Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2011(e)ko Iraila

Baztango  “bide garaian”, Basaburuan, Abartan mendiaren babespean, zelai goratu ttiki batean, ageri zaigu, Anizko herria. Herriaren nor-izatea (nortasuna) erranairu zahar batek azaltzen digu ” Aniz, hamaika etxe, hamaika labe, hogeitabi zetabe, bat, bertzeen behartu gabe”.

Aniz, etxe zurizko herri ttikia, umila ta xumea, erdiaroko herri zaharra , xaloa ta xelebrea dugu…eta  herri huntan, jaiotako semeen artean, xaloena eta xelebreena… Joxe Azkarate Etxandi, izan dugu.

wikipedia.org, Wikimedia Commons egilea: Euskalduna

Azkarete ta Etxanditar Joxek, 1878ko ekainaren 23an Anizen jaio zen. Abeltzaina, politikaria, idazlea, pilotatzalea eta euskaltzale fiña izanez gain baita ere bere herriaren ongilea (benefaktorea) izan zen. Aniz, bihotz beroz maite izan zun eta gogoz aritu zen alik oberen jartzen.

Policarpo de Iraizoz (Idoy) , Kaputxinoen “Zeruko argia” aldizkarian, Joxeri idatzitako ohar nekrologikoan aipatzen duen bezala, argi gelditzen da Azkaratek  bere sorterriari zion maitasuna. Adibide gise erran, 1910an  bere etxe bat herriarentzan utzi zula, ikastetxea izateko eta 1955arte, etxe hori herriko ikastetxea izan zen, urte hortan, ikastetxe berrie egin bai zen.  1928an  bere soroetako bat trukutsean eman zuen Anizek pilotakeku bat izateko eta bere sakeletik sosa patu zuen gaur egungo Mendiarte pilotalekue, eraikitzeko. Eta ez soilik hori, baizik baitere, bertze zelai bat utzi zuen, lixu-toki bat egiteko eta aurrerago, herrirako, urak ekarriko zun!

Idoyek, aipatzen du pilotazale amorratua izan zela eta halaxe da! Nafarroako Pilota Federazioaren buru izan zen eta “Juan de Ursua” goitizenarekin hainbat pilota kronika idatzita utzi zitun garai haietako hainbertze komunikabideetan. Bertzealdetik aipatu ere, Baztan eta kirolarekin izan zuen lotura, zeren bera izan zen Baztango Kirol Elkartearen (C.D. Baztan K.E.) sortzailetako bat.

Azkaratek, “Idoyak” dion bezala “idazlari trebea zan” eta pillotaz gain bertze gaietaz idatzi zuen; Euskak Herriko ohiturak, euskal dantzak, mendi berritze gaiak… eta doike! euskararen inguruko gaiez ere, euskaltzale peto petoa bai zen!. Naiz eta “Idoyk”, ohar nekrologikoan ez aipatu non argitaratu zitun bere idatziak, pentsatzetzakoa da garai hoietako “La voz de Navarra” egunkari eta “Amayur” edo “Napartarra” astekari abertzaletan izanen zela, zeren aistion aipatu dugun bezalaxe, Azkaratek baita ere politikaria izan zen, hain justu politikari, abertzatzalea.

Argazkia, Alberto Villaverde (www.euskomedia.org).

Politikari bezala bere Baztanen, bertako Euzko Etxeko lehendakaria izan zen, eta Baztango Udalean, 36ko gerrateko aintzineko urteetan, EAJren izenian, zinegotzia ere. Nafarro mailan, lehenengo Napar Buru Batzarreko kidea izan zen eta zeregin hortan  1931-1933 urteen bitartean iraun zuen. 1932an Bilbon ospatutako lehenego Aberri egunan, Nafartarrei ordezkatuz  Nafarroaren izenenean, solastu zun  (berak ta Gipuzkuako ordezkria eskuaraz aritu ziren, bertze guztiek, erdaraz). Euskaltzalea zen Aniztarrak eta “Idoyk” dion bezala ” erriz erri euskal itzaldiak euskaldunen biotzak berotzeko esaten etzan beñere nekatzen. Ortarako sasoi bikañazeukan“- .Erraten da, bere azkeneko orduak iristerakoan eta eskuara galtzen arizela ikusirik, bere seme-alabei eskatu ziela, bere hurreneko guziek, eskuara ikasi dezatela nahi zula

Ondarrian, 1957ko abenduaren 14an, Anizen zendu zen eta bizitzan hain maitatua izan zenenez,  bere hil-ondorngo elizkunetara, alderdi guztietatik ezagun eta adiskide talde haundia, bere animari azken bidaian, azken agurra ematera torri zirela. Bitxikeri bezala komentatzen da,  eztela iñoiz Anizen hainbertze jende ikusi eta herrian bazirela 40 automobilletik goiti!!!

