Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2011(e)ko abuztua

Blog honetan, Arraiozi buruz zenbaitetan aritu gera, bere dorretxeaz eta haien inguruan gertatutako pasabide bitxitaz idatzi dugu;  Jauregizar eta “sorgiñak” edo dorretxe berberako Pierres eta Baztango armarriaren inguruko epaiaren aferak, bezalaxe. Baita ere, bere festaz ta tradizioak ekarri ditugu, erregiñak eta saratsak, laxoa… Kasu huntan, historian zehar nabarmendu diren arraioztarrak aipatu nahi dut.

Auñamendi enziklopedian,  hainbat Arraiozko seme “kontuan hartzeko” agertzen dira, erran behar gehienak, militarrak edo eliz gizonak direla. Guzti hoien artean, gailenduden gehiena edo akaso ezagunena dena Paulo Arozena Urrutia (Begi Beltx) misiolari-idazlea izanen da. Pablok, 1896.eko otsailaren 23an Arraiozen sortu zen. 1914an  Arraiozko Artzaia izen berria hartuz, fraide kaputxinotarra sartu zen. Iruñean 1922.ean apeztu ostean, gure artean denbora laburra emanda, 1931an-1963 urte biztarte,  Guam uhartean eta Manilan ibili zen misiolar moduan. Euskal Herrira itzuli eta gutxira zendu zen, 1964.eko urtarrilaren 31an hain zuzen. Euskal idatziak eta olerkiak, Irugarrengo Prantziskotarra-n eta Zeruko Argia-n hasi zen argitaratzen “Begi-beltx” ezizenez, baña gehien bat hiztegintzan egin zuen lanarengatik ezagunagoa da.

Arozena aparte, azpimarratu nahi nuke bertze bi arraioztar “famatu”, olerkaria bezalaxe biak elizgizonak ere, biak orden berberakoak eta biak baitere, bakoitzak bere garaian orden erlijioso horren nagusiak edo “generalak” izan zirenak.

Irudia.Wikipedia, Wenzel Hollar-en 1661ko grabatua.

Ordena, premonstratensea da eta Arraioztarrak berriz, Juan Bautista Miguelena eta Bartolomé Barrenetxe dira, eta erran dugun bezala, biak, orden horren buru izan ziren. Premonstratensendar ordena, San Norberto fraideak, 1120an Prémontréko Abadian (Frantzia)  sortu zuen.  Garai batean (gehienbat XVII eta XVIII. mendean) orden  garrazitsu, eragin haundikoa, aberats eta lur eremu haudien jabeak izan ziren. Gure inguruan elkarte erlijioso honek zeukan monastegia, Urdazubikoa zen. XIII. mendean Urdazubiko elkarte premostratenseak ohore eta onura ekonomikoa on bat lortu zuen eta Santiagorantz zihoazen erromesentzat bide garrantzitsua bilakatu zen, herriaren jabe eta Baztango hainbat lur eremuen ere. Hain zuzen, Urdazubiko monastegian Bartolomé Barrenetxe arraioztarra, egon zen.

Bartolomé Barrenetxe, 1715ko urtarrilan 13an sortu zen Arraiozko Dolarea etxean. Gaztetik premostratense elkartean sartzen da, 18 urtekin Urdazubin aurkitzen dugu  eta hemendik ainzin ibilbide arrakastatsu bat hasiko du premostratensen elkarte barruan. 1743an nobizioen maixua izendatuko diote, 1753an Urdazubiko monastegiko “burdinola” kutxaren zaintzailea (burdin industria bat zeukaten hainbat burdinolekin) , 1756an, monastegioko abadea izanen da ta gañera 1756tik 1760 presidente tituloa emanen diote, Nafarroko erregeordearen (birreia) gortean ibiliko da eta azkenik 1765tik 1768artio Spainako premostratensendarren “General Reformador” edo “Superior General” , hauxe da! haien buruzagi edo nagusi izendatuko diote.

