Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2011(e)ko abendua

Abenduaren 16an, Arizkunenea Kultur Etxeko sabaian, Pedro Mari Esarte Muniain, historialari, ikertzaile eta idazle elizondarrak “El contrabando en Baztan contado por sus protagonistas” (Pamiela 2011 ) izeneko liburua aurkeztu zun. Bere azken lan literario  hau, beharbada idazlanik pertsonalena dela erraten ahal da, bera ere “gau lanean” aritutakoa baita, hortaz bere azpititulo “bere protagonistek kontatue” , nabarmenduz azken boladan argitaratu diren gai berberako bertze liburutaz;  Juan Frommknectht-ren “Historia del contrabando en Baztan” edo José Antonio Perales Díaz-en “Frontera y contrabando en el Pirineo occidental”, hauek sobera sakundu gabe azaltzen bai dute gaia (errexa ez bai da, gaia urte hauniz tabua izan denez), gauz berriek ez dute “aportatzen” eta Frommknectht kasuan Esarte dion bezala  {…bere narrazio estiloa  noizbehinkako bidaiariaren antzekoa da,  gertakizunen ingurunea ezagutzen ez duen turista batena

Liburuaren aurkezpena. Argazkia fazebukeko Arizkunenea profiletik hartuta dago.

Liburua bere esperientzia propioekin eta gau laneko kide ohien eskarmentuakin idatzia dago eta hori izan da harritu, liluratu, zoratu eta izugarri gustatu zaidana. Irakurtzean nabari da zautzen dula jendea, zautzen dula tokiek, zautzen dula lana ta zautzen dula barrutik urtetan Baztango industriarik handiena izan zena.  Liburue arras interesgarrie eta atsegina da da, hainbat  datuak eta pasadizoak bildu ta kontatzen ditu, batzuk ezagunak (zulo hontan gehienak omen izan dugu familiko bat hontan sartue, bederen zamatzaile bezala) eta bertze haunitz arras gutti ezagunak.Ezinbesteko ondasun asko falta, ekonomia eta oinaze beharra behartutako jende asko hobetzeko lan hau bizi bat egiteko. Denborarekin, aldatzen baldintza ekonomikoak eragin eta bideak eta helburu protagonistetako formako.

"El contrabando en Baztan contado por sus protagonistas" liburuaren azala.(Pamiela 2011)

Bizitzarako beharrezkoak ziren elikagaien falta, ekonomia  eta oinaze beharra behartuta, jende haunitz kontrabandua lanbidea in zun eta XX. mendean (gerra zibila ondoren, gehien bat) kontrabandua, Baztandarren nortasuna eta izaera aldatu zigula erraten ahal da. Libura hortaz doa, Baztan aranaren bizitza urte zail haietan erretratzen du, bere jendeak, bidean gelditu zirenak (tiro batez edo auto istripuz), diru haundia in zutenak, bere egoera (militar eta guardia zibilez beteta), historio txikiak eta xumeak, bere pozak eta bere tristurak, … eta ez soilik Baztangoa baizik Pirineotako bi aldetakoa hain zuzen!!

Kontrabandoren ” urrezko urteak” edo denbora onak, 1945tik-1965tara eman ziren, baño urte hoiek baño lehen eta gero ere “gauzak” pasten eta pastuko segituko zen. Kafea, tabakoa pasten zen baitere janzteko eta “luzitzeko” generoa; kristalezko media famatuak, puntillak, lurriñak, medikamentuak penizilina bezala, nakarzko botoiak.  Europako gerraren hondakinak, industriarako, makinariarako eta garrairako (motorrak eta piezak) erabiliko dira, kobrea elektrizitate eta telefono linedako, errodamenduak, urrea, jendea… eta doike! abere edo hazienda  eta honetaz Esartek hauserki eta zabal aritzen da, jakina da Esarte familia harakiñak zirela eta direla.

