
http://widgets.jamendo.com/es/track/?playertype=2008&track_id=549280Zapatu “NERBIOgO PIRATAK BELTZAK” abestia entzuteko
Bilaketa, gauza zalla eta aldi berean inoxoa iduritzen ahal zun, baztandarrak lur barnekoak garelako eta “boteprontoan” itxasoarekin zerikusi gutti daukagula pentsatzekoa da. Baña zulo berde hontatik mariñel batzuk atra dire, akaso ez itsas-gizon ezagunak, baino bai “ultramarraen” (Itxaso haratago) eta bortz ozeanotan nabigatutakoak, izan diranak badire.
Pedro Esartek 2009an argitaratutako “Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Beherea desde el siglo XIV” liburuan, itsaoan ibilitako baztandar batzuk aipatzen edo… obe errana, aurkitu digu. Hoietako bat, Apaioako (Azpilkueta) Petri ” mariñela” da eta 1529ko irailako 5an siñatutako bere testamenturengatik (Esartek aztertua) badakigu, utzitako aberastasuna, itsasarekin zerikusia zeukaten negozioekin egiña zegola. Bere ondasuna, garaiko 1.000 florinetan estimatua zegoen. Testamentatutako hainbertze abere buru aparte (10 baserri batera izaten ahal zuten abere kopurua), oinordekoei utzitako “sosa”, hainbertze herrialdetako txanponetan zegoen. Gehienak florinak (Florentziako txampoña) izan arren baitere baziren, dukadoak, eskudoak, ingles errealak eta doike! 360 tarja ere ( Nafarroko erreinuko txanpon mota bat). Nahiz eta ez jakin nondik ibili zen azpilkuetar mariñela, pentsatzekoa da , Europa herrialdetako txanpoñak zeukanez, herrialde hoietan negoizioak izatea eta garai haietan, negozioak, “enpresak”, merkataritza, garraioa… itsasoz zen.
Esarteren liburuan agertzen den bertze baztandar “marinelen” adibide gisa, Puerto Ricotik etortzerakoan itotako Baztandar soladadu taldea dugu. 1555ko neguan, hainbat baztandar infanteriako soldadu bezala alistatu ziren eta Pasaiako portutik Martin de Artalezu itsas nabioan Puerto Rickoko norabidea hartu zuten baña bueltatzerakoan, itsasontzia ozeanoan urperatu zen. Baitere agertzen zaigu galeretan (zigortua) ibilitakoa, kasu huntan Pedro de Arazuri Iruñetarra eta baztandarra ez izan arren, aipa behar Amaiur inguruan preso hartu ziotela gaztelaniarrak, eta napar espioi bezala kondenatu zioten galeretara zigortuz. Urtea 1522a zen eta zihurhaunitz ez zen bakarra izanen!
Baño kasu bitxiena “Etxaidetarrena” izaten ahal da. Guipuzkuako “palacio provincial-ako” Etxaide gela (salon de Echaide) izeneko gela bada eta izen hori han dagoen zinzilikatutako tapiz-atik hartzen du. Tapiz horretan, XIV mendeko “escena tradicional” bat erreproduzitzen da, hain justu Juan Sebastian de Etxaide donostiarraren Ternuko (Terranova) aurkikuntza eta kontu hori historikoki iñoiz ez delako frogatua izan “eszena tradizionala” dela, erraten da. Gauza da, historiatzaile elizondarrak hipotesis gise aipatzen digula Etxaidetar itsats-gizon familiaren jatorria Baztandarra izaten ahal zela, zeren lehenagotik bederen Etxaide baztandar bat itsasoan ibilitakoa izan bai zen. Alde batetik jakiña da Etxaide abizen baztandarra dela eta bere jatorria, Elizondoko Etxaide leinu etxean zegola (1366ko apeoan Santxo Etxaide agertzen zaigu nagusi). Bertzealdetik Esartek aztertutako dokumento batean, 1340. urten heriotza zigorrera zigortuak izan ziren haibat baztandarren izenak agertzen dira: Zozaiako jauna Miguel de Ibaines, Azpilkuetako jauna Johan Garcia, Bergarako Martin Garcia et bere anaiak…eta bertze batzukin batera Iniego Innigiz de Etxaide ere. Azkenian, erregearen barkamenaren bidez, heriotz zigorraren ordez “oltr´mar”-rera (ultrama=itsatso haratago dagoen lurraldea) deportatuak izatera zigortuak izan ziren eta Esartek dion bezala XIV. mendean Etxaidetar bat daugu itsato zabalan nabigatzen eta pentsatzekoa dela bai berak edo bere odol-ondorengo bat akaso Ternura iristea!!!…baña berak dion bezalaxe hipotesis hutsa da, baña hori bai! kontuan hartzeko hipotesisa, errango nuen nik!
Jean Lafitte euskal korsarioa, erretrato anonimoa. Jatorria Rosenberg Library, Galveston, Texas. Wikipedia
Orain arte ikusi dugu baztandar soldaduak, baztandar itsas merkataria ustezko baztandar esploratzailea eta halako itsas-otsoak baño baztandar piraterik? ja eta ja!. Pentsatzekoa da baztadar batek, Karibe aldera soldadu gise eramana izana, arazotan sartue akaso Pellot, Lafitte, edo Michelle le basque eukal korsarioen (korsarioak bai ziren gehienak patente de Corso bai zuten) tripulazioan akitzea pirata gise…baña hau ere hipotesis hutsa da.
Baztandar piratik aurkitu ez arren, bilatuz ta bilatuz agertu zaiguna, piraten aurka borrokatu zun baztandarra da. Arizkundarra zen eta bere izena eta kargua Don Pedro De Elizalde y Ursua kapitaina zen, Flandesko gerratan eskarmentu haundikoa eta 1669ko urtean Panama aldean destinatua zegona. Urte hoietan, Panamako kostaldea piaratez setiatua omen zen eta Baztandar kapitaina Chagre gazteluaren (gotorlekua edo fortina) kargo zegoen. Bere menpe ehun soldadu eta hainbat emakume ta haur zituen eta Kronika diotenez arabera, bi mila pirata eraso zuten Chagreko gotorlekua. Naiz eta piratak haunitz gehiago izan Pedro de Elizalde Arizkundarra ez zuen amore eman eta aurre egin zien, gotorlekoa sua hartu arren baztandarra gogor segitu zun gaztelua defenditzen… hil artio. Kapitaina hil zenean soldaduak errenditu ziren eta tenore hortan soilik hiru soldadu gelditzen ziren hogeitahamar zibilekin batera (gehienak emakumek eta haurrak). Piratak bere adore eta trebetasuna aitortu zuten eta dudan patuz, arizkundarra barruan izanen zun bihotzan, bertze gizonen bezalakoena izatea.!
Post hau iteko urrengo webgunea, liburua eta aldizkariak erabili dira:
“Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Beherea desde el siglo XIV“. Pedro Esarte, nabarralde (2009)
Revista Euskara “Antigüedad y blasones del valle de Baztan”
Utzi erantzun bat