Urdazubiko monastegia. Argazkia Pampluno Panoramiotik artuta

Bertze premostratensen “general” Arraioztarra, Juan Bautista Miguelena izan zen. Honi buruz, gutti aurkitu dut eta aurkitu dudana arras nahastue dago. Auñamendi eusko entziklopedian (digitalean) Arraiozko semea bezala agertzen da, baña baita ere, web gune berberan, Azpilkuetako Urrasun auzoko Iriartea baserrian  jaiotakoa zela, ageri da. Bertzealdetik, Nafarrako “Gran Enciclpedi-an” ezta ja ageri Miguelena arraioztarrari buruz, desagertuta dago, premostratensen elkartea bezalaxe. Zeren garai batean indartsuak eta garranzitsuak bai ziren “kanonigo zuri” hauek, ( halaxe zauzen ziren bere sotanaren koloreagatik) XIX. mendeko elizako desamortizazioa, Urdazubiko monastegia uztea behartuko die eta 1839an, Urdazubitik alde eginen dute. Hortik aurrera (zerbait berdin gertatuko zaie Spainian zehar zeukaten bertze 40 abadiekin) arras zaia izango dute burua altxatzen eta pixkanaka pixkanaka elkartea desagertuko da.

Amaizeko erran behar, bi arraioztar hauek ez zirela izan orden errelijioso honen “generak” baztandar bakarrak, bertz bi gehigo izan bai ziren, Fr. Bartolome Etxenike de Asco errazutarra eta Iruritako Juan Bautista Aleman hain zuzen, ahaztu gabe Juan Mayora zigatarra ordeneko koronela izan zela.

Post hau iteko, informazioa ondorengo liburu eta webgunetik atraia da:

Agustin Otondoren “Diccionario Historico Biografico del Valle de Baztan (Navarra)”  2002  Nafarroako gobernua.

wikipedia ,Auñamendi eusko entziklopedia, Urdazubi udalako web horria eta Gran Enciclopedia de Navarra .

Advertisements

Read Full Post »

Tupac Amaru Guerrillero Inca,
en pie de lucha desde la conquista,
el pueblo peruano renace en la historia
con fuerza y valor hasta la victoria…

Halaxe kantatzen zuten Tijuana No mexikar talde punka 90. hamarkadan hasieran eta abesti hori esker esker Tupac Amaruren irudia zautu nuen. Gaztaroko urte haietan irudi horren inguruan zeukan historia ta bizitza, txundituta utzi zidan. Garai haietan, Latinoamerikan hainbat talde armatuak eta politikoak baziren Tupac Amaru hitza erabiltzen zutenak; Peruko MRTA (Movimiento Revolucionario Tupac Amaru), Uruguaiko Movimiento de Liberación Nacional-Tupamaros edo Venezuelako Tupamaroak bezalaxe. Tupac Amaru, Peruko, Inka Inperioko azken lider natiboa izan zen, baina, bai abestiako eta taldeetako Tupac Amarua, ez da hau, baizik hunen ondorengoa edo odolezko ondokoa, hain zuzen, José Gabriel Condorcanqui Noguera, “Tupac Amaru II.a” bezalaxe zautua izan zena.

Tupac Amaru II.na. Wikipediatik artutako irudia

Bigarren Tupac Amaru hau, 1738ko martxoaren 19an, Peruko Tintan jaio zen eta XVIII. mendean Amerikan kolonialismoaren aurka eman zen matxinada indigena handienaren burua izan zen. Jauntxo famili dirudun bateko semea izan arren, jatorriz mestizo odola zeukan, Sapa Inka Tupac Amaru lehenaren eta kriollo odola baitzeraman. Ezkuntza onekoa zen eta gaztelera aparte ketxua eta latina menperatzen zuen. Indigena eta independentziaren aldeko mugimendu handiena zuzendu zuen Peruko Erregeordetzan (birreinatoan). Amerika osorako askatasuna eskatzen lehena izan zen, ta baita, indigenak esplotatzeko zeuden hainbat modu ezberdiñak desagertzeko ere (mehatzetan, merkantzien banaketak…). Gainera, arraza beltzeko pertsonen esklabotza deusezteaz gain. Berak sortutako mugimenduaren ondorioz, koloniako agintariek indigena nobleen klaseak deuseztu zituzten eta haien aurkako errepresioa haunditu zen.

