Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2011(e)ko azaroa

Bardoak.

Gartxot, konkista aitzineko konkista animazioko pelikula, joanden 18-an (2011-11-18) estreinatu zen.  Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren animaziozko filma XII. mendeko Nafarroako Zaraitzu Ibarrean eta Otsagabian girotua dago eta Arturo Campion idazle eta historialariak idatzitako “Itzaltzuko bardoa” kondaira du ardatz istorioak.

Filma arras ongi dago, nabari da gustuz egiña dagola eta maitasun handiarekin, marrazkiak, musika (Benito Lertxundina), personaiei ahotsak, (Mikel Etxekopar, Kike Amonarriz, Titika Rekalte..) eta eskuara! Zuberoko eskuara ederra, doike!

Bai Filman, bai Arturo Campionen idazlanan eta baita ere Gartxot komikian (Argia 2003), protagonista Gartxot izeneko bardoa  dugu. Bertze trobadore gise, euskal kantak zabaltzen aritu zen Zaraitzu ibarreko inguru haietan eta kondaira dionez Gartxoten semea, Mikelot, ahots ederra omen zuen.  XII. mendean Orreagan kokatutako Conques-ko (Okzitania) fraideek Zaraitzu inguruko biztanle haunitz zuten menpean, horien artean Gartxot bardoa eta Mikelot bere semea. Fraideek Mikeloten ahotsa ederraren berri izan zutenean, askatasunaren truke semea abatetxean uzteko proposatu zioten Gartxoti (bahituz lortzen dute). Fraideek, latinez kantatzeko nahi zuten Mikelot abatetxean. Gartxotek, ordea, ez zuen onartu bere semea galtzea eta Mikelot bertatik atratzia lortu zuen Itzalzuko mendietara ihesi eramanez.  Zaraitzuko jaunak aginduta (abatea) soldaduek preso hartu zituzten aita-semeak. Haurra fraideen eskuetan erortzea jasan ezinik, Gartxotek, semea hil egin zun, eta horren ondorioz, sutara kondenatua izan zen.

Tonu dramatikoa du Arturo Campionen liburuak. Gogoak iratzartzeko eta kontzientziak pizteko, eta Itzaltzuko bardoaren gibelian geure etxean maizter garela eta kanpotik datozkigu erratera barbaroak garela, zibilizatu egin behar gaituztela eta hortarako hizkuntzaz aldatu behar dugula. Garai hartan (hauetan bezala) bertze hizkuntza arrotz bat inposatu nahi izan ziguten. Erraterako, Fraideaek euskararen kontra eta latinaren alde egin zuten, bertako ohiturak debekatuz, baztertuz eta zokoratzen, hortaz filmaren azpitituloa “ konkista aitzineko konkista” . (honi buruz gehiago sakontzeko, Aritz Ibañezen bere Iruñeko ferietan blogan “Biba Xune” izeneko artikuloa irakurtzea gomendatzen dizuet, merezi bai du)

A. Campionen ” El bardo de Itzaltzu” liburuko azala

Kondairarekin segituz, aipatzekoa da, istorio hau idazle bat ezagutuarazi zigun arren(Arturo Campion ,1917 “El bardo de Itzaltzu” lanaz), alako istorioak: tristeak, ezineko amodioak, heroiak, aspaldin izandako gertakizunak, kondairak…mendez mende, kantuz kantuz, herriz herri bardoak, trobadoreak eta koplalariak  zabaldu dituzte eta doike! gure Baztan izeneko zulo hontan ere izan genun bardo famatu bat (bere garaian).

