Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2011(e)ko urria

Udazkeneko edo Urriko feriek, Elizondon izaten dira, San Lucas jaiaren hurrengo ortziral eta larunbatean. Ortzirala izaten da egun nagusie eta abereek, ganadue, edo azienda  Merkatuzelaiko Plaza biltzen dituzte. Ganadu kontuan, erran behar ondarreko bizpahiru urteetan inoiz baino itxura hobea hartu dula  Udazkeneko Feriek, azienda kopuruari dagokionez. Gan den urtean (2010), Altsasun feriarik ez zela ta  Burgete eta Jaka arrazako behor eta zaldiak etorri ziren plazara, hoiekin batera eskualdeko behiak, euskal zerri­ak, astoak, ardiak eta bertze zenbait azienda ere izan ziren. Aurten ere abereburu aunitz espero da, eta horirkin batera herriko kale nagusiak saltokiz gainezka beteko dira, eta noski! jatetxe gehienetan garbantzuak azarekin eta usoa saltsan aurkitzen ahalko da.

argazkia Pello San Millan

Ganado azokan, betidanik garrantzi haundi izan dun animali bat behia izan da, aranako ekonomian garrantzi haundiko izan bai da (ardiarekin batera) eta historian zehar azienda honen heriotz-tasa Baztango ekonomia, aldizka kaltetu du. Garrantzitsuena eta gogorrena akaso 1774ko abeltzaintza izurritea izan da.

Izurritea Frantziatik etorriz, Euskal herrian zabaldu zen, Baztanen kalte haundiak eragiñez. 1774ko  Uztailaren hasieran eman ziren behi gaixotasunaren lehenego kasuak eta izurritea azaro erdialdera arte iraun zuen. Gaitz hau “muermo acompañado de phitisis”  bezala identifikatu zuten, aberen ohiko gaitz infekziosoa eta batzutan gizakiari pasten dena ere. Gaitz  honek lau hilabete hoietan, Baztanen 6.304 abere-buru hil zitun, hauxe da behi-azienda guztiaren %95, soilik geratuz 300 animali bizirik. Elizondoren kasuan bakarrik  buru gelditu ziren gaixotu gabe eta 20 sendatu ziren, guzti hau in zun azienda honek betetzen zuen espazioa errekuperatzeko zalla eta bide luzekoa izatea. Hemendik aintzin ardi azienda haundituko da eta gero ta garrantzi haundiagoa izanen du.

Urte gogorrak izan ziren XVIII. mende horren bukaera, zeren aipatutako ganadu izurritea ez zen soilik bakarra izan Baztanen, 1794an Konvenzio gerra zela ta, elikagaien eskasiarekin batera, Tifus izurritea agertu zen  eta urte bakar batian 335baztandar, hilobira eraman omen zuen.

Izurritez eta gaitzez ari garenez, bitxia eta aipagarria da Baztanekin zerikusia duen  gaixotasun infekziosoa, kutsagarria, epidemikoa eta birikoa bat badela (bederen izenez) eta gaixotasun hori Baztanga izenarekin zauzen da, hauxe da, “baztandarren gaitza”. Egie´rteko (egia errateko) naztanga, Variolae vaccine (varicela gazteleraz) nafarreria izena ere du eta dirudienez Euskaldunok Naparren gaitza zela argizuten eta Naparrok bere zilborran behituz, baztandarren gaitza zela ere argi izan zuten, baña bitxiagoa da oraindik, Baztanen! gaitz horreri agoteria erraten zizaiola, agoten gaitza, hau da Bozateko biztaleen gaitza zela (gixagoak Bozatarrak  denetatik izan omen zuten).

Baztanga orain dela hiru mila urte sortutako  gaixotasun infekziosoa , mendeetan zehar ikaragarrizko izurriteak eragin ditu. Hain arriskutsua zenez ,garai batean haurrei, ez zizaien izenik jartzen nafarreriari aurre egin eta bizirik atera arte.