1781eko maiatzaren 18an, Cuzcoko Armen Plazan, Tupac Amaru II.ak epaiak agintzen zuen bezala, bere famili guztiaren exekuzioa ikustera behartu zuten. Bere aurrean, bere aliatu eta lagunak, emaztea eta bi semek hil zituzten. Ondoren mingaina moztu  eta bizirik zatikatzen saiatu ziren, horretarako bere gorputz-adar guztiak zaldietara lotu zituzten, baina zatitzea lortu ez zutenez azkenean burua moztu zioten. Bere burua lantza batetan patu zuten erakusgai Cuzco eta Tintanen, besoak berriz, Tungasucan eta Carabayanen, eta azkenik, zangoak, Livitacan eta Santa Rosasen. (gaur egungo Melgar-Puno probintzia).

Tupac Amaruren harrapaketan, epaiketan eta zigorran zerikusi haundia izan zun Baztandar batek, hain justu Lekauzko Oharriz Jauregian jaiotako Agustin Jauregia eta Aldekoa, urte hoietan, Peruko “birreia” zena.

Agustin Jauregia, 1711ko maiatzaren 7an Oharrizko jauregian sortutako  baztandar militar eta politikaria izan zen. Matías de Jáuregui eta Elizondoko Datue jauregiko Juana María de Aldecoaren semea zen eta ia gaztetatik arma-gizon bezala nabarmentzen da, lehendabizik Afrikan Almansako errejimenduko “Dragonen” kapitaña bezalaxe eta 25 urtekin Indiasko Kartagenan, Santiagoko “caballero”-en arropa janzita inglesen aurka borrakatzen. La Habanan euskal jatorrizko María Luisa  de Arósteguikin ezkonduko da, ta segidan, berriro, Iberiar peninsulara bueltatuko dira. “Dragonen” erregimenduko koronel bezala Portugalen arituko da,  Almeidakoerrendizioan parte artuz eta ondorioz “mariscal de campo” izendatuko diote.

Oharrizko Jauregia. Argazkia. Pello San Millan

1772an Spainiako Karlos IIInak, Txileko kapitain generala eta gobernadorea izendatuko dio, urte berberako urrian bere seme T0masekin iritsiko da eta martxoaren 1773an kargua artuko du, 1780 arte egonez postu hortan, orduan izendatu bai zuten Peruko erregeordea (birreya)

Peruko erregeorde bezala lau urtez egon zen eta aistion aipatu dugun bezala Tupac Amarururen indigen matxinadari aurre egin behar izan zun, gogor arituz eta indiarrek beriro ez altxatzeo, kondena eredugarria patu zun.

Bapatian, 1784ko apirilaren 29an Liman hil zen ( pozoinduta hil zela erraten da)  Santo Domingo komentua lurperatu zuten eta han segituko du zihuraski. Interesgarria ta bitxia da Jauregiak hil ondoren “erresidenzia” epaiketa bat “juicio de residencia” jasan izan zula. Epaiketa hauetan hildakoaren biktimak izan ahal

Agustin Jauregia ta Aldekoa. Irudia wikipedia.

direnak aukera daukate  bere aurkako kexak eta salaketak  formulatzea. Erran behar inork ez zula ezer aurkeztu eta horren ondorioz bere alargunak (errexa izan ez zena) baztandarraen ondare militarra ta ofiziala jaso zun.

——————————-

Pos hau iteko, ondorengo web guneetatik informazioa erabili  da.

Wikipeadia,  Auñamendi enziklopedia eta Diario de Noticiasko Lander Santa Mariaren “pacificador a sangre y fuego” artikulotatik.

Baita ere, Agustin Otondo Dufurrenaren “Diccionario historico biografico del Valle de Baztan” (2002 Nafarroko gobernua).



					

Read Full Post »

Amaiur 1512an.

