaiurko gaztelua da, baña ez bakarra! gure bailaran eta inguruan, bertze batzuk izan bai dira.
Belaten Gazteluzar izeneko muino batean Belateko gotorlekoa dago (bederen geratzen dena). Gotorlekoa XVIII. mendekoa da baña izena dion bezala zihuraunitz “gaztelu zahar” baten gainean ereikia izanen zen eta zertaz ez! bere harriak erabiliak. Gotorlekoua gurutze oinplanoa (planta) dauka eta erdian dorre oktogonal bat izango zun. Nabariak dira oraindik gezileiho edo saieterak nahiz eta kasu hontan geziak baño ia fusilak ageriko ziren kuku-leiho hoietatik. Aljibea lur azpian dago eta gaztelua inguratzen, defentsa moduan lubanarro (fosoa) bat eta aldapatxoak ditu.
Gotorleku honek galtzada zaharra eta Belateko pasua defenditzen zun eta pentsatzekoa da artilleria piezak izango zula handik jaurtitzeko..
Baztanetik hurbil, Urdazubiko lur eremutan, Azkar goragunean (500 m) Azkarreko izeneko gazteluaren aztarnak ageri dira. Azkarretik, bistak paregabea dira, Kantauriko kostaldea begiaztatzen ahal da eta garranzitsuenagoa dena! Lapurdiko Arranomendi (Mondarrain) mendiarekin ikus-harreman zuzena du, jakinez, han Mondarraineko Nafar gaztelua kokatzen zela. Gaztelu honen lehenego erreferentzia 1239koa da eta eskuizkribu hortan Teobaldo Ia Urdazubiko monastegiaren esku uzten dula ageri da. Ingalaterraren eta Nafarroaren arteko 1237-1247ko gerraren ondoren, 1249ko Lizarrako bake negoziketako dokumentuan, ageri zaigu Inglesak gaztelua indarrez hartu zutela eta gizon guztiak hil omen zutela.
2.09an Gestion Cultural Larrate bidez arkeologia-indusketak egin ziren eta harresiaren zatiak agertu ziren arren ez zen ezta aljibearen ezta dorre baten arrastorik aurkitu, arraroa izanez erdi aroko gaztelu batendako
Erran behar bai Amaiurkoa, Belatekoa eta Azkarreko gazteluak bertze gaztelu batzuen ondorekoak direla eta jatorrian zihuraski, muino hoietan gaztelu baskon bat egonen zen. Gaztelua, harresi, murru gotor, dorre, lubanarro…ez babestu eta sendotutako eraikin edo eraikin-multzoa da eta erran nahi duen gaztelu gotorleku hitza, latineko castellum-etik eratorria da, era berean castellum castrum -en (plaza gotortua) diminutiboa delarik. Defentsarako egitura hau Erdi Aroko ikur ugarietako bat den arren, Neolitoko muino gotortuetan du jatorria, hauek castro izena jasoko zutelarik Antzinako Erroman.
Honi buruz hain zuzen, kastroak, gazteluak, muruak …eta halakoak, Iñaki Sagredrok, joan zaigun urtean “vascones poblamiento defensivo en el Pirineo” (Pamiela 2011) liburu interesgarria kaleratu du. Liburu honetan, erromatarrek deitutako “saltus vasconum“- eko antzinako baskoien defentsa-gazteluak (castrum-ak) aztertu, ikertu eta katalogatzen ditu, hau islatzeko aireko irudiaz, mapa historikoak, krokisak eta argazkiaz baliatzen da.
Erromatarrek Ebro inguruko lur eremuari Ager Vasconum deitzen zioten eta eremu menditsuari (Pirineoak) berriz Saltus Vasconum. Pirineoko aranetan toponimian agertzen diren: “gaztelu-gaztulu”, “muru” “iru”..aztertuz hasiz, beren inguruan tumuloak badiren, muinuaren altuera, ikuspena…baskoien aintzinako “gazteluak” ikertzeko, lehenengo urratsa ematen digu Iñaki Sagredok. Plaza gotortu hoiek, batzuk Neolito garaiakoak izan daiteke, hoietako batzuk mendeak pasata hustuak, utziak eta abandonatoak izanen ziren, akaso bertze batzuk berrerabiliak, obetuak, haundituak …(VII, VIII. mendetan godoen eta frankoen erasoetik babesteko, X. menderartio musulmandarrengatik) eta agian zenbaitzuk erdiaroko gazteluen oinarriak izatera, iritsiko ziren.