1776.urtean hasi zen Edward Jenner gaixotasun honen aurkako txertoa lortzeko lanean. Segidan konturatu zen behiekin lan egiten zutenek, nafarreria ez zutela pairatzen eta behiek gaixotasunarekiko erresistentzia zutenez,  bere zornea pertsona batzuei inokulatuz hauekez zirela infektatzen konturatu zen. Honela, 1798. urtean mediku inglesa txertoa (vacuna, latinezko “vaccinus-a-um”eta gaztelerako “vaca”) lortu zuen.

iriarte jauregia, Argazkia Pello San Millan

Urte batzuk geroxago, hain zuzen 1801an, Baztanen Baztangaren aurkako txertoa jartzen da lehen aldiz (Iruñan hilabete bat lehenago jarri zen). Txeroa Erratzuko Iriartea jauregia eman zen eta garai haietan Baztango alkatea eta etxeko nausia zena Joseph Juaquín Gastóni esker bultzatua izan zen. Dokumentua, Gaspar Castellanos de Gastón historiatzaileak aurkitu eta aireztatu zun eta ikusten denez garrantzi haundikoa dokumentua da zeren azaltzen digu garai haietan herriko edo baserri giroko medikuntza ia ia parean zehola hirietakoarekin, Baztanen bederen.

Agirian irakurtzen ahal da, txertoa ekartzeko eta ezartzeko Baztango alkatea, Donibane Garaziko Iribarren Ayzin medikuarekin kontaktuan patu zen. Iribarren jauna, Paristik ekarritako txertoarekin (zornetan) lan egiten zun eta inguruan arras ongi ari zela zabaltzen, aipatzen du. Baitaere, txertoa Baztanera ekartzeko lehenego saiakera bat  izan zela baina hau ez zula  funzionatu erraten digu. Badirudi  Jose Juakin Gastonen bi seme edo bi morroi (ez da agi gelditzen)  urriaren aldera Donibanera urbildu zirela txertoa bila (txertoa zornean mantentzen zen), baina Irribarren jaunak zornak ez zuenez deus gabe bueltatu ziren Errazura. Bañan azaroaren 2an Iribarren Ayzin medikua Erratzun agertu zen 18 urteko neskatxa batekin, neska bere besotan  Baztangaren txertoa eramaten zun.

Neskatxaren besoko pikor zornetuetik Alkatearen  zazpi gizonezko semeak , iloba bat, Jauregiko hiru zerbizari , alkatearen lagun baten semea eta Errazuko herritarra zen Franco. Iriarteren sei semeak , Baztango aurkako txertoa hart zuten. Honen ondorioz, Iribarren medikua, aranako Josef  Mayora medikuak animatuta eta bertze medikuen laguntzarekin  Baztango bertze herrietako herritarrak (lehen hilabeteko haurrak eta 40 urtekoak bitarte) txertatzen ariko dira izanez Nafarroan ezagutzen den lehenego txertaketa kolektiboa.

Baztanga kutsatzeko, gaixoarekin kontaktu zuzena izan behar zen, gaixoak erabiltzen dituen arropa edota maindireen bidez kutsatu baitaiteke. Horregatik, gehienetan familiarrak eta inguruko pertsonak kutsatzen dira eta Baztango Alkatearen “txertaketa kolektiboak” antzekoak munduan zehar eman zirenez , Nafarrerie  desagertzeko edo erradikatzeko emandako lehenego pausuak  izan ziren.  Gaur egun Baztanga erradikatua dago naiz eta, Errusiak eta AEBek oraindik birus hau gordeta daukate laborategietan.

Post hau iteko hurrengo liburu ta webguneak erabili dira:

El sector agropecauario de la Euskal Herria  peninsular durante el Antiguo Regimen” Liburua (pdf). Alejandro Arizkun Cela (Euskal Herriko Uniberitatea)

http://www.elizondo-baztan gueb gunearen “epidemia ganadera de 1774” artikuloa.