1512ko naparroko konkista krudel ta garratzatik 500 urte bete behar direla ta,  hainbat ekitaldi, ekimen, hitzaldi ta erakustaldi  iten edo prestatzen ari dira. Batzuk, erakunde ofizialetatik antolatuak eta eztakit-nongo katedradun doktoreak ponenteak izan arren , benetan ankerrak  eta “bere navarra” kontatzen digutenak dira . Bertze batzuk berriz, urte hoietan benetan gertatutakoa azaltzen, erakusten oroitzen eta zabaltzen sahiatzen direnak, dira.

Gure zoko umel hunten, Amaiurtarrek eta  Pier Paul  Berzaitz kantari eta idazleak gidaturik, Amaiurren eta Maulen eginen den ikuskizun artistiko-historiko-musikal bat prestatzen, lan ta lan dabiltza. Historia berreskuratu nahian, “Amaiur 2012 haien ametsa gurea da” lelopean, ikuskizun berezia ikusiko dugu 2012ko uztailaren 21an, Amaiurko gazteluko muinoan.

Amaiurko karrika. Argazki Pello San Millan.

Baña, nahiz eta Amaiur eta bere gaztelua, konkista inguruko sinbolo bezala hartuak izan diren arren, egia errateko, urte dexente gero, pasatuko denarekin izanen da. Baña urte horretan, herri ikurraren hasiera, izanen da, zeren Amaiurko herria eta bere gaztelu beltzak sitioak, gerra eta borrokak jasanen ditu, urte madarikatu horren azkeneko hilabetetan.

Aipatzen ahal da, konkista, 1512ko otsailan daukala hasiera, hilabete hortan Fernando “katolikoa” eta Inglaterrao  Enrique VIII.na ados gelditzen bai dira Frantzia inbaditzeko. Martxoan “la Santa Liga” Frantzia,  elizaren etsai izatea leporatuz, gerra deklaratzen diot. Aragoi eta Gaztelako Erregenteak ahaleginak eginen du, Nafarroa aliantzan sartzeko, baña Naparroko erregeak uko egiten diote, zeren bertzenaz, frantzian daukaten lurrak (Foixtarrak eta Albretarrak) galtzeko aukera izanen zuten eta ezezkoa gustokoa ez izanda, “katolikoak” apirilan  Aita Santuari, Frantziako erregeari laguntzen dioeten Napar eta Biarnotarrei, eskumikatzea eskatuko dio.

Uztailako lehenegoan, Julio II.na  Papak eta Fernando erregeak biltzen dira, bilera horren ondoren, gaztelaniar tropak Vitoria-Gateiz inguruan biltzen hasten dira. Uztaila 10an gaztelaniarrak napar mugak pasatzen dute eta Goizuetako herria hartzen dute. Hilabete berbrako 17an Blois-ko ituna siñatzen da. Itun hontan, Frantziak, Nafarroko erregeek Biarno herrialde subiranoaren jaunak direla, aitortzen du. Horren ondorioz, Nafarroa  neutrala deklatuko da baina Fernando erregeak hori faltsotuz,  Frantziako aliatu gisa aurkeztuko du Nafarroa, inbasioa justifikatuz. Uztailaren 19an gaztelaniar armada; 1.000 arma-gizon, 2.500 zalditeria, 12.000 infanteria eta 20 artilleria piezaz osatua, Lekunberri ta Burundatik sartzen da,  Fabrique Álvarez de Toledo Albako dukea buru dela ta. Egun bat geroxago Nafarroko erregiña, Foixko Katalina Iruña uzten du eta “ultrapuertos-ko” lurraldetara joaten da, bidean seme bat hilko zaio. 24an, Albako dukea iristen da Iruñera, heraldo bat bidaltzen die hirtarrei erranez edo  kondiziorik gabe errenditzen ziren edo armada erasotzaileak arpilatze eta errausteari ekinen zion. Nafarroako hiribura, Gaztelako erregeorde ta Arangoiko erregearen eskuetan dagoenean, Fernando II.nak  Albriteko Joan III  Nafarroako erregea akabatzea aginduko du, honekin napar errege familia  suntsitu ta akitu nahi du, zeren, Nafarroko erregiñaren lehengusiña batekin ezkondua dagonez ( Foixko Germana-rekin), berak agertu ko zen “tronoaren” legezko oinordeko bezala.