Amaitzeko, eskerrak eman nahi nion Hasier Maritorenari, Joxe Azkarateri buruz utzitako hainbertze material ta dokumentuengatik. Material horren artean, post hau iteko erabili dugu hurrengo idatziak:

1957ko Zeruko Argiaren 45-46 zenbakia, Policarpo de Iraizoz (Idoy) , idatzitako ohar nekrologiko.

1932ko Aberri Egunaren ondoko “labur txostena”, izandako hitzaldiak, egitaraua eta abar.

200k0 Maiatzako 19an Egunkarian argitaratutako Joxemiel Bidador-en “Baztandar xalo bat: Jose Azkarate Etxandi” artikuloa.

Read Full Post »

Hasi baño lehen, erran behar Iruñan lan iten aritzen nai zela eta 2011 uda puta hontan, egunero  joan etorriz, Belate bitan pastu behar dudala!!. Belate…Belate, zokoratzen digun portua da, baña hala ere aterpetzen diguna. Belate, guk izan ginena ta garena babesten digun erdian dagon mendate. Belate; berdea, hezea, izaltsua, frexkua, ederra eta…madarikatueee!!!…bere lañoa, bere bihurguneak, bere lambroa, bere xirimiria ta kamio demonioak…dio Belate!!! gorrotatu  dizut, uztailan, abuztuan ta irailan.

Goizeko bide luze hauetan, Belate goruntz, Belate beruntz, goizeko lañoetan galdutata pagoz inguratuta, zihurtatu dut zergatik “belen ate” honetan, badiren bandolero, lapur,  gerra batail odoltsuak edo gibeleko eraso ankerren, hainbertze gertakizun edo kontakizun. Benetan tokie ta klima, afera hoietarako aproposa da!!

Gertakizun hoietako lehenegoa, burura etortzen zaidana, 1512ko abenduaren 7an Belateko gudua izenarekin zautzen den pasartea da. Gudua hitza eraman arren, egun hortan gertatutakoa, soilik, giputxigaztelaniarren erasoaldi traidore eta koldar bat izan zen. Joanes Labritekoaren ejerzitoa Iruñaren  hesitzea

Belateko errepide zaharra. Argazkia J.M. Ondicol (noticiasdenavarra.com)

utzi ondoren, Baztan bide hartuz, Belate elurtu ta lañotua pasatuko dute. Ejertzitoaren retaguardian (alemaniarrez osatua zegona) Iruñako sitioan erabilitako artilleria zijoan. Hauek kañonen martxa mansoagoarengatik pixkanaka pixkana bakarrik gelditzen dira, hori aprobetxatuko dute bere atzetik putriak eta bele betzak bezala zokomiratzen zebilen gaztelaniarrak (Diego Lopez Ayalaren kapitainaren Gipuzkuarrak). Naparrek, atzean zeukatena ikusita artilleria han bertan utzi eta eskapo egine dute, gipuzkuarrek berriz kañonak beregatuko dute (urte haunitz Gipuzkoako armarrian agertu direnak) eta harrapaketa koldar batean lortu  izan zirenak, irabazitako  kristonezko batalla batean lortu zutela kontatuko digute.

Hiru mende geroxago, 1835ko martxoan Espoz y Mina eta Zumalakarregiren armadak Belate inguruan (Larremiarren) aurrez aurre aritu ziren. Elurrez zuritutako zelaiak, hildako eta ehunka zaurituen odolagatik, gorriak eraldatu ziren. Pentsatzekoa da sarraki honegatik inguru hartan dagon, Odolagako Benta (Venta de Sangre) izenaren izen bitxia, baña izen horretaz, bertze bertsioa bada ere. Jakina da, mendate horretan ibilitako bandoleroen historiak, batzuk kondai hutsak, Mielotxin bezalakoak ta bertze batzuk…egiazkoak eta odoltsuak! “Lantzeko bidelapurren” istorioa bezalakoa. Bandolero hauek, 1810-1818ra ibili ziren Belateko bidetan bidaiariak lapurtzen eta erraten da benta hori erabiltzen zutela bere gauzentarako eta harrapatuak izan zirenean (1818) benta hortan bertan, taldeko kide guztiak hilak, “desmenbratuak” eta bere gorputz atalak sakabantuk izan ziren.