Wikipedia enziklopedia askearen Baztanga” artikuloa.

La cacunacion antivariólicas en Navarra” artikuloa. J.J. Viñes Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko irakaslea

Eta doike! eskerrak eman Gaspar Castellano de Gastón baztandar-zaragozar historiatzaileri, berak aurkitu eta zabaldu baizuen  Joseph Juaquín Gastónen karta ta agiri hauek.  Gutun hauei buruz eta Erratzuko Iriartea jauregian gertatutakoaz sakontasunan murgiltzeko komeindagarria da “La cacunacion antivariólicas en Navarra” artikuloari begibsta bat ematia.

http://www.cfnavarra.es. Baztango alkatearen agiria, 1801ko azaroaren 2an Errazun izandako txertaketak akreditatzen duna.


Read Full Post »

Urtearen hamargarren hila Urria da eta ‘urrea erran eta urria eman”, dion atsotitza bada, zerbait eskatzea ta gutti emantea izanen zen bere errnaia. Urria, hamargarrena izanez gain, baitere eskasia edo eskatzen den neurrira edo kantitatera heltzen ez, da.

Baña Urria ez da urria baizik benetean sarria, baderen elikagaien artian, zeren ikusi beharral dira giltxaurrez betetako zakuak, baratzetan oraindik badiren piper berdea, zerbak ta porruak,  uxoak zeruan  (lurran eskopeteruak) eta xaretotan zizak ta onddoak. Etxean berriz, su beheko danbolinan txipli txaplan gaztain erreak izanen dira eta sabaian sagarrak, bilduta. Sagarra hoikin akaso, urtarrila aldera dastatzen den sagardoa inten ahal da, Gamioxarreko dolartxean Jo ala Jo taldekoek urtez urtez  aritzen diren bezalaxe.

Gamioxarreko dolaretxearen biltegia. Argazkia Pello San Millan.

Gauza da, sagardo bottilakin ta gaztin bazukin errexa dela tenore hontan (udazkenaaren hasmentan) Baztango edozein etxe batean gaztain-jate bat idurikatzia, eta gaztain erreak zuritzen bitartean, aitetxik bere aspaldiko gauzak edo kontu zaharrak aipatzea… edo “porzierto” zertaz ez, ipuin bat kontatzia edo kasu huntan, irakurtzia!

Ipuina baztandarra izaten ahal zen, baztandar petoa, bi aldiz baztandarra. Aldiz bat Baztango bazterretan gertatzen delako ta bertze “aldia” baztandar batek idaztzi zuelako. Idazlea, hunet bertze batian ekarri dugun Jose Azkarate Etxandi aniztarra da eta ipuña berriz, 1931ko Azaroaren 28an  Amayur aldizkariaren XXVII. zenbakian “Nere euskera mordollean” izenburukin argitaratu zena eta horren erakusgarri aparta ondokoa izan daitekena (gozatzekoa da, garaiko eskuara).

{…Makil kozkor bat eskui eskuan artu eta banua mendi aldera. Egun ederra dago. Eguzkia agertu da Abartango mendi tontorretik, eta goizeko otza autsi du bere dizdira beroekin.

Betti aldapa gora, urbiltzen naiz Pagolako borda deitzen den ardi borda batera, eta andik itzuli nere begiak, nolako adertasuna ikusten duten! Ala begira nagola ezin aspertuz ainbertze edertasun ikustatzen entzuten dut abesti polit bat, abots ederrian abestua.

Abeslaria eldu da goitik bera ni nago tokira urbilduz, gero eta obekiago entzuten zaizkiola abestia eta abestiaren itzak. Arpe-aldeko pago zaraka tartian dagoniedetik eldu baita. Ikusten ez dut baña, abotsatik gaztia dala du iduri. Alaxe da, ogei bat neurten aski zeralarik nere tokiraño, agertzen da mutilla zein ikustean arri biurtu ta gelditu bainaiz.