Lekauzko kolegioko Aita Donostia fraidea berreskuratzen digu “El Txistulari elizondarra desconocido” izeneko artikuloan (Obras completas del Padre Donostia  vol II.). Izena Mitxel Krutxet zun baina bere goitizenenz “Muñagorri” eta “Xiruliru” (xirula bere soñu tresna bai zuen) ezaguna zen. 1787an aldera Elizondon sortua eta garai haietan fama haundikoa eta bardo herrikoi arras ezaguna  izan zen. Badirudi inprobisatzailea ez zela baizik ia bertso egiñak eta kantu tradizionalak abesten zula eta beti bere ezizena lortu zuen tresnarekin (xirula) lagunduta. Erraten da bere errezitaleko ohiko errepika “biba Napoleon” zela, bere fama Baztan-bidasoa ta iparraldean zabaldu zen, inguruetako herriko festetan ez baizen falta!. Gure noragabeko trobalaria 1865ko azaroaren 10an Baionan hil zen.

Jose Mari Iparagirre. irudia http://www.zerain.com webgunetik hartuta

Bardoz ari garenez beharrezkoa da erratea, Euskal Herrian izan dugun Bardorik ezagunena, José María Iparraguirre Urretxutarra (Gipuzkua), gure bailaran ibilitikoa  dela eta gañera, bere azken agerraldietako bat Elizondon izan zen,  hain justu 1879an Elizondon izandakoLore jokoetan. Urte hartan lehen aldiz d’Abbadiek eta Nafarroako Euskara Elkargoa ( Asociación Euskara de Navarra) Lore Jokuak Hegoaldera ekartzen dituzte eta Iparraguirre Lore jokoen inagurazioan egon zen (Elizondoko Santio bestak ziren) eta erraten dutenez, aintzinako trobalari bezala, kitarra bizkarrean, mediak, errekak eta basoak zeharkatuz, oinez  Elizondora etorri zen. Bidean, zortziko bateri hitza patu zion eta inagurazioan abestu zun;

Zer atsegiña mendian bera

Agertzen gure anaiak

Esanez emen alkartu gera

Izan euskaldun leialak.

Ta ikustean gure artean

Aomen aundiko gizonak

Euskalerriaren zorionean

Argi, maiz egin dutenak.

Elizondo’ko ibar luzean

Egontza eder batean,

Amoriozko batasunean

Ikus ditugu pakean;

Euskaldun onak esku emanik

Jaungoikoaren aurrean,

Diotela: «emen gaude baturik

Lur maitearen onean».

Ia ia bi urte geroxago ,1881eko apirilaren 6an, Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa), Iparagirre zenduko da. Musikaren eta poesiaren ikuspegitik haren lanek balio handirik ez duten arren, sentimenduen aldetik Iparragirrek eragin itzela izanen du euskal kulturan eta “nazio olerkigile”tzat hartua izango da, bereak  bai dira, bertzeak bertze, Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria kantuak.

Post hau iteko ondorengo webguneak eta liburuak (aldizkariak):


“El bardo de Itzaltzu”, Obras. Campion, Arturo. Mintzoa (1984).

Biba Xune“. Aritz Ibañez. Iruñeko ferietan blogako post-a.

“El P. José Antonio de Donostia (1886-1956)” Miguel Querol Galvada. Principe de Viana Aldizkaria (1956).

Gartxot: Askatasunaren arketipoa“. Xabier telletxea.  Artikuloa,  Argia.com.  (1920. alea,2003).

www.gartxotfilma.com. filmako trailerra eta irudia.

www.euskomedia.org. Auñamendi Entziklopedia, Michel Cruchet.

” Jose Maria Iparragirre Balerdi(1820-1881)” Santi Onaindia. Etor, 1973. zubitegia.armiarma.com

Read Full Post »

Udazken huntako arratsalde epel, gorri ta gozo batian, kuartelekozelaian zuhaitzpian nengola, haurrak ikastolatik atratzia esperatzen nuen bitartean, Hasier Larretxeak atra berria duen ATAKAK liburuko poema batzuk berrirakurtzen ari nintzela ta, Angel Garcia lagunak eta blog huntan “literaturako” saila eramaten duna, edo hobe errana! blogeko “Baztan euskal narratiban” izeneko posten egilea dena, hurbildu eta komentatu zidan, bere atalako azken lanan, Arraiozko idazlea, aipatu behar zula.