Pasadizu ta bitxikeriez beteta dago, “merkantzia” gordetzeko tokiak erakusten ditu (garaiko topolinotan) paqueteak pasteko bideak (ikusi mapa) eta  horiek gordetzen ziren etxeak, guardiatzibilen kuartelak (Elbete, Irurita), aduanak (Dantxarinea, Izpegi, Elizondo) eta baitere kontrolak (Belaten eta Endarlatzan) eta garranzitsuena dena, protagonisten kontakizunak, izenez eta abizenez (nahiz eta kasu batzutan ezizenak eta izengoitiak erabili)! …eta liburue irakurrite, errango nuke gau-lanan ez irela soilik baztandarrak (tokiko jendea) aritu baizik baitere kanpotarrak, hauxe da kanpotik etorritakoak Baztan aldera lan itera, muga zaintzera, nitxoak itera, makiei aurre egitera…etorritakoak; Militarrak eta guardia zibilak!

Niri (bederen), gehiena gustatu edo harridura sortu nauen “ataltx0” hau izan da, guardiazibilen eta militarren izandako inplikazioa, eta  “bustitze” hori, hainbat bitxikeriekin azaltzen digu. Jakiña da Baztan 36ko gerra ondotik, (gehien bat 40. hamarkadaren hasmentan) militarrez bete zela. Guztira Amaiurren, Iruritan eta  Errazun (nitxoak eta bideak iten) 6.000 soldadu baziren (kontatu gabe zigorr eta lan bigradetan zeuden presoak) eta guzti hoiek jan behar zuten!  Hasieran tropak, etxaldetako behi, zaldi zahar hil berriaren haragia edo aldizko bildotxa batena jaten zuten baña segidan motza gelditzen en hainbertzerako eta II.gerrate mundiala bukatzerakoan bi aldetako euskaldunak Frantzia, Polonia , Rusia..eta halako herrialdetako behiak ekartzen eta pasatzen hasi ziren (herrialde hauetatan gerra ondoren hazienda haunitz birikeria, “tuberkulosia” zeukan erradikatzen ari ziren) eta hemengo haragitegietan saltzen zen militarrentzat

Liburu barruan agertzen den ibildiden mapa.

(baitere behiak Iruñan bukatzen zuten urdaitegiko produktuak iteko eta arraroa dirudi arren, pobla sanitarioa pasten zuten). Horrela zela ta Esartek kontatzen digu sukaldetan eta garraioetan zebilzeten militar batzuk negozioa iten zuten.

Kasu Nabarmenena Suarez Komandantena eta Guanche sargentuna izaten ahal zen. Kontatzen duenez Esartek, Komandantearen zorrak (familia ugaria omen zun) haundiak ziren eta behipin haragitegiko zorrak, beti sargentuak kikatzen (kantzelatzen) zitun. Baitere herrian erraten zen Komandateren eta sargentuaren semen jaunartzean komandaten semeak  “de azul marinero” beztituak zeudela eta sargentuenak berriz  “de blanco almirante”. Gauche sargentua Andaluzira destinatu zuten eta han finca eta chalet bat in zen, hori autoritate militarren ikerketa eragin zun ea nola zen posible sargentu batek hainbertze diru mugitzea edo izatea.

Baitere bazen brigadier baten kasua, Anzanborda inguruan borda bat alokatu zula etxebiziza bezala eta Hargitegira joaten zen erranez  gauan pasatzen ziren behiak ez ziotela lo iten uzten (hori aipazen zun zekielakoz ganadu hori kontaranduzkoa zela). Ondarrian bordaren ukuiluan ganadua gordetzen zen (sosa ordainduz) eta arazorik gabe iristen zen Elizondora, gero haragie hori militarrei saltzen zen!!!

Urte batzuk geroxago  “bomm” haundiaren urtetan, ekonomia (gizabanakoa) igotzen ari zela  ta, hainbat guardia zibil gorputik atera eta barride bezala finkatu ziren, denak kontrabanduaren iguruan lanean arituko zirenak, batzuk bentak patu zituzten (sosa aldaketako lekuak ziren) bertze haunitz taxista edo txofer bezala ariko dira ( paketeak errepidez eramateko), kurioso da garai haietan Baztanen zenbat taxi baziren! eta bertze batzuk kontrabandisten buru gise!. Honi buruz ere liburuan hainbertze pasadizuak badire: Fuentecillas guardia zibilarena (Divisio azuleko soldadu ohia), eta Beartzungo Askota baserriko “paketero” bati tiro bota ziona eta herriaren haserrea piztu ondoren (ohikoa ez ba omen zen) barkamena publikoa eskatu eta bere harrera zerbait aldatu zuena, eta denborarekin bere presentzia beldurtzen zuen arren, kontabandu gehiena Izpegiko aduanako bere zerbitzuetan pasten omen zen ( dirudi bertziak 200 pzta kobrantzen bazuten, Fuentecillas soilik eria). Bertze kasu bat izanen zen Valdes izeneko Dantxarineako “Vistas de Aduana” agentea eta pasatzea uzteagatik kobratzen zuenarekin, errtiratu zenenan Noblezia tituloa bat ta guzti erosi zuna…. Eta halakoak pilaka badire, eta bitxikeri horiek liburu zoragarria bihurtzen dute,  tita batean irakurtzen dena eta Baztango kontrabando buruzko behar zen liburua izanez gain gure historia urbila kontatzen duen liburua da eta benetan merezi du erostea edo behinpin irakurtzea!!!… eta ilundu duenez idaztea utziko dut eta utzi didaten paketea bizkarrean hartu ta… segin ondo bertz bat arte!!!

