Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2012(e)ko urtarrila

Bada Irlandan erranairu bat hala erreten dula, euskaldunok irlandarren aitetxiak (arbasoak) garela eta Irlandara Hegoaldetik irtxi zirela dio galeikotar kondaira batek. Ba, erraten ahal da hori “halaxe dela”! zeren zerbait hola, zientifikoki baieztatu bai du Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Biomics Ikerketa taldeak… hori bai! berreun baztandarren genetika ikertu ondoren.

Zientzialari talde honek bi alditan etorri zen Baztanera, bere kokapena eta historia dela-eta, Europako leinu genetiko zaharrenetakoen balizko gordetegia bailara izan zitekela pentsatzen bai zuten. Hipotesi hori baieztatzeko asmoz, inguruko osasun zentroetara urbildu ziren eta bizilagunen laguntza eskatu zuten. Urbildutako baztandarrak galdera-sorta (kuestionario bat bete) erantzun ondoren; Abizena, aitetxi ta amatzi zer herrikoak ziren…berreun odol eta txua lagin hartu zuten, familien leinuen ikerketa genetikoa egiteko asmoarekin.

Ikerketa horren emaitzak Biomics-takoek  (Marian Martínez de Pancorbo, Laura Valverde, Jaime Algorta eta Sergio Cardoso doktoreak) urtarrilaren 19an eskaini zuten Arizkuneneako sabaian eta…azterketa genetikoa,  Baztan Haranako biztanleria Europako leinuen zaharrenetakoen artean kokatzen du. Hauexe da (nik errana edo erdi txantxetan nik hausnartuta), ez soilik gara irlandarren aitetxiak, baizik baita ere bitraniarrenak, bretoniarrenak, Iberiar penisulakoena, zenbait germaniar batzuenak, danamarkandarrenak eta islandiarrenak pixket bat ere bai!!!  Jatorrizko Europar-mendebaldekotarren arbasoak, Baztan bezalako kantauri kostaldeko bailareetik atra omen ziren orain dela  15.000 urte inguru( goiko paleolitoan) eta Europa mendebaldean zehar zabaldu ziren.

Argazkia. J.M ONDIKOL http://www.noticiasdenavarra.com.

Kontatezen dutenez azken glaziazioan edo azken izotz aroan(Würm glaziazioa) Europako iparraldea  glaziarrez eta izotzetz bete zen, tenperatura globalaren jeitsiera emaez. Denboraldi luze honetan, izotzaren aurreratze eta atzeratzeak iraunkorrak izan zira, aurreratze handiena duela 18.000 urte gertatutakoa. Europako lur eremuak izoztuta zeudenez, bai animaliak eta bai haien gibeletik (ehizan) zebilen gizakiak klima epelago daukaten bailaretan babestuko dira. Europan, hiru aterpe nagusi egonen dira, Ukranialdekoa, Balkanak eta Franko-Kantauriarra izenarekin zauzen dena eta honen erdi erdian gaur egun Baztan dena zegon. Wurn izotz aroaren bukaeran (urte haunitzeko prozesua  K.a. 18.000-10.000 urteak tarte) animaliak eta gizakiak bailara epelak utzi (batzuk) eta izoztugabeko lur eremu berriak berriz populatu zituzten. Hau guztie jakiña zen eta orain Biomics-ekoak zientifikoko korraboratu dute Baztandarrek bere ADN-an paleolitiko gizakiaren genea daramala eta Bailarako biztanleen artean antzinako leinu handiko kontzentrazioa mantentzearen azalpena, lurraldearen ezaugarrian izan dezake zerikusia. Bailararen orografia itxia biztanleria homogeneo bat osatzeko lagun dezake eta baitere ondorengo izandako migrazioak eragin gutxiago izatea lagunduko zuen.