Azken bala/Hasier Larretxea/Point de Lunettes 2008

Nik sorpresa gustokoak dudanez ,ez nion galdetu zeren zigoan, baña, Baztan eta poesia jorratuko zula imaginatu nun.  Artikuloa igorri eta irakurri bezain pronto, segidan konturatu nintzen gaia, poesia ez zela, baizik...gerra zibila eta euskal gatazka, eta Hasierren aipamena bere azken-aurreko “azken balaz”  zijoala. Zeren Angelek “laugarren huntan”, gerra, borrokaldia, liskarra…gai protagonista duten liburuak eta doike! haien paisaia, Baztan arana dutenak, azaltzen eta erakusten digu.

Baztan euskal narratiban (4): Gerra Zibila eta euskal gatazka

Maiz aurpegiratu zaio Euskal Literaturari arras gutxi ausartu dela bi gai hauekin. Baina, batez ere euskal gatazkaren gaian, badago liburu zerrenda luzea. Ikuspegi aunitzeko liburuak, gainera. Hori bai, gehienak Gipuzkoa, Iparralde, Bilbo, Madril… aldean kokatuak. Nafarroako herri asmatuetan ere bai: Loitzu, Lizarbe, Ugalde… Bidasoa aldeko muga ere agertu da behin baino gehiagotan. Baina Bidasoa ibaiak Baztan izena hartzen duen alde honetan apaltzen dira gatazka politikoaren hotsak, euskal narratiban. Poesian bai, nabarmendu behar Hasier Larretxea arraioztarraren ahotsa, inplikazio pertsonal handikoa.

Narratiban Patxi Zabaletak nobela trilogia bat kaleratu zuen 90. hamarkadaren erdialdean, Txalaparta argitaletxearen “Amaiur” sailaren hasieran (eta politika arloan izen bereko alderdian dabil orain). Non Nafarroako XX. mendeko historiari errepaso moduko bat egin zion, zabala, bizia eta berezi xamarra.

Trilogiaren lehen liburuak Ukoreka izenburua du. Protagonista Beñat da, Gipuzkoako inklusa batean agertu den haurra, 1910. urte inguruan. 13 urterekin Betelu aldera, Araizko haranean dagoen Guntza herriko baserri batera eramanen dute, eta Mandazen abizena hartuko du. Eta inguru hartan eta Iruñea inguruan mugituko da liburu gehiena, Gerra Zibila aitzineko garaian. Baina azken partean, hamaika pasadizo eta misterioren ondoren, Beñat Lekarotzera, kaputxinoen ikastetxera ekarriko dute. Zaldi gurdian, oinetakorik gabe. Bost karabinero ondoan datoz, zaldiz. Eta Don Ximeno Iribas, Somatena izeneko erakunde ilun bateko burua. 17-18 urte ditu, orain, Beñatek (ez daki zehazki). Zer gertatu den, historia nola akituko den, eta “Ukoreka” hitzak zer esan nahi duen jakiteko, hor dago liburua. Baztango Liburutegian dago trilogia osoa.

Bigarren liburuak, Badena dena da izenburukoa, Gerra Zibilean murgiltzen gaitu. Beñat Mandazenek 26 bat urte ditu, eta Eltzu izeneko herrian bizi da. Guntza bezala, Eltzu izen asmatua da. “Frantzia eta Espainiaren arteko muga ondoan dagoenez gero, Baztango alboan, kontrabandista herria da.” Baztango alboan, mugan, baina non? Urdazubi aldean, Etxalar aldean, edo Eugi aldean? “Tren ttikia, Plazaola” pasatzen da Eltzutik. Tira. 1936ko Sanferminak dira, eta zaldi feria arras ona izan zen. “Baztandik Iruñerako zaldi talde eramatea izaten zen zeregin zailena. Berroetatik Belatera eta handik Ultzaman barrena”.