Martintxo Borda-Zuriko semea,ogeita lau urteko mutil galanta. Ixildu da Martintxo; baita gelditu ere bidearen erdian, zer etorri zaio gogora? Alproka txiki bat bizkarrian darama, alprokatik xatua atera eta aztatik gil-gil edan aldi bat egiten du.

Nik bidetik atera eta gelditu naiz pago-zaraka baten onduan Martintxok ez nau ikusten. An dago bada gure mutilla geldi eta ixil makilla eskuan, gorputz liraña zuzen eta begiak zuzentzen dituala batian Almandozko Atxurdiñezko arrubi aldera, bertzia Mendaur aldera. Bere aurrian dauka  Naparrako mendialde puska ederra, dana margo politaz fantzia. Baztan aldeko erri txuriak, belardi eta landa apañez inguratuak berako zelayetan, eguzkiaren urrezkodizderakin bazter guziak argituak. Zer ari da Martintxo?…}

—————————————————————————————————————————-

Ipuin zatia,  Egunkariako 2000ko maiatzaren 19ko Joxemiel Bidadorren “Kasiko bitxi-arrot klasiko” barne argitaratutako artikuloatik hartuta dago.

Read Full Post »

Errotaz errota.

2011ko Urria.

Ura beharrezkoa da errota-harriak mugitzeko, baña euriaren ura ez da ona, jendia urbiltzeko… eta goiz euritsu batean ospatua izan da Amaiurren, erroten egune (2011-10-9).

Errotek Euskal Herriaren historian izan duten garrantzia nabaria da, eurak bai ziren  baserrietan jasotako  artoa ehoztuz, arto irina lortzen  zuten “lantegiak”. Hala ere, bizimodua aldatuz joan da, gaur egungo beharrak ez dira orain dela 60 edo 80 urtekoak, eta XX. mendean zehar ia ia Baztango errota guztiak desagertu zaizkigu eta gelditzen direnak landa-etxean birtziklatu dire eta arto ale ehotzea, erakustaldian bihurtu da.

Horietako bat Amaiurko errota dugu, XVIII. mendeko erdialdekoa errota ederra (nahiz eta eraikinean 1897 data zinzelkatua ageri), bere bi ehozteko harrikin.., eta Baztanen aleak ehozten aritu diren bi azkeneko errotaharriak  izan direla komentatzen da. Errota hau bezalaxe, bertze batzuk zaharberritu dire landetxe gise( Etxaidekoa, Orabideako Infernuko errota…) eta bailararentzat erakargarri turistiko-kulturala bihurtu dira baña pasaden mende hortan, bertze batzuk desagertu, utzi edo sasien bazka izan dira.

Amaiurko Felipe Oyarzabal errotaria taloak iten. Argazkia Pello San Millan.

Baztango errotei buruz zerbait baldin badakigu, Vidal Perez de Villareal monjeari esker da.  Lekauzko kolegioko kaputxino arabatar honek, 1977. urtean Baztango errotak biziki dokumentatu bai zuen eta hogeitabederatzi bazela zenbatu zitun baitere denbora haietan zortzi bakarrik funtzionatzen zutela aipatu zun.

Almandozen, Marin errekaren urak mugituta bat ongi mantetzen da itxita egon arren eta bi errotarri daukana.

Erreka berberan, Marin zubiaren eta Orono-Mugairi tartean, Berroetakoak daude.  IX.menda hasierantik  bi errota bazirela, biak bia harrikin eta baten izena Errotalde zela eta ere nagusiak Berroetakoa eta Anizkoak zirela aipatzen da..