Pixkanaka pixkanak erreinuko plazak eta gorlekuak gaztelaniarren eskuetan eroriko dira; Hiriburuaren ondoren Amaiur eta Donibane Garazi, Irunberri (abuztuko 10an), Zangoza (11an), Biana (15an), Lizarra ( 22an), Kaseda (24an). Irailan errendituko dira, Orreaga (2an ),  AezkoaZaraitzu ta Erronkari ( 3an), Tutera (9an), eta Tafalla ta Erriberri 20an. 21-arako erresuma osoa erori da.

Urrian, hainbat herri gaztelaniarren kontra altxatzen direla; Larraga, San Martin de Unx, Santakara, Tafalla, Lizarra…Hilabete hontan, Albreteko Joan III.nak, Pedro de Nabarra mariskalarekin eta Palice kapitan frantsarekin batera,  7.000 Napar, 4.000 Biarnotar ta Gaskondar gehi merzenario Alemaniar ta Albaniarrrez osaturiko ejerzito bat antolatuko du. Enjerzitoaren “bizkarrezurra” Angulemako Frantzisko delfinaren eskutan dago, honek Donibane Garazi askatuko du eta Iruñalo bide hartuko dute, 18an Erronkari eta Zaraitzu ibarretik sartuz, 21an Otsagabia ta Burgi berreskuratuko dute. Data hoietan (urriak 18) Amaiurko gaztelua ere errekuperatzen dute Naparrak, hain zuzen Xelen Ezpeletarrak eta gazteluko alkaide gise ezartzen da. Azaroaren 3an, armadako zati nagusia (20.000 soldadu, horietako 10.000 Naparrak), Ezkaba mendiko maldetan, Atarrabian eta Uharten  kokatzen dira. Iruñan sitiatzen dute baña negua dela, hiriburua hartu ezin dutela eta Azaroaren 30an, gaztelaniarrei errefuerzoak iristen direla, Naparrek Baztandik alde egitea erabakitzen dute. (Belaten gertatuko da Gipuzkoako armarri zaharraren kañonen afera).

Gazteluaren maketa. Argazkia Pello San Millan

Erretirada honi buruz, Jimeno Jurio historialariak  bere “Amaiur simbolo de Nabarra” liburuan aipatzen du: –La expedicion se retiraba a principios de Diciembre por el Baztan y Amaiur- la fortaleza estaba todavía por Juan de Albret- rumbo a Bayona. Amaiurko harresietatik, gazteluko alkaide Naparra, Xelen Ezpeletarrak ikusi zuen (Xelen de Ezpeleta) ejerzitu naparraren atzera-egitea (erretirada). Urriako 18an napar legitimistak Pedro mariskala buruz izanez, gaztelua eta ia Baztan osoa berreskuratu zuten, egun hortatik aintzin gazteluko alkaide gise Ezpeletar Xelen egonen zen. Erregearen troparen gibelatzearekin Amaiur, bakar bakarrik gelditu zen eta gaztelaniarrak eta baztandar behamondarrek, Ursuako Martin buruzagi izanez, putriak bezala urbildu ziren gaztelua hartzera. Lehenengo erasoaldi batean Xelenek aurre egiten dio Ursuari eta bere atzetik doa, behamondarrak  bere dorretxean babestu beharrez. Liskar batzuk ondoren bigarren erasoaldi bat izanen du gaztelua, Iruñatik etorritako gaztelaniarrek gaztelua sitiatuko bai dute. Baña Urdazubitik etorritako Pedro Mariskalak gaztelaniarrek asedioa uztea, behartuko die. Ondarrian bi erasoaldi eutsi ondoren, hirugarren batean Ezpeletako Xelenek gotorlekua errendituz amore egin zun.