Ukoreka (1994, Txalaparta)/ Badena dena da (1995, Txalaparta)/Arian ari (1996, Txalaparta)

Kontrabandoaz eta abeltzaintzaz gain, gazteak Erribera aldera joaten dira “galmotzera”. Garia moztera, alegia. 13 bat gazte abiatzen dira Baztan aldetik. Kamioi militar batean. Haien artean, Beñat. Horrela ezagutuko du, bertatik bertara, Erriberan bizi izan ziren zapalkuntza eta bortizkeria. Baina gerrak Baztan ere jo zuen. Hasi aurretik ere: Mola gudalburua maiz ibilia omen zen inguru honetan, “Portugaleko erbestetik ezkutuan etorritako Sanjurjorekin Iparraldean egoteko… Gerratea Eltzun antolatu zen!”.

Inguru hau iheslarien pasabidea ere izan zen, Gerra Karlistetatik, eta horretan ere agertuko da. Mugaren bi aldeen arteko harremanak. “Izatea indarra da. Badena indarra da. Norbera nor dela onartzen dena bizia da… Arian ari”. Hola du izena hirugarren liburuak. Eta 1959. urtean hasten da, Baztan inguruan. ETA sortu berria da, eta komando batek (bi mutil eta bi neska) muga gurutzatu nahi du Iparraldera, PC alderdian infiltratzeko. Baina autoarekin istripu bat izan dute eta, Zortziko izeneko kontrabandista baten aginduz,  Xanbil izeneko mutilak Zugarramurdiko elizan komandoa hartu eta Otxobiko baserrian ezkutatuko du.

Kontua da kontrabandistek arriskuan ikusten dutela bere gaueko lana, ETAkoak hasten badira mugalde honetan mugitzen. Batez ere une horretan, drogarekin hasteko puntuan daudela.  Kontrabandisten artean gogorrena Eltzuko Joxemiel “Eroska” da. Iruritako bi anaia ere agertzen dira.

Xanbil eta komandoko neska bat maitemindu egingo dira. Auntsolitz baserrian kontu lizunak handituko dira. Komandoa errota batean ezkutatu ondoren, gertaera izugarriak. Denetarik. Eta Beñat ere agertuko da berriz, azkenean. Baina hemen ez dugu deus gehiago argitu behar.

Hodei berdeak / Jon Alonso / Susa, 2003

Garai bertsuan, 1960 inguruan gertatzen da Jon Alonsoren Hodei berdeak eleberria ere, Iruñaldean zentratuta, batik bat, eta EAJren inguruko zirkuluetan, borroka armatuari ekin, ez ekin… Hemen ere muga eta kontrabandoaren munduan sartuko da, eta Belate inguruan izanen dira mugimenduak, horietako bat bereziki lazgarria, lehen bi mutil gazte hilak, bonba bat lehertuta eskuetan. Garai itxaropentsu hauetan, baina memoria egitea ere eskatzen dutenak, hor daude liburu horiek, bertze aunitz bertze.

Eskerrak eman nahi nion Angel Garciari post honengatik eta baita ere lau aldiz, estualditik (kasu huntan, neketasunagatik) atratzeagatik!!!

Read Full Post »

Idazten dudan tenore hontan, Azaroa 8ren (2011) azken minutuak dira eta orain dela gutti gauz bitxi bat irakurri edo gertatu zait/dut “aurpegi kuaderno”  izeneko sare sozial horretan. Fazebooken, blog hau bertze bizi paralelo bat dauka (baitere ttwterren), bertze bizi hori arras mugitua da eta hainbat “lagun” ditu.

Gaur, (azaroko 8a) egun hontan baño orain dela 401 urte Logroñon izandako azken auto de fe haundian izan zen eta errioxako hiriburuko plazana 11 zugarramurditar erre zutela ta, arratsaldean blogan afera hori buruz idatzitako guztia plazaratu dugu, postn esteka, informazio txikia…eta azkenik 11 zugarramurditar “errodunen” izena. Ez soilik izena baizik nortuku bizirik erre zuten eta nortzuen gorpuak (zeren batzuk ia hilik zeuden). Fazebokerra igo bezain laster lagun batzuk segidan erran zuten elkarbanatu behar zutela, baten batek baimena eskatuz ta guzti. Erran behar bai bloga (postak) eta bai argazkibloga crestive comons lizaenzia daukatela (hauxe da libre dago kopiatzea, aldatzea, elkarbanatzea eta abar, Hori bai, beharrezkoa da egilea aipatzea), baita ere fazebuken igotzen dudan guztia aske dago, bai kopiatzeko, elkarbanatzeko, jausteko, aldatzeko…bai ausnarkeak, idatzitakoa eta gehienbat argazkiak ( gañera uste dut legalki, sare horretan igotzen den guzia, Fazebukek bihutzen dela horen nagusia eta jabea).