Zigazkoaz, eraikin ederra dela ongi mantendua dagola eta hiru harri ditula artoa ehozteko, komentatzen du. Oronzen, 1731ko Errotazarra dago, Oronozko eta Zozaiako errota zen eta Zigakoa elikatzen zuen urak berbera zitun, Zigakoa iterakoan urik gabe gelditu zen. Horren ondoren zihuaski,Oronozko Errota “berria” inen zen eta  garai batean aleak ehozturekin batera egurra zerratzen zun, zeren zerra bat itsatsi zioten, uraren indarrez  mugitzen zena eta zerrategi bezala erabilia izan zen.  Bi harri dauka (1977an).

Ibur errekan, presa zahar baten ondareak aurkitzen ahal dira, presa honek  Lekaroz eta Arraioztarren “porzionisten” desagertutako Ideazabal “gañekoa” errota elikatzen zun. Porzionista berberak XX.mende hasieran  “la Baztandarra” zentral hidroelektiko haundia (gaur egun desagertua) eraiki zuten. Zentrala Ideazabal errota urik gabe utzi zun eta berri bat egin behar izan zuten, kasu hontan Lekarozko Oharriz auzoan.

Ibur erreka goruntz eta ia Iruritakoa zirenak, Zaldubia errota dugu, errota ez erabilgarria, desegiña eta  ustuta dago.  Erreka berberan baña goraxago, Jauregia errota (Jauregiko-errota) dago, erabilpen ezin hobean, bere ubide ta guztikin baña presa autxita dagonez ez da  erabiltzen ahal. Hiru errotarri dauka ( datuak 1977loak dira) . Iruritaren kasuan 1726-1727 apeoaren araberan betrze errota bat agertzen zaigu, Jauregizahar errota da eta errotari gisa, Juan Sottilarena ageri da.

Baztan ibaiako ibaiadarrak utziz eta Elizondorako bidean artuz, Lekaroz eta Gartzaingo bidegurutzeak ondoren, errepide ondoan eta Baztan ibaiaz elikatzen den, Etxerri errota dago, hiru harri zeukan eta Gartzaindarrak erabiltzen zuten.Vidal Perezek bildutako garaian, hondamendian zegon eta gaur egu berriz elkarte bat da.

Elizondoko herri-barnean, Ziga plazan, (Ribot  plazan) errota bat dago, Txokototik, Elizondoko “ikurra” den presa ikusten da. Presa hori, errota funzionatzeko ereiki zen. Lehenagotik errota zegon (1823an zaharberritua izan zen) eta iriña iteko erabiltzen zen baña  XIX.mendearen bukaeran Baztanen izan zen lehenego zentral hidroelektikan bihurtu zen, Iñarra zentrala bezala zautua zena. 1897an errotan sortutako elektrizitatea 48 lampara argitzen zitun eta gañera dohainik!, Elizondo izanez,  Nafarroako lehenengo herria, argindarra publikoarekin eta hala segituko zun 1930 artio, Elektra de Elizondo (argia kudatzen zuen elkartea)  pribatizatuko bai da (Errotaren sozioak).

Etxaideko errota. Argazkia Pello San Millan

Elizondoko bigarren errota, Iturri-Ederrako urak mugiarazten dio, hauxe da Beartzungo erreka . Etxaideko errota da, XIX. mendearen erdialdekoa da eta gaur egun funzionatzen segitzen du, berrritua dago,  Landa-etxe bat dena eta edozein bailarako festetan bere talo goxoak, dastatzen ahal dira.

Bertzungo errekan pixket beitixago Elbetekoa dago, Errotaberri errota etxe bezala egokitua dagona. Errota honendako ura pilatzen duen, pixket goitiago dagoen presa, Ingurumen eta Landa Garapen Departamentuak botatzeko agindua emana zuen. Baina Elbetearrek bere horretan mantentzearen aldekoak direnez eta haunitz borrokatu ondoren, dirudi gauzak dauden bezala geldituko direla eta presa xumea ez dela botako.