 

Post hau iteko erabili den materiala:

El contrabando en Baztan contado por sus protagonistas”. Pedro Mari Esarte Munian. (Pamiela 2011 ).

Diario Vasco-ko Alicia del Castillo-ren “Historias de contrabando en Baztan”  artikuloa.

 

 

Advertisements

Read Full Post »

Eguberri hitzak, hainbat mendez kristau tradizioak estali baldin badu ere, neguko solztizioa da, eguna luzatzen hasten den garaia eta ondoriozko ospakizuna adierazten dizkigu. . Gabon («gau on») edo gabonak («gau onak») moduek ere  kutsu eta jatorri berbera dituzte.

Gabonetako "arima" Baztan zeharkatzen. Irudia Pello San Millan.

Gabonekin (eguberrikin) lotuta, Euskal herrian daukagun personai mitologiko argi ta garbi bat daukagu, eta hori, ez da bertzerik Olentzero baño. Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da, kultura edo herri jakin baten mitoen multzoa hain zuzen. Mito horiek euskal lurrade osoatik zabaltzen dire eta hainbat personai, jainko, leku, kondai…osatzen dituzte.

Olentzero bezalaxe multzo horretako hainbertze personai edo jainkotasunezko izakiak eta bere kondairak, gure lurraldeko hainbat tokitan agertzen zaigu; Mari adibidez

Anbotoko Mari,  Aralarko Dama, Txindokiko Dama, Aizkorriko Dama, Mondarraingo Dama eta Murumendiko Dama izeneki ere aurrkitzen dugu eta hainbat euskal menditan bizi da,Txindoki, Murumendi, Anboto…Berdin pasten da bere “senar” Sugar-en kasuan, hainbat tokitan bizi dela eta doike hoietako bat Baztango Auza mendie da. Auzan Sugar, Suge edo Herensuge-ren kondairak nahasten dira, baña denak haitzulo batekin, altxor batekin edo ekaitzak eta trumoiakin zerikusia daukate. Sugarsuge itxura du eta, suzko igitaiabailitzan, zerua zeharkatzen du eta erran dugun bezala Mariren maitalea edo senarra (Mariren parekoa baino gizontasuna adierazten duena) da. Aspaldiko kontuak

2011-11-6 Baztan ibaia etxe ondoan. Auzatik etorritako ur zakarrak

diotenez, batzutan Mari bisitatzen dio Auzan eta bere amodiotasuna bizitzerakoan, daukaten sexu txinpartak tximistetan, ortosetan, ekaitzan, erauntsian ta kriston zaparradetan bihurtzen dira. Erran behar nahiko normala dela Auzaren kaskoan odei beltzak autea eta hustea eta ura ur bizian jaustea, gañera  batzutan bere ondorio larriak izan dituzte, azkena akaso Azaroaren 6an eta gogorrena 1913ko ekainaren 2koa, izanez.

Baña Baztanen nabarmentzekoa baldin bada euskal personai mitologiko bat, Egoi da. Egoi, euskal mitologiako hego haizearen (haiz-ego) jainkoa da.