Baztan bailara, Erronkari, Salazar, Aezkoa, Artzibar, Erro, Esteribar, Bertiz Arana, Xareta, Malerreka eta Bortziriakin batera erromatarrek deitzen zuten Saltus Vasconum partea da eta nola ez! “gaztelu” hitza toponimian auserki ageri zaigu. Iñaki Sagredoren liburuko Baztango atalean, Beartzungo “gazteluak” nabarmentzen ditu. Bi kmtroko diametro batean Bortz “gazteluko borda” badire, bata Elbete inguruan, Santa Barbara ermita zaharran, bertze bat Tellerian, bertzia Irlintzeko haitzetan, baitere Alka mendian Kuartel abandonatuaren inguruan eta ondarrekoa Burga inguruan. Guzti hau eta inguruan aztarna megalitikoak badenez pentsatzekoa da inguru horretan garai batean kastro edo herrixka baskoi bat izatea edo oraindik aurktitu gabe egotea!
Post hau iteko erabili den materiala:
Iñaki Sagredoren “Vascones poblamiento defensivo en el Pirineo” (Pamiela 2011) liburua.
eta Wikipedia.
Arras oportunoa zure artikulua, Haizego! Nafar Kulttur mini-ministroa Madrilen dabilela, Fitur turismo erakus azokan Nafarroako gazteluak eta Reynoaren “inkorporaziona” promozionatzen. Seguru atzenduko zaiela Amaiurkoa (edo letra txikitan agertuko dela). Eta seguru atzenduko zaiola erratea gaztelu guztiak xehatuak izan zirela (jaun lagunenak utzita, noski), zigor gisa eta erresistentzia eragozteko. Eta askoz geroago bakar batzuk “Exin Castillos” jostatailuzko piezekin berreraikiak izan direla.
Horretan ere Amaiurren egiten ari den lana apartekoa da, eta goraipatzekoa.
Ordea Belateko gotorlekuko historia ez omen da hain nabarmengarria. Ultzama aldeko haurrok amesten genuen hamaika bataila bizi izan zirela bertan, Erdi Aroan, eta hamaika fantasma ibiltzen zirela oraindik harri horien artean. Baina Lurdes Iraizotz-ek “Aproximación a la historia de Ultzama” liburuan azaltzen duenez, gotorleku hori XIX. mende amaieran sos alde batzuk xahutzeko aitzakia baino ez zen izan. Eraiki, lau goardia sartu, aspertu eta segituan desegin zen.
Ultzamarroi soilik geratzen zaigu amestea harri horien azpian bi antigoaleko “castro” edo dorre bat egon zela, benetan, erromatarren garaian edo. Eta horretan ere Iñaki Sagredoren lana eskertzekoa da, doike! Liburu hori fitxatuta!
Eskermile Iperra beti bezala, arras interesgarrie aipatzen duzune!
Elbeten bada Gaztelua Etxea… gaiarekin zerikusia ote du?
aupa. Nonbait irakurri nuen iruritan baleza gaztelua. Ez dakit Dorrea-ren gatik esaten suten edo beste baten gatik. Izetekotan leku aproposena oraingo Camposantua da. Noiz baitere urbiltzen bazara, fija zaitez aderdi berrire emmaten duten muroak eta sarrera.
zorionak artzen duzun lanaren gatik. estimetzen da.
@Rakel, akaso bai zerda etxe bat? bearzuneko “gazteluak” natzu borda dira hoietako bat Elbete hondoan dago, hori zizan daiteke?…behituko behar zen nahiz eta postan “gazteluak” garai bateko gotorleku edo soilik etsi bat adierazten dute, ” castellum castrum” bat.
@Angel eskermile zuri irakurtzeagatik, gauza da orain dela egun gutti Ituritako kanposantuan egon nintzela argazkiak atratzen eta egie da hortik herri eta inguru guztia kontolatzen dena eta lekue aproposa izanen zela “gaztelu” bat egoteko eta pena da en nintzela konturatu alderdi berriko muruak eta sarrera…hori jakinda berriz pastuko nai. Eskermile bie.