Baztan ibara gorunz, Arizkun aldean Errotaberea edo “behekoa” zegon, aspalditik desmontatua eta diotenez bi harri mugitzen zituna. Baita ere Arizkunen Lamiarrita zubia ondoan Arizkundarren Peñako errota dago. 1726-1727 apeoan Urtsuako errota ageri da

Erratzuko sarbidean izen bereko errota aurkitzen da, 1888koa da eta bere nagusiak 60 porzionistak izan ziren. Hiru harri zeukan eta bere garaian nabarmentzekoa zen bere sabaia. Herritik kanpo Zabaletako errota dugu eta Vidalek bere liburuan aipatzen du (1977) ez dela ezertarako erabiltzen eta bertan utzita dagola marmol zurizko errotarri ederr bat.  Erratzuko herri-kaskoa utzita, baitere  Vidalek aipatzen digu Iñarbegiko errota. Izurneako etxekoa zen (nagusi bakarra) 1915 koa da eta dirudienez lehenagoko baten ordezkoa zen, zeren Izurneakoek zeukaten  bertze errota 1913ko ekainaren 2ko uholden ondorioz, suntsitua gelditu zen.

Xartolako errotak. Argazkia Pello San Millan.

Azpilkuetan, Zuastoi auzotik, Azpilkuetako Elizaldera joaten den bidean, Errotaldeko parajian Xartolako errotak aurkitzen dira, bi errota badira, biak berdin berdiñak, biak bata bertzearen ondoan eta biak abandonatuak eta biak  Artzubiko errekatik hartzen zuten ura.
Azpikuetatik, Amaiurrera  eta Amaiurko sarreran, elize ondoan astion aipatutako erreota dugu. Landetxea bihurtuan eta baitere talo goxoak probatzen ahal direnak (dio! ze gozoak zeuden gasna ta txokolatezkoak, biak artopil berberan!!).  Bitxikeri bezala aipatu, artxibo iturrien arabera, 1280. urtean Amaiurko errotak diru saria ordaintzen ziola Nafarroako Erresumari.
Amaiurtik gertu, Gorramendiren bertze aldian Aritzakungo eta Urritzateko erreketan,  inguruko baserrietako biztanlentzat bai arto irina iteko eta geroxago argi indarra lortzeko, erreka bakoitzak bere errota zeukan. Aritzakunen, Arraxka baserriko errota ttikia dago. Gurpil hidraulikoari dinamo alternadore bat  itsatsita zeukan eta Aritzakungo baserriei elektizitatea hornitzen zien, gañera  Juan Jose Santesteban Larrondo errotariak, elektizitate horrekin mugitzen zen zerra bat patu zun eta egurra moztu eta taulak, prestatzen zitun. Juan Jose Santesteban errotaria eta Baserriko nausie zen, buru azkarra ta listoa, ikasketak gabeko hoietako ingenieroa baña arras ingeniosoa.
Arraxkakoa ez zen Aritzakunen bazen errota bakarra, zeren errekaren bukaeran ia ia Urriztzate errekarekin bat egiten denan, Urbakuraren sakontasunan Sumusuako errota dago. Errota hau 1926koa eta Baztanen azkeneko eraikitako errota dugu. Gaur egun abandonatuta dago. Urritzate bazun ere bere garaian bere errota, Bulunba baserrikoa zen eta hau ere uholdeko urte hortan, arras kaltetue gelditua izan zen.

Ta azkenik, gure zulo berde hontan aurkitzen ahal dugun errota magikoena, misteriosuena, historioz betetakoa,  Baztango aranean izaten ahal den lekurik ederrenetako batean

Argazkia Pello San Millan.

kokatua, pagadi artean ezkutatuta, zokoratua…Orabidea auzoan, inguru ezin hobean eta erreka gañean zinzilikatuta ,errota zahar bat ageri zaigu, errota hori, Infernuko errekako errota da.