Haizegoak zurrunbiloetan jotzen du nhaunitzetan mendi, baso eta herrietan,  batzuei burukominak ematen die, bertze batzutan bere indarragatik txikizioak eginten ditu; zuhaitzak bota, teilatuko teilak…. Hau dela ta Haizego, Hego Haize eta Egoiren inguruko sinesmen eta elezaharrak guzti hori zergatik den azaltzen digute eta elzahar horietako bat behipin, Elizondarra da

Jose Miguel de Barandiaran bildu zuen bezala, Baztanen uste da (bederen lehen)  hego haizea jotzen duenean, Infernuko ateak ireki direla bertan bekatari bat sartzeko, baitere Elizondon ipuntxo hau kontatzen zen Egoi eta pertsonifikatutako gainontzeko haizeei buruz.

Ziar-aizean alabak dire Ipar-aize eta aize-Egoain andreak
Ipar-aizean andria gorki modoxa da, eta bere senarrai baraxuri-saldi iten dio.
Eta gero gizona asertu gabe egoten da beti.
Aize-egoak andre lazoa du, eztio egiten baraxuri salda.
Eta gero gizona azertsen da.
Azertsen da senarra eta aita-arrebebaingana gaten da eta andreain dotea ezkatsen dio:
Lenago aindo ziola ta etziola man, gero main ziola.
Aita-arrebak, niger iturreikin erraten dio orai ere eztuela, gero main diola.
Ordun bakeinzen da Aize egoa*.

Ipuin honek aldaerak dauzka Garazin eta Zugarramurdin.

Aipatzekoa da euskaltzaindiako web gunean, onomastikako “pertsona-izenak” atalian, Hegoi izena Hegoaldetik datorren haizearen izena dela eta Elizondon (N), Zugarramurdin (N) eta Garazin (NB), jotzen duenean, bere emaztearen alferkeriagatik haserre dagoela erraten dela, dio.

Ipuiñagatik, izenaren erranahiagatik..Bloga hau Haizegoa izena du eta guzti horrengatik eta gañera Elizondarra izanez nere semia ere, izen berbera dauka, Hegoi…eta honek ere burukomiñak ekartzen ditu!

Post hau iteko erabili diren web horriak eta liburuak.

Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Jose Miguel de Barandiaran. Editorial la gran enciclopedia vasca (1976)

Navarra encantada. Guía singular. José Dueso. Guías singulares EDIT

Wikipediako Egoi artikuloa. http://eu.wikipedia.org/wiki/Egoi 

Wikipediako Euska Herriko mitologia artikuloa.  http://eu.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herriko_mitologia

Euskaltzaindiako Onomastika atala.

  • Baztanen uste dute hego haizea jotzen duenean, Infernuko ateak ireki direla bertan bekatari bat sartzeko.
  • Baztanen ere, Elizondon hain justu, ipuintxo hau kontatzen dute Egoi eta pertsonifikatutako gainontzeko haizeei buruz.

“Zehar-haizearen alabak dira Ipar-haize eta Haize-Egoaren andreak. Ipar-haizearen andrea oso arretatsua da, eta bere senarrari baratxuri-salda egiten dio. Eta gero gizona haserretu gabe egoten da beti. Haize-hegoak andre lazoa du, ez dio egiten baratxuri-salda, eta gero gizona haserretzen da. Haserretzen da senarra eta aita-arrebengana joaten da eta andrearen dotea eskatzen dio, Lehen agindu ziolako eta ez ziola eman, gero emango ziola aginduz. Aita-arrebak, negar iturriekin esaten dio orain ez duela, gero emango diola. Orduan baketzen da Haize egoa”.

Read Full Post »

2012an, Nafarroko konkistaren 5. mendeurrena dela eta Amaiur, erreinu zaharraren ikurra denez, urte berriaren hasmentan, gure Nafarroa estatu independientea zenaren kutsua, berriz sumatuko da Baztango herri huntan, zeren ilbeltzean, gaztelupean, Fabaren errege ala erreginaren  koroatze zeremonia izanen bai da.

Besta hau hainbat mende atzera eramaten gaitu, Nafarroako erresumaren muinetan denboran eramaten gaitu, hain zuen Nafarroa erreinu independientea zen garaietara.  Amaiurren berriz, erreinu baten; erregeak, nobleak, kleroak, koblakariak, heraldoak,armarriak, juramentuak, foruak, dekretuak, tronpetak, burukoak, tunikak, ezpatak, zutoihalak… ikusiko dira eta besta zoragarri ta gozagarri hau, Amaiurko herria eta Muthiko Alaiak elkartearen bidez posible izanen da.

