Txokoto, hiztegiaren arabera; Hedadura txikiko bazter edo inguru polita, erran nahi du eta horixe bera da, Elizondoko auzo hau. Baztan ibaiaren eskuin ibarran eta bere parian doan, Braulio Iriarte kalean zehar, zabaltzen da Txokoto. Landa etxez ederrez osatutako kale horrek, garai batean “eguzki kalea” izenarekin zautzen zen, zeren bertzearekin konparatuz (kale Nagusia, gaur egungo Jaime Urrutia kalea), auzoko kaleari egun osoan zehar, euzkia ematen bai zion. Kaleari izen propioa, hauxe da, “Braulio Iriarte”, Txokoton jaiotako Elizondoko ongilea (benefaktorea) eta Mexikon izandako enpresa-gizon ezagunaren omenez patua izan zen. Brauliok, arrakasta haundiko enpresari izan omen zen eta hainbat okindegien, hirin erroten…eta Mexikoko den garagardo “ofiziala-ren” sortzailea eta nausia izan zen.
Koronita bezalaxe, erran behar Mexikon badirela, bertze produktu, lokal edo negozio jatorriz txokototarrak direla, eta haien artean nabarmentzekoa da, Mexiko D.F.ko Lázaro Cárdenas hiribidean dagoen, fama haundiko “El Moro” txurreria. Txurreri hau, Franzisko Iriarte Barrenetxe Elizondarrak irekiko zun. Franziskok, 1906ko apirilaren 1an Txokotoko Mitxelkonea landa-etxean jaio zen. Mitxelkonea, Pirrintenearen (Txokoto Ostatua) gibelekoaldean dagoen etxea da, garai batean “Casa Kanuto” bezalaxe zauzen zen, Franziskoren aita, Kanuto izena omen bai zuen. Arizkungo Manuela Barrenetxe eta Kanuto IriarteElizondarraren seme nausia, gazte gazte “putzua” zeharkatu eta 1925ko otsailako 5 batean Mexikora iritsi zen.
Ameriketako lurretara ailegatu bezain pronto, bere barridea zena, Braulio Iriarterentzat (Martindenea eta Mitxelkonea, ia ia pare parean daude) lanean arituko da. Erran behar da abizen berbera izan arren familia ez zirela baño bi Iriarte hauek abizena aparte partekatzen zutena negoziotarako buru argi bat zeukatela zen eta urte batzuk ondoren 1935an hain zuzen, Frantziskok bere negozio propioa irekiko du, “El Moro” txurreri-txokolategia.
Txurreria, Mexikoko “centro Historikoan” zegon eta dago eta 75 urte luze pasata bere txurroak eta modu ezberdiñeko txokolatiak, fama haundia hartu dute eta ospe hori nolakoa den ulertzeko, adierazgarria da 2010eko udan jasan zuen sutearen notizia, Mexikoko komunikabide garranzitsuenetan izandako jarraipena.
Gaur egun txurreria berriz irekia dago eta nahiz eta bai izenean edo barruko dekorazion zoko honen erreferentziarik
apenas izan arren erraten ahal da, txokolate ta txurro horiek, behipin jatorrian , baztazandar zaporea izanen dutela!!! …ta ez nuke post hau akitu nahi hausnarketa “zozo” bat egin gabe. Uste dudanez, Baztananen festak daukan auzo bakarra, Txokoto izatea eta bitxia da, auzo honek bere “garragardo” eta bestetan ohikoa den (behipin haurrentzat) txokolate ta txurroak, propioak izatea!…urrunean baña, Txokototik atraiak!!! Ondo pastu bestak!!!
———————————
Post hau iteko ondorengo liburu ta web guneak erabili dira:
Agustin Otondo Dufurrenaren “Diccionario historico biografico del Valle de Baztan” (2002 Nafarroko gobernua).
Aleskuren Eusko Blog bloga.
Mexikoko D.F.ko Centro Historikoko www.ritosyretos.com web horria.
Baita ere eskerrak eman Mintxori (Txokoto Ostatua) argazkiarengatik eta Juan Angel Del Moralari emandako informatziagatik.
Argazkia ez dakit noizkoa izan daitekeen baina kuriosoa da Mitxelkoneako sarrera (zaguan hori) jadanik itxita zegoela. Tapiatua edo… ez dakit nola erraten den. Beti pentsatu izan dut etxe hori erosi ahal izanez gero “zaguan” hori berreskuratuko nukeela. Jajaja ametsak amets
Liatu nintzen Mitxelkonea bilatzen, landa etxa bat zela pazen zun. handik milaka aldiz pastu ta fijatu ere, betidanik pentsatu nun Pirrintenearekin bat egiña zela eraikin hori… Mintxori galdetu nion eta gibelekoa zela erran zidan, kamararekin argazki bat atratzera joan nintzen eta ate erdian (egurrezko ate zahar horretan) Mitxelkonea egurran zintzelatuta, patzen zun!!! hai ene ze zozoa nahi zen!!
jaja egie da, izena du jarrita. Baina pasten da, muturrean izaten dugu ta ez dugu kusten jaja