Hori argi utzita, berdin zaidala gauzak hartzea (nik ere iten dut  hori) edo obe errana, gustatzen zaidala jendea hartzea eta elkarbanatzea, gaur ikusi dudana pixket mindu nau. Ez (eta garbi utzi nahi dut) hartzeagatik eta elkarbanatzeagatik edo aipatzea edo ez aipatzea ta guzti horregatiki, ez! horregatik ez! baizik profileko “lagun” batek lana hartu dula idatzitakoa erdaldunazteko!! . Idatzitakoa uste dut, ez zela beharrekoa itzultzea, ondarrian 11 “errudunen” izena eta urteak patzen zituen (explikazio txiki batekin) gañera ere!  bukaeran agertzen zen “gehiago ikusi” eta blogeko stekak zeuden tokian  gaztelerazko “ver mas” bezala  itzuli du eta estekak ez ditu patu (ilupe). Hori aparte erdarazko informazioa, bertze lagunen hormetan ikusi dut eta hauxe izan da mindu nauena! zeren lagun hoien artean, batzuk arras euskaldunak (eskuaraz bizitzea edo eskuara ama hizkuntza erabaki dutenak) izanez eta iformazio hori euskaraz egonez (beraiek jakin gabe, zihur nago) erdaraz patu dute eta horrekin erdarazko izulpena zabalduz.

Hau ikustean, nire barruan pena (txikia, baina azkenian pena) nabaritu dut. Orain dela 3 urte blogarekin hasi ginenean, bi ardatza segitzea erabaki genun, bata, Baztangoo (eta inguruko) historio zaharrak, bitxiak eta ia ia ahaztuak zabaltzea eta bigarrena, zabaltze horretan  eskuara erabiltzea eta hori guk, Elizondar haunitz bezala euskaraz jakin arren ia ia (urte haietan) erdaraz bizi ginela!!!.

Pena ttikia hori aparte, pena haundiagoa ematen nauena bi euskaldunak (euskaraz dakitena) erdaratz aitzea entzutea da eta hori aunitz ikusten da Elizondon eta Baztanen eta haunitzetan ere erdaldun horiek arras euskaldunak sentiarazten  dira eta gañera! batzuk harro daude euskaldunak izateaz eta jakiteaz…baña, erdaraz solasten dute, erranez, eske errexago egiten zaidala erderaz erratea, edo… haurrekin erabiltzeko ba, bañozaharren eta kaxeroen gauza dela, eta halakoak entzun behar bere ama hizkuntza baztertuz!. Baño hau, normala ta harrunta izan da beti edo bederen aspalditik, bai Elizondon ta bai Baztanen!!

Argazkian Larreko idazlea. Argazkia http://www.enciclopedianavarra.com webgunetik hartuta dago, (Pregón, 1972).

Erdaldatasun honi buruz, (baztandar erdaldun) ia XX. mendeareren lehenengo hamarkadetan Pablo Fermin Irigaray Goizueta, “Larreko” nafar medikua eta idazlea, idatzi batean aipatu zun. Larreko (Pablo Fermin Irigaray Goizueta) 1869 Auritzen jaio zen (+1949 Iruña) eta gure eskualdean, Iruritan (baita ere Beran) mediku bezala aritu zen. Bere lana euskaldun jendearekin bete behar zuenez, eskuaraz alfabetatu eta eskuaraz idazten hasi zen. Gure Herria eta Euskal Esnalea aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak ta bere obra nagusiak: Topografía médica del valle de Baztán (1905), Naparra’ko erranerak (1926) eta Guía médica del intérprete de milagros y favores izan ziren. 1992an Euskal Editoreen Elkartea, Irigarairen artikuluak bildu eta bilduma batean argitaratu zuten. Bilduma Lekukotasuna izenburua dauka eta bere horrietan aistion aipatutko idatzia aurkitzen ahal da. Larrekok, artikuloari BAZTANDARRA-RI  izenburua patu zion, hortaz pos honen izenburua, “Baztandar erdalduneentzat“, zeren idatzi zaharra hori buruz doa eta doike!! merezi du irakurtzea.