Amaiurko gazteluko urrengo datoa daukaguna, astion aipatutako Jimeno Jurioren liburu berberan agertzen zaigu. Fernando II nak 1513ko urtean, aldatzen dula Amaiurko gazteluko alkaidea eta berari fidela den Anton Alguazil gaztelaniarra ezarriko du eta bere aginpean ta Juan Renaren sosekin, hainbat berritze ta haunditze lanak, eginen dira gazteluan. Alguazil honek, urte dexente egonen da alkaide gisa Amaiurren, hain justu 1521taraino, Jaime Belatz de Medrano eta bertze napar agramondar lealak gazteluak berreskuratu zuten momentuartio.

Handik aintzin eta Belatz jauna gazteluko alkaide gisa izanez, Amaiur, Nafarrorako eta Euskal Herriko den sinboloa eta ikurra  bilakatu zen!!!

Post hau iteko, wikipediatik eta Nabarlur blogatik informazioa atra da, baita ere Jimeno Jurioren “Amaiur, símbolo de Nabarra” Pamiela (2004) eta  Iñaki Sagredoren “El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra” Pamiela(2010)  liburuak erabili dira.

Read Full Post »

Karrotillue.

Abuztuan, San Lorenzo egune inguruan (abuztuak 10-13), zeruan, Pertseidak ikusten ahal dira. Persaideak izar iheskor edo meteoroen jausi bat dira, 109P/Swift-Tuttle kometak utzitako hauts-partikulak, hain zuzen. Pertseidak deitzen dira, zeruan Pertseo konstelazioaren parean ikusten direlako. Meteoro hauei,  Euskal Herriko bazter haunitzetan San Lorenzoren malko-ak deitzen zaio, santu hori ospatzen den egunaren (abuztuak 10) inguruan ikusten baitira, erraten da “malkoak ikusten dunak” zorte ona izanen dula urtean zehar.

(Reuters -2009).

San Lorentzotan Zigako bestak dira ta Zigakoa, gure Amatxi zena, zen. 1911an sortutakoa eta zihurhuntz haurzaroan,  “malkoa”  horiek ikusiak izanen zun, eta horrekin zortea izan… 1918 urte latzarako. Benetan latza izan bai zen XX.mendeko 18 hori…zeren bai Baztanen, bai Euskal Herrin eta mundu osoan, karretilue zabaldu zen urte hartan!, karrotillua  gaizaren izurritea!, hauxe da, Baztanetik kanpo “gripe española” izenarekin zautu zen, izurritea!.

Izurritea Amerikan hasi bazen ere, Europan fite sumatu zen . Iº gerrate mundialan parte hartu zuten soldadu Amerikarrek ekarrite, tita batean zabaldu zen. Bi gripe bolada izan ziren bata udaberrien ta bertzia iraila ta abenduaren tartean, azken hau arras bortitza izanez. Lehenengo bolada hau apenas nabaritu zen Baztanen edo on¡be errana Euskal Herrian. Datuen arabera ta adibide bezala erran, Anton Erkorekak bere “La pandemia de Gripe Española en el País Vasco (1918-1919)” liburuan aipatzen dun bezala, 15 persona hil ziren 1918ko maiatza eta ekaina tartean, Iruñako hirian.

Abuztuan ez ziren eri kasurik eman, baina zerbait mastu zen zeren birusa tarte hortan mutatu zun eta Irailaren hasieran indar haundiagorekin agertu zen. Bigarren bolada bortiz honen lehenenego kasuak, Jimeno Jurio dion bezala Goizuetan eman ziren irailaren 3an. Segidan karrotillu “berri” hau somatu zen Baztanen, 200kasu agertuz ta dozena erdi, zenduz. Gaitz hunek ikusita zer nolako kaltia egiten ari den, irailako 9an Queipo de Llano ministroa eta probintziako “sanidad” ikuskaria, Dr Jimeno Baztanera etorri ziren , zenbait soluzioa emateko asmoarekin.

