1512ko naparroko konkista krudel ta garratzatik 500 urte bete behar direla ta, hainbat ekitaldi, ekimen, hitzaldi ta erakustaldi iten edo prestatzen ari dira. Batzuk, erakunde ofizialetatik antolatuak eta eztakit-nongo katedradun doktoreak ponenteak izan arren , benetan ankerrak eta “bere navarra” kontatzen digutenak dira . Bertze batzuk berriz, urte hoietan benetan gertatutakoa azaltzen, erakusten oroitzen eta zabaltzen sahiatzen direnak, dira.
Gure zoko umel hunten, Amaiurtarrek eta Pier Paul Berzaitz kantari eta idazleak gidaturik, Amaiurren eta Maulen eginen den ikuskizun artistiko-historiko-musikal bat prestatzen, lan ta lan dabiltza. Historia berreskuratu nahian, “Amaiur 2012 haien ametsa gurea da” lelopean, ikuskizun berezia ikusiko dugu 2012ko uztailaren 21an, Amaiurko gazteluko muinoan.
Baña, nahiz eta Amaiur eta bere gaztelua, konkista inguruko sinbolo bezala hartuak izan diren arren, egia errateko, urte dexente gero, pasatuko denarekin izanen da. Baña urte horretan, herri ikurraren hasiera, izanen da, zeren Amaiurko herria eta bere gaztelu beltzak sitioak, gerra eta borrokak jasanen ditu, urte madarikatu horren azkeneko hilabetetan.
Aipatzen ahal da, konkista, 1512ko otsailan daukala hasiera, hilabete hortan Fernando “katolikoa” eta Inglaterrao Enrique VIII.na ados gelditzen bai dira Frantzia inbaditzeko. Martxoan “la Santa Liga” Frantzia, elizaren etsai izatea leporatuz, gerra deklaratzen diot. Aragoi eta Gaztelako Erregenteak ahaleginak eginen du, Nafarroa aliantzan sartzeko, baña Naparroko erregeak uko egiten diote, zeren bertzenaz, frantzian daukaten lurrak (Foixtarrak eta Albretarrak) galtzeko aukera izanen zuten eta ezezkoa gustokoa ez izanda, “katolikoak” apirilan Aita Santuari, Frantziako erregeari laguntzen dioeten Napar eta Biarnotarrei, eskumikatzea eskatuko dio.
Uztailako lehenegoan, Julio II.na Papak eta Fernando erregeak biltzen dira, bilera horren ondoren, gaztelaniar tropak Vitoria-Gateiz inguruan biltzen hasten dira. Uztaila 10an gaztelaniarrak napar mugak pasatzen dute eta Goizuetako herria hartzen dute. Hilabete berbrako 17an Blois-ko ituna siñatzen da. Itun hontan, Frantziak, Nafarroko erregeek Biarno herrialde subiranoaren jaunak direla, aitortzen du. Horren ondorioz, Nafarroa neutrala deklatuko da baina Fernando erregeak hori faltsotuz, Frantziako aliatu gisa aurkeztuko du Nafarroa, inbasioa justifikatuz. Uztailaren 19an gaztelaniar armada; 1.000 arma-gizon, 2.500 zalditeria, 12.000 infanteria eta 20 artilleria piezaz osatua, Lekunberri ta Burundatik sartzen da, Fabrique Álvarez de Toledo Albako dukea buru dela ta. Egun bat geroxago Nafarroko erregiña, Foixko Katalina Iruña uzten du eta “ultrapuertos-ko” lurraldetara joaten da, bidean seme bat hilko zaio. 24an, Albako dukea iristen da Iruñera, heraldo bat bidaltzen die hirtarrei erranez edo kondiziorik gabe errenditzen ziren edo armada erasotzaileak arpilatze eta errausteari ekinen zion. Nafarroako hiribura, Gaztelako erregeorde ta Arangoiko erregearen eskuetan dagoenean, Fernando II.nak Albriteko Joan III Nafarroako erregea akabatzea aginduko du, honekin napar errege familia suntsitu ta akitu nahi du, zeren, Nafarroko erregiñaren lehengusiña batekin ezkondua dagonez ( Foixko Germana-rekin), berak agertu ko zen “tronoaren” legezko oinordeko bezala.
Pixkanaka pixkanak erreinuko plazak eta gorlekuak gaztelaniarren eskuetan eroriko dira; Hiriburuaren ondoren Amaiur eta Donibane Garazi, Irunberri (abuztuko 10an), Zangoza (11an), Biana (15an), Lizarra ( 22an), Kaseda (24an). Irailan errendituko dira, Orreaga (2an ), Aezkoa, Zaraitzu ta Erronkari ( 3an), Tutera (9an), eta Tafalla ta Erriberri 20an. 21-arako erresuma osoa erori da.