Arras ikusgarria da, bi hegiren artean, kasik zintzilik, bere ur jauziarekin bere oinetara erortzen, benetan argazkiratzeko irudi arrun polita izanez. Baña guzti horrez gain gañera, interesgarriago eta erakargarriago iten diona, berari buruz kontatzen diren istorioak, bitxikeriak, ipuñak eta elezaharrak dira.

Infernuko errotak, kriston garrantzia izan zun inguruan, zeren gerra zibila onduan (postgerran), miseriako urteak zirela eta janari eskasia zela iriñe ehoztea kontrolpean zegoen eta ehoztean inpostuak ordaindu behar ziren. Inpostu hoiek kobratzeko errota  guziek kontrolpan zeunden, beno, den denak ez!!. Infernuko errota, bakarra izan zen guardia zibilen krontolatik salbatu zena. Ongi altxatue bai zeguen, baso trinko batez inguratuta. Hortaz, errotan hontan biltzen ziren hirigunetik hainbat kilometrora bizi ziren herritarrak artoa ehoz irina lortzeko, zeren gau eta egunez aritzen zen lanian, Ifernuko errota!

Bitxikeri bezala aipatu errrota honen ate batetik, Baztanen sartzen zarela ta bertzetik Etxalarren eta  derigorrezkoa dela aipatzea  Mariano Izetak, errreka eta errota honen inguruan  ipuin bat idatzi zula ” Sorginan infernuko errekan” izena duna eta errotarri beldurti bat ageri zaigula… eta jakina! beldurtiaz gain fidatzekoa izangoa ez dena, zeren hori da errotari buruz beti erran dena….baño beno, niri kasu gutti egin, errotako semea bai naiz!!!

Post hau iteko urrengo liburuak eta web horriak erabili dira.

Mariano Izetaren “Baztango kontuak”.  1999 Nafarroko gobernua.

Agustin Otondo Dufurrenaren “Diccionario historico biografico del Valle de Baztan” . 2002 Nafarroko gobernua.

Amaiurko errota-ren web horria.

Molinos del Valle de Baztan-Bosquejo etnografico/ Vidal Pérez de Villarrreal. Valenziako Bibliotca patrimoni web gunean irakurria, http://www.begv.gva.es/


Read Full Post »

Baztandar erranairu zahar bat dio, Gartzain, zapela bete gaztain!…eta halaxe da! zeren haur-gaztaroko oroizapenen artean, Gartzain inguruetara  gaztainak bilatzera joatea, daukat. Elizondotik Akullegiko bidea artuz Gartzain aldera iristen giñen eta ez zapela baizik plastikozko poltsak gaztainez betetzen ginun.

Erranairua aparte, inguruko gaztañondoak aparte eta nire oroizapenak aparte, bada bertze gautz bat Gartzain ta gaztain hitzek lotzen dituna… elizako korua!!. Bai Korua, bai, zeren Baztango zaharrenetako bat den Gartzaingo elizak aipagarri dauka XVIII. mendeko gaztain zurez egindako koru altua, bere boluta eta zure aipagarriekin batera bitxia da, “San Martin” daukan taila xumea.

Elizako gaztain-zuraz egindako koroa. Argazkia Pello San Millan.

Taila ez da, Tourseko San Martin elizak daukan berexitasun bakarra, zeren herri xume izan arren, bere txiktasunean, xarma haundiko eliza da Garzaingoa. Erligio-eraikin sendoa eta “noblea” dugu eta astion aipatu dugun bezala, Baztango zaharrenetako bat da. Lehenego dokumentuak 1582koa dira, Oizko Miguel argiñaren testamendtua da eta han erraten da Gartzainen elizako lanak hasita daukala eta bere seme Juan segi dezala. Lana hauek eliz-dorrearenak direla dirudi zertaz urte batzuk geroxago 1594an kontratu berri bat siñatzen da Gartzaingo Garaikotxea argiñarekin elizaren gorpuarekin hasteko, hamalau urte pasa ondoren eliza, bukatuta uzten da. XVII.mendearen erdialdera ustekabe batez elizako estalkia (teilatue) eroriko da eta beeritzeko lanak hasten dira. Lanak 1556an dute hasmenta eta urteak eta argin ezberdiñak pastu ondoren 1678an herriko argiña den Miguel Zubieta lanen ardura hartuko du eta bai gradak, harlauzak, sakrista eta paretak zuritzea ekinen dio. Garai hontakoa da aistioan aipatutako bertze berezitatsuna, hain justu absidearen goiko harrizko “kontxa”,  Nafarroan halako elementu arkitektonikoa daukaten lau elizetako bat izanez, beno, beharrezkoa da erretea lau hoietatik hiru, Baztanen daudela. Gartzaigoa aparte baita ere daukate harrizko oskola Lekauzkoa ta Zigako elizek, bertzia Leringokoa izanik..