Erratekoa da, eritasun hunek maila sozialen arteko berexitasunak ez zula in , aberats zein behar, berdin berdin eragin baitzun. Hala ere kaltetuenak gazte osatsuntsuek izan ziren, gehien bat 13-21 adin tarekoak eta mutil gehigo neskak baño…hoietako bat, nire amatxiren neba zaharra.

La pandemia de gripe española en el País Vasco (1918-1919), liburuaren azala

Baztanen zenbat hildakoak izan ziren kopurua ezdut aurkitu, soilik Anton Erkorekarenliburuan aipatzen den hasmentako dozena erdi hori, baña ikusita irailako 18an Nafarro osoan zabaldu zela (Baztanik  Erriberaraño) eta hilabete hori amaituta, soilik Iruñan. 40 zendu zirela, urrian 109 ta azaroko lehengo egunetan ia 61 bazirela, pentsatzekoa da, karrotillue Baztandar andanada bat eramanen zula. Datu bezala  aipatu 1918ko  maiatzatik  1919ko Apirilartio, mundu osoan, 27.000.000 gizaki hil omen ziren karrotilluaren gaitzagatik.

Post hau iteko, “La pandemia de Gripe Española en el País Vasco (1918-1919)”  Anton Erkorekaren liburua erabili da.

Read Full Post »


Elizondoko bestetan, Baztan-Malerreka laxo partidu interesgarri bat antolatua zegoen, baña euria zela ( euri ta gehigo euri..) bestetako bertze ekitaldiekin bezala, bertan bera utzi  behar izan zen. Desafioa, Elizondoko bestetako pilota egunaren barruan antolatua zegon eta frontoi edo plaza luzearen 150. urteurrena ospatzeko zen, zeren nahiz eta ez irudi frontoi luzea haurten, 150 urte bete izan ditu.

Argazkia. Pello San Millan

Haurtengo Elizondoko festetako egitarauan agertzen zen Tiburtzio Arraztoaren “laxoa Plazaren 150.urteurrena” izeneko idatzian zion bezala, Elizondoko plaza luzea, 1861an Francisco Dolagaray y Mayor Iruritarra, Baztango alkatea zela eraikia zen. Baita ere argitzen digu, sakearen aldean dogoen pareta (argazkikoa) soilik dela jatorrizkoa eta gainontzeko elementuak, baita errebotea ere, ondotik egindako lanak direla. Zorua 1971an asfaltatu zen, ordurarte lurrezkoa zen , bere “eskas”arekin eta botarriarendako arlauxaz egindako gunearekin. 1981an berriz asfaltatu zen eta gaur egun daukan neurrietara (1o4m x 19,45m) haunditu zuten, daukan  itxura paregabea hartuz.

Idatzia segitzen dun bezala, Tiburtziok, aipatzen du Elizondoko laxo plaza, laxoan aritzeko irauten duten plaza, historikoetako bat dela eta 150 urte hauen zehar, kontaezinak eta ahazteziñak izan diren partiduak, jokatu direlsa plaza hortan!. Herri ezberdiñen arteko desafioak bizi izan dira, eta ez guttitan desafio hoietan egiazko pasioak sortuz, herrien ohorea defenditu… edo galtzea ikusi da. XIX.mendeko bigarren aldian eta XX. mendearen lehenengo urteetan izandako desafio hoiek errepikaeziñak dira. Hortaz,Tiburtziok, laburbilduta Baztan eta Bidasoa Errekako herrien arteko “ondasun aberats” diren desafioak eta Elizondoko plazan garaiko itzal haundiko jokalriek izandako norgehiagokak, gogora ekartzen digu.

Oroitarazten digu, Elizondoko Etxeberri anaiak jokatu zituzten desafiozko partiduak, zautuenak izan zirela. Laukote sendoa, tinkoa eta lehiakorra osatzen zuten Etxeberritarrak; Policarpo, Julian, Pascual eta  ezker esku zoragarria zeukan Victoriano apeza. Elizondarrak maiz aritu ziren Doneztebeko Tabernatarren  kontra, hauek  aita eta hiru semeek osatzen zuten laukotea.

