Baztango “bide garaian”, Basaburuan, Abartan mendiaren babespean, zelai goratu ttiki batean, ageri zaigu, Anizko herria. Herriaren nor-izatea (nortasuna) erranairu zahar batek azaltzen digu ” Aniz, hamaika etxe, hamaika labe, hogeitabi zetabe, bat, bertzeen behartu gabe”.
Aniz, etxe zurizko herri ttikia, umila ta xumea, erdiaroko herri zaharra , xaloa ta xelebrea dugu…eta herri huntan, jaiotako semeen artean, xaloena eta xelebreena… Joxe Azkarate Etxandi, izan dugu.
Azkarete ta Etxanditar Joxek, 1878ko ekainaren 23an Anizen jaio zen. Abeltzaina, politikaria, idazlea, pilotatzalea eta euskaltzale fiña izanez gain baita ere bere herriaren ongilea (benefaktorea) izan zen. Aniz, bihotz beroz maite izan zun eta gogoz aritu zen alik oberen jartzen.
Policarpo de Iraizoz (Idoy) , Kaputxinoen “Zeruko argia” aldizkarian, Joxeri idatzitako ohar nekrologikoan aipatzen duen bezala, argi gelditzen da Azkaratek bere sorterriari zion maitasuna. Adibide gise erran, 1910an bere etxe bat herriarentzan utzi zula, ikastetxea izateko eta 1955arte, etxe hori herriko ikastetxea izan zen, urte hortan, ikastetxe berrie egin bai zen. 1928an bere soroetako bat trukutsean eman zuen Anizek pilotakeku bat izateko eta bere sakeletik sosa patu zuen gaur egungo Mendiarte pilotalekue, eraikitzeko. Eta ez soilik hori, baizik baitere, bertze zelai bat utzi zuen, lixu-toki bat egiteko eta aurrerago, herrirako, urak ekarriko zun!
Idoyek, aipatzen du pilotazale amorratua izan zela eta halaxe da! Nafarroako Pilota Federazioaren buru izan zen eta “Juan de Ursua” goitizenarekin hainbat pilota kronika idatzita utzi zitun garai haietako hainbertze komunikabideetan. Bertzealdetik aipatu ere, Baztan eta kirolarekin izan zuen lotura, zeren bera izan zen Baztango Kirol Elkartearen (C.D. Baztan K.E.) sortzailetako bat.
Azkaratek, “Idoyak” dion bezala “idazlari trebea zan” eta pillotaz gain bertze gaietaz idatzi zuen; Euskak Herriko ohiturak, euskal dantzak, mendi berritze gaiak… eta doike! euskararen inguruko gaiez ere, euskaltzale peto petoa bai zen!. Naiz eta “Idoyk”, ohar nekrologikoan ez aipatu non argitaratu zitun bere idatziak, pentsatzetzakoa da garai hoietako “La voz de Navarra” egunkari eta “Amayur” edo “Napartarra” astekari abertzaletan izanen zela, zeren aistion aipatu dugun bezalaxe, Azkaratek baita ere politikaria izan zen, hain justu politikari, abertzatzalea.
Politikari bezala bere Baztanen, bertako Euzko Etxeko lehendakaria izan zen, eta Baztango Udalean, 36ko gerrateko aintzineko urteetan, EAJren izenian, zinegotzia ere. Nafarro mailan, lehenengo Napar Buru Batzarreko kidea izan zen eta zeregin hortan 1931-1933 urteen bitartean iraun zuen. 1932an Bilbon ospatutako lehenego Aberri egunan, Nafartarrei ordezkatuz Nafarroaren izenenean, solastu zun (berak ta Gipuzkuako ordezkria eskuaraz aritu ziren, bertze guztiek, erdaraz). Euskaltzalea zen Aniztarrak eta “Idoyk” dion bezala ” erriz erri euskal itzaldiak euskaldunen biotzak berotzeko esaten etzan beñere nekatzen. Ortarako sasoi bikañazeukan“- .Erraten da, bere azkeneko orduak iristerakoan eta eskuara galtzen arizela ikusirik, bere seme-alabei eskatu ziela, bere hurreneko guziek, eskuara ikasi dezatela nahi zula
Ondarrian, 1957ko abenduaren 14an, Anizen zendu zen eta bizitzan hain maitatua izan zenenez, bere hil-ondorngo elizkunetara, alderdi guztietatik ezagun eta adiskide talde haundia, bere animari azken bidaian, azken agurra ematera torri zirela. Bitxikeri bezala komentatzen da, eztela iñoiz Anizen hainbertze jende ikusi eta herrian bazirela 40 automobilletik goiti!!!
Amaitzeko, eskerrak eman nahi nion Hasier Maritorenari, Joxe Azkarateri buruz utzitako hainbertze material ta dokumentuengatik. Material horren artean, post hau iteko erabili dugu hurrengo idatziak:
1957ko Zeruko Argiaren 45-46 zenbakia, Policarpo de Iraizoz (Idoy) , idatzitako ohar nekrologiko.
1932ko Aberri Egunaren ondoko “labur txostena”, izandako hitzaldiak, egitaraua eta abar.
200k0 Maiatzako 19an Egunkarian argitaratutako Joxemiel Bidador-en “Baztandar xalo bat: Jose Azkarate Etxandi” artikuloa.
Utzi erantzun bat