Urrian, hainbat herri gaztelaniarren kontra altxatzen direla; Larraga, San Martin de Unx, Santakara, Tafalla, Lizarra…Hilabete hontan, Albreteko Joan III.nak, Pedro de Nabarra mariskalarekin eta Palice kapitan frantsarekin batera, 7.000 Napar, 4.000 Biarnotar ta Gaskondar gehi merzenario Alemaniar ta Albaniarrrez osaturiko ejerzito bat antolatuko du. Enjerzitoaren “bizkarrezurra” Angulemako Frantzisko delfinaren eskutan dago, honek Donibane Garazi askatuko du eta Iruñalo bide hartuko dute, 18an Erronkari eta Zaraitzu ibarretik sartuz, 21an Otsagabia ta Burgi berreskuratuko dute. Data hoietan (urriak 18) Amaiurko gaztelua ere errekuperatzen dute Naparrak, hain zuzen Xelen Ezpeletarrak eta gazteluko alkaide gise ezartzen da. Azaroaren 3an, armadako zati nagusia (20.000 soldadu, horietako 10.000 Naparrak), Ezkaba mendiko maldetan, Atarrabian eta Uharten kokatzen dira. Iruñan sitiatzen dute baña negua dela, hiriburua hartu ezin dutela eta Azaroaren 30an, gaztelaniarrei errefuerzoak iristen direla, Naparrek Baztandik alde egitea erabakitzen dute. (Belaten gertatuko da Gipuzkoako armarri zaharraren kañonen afera).
Erretirada honi buruz, Jimeno Jurio historialariak bere “Amaiur simbolo de Nabarra” liburuan aipatzen du: –La expedicion se retiraba a principios de Diciembre por el Baztan y Amaiur- la fortaleza estaba todavía por Juan de Albret- rumbo a Bayona. Amaiurko harresietatik, gazteluko alkaide Naparra, Xelen Ezpeletarrak ikusi zuen (Xelen de Ezpeleta) ejerzitu naparraren atzera-egitea (erretirada). Urriako 18an napar legitimistak Pedro mariskala buruz izanez, gaztelua eta ia Baztan osoa berreskuratu zuten, egun hortatik aintzin gazteluko alkaide gise Ezpeletar Xelen egonen zen. Erregearen troparen gibelatzearekin Amaiur, bakar bakarrik gelditu zen eta gaztelaniarrak eta baztandar behamondarrek, Ursuako Martin buruzagi izanez, putriak bezala urbildu ziren gaztelua hartzera. Lehenengo erasoaldi batean Xelenek aurre egiten dio Ursuari eta bere atzetik doa, behamondarrak bere dorretxean babestu beharrez. Liskar batzuk ondoren bigarren erasoaldi bat izanen du gaztelua, Iruñatik etorritako gaztelaniarrek gaztelua sitiatuko bai dute. Baña Urdazubitik etorritako Pedro Mariskalak gaztelaniarrek asedioa uztea, behartuko die. Ondarrian bi erasoaldi eutsi ondoren, hirugarren batean Ezpeletako Xelenek gotorlekua errendituz amore egin zun.
Amaiurko gazteluko urrengo datoa daukaguna, astion aipatutako Jimeno Jurioren liburu berberan agertzen zaigu. Fernando II nak 1513ko urtean, aldatzen dula Amaiurko gazteluko alkaidea eta berari fidela den Anton Alguazil gaztelaniarra ezarriko du eta bere aginpean ta Juan Renaren sosekin, hainbat berritze ta haunditze lanak, eginen dira gazteluan. Alguazil honek, urte dexente egonen da alkaide gisa Amaiurren, hain justu 1521taraino, Jaime Belatz de Medrano eta bertze napar agramondar lealak gazteluak berreskuratu zuten momentuartio.
Handik aintzin eta Belatz jauna gazteluko alkaide gisa izanez, Amaiur, Nafarrorako eta Euskal Herriko den sinboloa eta ikurra bilakatu zen!!!
Post hau iteko, wikipediatik eta Nabarlur blogatik informazioa atra da, baita ere Jimeno Jurioren “Amaiur, símbolo de Nabarra” Pamiela (2004) eta Iñaki Sagredoren “El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra” Pamiela(2010) liburuak erabili dira.
Lan ta lan zabiltza haizegoa ta hori eskertzekoa da, segi hola, Baztango kontuek zabaltzen!!
Eskermile zuri, lamizuri, minutu batzuk galtzeagatik bloga hontan ( irakurtzen)