Zientzilariek baztandar gizonei “kromosoma y” (gizonez gizonez pasten dena)  aztertu zuten eta emakumei berriz “ADN mitokondriala” (amatik alabetara soilik pasten dena) eta bietan emandako emaitzak  espero zirenak izan ziren, Kromosoman y nagusia zen RB1 eta emakumeta nagusi H (Helena) leinukoak ziren, euskaldun artean nagusienak direnak. Behitiko grafikotan arras ongi ikus daiteke gen horiek (gorriz) Europa Mendebaldean zehar zabaldu arren Euskal Herrian hardatz nagusia duten (intensitate haundiagoa ADN mitokondriala eta nagusiagoa kromosoma y-koan)

H taldea (ADN mitokondriala aztertuz)

R1b taldea (kromosoma y aztertuz)

Grafikoak ikusita eta hitzaldia entzun ondoren bi konklusioetara irtxi nintzen: Bata, arras giza talde endogamikoa garela, erran behar galdera hau bota zitzaiela zientzilariei eta hauek baiez baña aldi berean neurri nahiko batean irekiak izan garela eta bertze giza taldekin beharrezkua nahastu garela, neolito garaian adibidez (zer erran behar!!!) eta bigarrena orain ulertzen dutela Baztandarr batzuen (nik barne) portaera prehistorikoa arlo batzutan, dantza konkretu baten kasuan, ehiztari amorratuak, kanpotarrekin mesfidanteak izatea….

Txantxak aparte utzita erran behar da, Baztandarrak K.A 20.000 urtetik  edo gehigotik bailara hontan dabiltzatela benetan korraboratzeko edo biribiltzeko ikerketa honekin batera beharrezkoa izanen zela antzinako hezurrak (paleolitiko garaikoak) edo arrastroak aurkitzea (Ekain kobazuloko margoak bezala) zeren Baztanen, gizakien arrastorik zaharrenak Neolitiko garaiakoak ditugu, orain dela 5.000 urte inguruko hainbat eta hainbat trikuharri, zutarri eta  harrespilak, baño ez daude edo bederen ez dira aurkitu oraindik arrastorik zaharragokoak!!!..


Advertisements

Read Full Post »

Ilbeltzaren 13an, Xuban Zaldain amaiurtarraren koronazio egunan ( baba errege bezala) aintzinako Nafar erreinuko noblezia, berriz ikustea posible izan zen.  Amaiurko karrikan, ermita behiti, prozesio ilaran, elizaraño (antzeztuz) Nafarroko erregea (Patxi Urrutia), erregiña (Miren Garmendia),  Karlos Bianako printzea-rekin batera (Joseba Aleman), napar noblezia  zegoen:  jauntxoak, zaldunak, “ricohombres”, infanzonak eta …doike! tokiko kapareak !(hidalgoak).

Kaparetasuna nobleziaren titulo apalena da, baña kapareak  hainbat pribilegioren jabe  eta pertsona librea zen eta  Jakina da baztandarrak historikoko  kapareak izan direla. Dokumentutan ageri zaigu 1393an Karlos III.ak (Karlos Noblea) Elizondarren kaparetasuna onartu zuela eta 1397an, errege berberak, Baztandarren kaparetasunai  buruz  “sean mantenidos en lur condiciones de fidalguía e infançonía”  aipatu zula. Urte batzuk geroxago Karlos  III.ren alaba zena eta garai horretan Nafarroko erregiña, Blanka eta bere senarra  Joanes II.ak (Argoiko Juan) erregea, zerriak mendian bazkatzeagatik petxak kobratu nahi izan zituzten baztandarrei. Horren aurka Haranak Kontuen Ganbarara  (camara de comptos) jo eta 1440. urtean auzia irabazi zuen. Kontu Ganbaren sententziaren bitartez  Bianako printzea 1441an egiaztatutako zun baztandarrei, talde-kaparetasuna onartu zitzaiela eta halaxe, idatzita geldituko da historiarako: “vecinos et moradores en la dicha tierra de Baztan, así clérigos, como legos, fijosdalgo, francos et indepnes de toda pecha et servitud”.