BAZTANDARRA-RI (Pablo Fermin Irigaray Goizueta, “Larreko“)

Goan den aldian zure idazkiaren ondotik erran nizkitzun itzez, ez bide zinen goibeldu, asarre bidezkoak etziren ta.

Nik bezain ongi dakizu, Baztan alderdi pulit orretan, nolaz ari diren gisa guziz erdaratzen.

Alako aldi batez, orko bordariek daukaten ikastetxe batean, ezpairik gabe (sin dudar) antxe bilduak zauden buruzagiak erabaki zuten erdaraz bear zirela irakaskunzak.

Ikastetxe artan biltzen ziren umeak erdaritzik etzakiten.

 Bilkuran, irakaslea ez bertze guziek zioten erdaraz egin bear zirela, eta bordariak baietsi zuten bozik, ustez erdaraz mintzatzen ikasiko zutela eken umeak, orixe baizen eien asmo bizia.

Irakasleak ikusi ondoan ja bat aitzinatu etzitekela, leen ikastaroa bakotxari bere eleaz egin bear delakotz, aren iritzia deusetzat bota zuten gañerakoek eta ok etziren gero, nola naiko gizonak.

 Euskeldunen artean geienek uste dute euskaraz ez ditekela yakintsun izan, eztaitekela yakindurik irakasi. Betiko astaputzak, euskeldunak!

Buru gogorrekoa bear da gero alako agintza emateko.

 Emagun (supongamos) Baztango alkate jaunak, bordari bati nai diola zerbeit adirazi, yakinaraziko ote dio erdaraz? Gauza bera litzeke umeak yakin bear dutena chinoz egitea.

Ez gero erran bordariek diotena, «guk nai dugu gure umek erdaraz mintzatzeko ikasi dezaten». Ori ederki dago, baño ezta bidea; gisa ortan bizpairur urtez eskolaratu eta azkenean zer dakite? erdararik beñipein ez eta eken gogoak argitu dituzte leen ikastaroko ikaskizunez? Ez dut uste.

 Aixkide maitea, barkatu, baño Baztanen asko dire beren mintzoa baztertu nai dutenak.

Iragan astean, adixkide beroenetarik batek auxe erran zatan: «Orai duela zenbeit egun, muga ondoko erri koxkor baten geltokian edo estacioan oartu nintzan; barne artan etziren lau andre, iru yauntzi arrontez, bat aundi gisaz eta gizon gazte, tratulari antzedun bat baizik.

 Sartu bezain laster asi nintzaion gazteari galdeka, nola etorria zen, mandoz, eta nola ibilia muga iragaitean, ala galdeka nindagolarik erraten dit: no entiendo el vascuence.

 Arriturik galdetu nion: nongoa zaitugu beraz? «Elizondokoa», yardetsi zatan, eta orduan nik: zer, baztandarra, euskalduna, eta euskaraz ez egin nai! Ainbertze yakintsun eskualde guzietarik unata etortzen euskaraz ikastera, eta zuk, zure zañetako itzkuntza, zure aiton eta gurasoena, zure deiturarena, zure erriko eta unen bazter guzien izenena, zure eta nere Euskalerriko itzkuntza ukatzen!

Bazterretik begira zagon andreak, aundi gisaz yauntziak erraten du: «ederki olaxe, yauna, nere ohore aundiena euskelduna izaitea dut eta guziek zuk orai egin duzuna egin bageneza, bertze gisaz gindezke». Elizondoko gazte orrek, ote ditu lagunak Baztanen?