Gañera koronazio besta ez dator bakarrik, baizik  bere inguruan hainbat hitzaldi eta ekitaldi ekartzen ditu; errege ala erreginaren aukeraketarako jokoa 12 haur batandar parte hartuz, Mikel Legorburu historiatzailearen “Nafarroa, txanponen ikuspuntutik” ,hitzaldia, Azpilkuetatarren familiari buruzkoa ere eta bertze hitzaldi bat Fabaren ohiturari buruz, ere.

Ohitura zahar honi buruz  aipa behar XIII. mendean, Teobalt I, Xanpaina dinastiako lehenengo erregeak, ezarri zuela Faba erregearen festa, eta ezin dugu ahaztu, errege hau, bere aurretik tronuan izan zirenarekin konparatuz (Ximenotar leinukoa) gerlaria baino, poeta izan zela (Xanpaina etxekoak,  Nafarroako erresumara postu dotore, findutako portaera, ohitura egokiak eta zeremoniak ekarri zuten ta baitere Erriberriko gaztelu dotorea ereiki).

Urtean behin, beti urtarrilaren bortzean, epifaniaren bezperan, Nafarroako erregeak, une horretan, erreal egoitza zeukaten lekuan, herriko haur behartsuenak, festa handi batera gonbidatzen zituzten. Egun horretan haurrak inoiz bezalaxe jaten zuten, bazkaria amaitzean sukaldariak, mahai gainean kristoneko pastela jartzen zuen eta hainbat haur.. hainbertze zati mozten zen eta pastela barruan baba bat ezkutatuz. Zatitua izan ondoren haur bakoitza puska bat hartuz, baba aurkitzen zuena, zorioneko haurra izanen en! Hurrengo egunean, urtarrilak 6, ume hura erregetasun apaingarriekin janzten zuten, handik aurrera, ohoreak eta ongintzak merezi zuen.
Nafarroako artxiboan gordetzen diren dokumentuen bidez jakina da, 1361ean faba errege bezala koroatua izan zen haurra, bizitza guztirako pentsio bat jaso zuela. Baitere
1383ko urtarrilaren 6ko jaialdian, erregeak jostunari 40 soldata ordaindu ziola Faba erregeko, haurrari bestitzeagatik; alkandorarengatik 8 soldata; zapatengatik 4 soldata eta 6 diru; eskularruengatik 2 soldata eta 6 diru; gerriko eta poltsarengatik 10 soldata; urre hariko zinta erreal mantuan jartzeagatik eta jantzi guztia forratzeagatik 12 soldata. Garai haietan ohitura zen erregeak, Fabako erregeari 6 gari karga oparitzea eta kronikak diotenez sekulako festa izan zen.
1391ean Erriberrin ospatu zen jaialdia, dakigunez Faba erregearen jantzia cote, sobrecote, mantua, barret, galtzak, alkandora, azpiko galtzak, gerrikoa, poltsa, gabinet eta zapatak osatzen zuten. 1410. urtean, Nafarroako erregea Frantzian zela, Leonor erreginak Errege eguneko festa ospatu zuen, eta garapito bat ardo txuri, zortzi “garapito” (kupeletegietan

Teobaldo eta Teobaldo I. Foru Diputazio jauregiko tronuaren gela. Margoa Francisco Mendoza

erabilitako neurria) ardo gorri eta hogeita zazpi libra behiki jan eta edan zituzten, hala nola ahariak, oiloak, eperrak, arrautzak, arroza, barazkiak… Guztira 20 libra eta 15 soldata gastatu ziren. 1422an, Erriberrin, Faba erregearen koroatze banketera joan ziren pertsonaien artean hauek ziren: Iratxeko abadea, Frantziako dofinaren enbaxadorea, alferiza, erregearen sasiko alaba, hiru behartsu eta erregearen gorteko ohiko langileak. Eta halakoak hainbat eta hainbat!

