
Filmaren afitxa http://www.gartxotfilma.com.
Gartxot, konkista aitzineko konkista animazioko pelikula, joanden 18-an (2011-11-18) estreinatu zen. Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren animaziozko filma XII. mendeko Nafarroako Zaraitzu Ibarrean eta Otsagabian girotua dago eta Arturo Campion idazle eta historialariak idatzitako “Itzaltzuko bardoa” kondaira du ardatz istorioak.
Filma arras ongi dago, nabari da gustuz egiña dagola eta maitasun handiarekin, marrazkiak, musika (Benito Lertxundina), personaiei ahotsak, (Mikel Etxekopar, Kike Amonarriz, Titika Rekalte..) eta eskuara! Zuberoko eskuara ederra, doike!
Bai Filman, bai Arturo Campionen idazlanan eta baita ere Gartxot komikian (Argia 2003), protagonista Gartxot izeneko bardoa dugu. Bertze trobadore gise, euskal kantak zabaltzen aritu zen Zaraitzu ibarreko inguru haietan eta kondaira dionez Gartxoten semea, Mikelot, ahots ederra omen zuen. XII. mendean Orreagan kokatutako Conques-ko (Okzitania) fraideek Zaraitzu inguruko biztanle haunitz zuten menpean, horien artean Gartxot bardoa eta Mikelot bere semea. Fraideek Mikeloten ahotsa ederraren berri izan zutenean, askatasunaren truke semea abatetxean uzteko proposatu zioten Gartxoti (bahituz lortzen dute). Fraideek, latinez kantatzeko nahi zuten Mikelot abatetxean. Gartxotek, ordea, ez zuen onartu bere semea galtzea eta Mikelot bertatik atratzia lortu zuen Itzalzuko mendietara ihesi eramanez. Zaraitzuko jaunak aginduta (abatea) soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek, semea hil egin zun, eta horren ondorioz, sutara kondenatua izan zen.
Tonu dramatikoa du Arturo Campionen liburuak. Gogoak iratzartzeko eta kontzientziak pizteko, eta Itzaltzuko bardoaren gibelian geure etxean maizter garela eta kanpotik datozkigu erratera barbaroak garela, zibilizatu egin behar gaituztela eta hortarako hizkuntzaz aldatu behar dugula. Garai hartan (hauetan bezala) bertze hizkuntza arrotz bat inposatu nahi izan ziguten. Erraterako, Fraideaek euskararen kontra eta latinaren alde egin zuten, bertako ohiturak debekatuz, baztertuz eta zokoratzen, hortaz filmaren azpitituloa “ konkista aitzineko konkista” . (honi buruz gehiago sakontzeko, Aritz Ibañezen bere Iruñeko ferietan blogan “Biba Xune” izeneko artikuloa irakurtzea gomendatzen dizuet, merezi bai du)
Kondairarekin segituz, aipatzekoa da, istorio hau idazle bat ezagutuarazi zigun arren(Arturo Campion ,1917 “El bardo de Itzaltzu” lanaz), alako istorioak: tristeak, ezineko amodioak, heroiak, aspaldin izandako gertakizunak, kondairak…mendez mende, kantuz kantuz, herriz herri bardoak, trobadoreak eta koplalariak zabaldu dituzte eta doike! gure Baztan izeneko zulo hontan ere izan genun bardo famatu bat (bere garaian).
Lekauzko kolegioko Aita Donostia fraidea berreskuratzen digu “El Txistulari elizondarra desconocido” izeneko artikuloan (Obras completas del Padre Donostia vol II.). Izena Mitxel Krutxet zun baina bere goitizenenz “Muñagorri” eta “Xiruliru” (xirula bere soñu tresna bai zuen) ezaguna zen. 1787an aldera Elizondon sortua eta garai haietan fama haundikoa eta bardo herrikoi arras ezaguna izan zen. Badirudi inprobisatzailea ez zela baizik ia bertso egiñak eta kantu tradizionalak abesten zula eta beti bere ezizena lortu zuen tresnarekin (xirula) lagunduta. Erraten da bere errezitaleko ohiko errepika “biba Napoleon” zela, bere fama Baztan-bidasoa ta iparraldean zabaldu zen, inguruetako herriko festetan ez baizen falta!. Gure noragabeko trobalaria 1865ko azaroaren 10an Baionan hil zen.

Jose Mari Iparagirre. irudia http://www.zerain.com webgunetik hartuta
Bardoz ari garenez beharrezkoa da erratea, Euskal Herrian izan dugun Bardorik ezagunena, José María Iparraguirre Urretxutarra (Gipuzkua), gure bailaran ibilitikoa dela eta gañera, bere azken agerraldietako bat Elizondon izan zen, hain justu 1879an Elizondon izandakoLore jokoetan. Urte hartan lehen aldiz d’Abbadiek eta Nafarroako Euskara Elkargoa ( Asociación Euskara de Navarra) Lore Jokuak Hegoaldera ekartzen dituzte eta Iparraguirre Lore jokoen inagurazioan egon zen (Elizondoko Santio bestak ziren) eta erraten dutenez, aintzinako trobalari bezala, kitarra bizkarrean, mediak, errekak eta basoak zeharkatuz, oinez Elizondora etorri zen. Bidean, zortziko bateri hitza patu zion eta inagurazioan abestu zun;
Zer atsegiña mendian bera
Agertzen gure anaiak
Esanez emen alkartu gera
Izan euskaldun leialak.
Ta ikustean gure artean
Aomen aundiko gizonak
Euskalerriaren zorionean
Argi, maiz egin dutenak.
Elizondo’ko ibar luzean
Egontza eder batean,
Amoriozko batasunean
Ikus ditugu pakean;
Euskaldun onak esku emanik
Jaungoikoaren aurrean,
Diotela: «emen gaude baturik
Lur maitearen onean».
Ia ia bi urte geroxago ,1881eko apirilaren 6an, Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa), Iparagirre zenduko da. Musikaren eta poesiaren ikuspegitik haren lanek balio handirik ez duten arren, sentimenduen aldetik Iparragirrek eragin itzela izanen du euskal kulturan eta “nazio olerkigile”tzat hartua izango da, bereak bai dira, bertzeak bertze, Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria kantuak.
Post hau iteko ondorengo webguneak eta liburuak (aldizkariak):
“El bardo de Itzaltzu”, Obras. Campion, Arturo. Mintzoa (1984).
“Biba Xune“. Aritz Ibañez. Iruñeko ferietan blogako post-a.
“El P. José Antonio de Donostia (1886-1956)” Miguel Querol Galvada. Principe de Viana Aldizkaria (1956).
“Gartxot: Askatasunaren arketipoa“. Xabier telletxea. Artikuloa, Argia.com. (1920. alea,2003).
www.gartxotfilma.com. filmako trailerra eta irudia.
www.euskomedia.org. Auñamendi Entziklopedia, Michel Cruchet.
” Jose Maria Iparragirre Balerdi(1820-1881)” Santi Onaindia. Etor, 1973. zubitegia.armiarma.com
Utzi erantzun bat