Post hau iteko erabili diren webgune eta liburuak:

klasikoak.armiarma.com webguneko Pablo Fermin Irigaray Goizueta,Larreko” “Baztandarra-ri” artikuloa.

euskonews webguneko efemerideko atala.

Lekukotasuna liburua, Pablo Fermin Irigarai Larreko. Euskal Editoreen Elkartea, 1992.

Read Full Post »

Postaren titulua ez du ezer erran nahi ezta ere zerikusi haundirik izan, soilik post hau York Berriko uharte hontan asten dela eta Baztango Amaiurko herrian bukatzen dula adierazten du, hori bai, zilarraz jantzita amaitzen du!!!.

Aste huntako istorioa  1911ko Martxoaren 19an du hasiera, egun hartan Ameriketako Estatu Batuetako New York hiriko portutik hurbil dagoen Ellis izeneko uharte txiki batean “talde bitxi” bat lehorreratu zen. Ellis Uhartea 1892tik EEBBetara sartu nahi zuten emigrante ugariren derrigorrezko igaroleku, kontrol zentrua eta sarbidea zen. Egun hartako “talde bitxia”  Le Havre-tik (Fantziako hiria) zetorren La Touraine  itsatsontzitik  lehorreratutako 150 euskaldunak osatzen zuten. Euskaldunak, ez gaztelera ezta frantsa ez zekitenez emigrazioko agentei eziñezkoa egin zizaien “tipo arraro” hoiei ulertzea eta komunikatze ezintatsuna ikusita , funtzioanariek  ez zuten posible izan herrialdean sartzeko bete behar ziren tramiteak egitea ezta zalantzak galdetzea, beraz, irtenbide bat bilatuz, 150 euskaldunak itxaron behar izan zuten han zutik, bere maleta, kutxa eta gauz guztiekin,  kriston kalapite sortuz eta lehen aldiz, EEB-ko sarbidea trabatua izan zen!

Argazkia http://www.latinamericanstudies.org/ellis-island webgunetik hartua dago.

Istorio hau, Koldo Aldabe kazetaria erreskatatu zun 2007an, The New York Times egunkariak bere artxiboak sarean zinzilikatu ondoren. Garai hartako The New York Times-eko kronista dion bezala ia euskaldun gehienak 16 eta 20 urte bitarteko mutil (gizon) ziren, baita ere aipatzen du taldean emakume baten bat bazela eta haurrik,  apenas ez. Baitere kazetariak idatzia  utzi zuen, euskaldunak txapelaz jantzita zeudela, gogorra itxura zeukatela, hitz guttikoak zirela eta ahoa ireki zutenean,  iñorrek ja ulertu zien!

Itzultzaileak konturatu ziren hitz egine zuten hizkuntza ulerteziña zela eta erromatarrak Hispania eta Galia inbaditu aurrettik, bizirik irauten zuen Iberiar hizkuntz zahar bat zela, konklusiora iritxi ziren. Egunkariaren deskribapen bitxiaren arabera, euskaldunak xumeak, ausartak eta independienteak ziren, iñoiz inbadituak izandakoak  eta nahiago zuten eskasia edo probezia dastatu “bere Pirineotako askatasuna galdu” beharrean. Baita ere kronika dio Espainarrak baño harroagoak zirela eta euren lurraldean jaio izanak ematen zien “noblezia unibertsala”.