Baztandarren kaparetasuna talde-kaperatasuna zen eta gañera  ez eskaruta edo erregeak emana baizik berekoak (aintzinatik etorria). Baña baita ere izan ziren baztandar batzuen kasuan kaperatasuna bakarka lortu zutela eta hoietako lehena, (bederen ala agertzen zaigu Baztango Udal artxiboan) Pedro de Maya soldadu amaiurtarra ian zen.

Pedro Esarteri esker, berak ikertu bai zun eta bere Navegantes del interior, emigracion de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV” (Nabarralde 2009) liburuan agertzen den bezala badakigu udal-agiritegiko kaparetasun atalburuko zerrenda Pedro de Mayak hasten dula, berak izanez bakarkao kaperatsuna  lortzen dun lehenengo  baztandarra. Urtea 1523 da (konkista garaian) eta dena zer pentsatzea ematen du opari edo “gracia” gise lortu dula, konkistatzailen oparia hain zuzen!

Pedro Esartek, aistion aipatutako liburuan erraten digu Amaiurko Pedrok 1520ko maiatzan 17an agertzen da Nafarroan, Italiatik dator eta han gaztelaniarrei edo obe errena inperioari soldadu gise zerbitzatu du. Berarekin Karlos emperadorearen “merced” bat dakar (pretatutako zerbitzuagatik). Mercez horretan Pedro de Maya Bassagne izeneko mendiaren jabe eta nagusia dela ageri da. Pentsatzekoa da Napar lealak Amaiurren dauden bitartean merced hori bortz axola edo jaramonik inportantzia izanen zula, baña ala zan edo ez bazan gauza da, Bassagne izena duen mendia ez  izan arren berak Bassoa mendia jabetzan hartzen du eta erreten ahal da mendiak “pribatizatzen” lehenegoa izanen dela. Mendi horretan Mehategiak irekiko dira eta XVI. eta XVII. mendetan inbaditzalen Estadua mineral materiala aterako du. Urrengo mendean Basasoa izena galduko zun eta Erregearena izenarekin zautuko da mendia.

Pedro de Mayaren arrastoa Esartek dion bezala  arras errexa segitzea da, zeren bizitzan zehar hainbat pleitu eta epaiketak izan zitun. Bitxikeri bezala aipatzan ahal dugu 1527an Zaragozara 12 urtez erbesteratu izan zela elizgizon bat hiltzagatik, dirudienez, eliztarra Pedroren  Maria de Berroeta emaztearikin arreman estu-estuak omen zituen.

Post hau iteko urrego tokitik informazioa erabili da:

Pedro Esarteren Navegantes del interior, emigracion de Baztan y Nafarroa Behera desde el siglo XIV (Nabarralde 2009) liburua.

Wikipedia entziklopedia askea.

Post hontako argazkiak  Amaiurren ospatutako Baba erregearen koronazio egunan atraiak daude, argazki sail osoa fazebookeko perfilan eta pikasawebean ikus daiteke.

Read Full Post »

Gazteluak.

Baztanen bada ala bazen edo obe pensatuta, badago (zeren Aranzadikoak udaro pixkanaka pixkanak hondareak atratzen aritzen bai dire) gaztelu mitiko bat. Gaztelu hori doike, Amaiurko gaztelua da, baña ez bakarra! gure bailaran eta inguruan, bertze batzuk izan bai dira.

Belaten Gazteluzar izeneko muino batean Belateko gotorlekoa dago (bederen geratzen dena). Gotorlekoa XVIII. mendekoa da baña izena dion bezala zihuraunitz “gaztelu zahar” baten gainean ereikia izanen zen eta zertaz ez! bere harriak erabiliak. Gotorlekoua gurutze oinplanoa (planta) dauka eta erdian dorre oktogonal bat izango zun. Nabariak dira oraindik gezileiho edo saieterak nahiz eta kasu hontan geziak baño ia fusilak ageriko ziren kuku-leiho hoietatik. Aljibea lur azpian dago eta gaztelua inguratzen, defentsa moduan lubanarro (fosoa) bat  eta aldapatxoak ditu.