Denboran urbilago, hain zuzuen 1973ko urtean, Belaten erailtako baten, azken kasua emanen da. Hemen ere aspaldiko bidelapurrek bezala, bikote bidairiari bati oldartu (asaltatu), lapurtu eta hoietako bati, ereilko dute, afera hau “Belateko hilketa” izenarekin zautuko da.

1973ko apirilaren 29an,  Zaragotzako teniente alkatea izandako 38 urteko Jaime Balet Cano industriala eta bere emaztea Pilar Cano Peralta, Igandia Biarritzko Bellevue kasinoan jolasten pastu ondoren, Zaragozara bueltauko dira. Belateko goia  pastuta, gidaria (gizonak) lo pixkat iteko intentzioarekin, gaueko hamarrak aldera kotxea geldituko dute. Behitiko merendelekuan (Ultzamako benta pastute) atsedena hartzen ari direla norbait urbiltzen zaie eta Balet jaunak  kasinoko

Argazkia noticiasdenavarra.com

erruletan irabazitako 18.00 pezetak lapurtu ondoren, ja erran gabe zaragozako bikoteari buruan eta aurpegian kolpeazen die.

Asteleheneko ilunabarreko ordu batak laurdengutti direnean, aurpegia odoletan duen Jaime Balet aztoratu bat karretera alboan seinaleak iten agertzen da. Tenore hortan Paco Elizalde baztandarra bere 600 ekin pasten da, gizona ikusita bere kotxea gelditzen du. Balet-ek, arras urduri egon arren ¡Nos han atacado! ¡Han matado a mi mujer! ¡Nos han atacado, han matado a mi mujer! erratea lortzen du. Elizaldek, Olagueko guardia zibile kuartelera eramanen dio eta deklarazioa hartu ondoren Iruñeko Unibertsitate Klinikara eramanen diote. Unibersitarian, sudurreko zubia hautsia duela eta garuneko konmozio sendo bat, ikusten diote. Bere emaztearen gorputza bi egun geroxago lurperatua izan zen eta auzitegiko txostena zion bezala, egun hortako (apirilak 29) hamaiketan hil zen, kolpe gogor bat eragindako garezur-ganga hausturaren, ondorioz.

Baña dena gezurra zen eta Maiatzako 12an, Jaime Balet atxilotua izango da eta berarekin batera bere haurzaroko Juan Midón laguna. Gau hartan, Belateko merenderuan ez zueuden bakarrik Zaragotzako industriala eta bere emaztea, baizik pixket beraxago, auto baten barruan goxo goxo tokiko bikote bat zegoen. Hauei, bapatean linterna baten argia argitu zien eta ikaratuta “zorriek piztuek” bezalaxe merenderotik eskapo in zuten. Aldentzean Mini Morris bat aparkatuta bazela konturatu ziren. Morrisa, Juan Midonarena zela jakin zen eta honek segidan aitortu zun, bere laguna Jaime Balet-ek  dirua eskaini ziola (7.000 dolare) bere emaztea hiltzeko (bertze emakume batekin erlazioak bai zituen eta harekin, ezkondu omen nahi zun). Midon Peter Simeth alemaniarrarekin kontaktuan patu zen eta honek berbera izanez emakaume gizajoa hilko duna.

Lau urte geroago (1977), Iruñeko Auzitegi Probintzialak, emakumea erail zuen senarrari, Jaime Balet, eta bere laguna Juan Midóni heriotza zigorrarekin zigortu zien. Bitxikeri bezala aipatu, Nafarroan siñatutako azken heriotza sententzia izanen da, baña baita ere erran, zigor sinbolikoa izan zela, zeren Frankoren heriotzaren ondoren, 1975ko azaroaren 25an, indultatuak izan ziren.

30 urte egon behar ziren kartzelan baña aspalditik kanpoan daude Belate berdea,odolaz gorritu zuten, azkenak!!!