Noblezia buzruzkoa, zihur  nago (imajinatu, igarri edo asmatzen dut) baztandarrak izanen zirela aipatuko zutenak, 1.440ko afera eta Baztandarren jasotakon “hidalgia multzokaria (kolektiba)” dela ta, zeren 150-eko euskal talde horretan Baztandarrak omen ziren eta. Euskonews-eko Ander Izagirreren “Y los vascos atascaron Nueva York” artikuloan, berte euskaldunen batzuen artean Elizondoko José María Ballarena aipatzen du, baña bertze baztandar batzuk egun hartan han ibili ziren Basques in Western USA: Amerikanuak. webguneko izen zerrendetan “urpeatzen” eta bertze hauek aurkitu ditut: Amaiurko Jose Bazterrika (horriaren bukaeran), Oronozko Jose Martin Alberro ( esteka), Elizondoko Antonio Burgete… eta zihur aski gehiago izanen ziren zeren aunitzetan datuak falta dira; ze egunean iritxi ziren, barkoaren izena, sorterria…gauza da hauek ez zirela izan lehenego baztandar edo euskaldunak iritsi zirela (baño bai multzo haundiena) eta lehenagotik etorritako York Berrian aurkitu zuten euskaldun bati esker, jakin zuten, eramatea beharrezkoa zen (guttienez kopuru hari) 30 dolarrak guztiok zeukatela eta gehienen elburua Idaho, Nevada eta Montanan zela, artzai bezala aritzeko.

Emigrantiak Ellis uhartetik lehenego gauza ikusten zutena "Askatasunako estatua zen". Argazkia http://www.ellisislandtours.com

Erran dugun bezalaxe hauek ez zirren izan lehenegoak eta guttiago ere azkenekoak Estatu Batuetan sartu zirenak, hasieran gehienak artzantzan aritzeko eta denborarekin bertze ogibidetan bere onegitea probatuko zuten, esnetegietan, loregintzan (mendiak ta bideak sastrakaz garbitzen)… Ellis uharteko emigrazio zentroa 1954 urte artio irekia egon zen baña baztandarrak bizi berri baten bila segitu ziren joaten ia ia 80. hamarkako hasiera arte. Batzuk ezkondu, ugaldu eta hilko ziren, baztandar abizenako ameriketarrak sortuz, bertze batzuk bueltatuko ziren, bakarrik edo han jaiotako seme-alabekin.

Azken hoietakoak Jose Ambrosio Huarte eta Mari Kruz Oskariz Arizkundarrak ditugu eta  Estatu Batuetan lan aritu ondoren, bere semeekin Baztanera bueltatu zirenak. Tony eta Josetxo, Califonian jaio eta hazi ziren eta, bailararekin distanzia luzia izan arren etxeko hizkuntza eta ohiturak kontserbatu zuten, baitere Euskal Kultur Center-ko (BCC) jai alai frontoian bere zaletasunaz, pilota bezala gozatu eta landu zuten.

Amaiurren ia kokatuak eta pelotan onak direnez, aukera izan dute Estatu Batuak ordezkatuz beno edo obe errana (Toniry nozbein entzun nion bezala) Estatu Batuetako  esuskaldunak ordezkatuz pelotako hainbat mundialetan aritzea (Frantzian, Mexikon…)  edo aurtengo Mexikoko XVI. joku Panamerikanoetan parte hartzea, gañera ez soilik parte hartzea baizik finalera iristea eta zilarrezko domina pareak Amaiurrera ekartzea!!!

Eta uhartez Huarte joan garenez derrigorrezkoa da aipatzea mendiko burua, zeren Mexikoko 2011.ko  joku panamerikano berberetan, Patxi Mendiburu palista zigatarra parte hartu du urrea lortuz Mexikoko koloreak defendatuz, baña hori bertze post baterako utziko dugu…akaso Akapulkotik Zigatara izeneko artikulora.

Huarte anaiak domiñekin, Argazkia J.M. Ondicol-ena da eta noticiasdenavarra.com webgunetik hartuta dago.

Post hau iteko urrengo webguneak erabili dira:

http://www.euskonews.com.eko Ander Izagirreren “Y los vascos atascaron Nueva York” artikuloa .

Basques in Western USA: Amerikanuak. webgunea.

noticiasdenavarra.com-eko Lander Santa Mariaren “Dos amaiurtarras de plata” artikuloa.

wikipediaren eskuarazko Ellis island  artikuloa.

Bitxikeri bezala 1953ko Titanik pelikulan, famili euskaldun emigrante bat ageri da eta garai haiek nolakoan ziren irudi bat iteko balio zaigu, gañera “doblagiaren” inguruan bere bitxikeria du,

Read Full Post »