Gotorleku honek galtzada zaharra eta Belateko pasua defenditzen zun eta pentsatzekoa da artilleria piezak izango zula handik jaurtitzeko..

Argazkia Pello San Millan.

Baztanetik hurbil, Urdazubiko lur eremutan, Azkar goragunean (500 m) Azkarreko izeneko gazteluaren aztarnak ageri dira. Azkarretik, bistak paregabea dira, Kantauriko kostaldea begiaztatzen ahal da eta garranzitsuenagoa dena! Lapurdiko Arranomendi (Mondarrain) mendiarekin ikus-harreman zuzena du, jakinez, han Mondarraineko Nafar gaztelua kokatzen zela. Gaztelu honen lehenego erreferentzia 1239koa da eta eskuizkribu hortan Teobaldo Ia Urdazubiko monastegiaren esku uzten dula ageri da. Ingalaterraren eta Nafarroaren arteko 1237-1247ko gerraren ondoren, 1249ko Lizarrako bake negoziketako dokumentuan, ageri zaigu Inglesak gaztelua indarrez hartu zutela eta gizon guztiak hil omen zutela.

2.09an Gestion Cultural Larrate bidez arkeologia-indusketak egin ziren eta harresiaren zatiak agertu ziren arren ez zen ezta aljibearen ezta dorre baten arrastorik aurkitu, arraroa izanez erdi aroko gaztelu batendako

Erran behar bai Amaiurkoa, Belatekoa eta Azkarreko gazteluak bertze gaztelu batzuen ondorekoak direla eta jatorrian zihuraski, muino hoietan gaztelu baskon bat egonen zen. Gaztelua, harresi, murru gotor, dorre, lubanarro…ez babestu eta sendotutako eraikin edo eraikin-multzoa da eta erran nahi duen gaztelu gotorleku hitza, latineko castellum-etik eratorria da, era berean castellum castrum -en (plaza gotortua) diminutiboa delarik. Defentsarako egitura hau Erdi Aroko ikur ugarietako bat den arren, Neolitoko muino gotortuetan du jatorria, hauek castro  izena jasoko zutelarik Antzinako Erroman.

Honi buruz hain zuzen, kastroak, gazteluak, muruak …eta halakoak, Iñaki Sagredrok, joan zaigun urtean “vascones poblamiento defensivo en el Pirineo”  (Pamiela 2011) liburu interesgarria kaleratu du.  Liburu honetan, erromatarrek deitutako “saltus vasconum“- eko antzinako baskoien defentsa-gazteluak (castrum-ak) aztertu, ikertu eta katalogatzen ditu, hau islatzeko aireko irudiaz, mapa historikoak, krokisak eta argazkiaz baliatzen da.

Erromatarrek Ebro inguruko lur eremuari  Ager Vasconum deitzen zioten eta  eremu menditsuari (Pirineoak) berriz Saltus Vasconum. Pirineoko aranetan toponimian agertzen diren: “gaztelu-gaztulu”, “muru” “iru”..aztertuz hasiz, beren inguruan tumuloak badiren, muinuaren altuera, ikuspena…baskoien aintzinako “gazteluak”  ikertzeko, lehenengo urratsa ematen digu Iñaki Sagredok. Plaza gotortu hoiek, batzuk Neolito garaiakoak izan daiteke, hoietako batzuk mendeak pasata  hustuak, utziak eta abandonatoak izanen ziren, akaso bertze batzuk berrerabiliak, obetuak, haundituak …(VII, VIII. mendetan godoen eta frankoen erasoetik babesteko,  X. menderartio musulmandarrengatik) eta agian zenbaitzuk erdiaroko gazteluen oinarriak izatera, iritsiko ziren.