Ikusten dugunez besta hau, epifania egunean ospatzen zen, batzuetan Tuteran, Lizarran, Iruñean, baina batez ere Erriberrin, han baizegoen Nafarroako erregeen egoitzarik gustukoena.
Nafarroako tradizio bitxi hau, XIV. mendetik  XV mendea ondo sartu arte bizirik  iraun zuen. Hortik aintzin gaizki ikusia egon omen zen  arte. Baina, nahiz eta erregeak ospakizun hau alde batera utzi, herriak segitu zun  jarraipen bat ematen eta Faba erregearen izendatzearen ohitura mantendu zen. Besta herrikoiago bihurtuz zen eta Iruñeako “mocina”-ren (gazteria) esku zegoen eta Nafarroako gazteriaren errege, “koronatzen” zen. Urtero hautaketa bakoitza kalean algara handia sortuta etortzen zen.1765artio iraundu zun, zeren urte hrtan , dekretu-erreal baten bidez, gorteak eta erreal erresumaren kontseiluak ospakizuna debekatzea, agindu bai zuen, argudiatuz, tradizio hori soilik errege egunean eta bezperan ( epifanian eta erregen pazkuan) gazte kuadrillak gauan atratzeko eta zarata ta kalapitea (kaletan sua piztu, hairetara tiroak bota…) sortzeko balio zula

1382ko Faba erregearen inguruko dokumentua (Nafarroako Artxibategia)

Dekretua, besta hau kaleetan ospatzeko ohitura ahaztea lortu zuen… baña tradizioa galdu arren zerbait geldituko zen akaso etxeen barruan ospatzea (jai honen aztarnak ez ziren inoiz desagertu, gaur egun, urtarrilak 6an, errege egunean, etxe gutxitan falta da babaz beteriko erroskoa) eta urte dezente batzuk geroxago, hain zuzen 1920an Ignacio Baleztena politikari eta idazle karlistak Faba erregearen nafar ohitura zaharra berreskuratu zun. Lehen ekitaldia  Circulo Carlista-ren egoitzan izan eta  gela handi batean izan  haur bat (bazkide karlista baten semea) koronatua izan zen eta horrela urtez urte 1931 artio, Ignacio Baleztenak Muthiko Alaiak peña sortu zuen artio.
Muthiko Alaiak elkarte karlista moduan sortu zen, eta helburua  euskal kulturaren alde egitea zuen; euskal dantzak eta musika sustatuz, ohitura zaharrak berreskuratuz, santa ageda bezpera… eta hoien artean doike! Fabako erregea. Urtez urte eta gaur egun arte ( 50. hamarkadako urte batzuk ezik “Real Cofradía del Gallico de San Cernin” antolatu zula” mutiiko alaiak egon dira festa hau bultzatzen, haunditzen, obetzen eta sendotzen.

2001 E lizondoko faba erregea. Argakia Antxon Aguirre Sorondo-rena da eta http://www.3digitala.com-etik hartuta dago.

Beharrezkoa da aipatzea 1964 aldaketa garrantzitsu bat izan zela, bereziki urte hortan Muthiko Alaikoak , koronazio bere lokalatik atratzea erabaki zutela eta besta Erriberriko gaztelura eraman zuten. Ekitaldia ikusgarriagoa izan zen eta hortik aintzin, besta Nafarroako herri ezberdiñetan  ospatua izan da; 1966-67 Lizarran, 1968an Zangotzan…1972an Tuteran…1975an Bianan, 1976an Garesen…1985an Iruñan, 1987an Ujuen…1994an Agoitzen, 1998an Fiteron…2001an Elizondon, Urko Baraibar Barrenetxe Lekauztarra erregea izanez eta hainbat eta hainbat nafar herritan, Isaban, Orreagan, Los Arkosen, Olaztin, Artajonan eta azkenik Amaiurren!

Post hau iteko erabili dugu infirmazio urrengo webgunetik atra dugu:
rey del faba 2011 bloga. Blog hortako hainbat atal eta artikulo , “Historiarekin hitzordua” , “desde 1920” artikuloak bezlaxe.
Iker Friasen Berriako “Muthiko Alaiak, peña bat baino gehiago” artikuloa.
Baitere eskerrak eman nahi nuen Ixabe Alemani (Amaiurko Fabaren Erregearen lan batzordekoa) festa hau ezagutzearazteagatik eta emandako informatzioarengatik.

