Urtearen hamargarren hila Urria da eta ‘urrea erran eta urria eman”, dion atsotitza bada, zerbait eskatzea ta gutti emantea izanen zen bere errnaia. Urria, hamargarrena izanez gain, baitere eskasia edo eskatzen den neurrira edo kantitatera heltzen ez, da.
Baña Urria ez da urria baizik benetean sarria, baderen elikagaien artian, zeren ikusi beharral dira giltxaurrez betetako zakuak, baratzetan oraindik badiren piper berdea, zerbak ta porruak, uxoak zeruan (lurran eskopeteruak) eta xaretotan zizak ta onddoak. Etxean berriz, su beheko danbolinan txipli txaplan gaztain erreak izanen dira eta sabaian sagarrak, bilduta. Sagarra hoikin akaso, urtarrila aldera dastatzen den sagardoa inten ahal da, Gamioxarreko dolartxean Jo ala Jo taldekoek urtez urtez aritzen diren bezalaxe.
Gauza da, sagardo bottilakin ta gaztin bazukin errexa dela tenore hontan (udazkenaaren hasmentan) Baztango edozein etxe batean gaztain-jate bat idurikatzia, eta gaztain erreak zuritzen bitartean, aitetxik bere aspaldiko gauzak edo kontu zaharrak aipatzea… edo “porzierto” zertaz ez, ipuin bat kontatzia edo kasu huntan, irakurtzia!
Ipuina baztandarra izaten ahal zen, baztandar petoa, bi aldiz baztandarra. Aldiz bat Baztango bazterretan gertatzen delako ta bertze “aldia” baztandar batek idaztzi zuelako. Idazlea, hunet bertze batian ekarri dugun Jose Azkarate Etxandi aniztarra da eta ipuña berriz, 1931ko Azaroaren 28an Amayur aldizkariaren XXVII. zenbakian “Nere euskera mordollean” izenburukin argitaratu zena eta horren erakusgarri aparta ondokoa izan daitekena (gozatzekoa da, garaiko eskuara).
{…Makil kozkor bat eskui eskuan artu eta banua mendi aldera. Egun ederra dago. Eguzkia agertu da Abartango mendi tontorretik, eta goizeko otza autsi du bere dizdira beroekin.
Betti aldapa gora, urbiltzen naiz Pagolako borda deitzen den ardi borda batera, eta andik itzuli nere begiak, nolako adertasuna ikusten duten! Ala begira nagola ezin aspertuz ainbertze edertasun ikustatzen entzuten dut abesti polit bat, abots ederrian abestua.
Abeslaria eldu da goitik bera ni nago tokira urbilduz, gero eta obekiago entzuten zaizkiola abestia eta abestiaren itzak. Arpe-aldeko pago zaraka tartian dagoniedetik eldu baita. Ikusten ez dut baña, abotsatik gaztia dala du iduri. Alaxe da, ogei bat neurten aski zeralarik nere tokiraño, agertzen da mutilla zein ikustean arri biurtu ta gelditu bainaiz.
Martintxo Borda-Zuriko semea,ogeita lau urteko mutil galanta. Ixildu da Martintxo; baita gelditu ere bidearen erdian, zer etorri zaio gogora? Alproka txiki bat bizkarrian darama, alprokatik xatua atera eta aztatik gil-gil edan aldi bat egiten du.

Abartan.Argazkia http://www.valledebaztan.com
Nik bidetik atera eta gelditu naiz pago-zaraka baten onduan Martintxok ez nau ikusten. An dago bada gure mutilla geldi eta ixil makilla eskuan, gorputz liraña zuzen eta begiak zuzentzen dituala batian Almandozko Atxurdiñezko arrubi aldera, bertzia Mendaur aldera. Bere aurrian dauka Naparrako mendialde puska ederra, dana margo politaz fantzia. Baztan aldeko erri txuriak, belardi eta landa apañez inguratuak berako zelayetan, eguzkiaren urrezkodizderakin bazter guziak argituak. Zer ari da Martintxo?…}
—————————————————————————————————————————-
Ipuin zatia, Egunkariako 2000ko maiatzaren 19ko Joxemiel Bidadorren “Kasiko bitxi-arrot klasiko” barne argitaratutako artikuloatik hartuta dago.
Utzi erantzun bat