Baztan bailara, Erronkari, Salazar, Aezkoa, Artzibar, Erro, Esteribar, Bertiz Arana, Xareta, Malerreka eta Bortziriakin batera erromatarrek deitzen zuten Saltus Vasconum partea da eta nola ez! “gaztelu” hitza toponimian auserki ageri zaigu. Iñaki Sagredoren liburuko Baztango atalean, Beartzungo “gazteluak” nabarmentzen ditu. Bi kmtroko diametro batean Bortz “gazteluko borda” badire, bata Elbete inguruan, Santa Barbara ermita zaharran, bertze bat Tellerian, bertzia Irlintzeko haitzetan, baitere Alka mendian Kuartel abandonatuaren inguruan eta ondarrekoa Burga inguruan. Guzti hau eta inguruan aztarna megalitikoak badenez pentsatzekoa da inguru horretan garai batean kastro edo herrixka baskoi bat izatea edo oraindik aurktitu gabe egotea!

Post hau iteko erabili den materiala:

Iñaki Sagredoren “Vascones poblamiento defensivo en el Pirineo”  (Pamiela 2011) liburua.

eta Wikipedia.

Read Full Post »

“The Artist” filmearen azala.

Urte hasiera hontan eta haurrentzako hainbat pelikulak ikusi arren, denbora eta gogoak atra nun eta berriz zinemara bueltatu nintzen, aspalditik kuriositatea pizten zidan pelikula bat ikustera. Eguberritako oporretan, Golem Yamagutxi-tan ematen zuten eta “sala” hoiek arabera, zinta arras bitxia zen, frantsa izanez gain pelikula mutua da. Luzematraia, zuri beltzez errodatuta dago,  The Artist izena du eta bere istorioa  Hollywood-en 1927 eta 1931 artean gertatzen da. Pelikulan, George Valentin zine mutuaren izarra dena eta  zinema soinudunaren aroa etortzen dela ta,  zine berri hortan aukerik ez dula isladatzen du, bertzealdetik Miller Peppy gazte dantzaria dugu eta neska honi soinidun zinema  aukera paregabea ekartztzn dio.

Erran dugunez, filma garai haietako pelikula bat bezala grabatu dute, hauxe da mutua. Zinema mutua elkarrizketa eta soinurik gabeko zinema da eta zinemaren sorreratik  1920ko hamarkadaarte iraun zuen. Geroztik, teknikaren aurrerapenari esker, zinema soinudunaren aroa hasi zen.

Sarritan, eszenen artean paragrafo idatziak agertzen ziren pantailan, narratzaile baten azalpen moduan edo elkarrizketen zatiak erakutsiz. Halaber, orduko zinema-aretoetan zuzenezko musika jotzen zen pelikula eman bitartean, nolabait pantailan gertatutakoari jarraituz.

Holaxe dela ta, pelikula ikusten nuen bitartean, nere amatxiz oroitu nintzen, berari entzuna bai nion, berak ikusitako lehen pelikula 1925aldera izan zela Elizondoko “salon parrokialan” eta doike!.. pelikula mutua zen eta baitere zuzeneko musika zeukan, musika Banda Recreo de Elizondo-ko gazte batzuk patzen bai zuten!

Aipatzen dutenez zinema Bailarara 1923 aldera iritsi zen, hain justu Elizondora eta emanaldiak elizako “salon parrokialan” izaten ziren. Zinea urte hoietan herria “erreboluzionatzen” du, igandero aretoa jendez betetzen zen eta segidan aistion aipatu dugu bezala, gazte batzuk guntatzen dira eta “Salon parrokialako Orquestina” osatzen dute. Musikari gazte hauek Charlot, Buster Keaton, Harold Lloyd, Rodolfo Valentino…antzeztutako lanei eta istorioei, musika patzen diote eta aretori ta pelikulari giro magikoa ematea lortzen dute. Urte hoietan ahazteziña da hamabortz urteko Juanito Eraso bat, bigarren biolina jotzen.

Urrengo hamarkadan Salon Parrokialari konpetentzia ateratzen zaio eta baita ere musikarie, zeren  “Sala Maitena”  irekiatzearekin batera, zine komertziala iristen da eta honekin “disko sinkronoizatua”, irudiarekin parera joaten zen soinu diskoa. Gezurra dirudi arren garai hartako etudio famatuen; Paramount, Fox eta Warnerko produkzio oberenak Maitenako aretoatik pasatu ziren.