Plaza inaguratu berria zelarik, Baztan eta Malerrekako hiru pelotaro onenak eta Etxeberri apezak, Eibarko Txikito haundia eta bertze hiru gipuzkoarren aurka jokatu zuten desafio ikaragarria. Partidua, Naparrak irabazi zuten, haien bizitzako partidu onena jokatu bai zuten. Desafio haueK Ez ziren soilik herrien artean, bitxikeri bezala aipazen da, batzuk “mexikanoen” eta “arjentinoen” artekoak zirela (hau da, Mexikon egondakoak edo Arjentinan ibilitakoak) edota “izar zaharren” eta “gazteen” artekoak…

Argazkia. LARUMBE (/www.diariodenavarra.es)

Desafioak aparte, laxoko plaza luzean, Nafarroako Pilota Federazioa antolatutako partiduak jokatu izan dira. Hoietako bat 1928an jokatutakoa izan zen. Etxekoen aldetik hautatuek; M. Irribarren, F.Iribarren, F. San Vicente eta Azkarragak izan ziren eta 11-9 irabatzi zuten Malerrekakoei. Partidu honen bitxikeria, pilotariaek eta agintariak Hotel Lazaron (ohikoa zen bezala) menua gozatutako ondorngo brindisan egon zen. Azkarate eta Juan de Irigoienek solastu zuten eta baita ere Jean Ibarnegarayek. Honek, Behe Pirineotako diputatua zen eta sortu berria zen Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren lehen presidentia ere. Jeanek, laxoak Elizondon zuen errotzeaz harro agertu zen baita, partiduan bildutako jendetzaz ere. Arraza batasuna  ere aipatu zun, erranez Lapitxuriko zubia pastu zuenean, muga pasatu zuenik ez omen zuela nabaritu eta “Franziako” euskaldun guzien partez heldu zela “Espainiako” euskaldunei besarkada eta agur bero bat ematera. Bukatzerakoan, laxoan jokatzeagatik zoriondu zituen eta tradizioa mantentzeko deialdia egin zuen. 1930ko ekainaren 30an Federazioak partidu bat berriz antolatu zuen plaza honetan eta Elizondo ta Irurita neurtu ziren, Iruritarrek garaile atraz.

Plaza Luzean jokatutako bertze laxo partiduak, Elizondoko bestetako “pilota egunan” tradizionalki antolatutatakoekin batera, Laxoa Txapelketako zenbait  finalak izan dira; 1963an Irurita-Bertizarana finala jokatu zen. Erran behar, laxoa kasik desagertuta zegola garai haietan, 1960. urtean, Jesus Jaimerena apez iruritarrak lau urtez berpiztu zuen eta hortik ondoren, herriko bestatan soilik jokatzen zen, 1980an Laxoa Elkarteak txapelketa berriz ere berreskuratu zuen arte eta urte horretako finala berriz ere, Elizondoko plaza luzean jokatu zen,  Irurita-Doneztebe arteko finala izanez eta hontan ere Iruritarrek irabazleak izanik.,1984an Oitz-Irurita finala jokatu zen eta azkenik, 2001an Arraioz-Doneztebe arteko finala. (beltzatuta, finalako irabazleak).

Post hau iteko, Elizondoko festetako esku-egitarauako, Tiburtzio Arraztoaren “laxoa Plazaren 150.urteurrena” izeneko idatzia, erabili da eta laxoari buruzko bitxikeri edo zerbai  gehiago jakiteko,Tiburzio Arraztoaren  “Laxoa. La pelota en la plaza”  (Cenit ediciones, 2010) liburua arras interesgarria da.

Sarean, berriz laxoaguante.blogspot  bloga ikusi daiteke. Baita ere, blog hontako post hauei, begiklixka bat ematen ahal zaie.

https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/25/laxoa-botarria-pilota-ta-pilotaria/

https://baztangohaizegoa.wordpress.com/2011/06/27/pilotaren-ibilbidea/

Read Full Post »