Read Full Post »

Egia errateko post hau aspalditik argitaratuta egon behar zen, hain justu  Iraila aldera atratzekoa zen, zeren hila hortan, azken boladan segitzen dudan DEIEDRA taldea  bere disku berria, “Dagda Beltza” atra zuen. Lehenagotik segitzen nitun Nerbio ezker ibarrako “pirata” hauei. bere lanak Jamendo.com musika-plataforma-askean igotzen bai dute eta web gune horretan denbora dexente pasatzen bai dut soñu berriak bilatzen ta entzuten. Deiedra-koak irish/scottish eta old time amerikarra musika mota iten dutela erraten ahal da, hauxe da, folka! Itxasaldeko folka! errango nun nik!.  Ez soilil kostaldekoa direlakoz, baizik baitere hainbat kanten izena eta gaia, itxasoako bizizarekin zerikusia dutelako: alkola, galtzaileak eta…piratak!.  Santurtzitar hauen aintzinako diska “Folk pirata” izena  zeukan eta  beren kitarrak akustikoa, bodhran-a, trabeseko txiruka eta halakoak entzuterakoan … nire burua Ixtebe Pellot, Jean Lafitte eta halako euskal piratekin pare parean ikusten (irudikatzen) dut, spaniar edo Ingles itsasontziak “alabordatzen”!!!.
Guiski botila, Nerbiogo piratak beltzak (behitixago dagoen esteka)…eta halako kantak entzun ondoren, begian partxe pirata patuta nuela, esku batian ezpata eta bertzian ron botila! liburu ta paper zaharreko eta sare hontako “itxasoan”… baztandar piratak bilatzen, hasi nintzen!.

http://widgets.jamendo.com/es/track/?playertype=2008&track_id=549280Zapatu “NERBIOgO PIRATAK BELTZAK” abestia entzuteko

Bilaketa, gauza zalla eta aldi berean inoxoa iduritzen ahal zun, baztandarrak lur barnekoak garelako eta “boteprontoan”  itxasoarekin zerikusi gutti daukagula pentsatzekoa da. Baña zulo berde hontatik mariñel batzuk atra dire, akaso ez itsas-gizon ezagunak, baino bai “ultramarraen” (Itxaso haratago) eta bortz ozeanotan nabigatutakoak, izan diranak badire.

Pedro Esarte “Navegantes del interior” nabarralde (2009).

Pedro Esartek 2009an argitaratutako “Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Beherea desde el siglo XIV” liburuan, itsaoan ibilitako baztandar batzuk aipatzen edo… obe errana, aurkitu digu. Hoietako bat, Apaioako (Azpilkueta) Petri mariñela” da eta 1529ko irailako 5an siñatutako bere testamenturengatik (Esartek aztertua) badakigu, utzitako aberastasuna, itsasarekin zerikusia zeukaten negozioekin egiña zegola. Bere ondasuna, garaiko 1.000 florinetan estimatua zegoen. Testamentatutako hainbertze abere buru aparte (10 baserri batera izaten ahal zuten abere kopurua),  oinordekoei utzitako “sosa”, hainbertze herrialdetako txanponetan zegoen. Gehienak florinak (Florentziako txampoña) izan arren baitere baziren, dukadoak, eskudoak, ingles errealak eta doike! 360 tarja ere ( Nafarroko erreinuko txanpon mota bat). Nahiz eta ez jakin nondik ibili zen azpilkuetar mariñela, pentsatzekoa da , Europa herrialdetako  txanpoñak zeukanez, herrialde hoietan negoizioak izatea eta garai haietan, negozioak, “enpresak”, merkataritza, garraioa… itsasoz zen.

Esarteren liburuan agertzen den bertze baztandar “marinelen” adibide gisa, Puerto Ricotik etortzerakoan itotako Baztandar soladadu taldea dugu. 1555ko neguan, hainbat baztandar  infanteriako soldadu bezala alistatu ziren eta Pasaiako portutik Martin de Artalezu itsas nabioan Puerto Rickoko norabidea hartu zuten baña bueltatzerakoan, itsasontzia ozeanoan urperatu zen. Baitere agertzen zaigu galeretan (zigortua) ibilitakoa, kasu huntan Pedro de Arazuri Iruñetarra eta baztandarra ez izan arren, aipa behar Amaiur inguruan preso hartu ziotela gaztelaniarrak, eta napar espioi bezala kondenatu zioten galeretara zigortuz. Urtea 1522a zen eta zihurhaunitz ez zen bakarra izanen!