Maitena zinema, Kasino parean zegon (gaur egun Mariano Izeta laxoa plaza dena) eta bere nagusiak Olabe ta Alfonso Etxenike ziren. Etxenikek aipaten zun eskualdean zine komerziala bakarra zirenez eta zine munduako jendetzat toki ezezaguna zenez, proba moduan, pelikula aunitz estrenatu zirela Donostian estreinatu baño lehen. Baitere erraten zun pelikula banatzailei guttiago ordaintzen zietela eta adibide bezala aipatzen zun, “la Fox” hogei pelikula erostera behartzen baldin bazuen, zazpi oberenak erosten zutela,  meatxatuz urrengoan “la Paramout” edo “la Warneri” erosiko zietela erranez. 1935an Alfontso Etxenikek “Vuelan mis canciones” (Schubert-enbizitza) 1,50 €tan (250 pzta) erosi zun.

Maitena kriston arrakasta izan zun eta hori, gehienetan “disko sinkronizatua” trabatzen zela edo “rayatua” etortzen zela eta gainera batzutan. (udetan gehien bat)  behar zen idar eletrikoa, Elizondoko zentrala ez zula sortzen!…baina funzioa batzenean Maitena betetzen zen eta Elizondoko 2.500 biztanletik erdia, urte osoko abonoa erosten zun eta zinema aretoa zeukan 1.000 eserlekuak (anfiteatroa eta larraina) urte osorako salduak ziren. Soilik takillara atratzen ziren, aurretik abonaduak egun hartan ez zela joango jakinarazten bazuten!!! Emandako pelikula, ona eta arreta edo ikusmina haundia bazun, enpresarioak autobusak alokatzen zituzten Aniz, Almandoz  edo Berroetako jendea ekartzeko.

1936an bertze baztandar haunitz bezala Alfono Etxenike Iparraldera alde egin behar izan zun eta Maitena itxi zen.  Gerra ondoren zine emanaldiak soilik “salon parrokialan” izaten ziren eta zentsura zorroza zen nagusi. 1940an berriro Sala Maitena ateak irekitzen du eta zentsura l horreri aurre eginen dio edo bederen konpetentzia iteko, horretaz baliatuko da. Bi zine areto artean borroka moral bat sortu zen, batan gomendatutako pelikulak botatzen ziren bertzian  zensurak  gaitzetsitakoak ematen saiatzen ziren. Adibide bezala aipatu, debekatuta zegoen Ariam pelikula Maitenakoek bere bezeroei ixilpean jakinaraziz bota zuten eta Elizondon posible ikustea izan zen. Baina egoera gero eta gaizkiagotuta zegoen eta hondarrian  Maitena zinema ateak itxi zun betirako. Zinea Salon Parrokialan segituko ziren emanez baña hau ere denborarekin isteko zen, baña ez zen akitu pelikulak pantaila haundiak ikusteko aukera, zeren 70. eta 80. hamarkadan Elizondoko Pilarreko mojen izugarrizko aretoan, zinea botatzen hasiko ziren, lehenik beraiek eta denborarekin, udaletxea eta hainbat baztandar talde kulturalen laguntzakin…gehienen bat eguberriko oporretan!!!…eta han 80. hamarkada hasieran aretoa jendez beteta eta ondoan amatxi neukala “la venganza de la pantera rosa” (uste dut, Peter Sellers bai zegoen) pelikula ikusi nun eta hantxen ere erran zidan bere lehenego pelikula Elizondon  ikusi zula ziri.beltzekoa zela eta gainera  mutua!!!

Post hau iteko erabili den materiala.

“El silencio electrico. Cincuentenario de la Coral de Elizondo” Carmen G. Romeroren liburua (1992)

Wikipedia eta doike amatxiren oroizapenak!!!

Read Full Post »