Post hau iteko hurrengo web horriak erabili dira.

www.diariodenavarra.es-el-crimen-belate-indultado.

www.elpais.com/Comienza/Pamplona/vista/crimen/Velate/

www.elpais.com/penas/muertes/sentencia/crimen/Velate

Read Full Post »

Txokoto, hiztegiaren arabera;  Hedadura txikiko bazter edo inguru polita, erran nahi du eta horixe bera da, Elizondoko auzo hau. Baztan ibaiaren eskuin ibarran eta bere parian doan, Braulio Iriarte kalean zehar, zabaltzen da Txokoto. Landa etxez ederrez osatutako kale horrek, garai batean “eguzki kalea” izenarekin zautzen zen, zeren bertzearekin konparatuz (kale Nagusia, gaur egungo Jaime Urrutia kalea), auzoko kaleari egun osoan zehar, euzkia ematen bai zion. Kaleari izen propioa, hauxe da, “Braulio Iriarte”, Txokoton jaiotako Elizondoko ongilea (benefaktorea) eta Mexikon izandako enpresa-gizon ezagunaren omenez patua izan zen. Brauliok, arrakasta haundiko enpresari izan omen zen eta hainbat okindegien, hirin erroten…eta Mexikoko den garagardo “ofiziala-ren” sortzailea eta nausia izan zen.

Irudiaren eskuin aldean Mitxelkonea. Argazkia Txokoto ostatua

Koronita bezalaxe, erran behar Mexikon badirela, bertze produktu, lokal edo negozio jatorriz txokototarrak direla, eta haien artean nabarmentzekoa da, Mexiko D.F.ko  Lázaro Cárdenas hiribidean dagoen, fama haundiko “El Moro” txurreria. Txurreri hau, Franzisko Iriarte Barrenetxe Elizondarrak irekiko zun. Franziskok, 1906ko apirilaren 1an Txokotoko Mitxelkonea landa-etxean jaio zen. Mitxelkonea, Pirrintenearen (Txokoto Ostatua) gibelekoaldean dagoen etxea da, garai batean “Casa Kanuto” bezalaxe zauzen zen, Franziskoren aita, Kanuto izena  omen bai zuen. Arizkungo Manuela Barrenetxe eta Kanuto IriarteElizondarraren seme nausia, gazte gazte “putzua” zeharkatu eta 1925ko otsailako 5 batean Mexikora iritsi zen.

Ameriketako lurretara ailegatu bezain pronto, bere barridea zena, Braulio Iriarterentzat  (Martindenea eta Mitxelkonea, ia ia pare parean  daude) lanean arituko da. Erran behar da abizen berbera izan arren  familia ez zirela baño bi Iriarte hauek  abizena aparte partekatzen zutena negoziotarako buru argi bat zeukatela zen eta urte batzuk ondoren 1935an hain zuzen, Frantziskok bere negozio propioa irekiko du, “El Moro” txurreri-txokolategia.

Txurreria, Mexikoko “centro Historikoan” zegon eta dago eta 75 urte luze pasata bere txurroak eta modu ezberdiñeko txokolatiak, fama haundia hartu dute eta ospe hori nolakoa den ulertzeko, adierazgarria da 2010eko udan jasan zuen sutearen notizia, Mexikoko komunikabide garranzitsuenetan izandako jarraipena.

Gaur egun txurreria berriz irekia dago eta nahiz eta bai izenean edo barruko dekorazion zoko honen erreferentziarik

Txurreriako etxeaurrea. Argazkia Evaherber

apenas izan arren erraten ahal da, txokolate ta txurro horiek, behipin jatorrian , baztazandar zaporea izanen dutela!!! …ta ez nuke post hau akitu nahi hausnarketa “zozo” bat egin gabe. Uste dudanez, Baztananen festak daukan auzo bakarra, Txokoto izatea eta bitxia da, auzo honek bere “garragardo” eta bestetan ohikoa den (behipin haurrentzat) txokolate ta txurroak, propioak izatea!…urrunean baña, Txokototik atraiak!!! Ondo pastu bestak!!!

———————————

Post hau iteko ondorengo liburu ta web guneak erabili dira:

Agustin Otondo Dufurrenaren “Diccionario historico biografico del Valle de Baztan” (2002 Nafarroko gobernua).

Aleskuren Eusko Blog bloga.

Mexikoko D.F.ko Centro Historikoko www.ritosyretos.com web horria.

Baita ere eskerrak eman Mintxori (Txokoto Ostatua) argazkiarengatik eta Juan Angel Del Moralari emandako informatziagatik.

Read Full Post »