Baño kasu bitxiena “Etxaidetarrena”  izaten ahal da. Guipuzkuako “palacio provincial-ako”  Etxaide gela (salon de Echaide) izeneko gela bada eta  izen hori han dagoen zinzilikatutako tapiz-atik hartzen du. Tapiz horretan,  XIV mendeko “escena tradicional” bat erreproduzitzen da, hain justu Juan Sebastian de Etxaide donostiarraren Ternuko (Terranova)  aurkikuntza eta kontu hori historikoki iñoiz ez delako frogatua  izan “eszena tradizionala” dela, erraten da. Gauza da, historiatzaile elizondarrak hipotesis gise aipatzen digula Etxaidetar itsats-gizon familiaren jatorria Baztandarra izaten ahal zela, zeren lehenagotik bederen Etxaide baztandar bat itsasoan ibilitakoa  izan bai zen.  Alde batetik jakiña da Etxaide abizen baztandarra dela eta bere jatorria, Elizondoko Etxaide leinu etxean zegola (1366ko apeoan Santxo Etxaide agertzen zaigu nagusi). Bertzealdetik Esartek aztertutako  dokumento batean, 1340. urten heriotza zigorrera  zigortuak izan ziren  haibat baztandarren izenak agertzen dira:  Zozaiako jauna Miguel de Ibaines, Azpilkuetako jauna  Johan Garcia, Bergarako Martin Garcia et bere anaiak…eta bertze batzukin batera Iniego Innigiz de Etxaide ere.  Azkenian, erregearen barkamenaren bidez, heriotz zigorraren ordez “oltr´mar”-rera (ultrama=itsatso haratago dagoen lurraldea) deportatuak izatera zigortuak izan ziren eta Esartek dion bezala XIV. mendean Etxaidetar bat daugu itsato zabalan nabigatzen eta pentsatzekoa dela bai berak edo bere odol-ondorengo bat akaso Ternura iristea!!!…baña berak dion bezalaxe hipotesis hutsa da, baña hori bai! kontuan hartzeko hipotesisa, errango nuen nik!

Jean Lafitte euskal korsarioa, erretrato anonimoa. Jatorria Rosenberg Library, Galveston, Texas. Wikipedia

Orain arte ikusi dugu baztandar soldaduak, baztandar itsas merkataria ustezko baztandar esploratzailea eta halako itsas-otsoak baño baztandar piraterik? ja eta ja!. Pentsatzekoa da baztadar batek, Karibe aldera soldadu gise eramana izana, arazotan sartue akaso  Pellot, Lafitte, edo Michelle le basque eukal korsarioen (korsarioak bai ziren gehienak patente de Corso bai zuten) tripulazioan akitzea pirata gise…baña hau ere hipotesis hutsa da.

Baztandar piratik aurkitu ez arren, bilatuz ta bilatuz agertu zaiguna, piraten aurka borrokatu zun baztandarra da. Arizkundarra zen  eta bere izena eta kargua Don Pedro De Elizalde y Ursua kapitaina zen, Flandesko gerratan eskarmentu haundikoa eta 1669ko urtean Panama aldean destinatua zegona. Urte hoietan, Panamako kostaldea piaratez setiatua omen zen eta Baztandar kapitaina Chagre gazteluaren (gotorlekua edo fortina) kargo zegoen. Bere menpe ehun soldadu eta hainbat emakume ta haur zituen eta  Kronika diotenez arabera, bi mila pirata eraso zuten Chagreko gotorlekua.  Naiz eta piratak haunitz gehiago izan Pedro de Elizalde Arizkundarra ez zuen amore eman eta aurre egin zien, gotorlekoa sua hartu arren baztandarra gogor segitu zun gaztelua defenditzen… hil artio. Kapitaina hil zenean soldaduak errenditu ziren eta tenore hortan soilik hiru soldadu gelditzen ziren hogeitahamar zibilekin batera (gehienak emakumek eta haurrak). Piratak bere adore eta trebetasuna aitortu zuten eta dudan patuz, arizkundarra barruan izanen zun bihotzan, bertze gizonen bezalakoena izatea.!

Post hau iteko urrengo webgunea, liburua eta aldizkariak erabili dira:

Wikipedia.org

“Navegantes del interior. Emigración de Baztan y Nafarroa Beherea desde el siglo XIV“. Pedro Esarte, nabarralde (2009)

Revista Euskara “Antigüedad y blasones del valle de Baztan”

Read Full Post »