Postaren titulua ez du ezer erran nahi ezta ere zerikusi haundirik izan, soilik post hau York Berriko uharte hontan asten dela eta Baztango Amaiurko herrian bukatzen dula adierazten du, hori bai, zilarraz jantzita amaitzen du!!!.
Aste huntako istorioa 1911ko Martxoaren 19an du hasiera, egun hartan Ameriketako Estatu Batuetako New York hiriko portutik hurbil dagoen Ellis izeneko uharte txiki batean “talde bitxi” bat lehorreratu zen. Ellis Uhartea 1892tik EEBBetara sartu nahi zuten emigrante ugariren derrigorrezko igaroleku, kontrol zentrua eta sarbidea zen. Egun hartako “talde bitxia” Le Havre-tik (Fantziako hiria) zetorren La Touraine itsatsontzitik lehorreratutako 150 euskaldunak osatzen zuten. Euskaldunak, ez gaztelera ezta frantsa ez zekitenez emigrazioko agentei eziñezkoa egin zizaien “tipo arraro” hoiei ulertzea eta komunikatze ezintatsuna ikusita , funtzioanariek ez zuten posible izan herrialdean sartzeko bete behar ziren tramiteak egitea ezta zalantzak galdetzea, beraz, irtenbide bat bilatuz, 150 euskaldunak itxaron behar izan zuten han zutik, bere maleta, kutxa eta gauz guztiekin, kriston kalapite sortuz eta lehen aldiz, EEB-ko sarbidea trabatua izan zen!

Argazkia http://www.latinamericanstudies.org/ellis-island webgunetik hartua dago.
Istorio hau, Koldo Aldabe kazetaria erreskatatu zun 2007an, The New York Times egunkariak bere artxiboak sarean zinzilikatu ondoren. Garai hartako The New York Times-eko kronista dion bezala ia euskaldun gehienak 16 eta 20 urte bitarteko mutil (gizon) ziren, baita ere aipatzen du taldean emakume baten bat bazela eta haurrik, apenas ez. Baitere kazetariak idatzia utzi zuen, euskaldunak txapelaz jantzita zeudela, gogorra itxura zeukatela, hitz guttikoak zirela eta ahoa ireki zutenean, iñorrek ja ulertu zien!
Itzultzaileak konturatu ziren hitz egine zuten hizkuntza ulerteziña zela eta erromatarrak Hispania eta Galia inbaditu aurrettik, bizirik irauten zuen Iberiar hizkuntz zahar bat zela, konklusiora iritxi ziren. Egunkariaren deskribapen bitxiaren arabera, euskaldunak xumeak, ausartak eta independienteak ziren, iñoiz inbadituak izandakoak eta nahiago zuten eskasia edo probezia dastatu “bere Pirineotako askatasuna galdu” beharrean. Baita ere kronika dio Espainarrak baño harroagoak zirela eta euren lurraldean jaio izanak ematen zien “noblezia unibertsala”.
Noblezia buzruzkoa, zihur nago (imajinatu, igarri edo asmatzen dut) baztandarrak izanen zirela aipatuko zutenak, 1.440ko afera eta Baztandarren jasotakon “hidalgia multzokaria (kolektiba)” dela ta, zeren 150-eko euskal talde horretan Baztandarrak omen ziren eta. Euskonews-eko Ander Izagirreren “Y los vascos atascaron Nueva York” artikuloan, berte euskaldunen batzuen artean Elizondoko José María Ballarena aipatzen du, baña bertze baztandar batzuk egun hartan han ibili ziren Basques in Western USA: Amerikanuak. webguneko izen zerrendetan “urpeatzen” eta bertze hauek aurkitu ditut: Amaiurko Jose Bazterrika (horriaren bukaeran), Oronozko Jose Martin Alberro ( esteka), Elizondoko Antonio Burgete… eta zihur aski gehiago izanen ziren zeren aunitzetan datuak falta dira; ze egunean iritxi ziren, barkoaren izena, sorterria…gauza da hauek ez zirela izan lehenego baztandar edo euskaldunak iritsi zirela (baño bai multzo haundiena) eta lehenagotik etorritako York Berrian aurkitu zuten euskaldun bati esker, jakin zuten, eramatea beharrezkoa zen (guttienez kopuru hari) 30 dolarrak guztiok zeukatela eta gehienen elburua Idaho, Nevada eta Montanan zela, artzai bezala aritzeko.

Emigrantiak Ellis uhartetik lehenego gauza ikusten zutena "Askatasunako estatua zen". Argazkia http://www.ellisislandtours.com
Erran dugun bezalaxe hauek ez zirren izan lehenegoak eta guttiago ere azkenekoak Estatu Batuetan sartu zirenak, hasieran gehienak artzantzan aritzeko eta denborarekin bertze ogibidetan bere onegitea probatuko zuten, esnetegietan, loregintzan (mendiak ta bideak sastrakaz garbitzen)… Ellis uharteko emigrazio zentroa 1954 urte artio irekia egon zen baña baztandarrak bizi berri baten bila segitu ziren joaten ia ia 80. hamarkako hasiera arte. Batzuk ezkondu, ugaldu eta hilko ziren, baztandar abizenako ameriketarrak sortuz, bertze batzuk bueltatuko ziren, bakarrik edo han jaiotako seme-alabekin.
Azken hoietakoak Jose Ambrosio Huarte eta Mari Kruz Oskariz Arizkundarrak ditugu eta Estatu Batuetan lan aritu ondoren, bere semeekin Baztanera bueltatu zirenak. Tony eta Josetxo, Califonian jaio eta hazi ziren eta, bailararekin distanzia luzia izan arren etxeko hizkuntza eta ohiturak kontserbatu zuten, baitere Euskal Kultur Center-ko (BCC) jai alai frontoian bere zaletasunaz, pilota bezala gozatu eta landu zuten.
Amaiurren ia kokatuak eta pelotan onak direnez, aukera izan dute Estatu Batuak ordezkatuz beno edo obe errana (Toniry nozbein entzun nion bezala) Estatu Batuetako esuskaldunak ordezkatuz pelotako hainbat mundialetan aritzea (Frantzian, Mexikon…) edo aurtengo Mexikoko XVI. joku Panamerikanoetan parte hartzea, gañera ez soilik parte hartzea baizik finalera iristea eta zilarrezko domina pareak Amaiurrera ekartzea!!!
Eta uhartez Huarte joan garenez derrigorrezkoa da aipatzea mendiko burua, zeren Mexikoko 2011.ko joku panamerikano berberetan, Patxi Mendiburu palista zigatarra parte hartu du urrea lortuz Mexikoko koloreak defendatuz, baña hori bertze post baterako utziko dugu…akaso Akapulkotik Zigatara izeneko artikulora.

Huarte anaiak domiñekin, Argazkia J.M. Ondicol-ena da eta noticiasdenavarra.com webgunetik hartuta dago.
Post hau iteko urrengo webguneak erabili dira:
http://www.euskonews.com.eko Ander Izagirreren “Y los vascos atascaron Nueva York” artikuloa .
Basques in Western USA: Amerikanuak. webgunea.
noticiasdenavarra.com-eko Lander Santa Mariaren “Dos amaiurtarras de plata” artikuloa.
wikipediaren eskuarazko Ellis island artikuloa.
Bitxikeri bezala 1953ko Titanik pelikulan, famili euskaldun emigrante bat ageri da eta garai haiek nolakoan ziren irudi bat iteko balio zaigu, gañera “doblagiaren” inguruan bere bitxikeria du,
Utzi erantzun bat