1793an, Espaniar monarkia eta Franziako errepublika berriaren arteko konvenzioko gerra izan zen. Urte bat geroxago 1794an, armada frantziarrak espainiarrak Ipar Kataluniatik botatzeaz gain, Katalunia eta Hego Euskal Herria konkistatu zituen eta  Baztan erdi erdian aurkituz, gerra horren ondorioak jasango zuen. Frantsak Gartzainen sartu bezain pronto elizari sua emanen diote,bertze herrietako ekizei bezalaxe ( Lekauzekoa, Berroetakoa…). Suteak kalte haundia eragin zion eraikinari eta berriz ia ia eliza berrigin zen, gaur egungo duen itxura hartuz.

Argazkia Pello San Millan. Elizako barrukoaldea, absidean ikus daiteke harrizko "oskol" estalkia

Kanpoaldean, eliz atarian eta elizari inguratzen eta eraberean arlauzko bidetxoa inez, Gartzaingo etxetako losarriak daude. Gehienak XVIII.mendeko urteak daukate zinzelatua eta bitxikeri bezala aipatu garaiko etxe guztien izenak daudela, naiz eta gaur egun etxe horietako batzuk ez existitu. Adibidez, “Venta Andia” bezalaxe, XVIII.mendeko dokumentuta haunitzetan agertzen dena, eliz inguruan bere losarria duena eta gaur egun bere existentziaren segurantzia, ez izatea.

Familiako losarriaz  arituta, Elizaren ondarreko berexitasuna, Gartzaingo Iturbidetarren hilobia da. Elizpearen mutur batean, “epistolaren” aldean arko baten azpian, harrizko losaz egiñako ” hil-kutxa” dago. Kasu hontan, Ainzanoko Famili noblearen etxearen izena zintzelatuta egon beharrean, bertze guztietatik nabarmentzen zuena, erreliebean grabatuta dago, hauxe da; Iturbidetarren armarria dago… hiru zerrendako armarria. Soilik hiru franja, ez lau, bortz, sei, hamar, ehun edo bertze  hainbertze, zeren Gartzainen  zenbait “hainbertze” baldin bada (gaztainak aparte) ez dira armarriako “zerrendak” (franjak) baizik artzainak, behinpin hori dio bertze erranairu zahar batek:

Gartzain, hor badago hainbertze artzain!!!

Post hau iteko ondorengo liburu ta web guneak erabili dira:

Mariano Izetaren “Baztango kontuak” (erranairuak).  1999 Nafarroko gobernua.

Agustin Otondo Dufurrenaren “Diccionario historico biografico del Valle de Baztan” . 2002 Nafarroko gobernua.

Jaime Viguriaren valledebaztan.com webgunea.

Baita ere Gartzain buruz zerbait gehiago irakurtzeko edo ikusteko interesgarriak dira urrengo estekak:

Blog hontako “Gartzaingo Iturbidetarrak” posta.

Baztan Argazkitan, argazkiblogako ” Gartzaingo San Martin eliza”posta.

Xaloa telebistako, Nire Herrie saioko Gartzaingo atala.

Read Full Post »