Álvaro de Bazán eta Guzmán, Santa Cruzko Markesa eta itxas Ozeanuko Kapitain generala, zalantzarik gabe Spainako erreinuan izan duten mariñek haundienetako bat. On Alvarok, bertze itsats gizon famatu baten semea zen, Alvaro “zaharra” bezala zaututako, Spainiako Erregearen galereko kapitainaren semia hain zuzen. Bazan gazteak, 1526ko abenduko 12 batean, Granadan jaio izan arren, marinel gaztelaniar bezala historiara pastuko da, baña Bazandarren biografietan, maiz ageri da familiaren jatorria, Napar nobleziatik zetorrela, hain justu Baztan bailaratik, Iruritako Jauregizar dorretik hain justu.
Adituak diote Bazan abizena, Baztan hitzetik datorrela. Abizen horren zuhaitz genelogikoari atzera behituz, familiaren buru On Fortun Iñiguez, Iñigo Lopez kondea eta, Bizkaiko Jaunaren semia dugu. Fortunek 1060tik 1080 urte aldera, Iruñako erregeen (Antso IV.a «Peñalengoakoa” eta Antso V.a) kopari nagusia (erregeren urbilekoa, erregeari kopa betetzen ziona) eta alferez nagusia izan zen eta Maria de Baztanekin esposatuko zen. Bikote honen semia, Pedro Fortunez de Baztan, Baztango jauna eta Nafarroko “rico-hombre” izango zen. 1210 eta 1235 artean bere semea ,Juan Perez de Baztan, Nafarroko alferez nagusia bezala agertzen da, bere urrengoa odoletan, Gonzalo Ibainez de Baztan, XIII. mendeko erdialdera loratu zen eta bere garaian, Nafarroako jauna ahaltsuena izan zen. Juan Gonzalez de Baztan, aintzinekoaren semia Almoravid familiako alaba batekin, ustez, ezkondu zen eta biak, hiru burgoen gerra ondoren , erbesteratuak Gaztela aldera bizitzera joanen dira 1283 urtearen inguruan. Bikote honen semia Garcia Gonzalez arras ongi oinordetua izan zen Gaztelako erregeatik eta honek izanen da lehengoa, Bazan abizenarekin agertuko dena. Badirudi Gaztelanian, ahoskera leuntzekoan Baztan “t” galtzen dula eta haundik aurrera Bazan erabiliko dute familiako hurrengokoak.
Ia Gaztelan, aurrekoaren semea, Juan Gonzalez de Bazan, Valduernako lehenego jauna izanen da eta urtez ta mendez mende Azpikkuetan jatorria zeukan militar eta erregen inguroko familia, berdin segituko du baño kasu hontan, Gaztela eta geroxago, Spainako erregeak zerbitzatzen. Baztan edo Bazan gehiena militar nabarmenak izan ziren baña urteak pastuko dira familiako lehenego marinela agertzeko. Hau ez da bertzerik izango Alvaro de Bazan “zaharra”-k baizik, gure protagonistaren aita!!!.
Alvarok, Lepantoko heroia, txikitatik bere aitaren itxasontzitan ibilitakoa zen. 16 urtekin bere lehenego itsas batallan, parte artuko zun bere aitarekin. Etsaiak, Galiziako kostaldeko herrixkak arpilatzen ari ziren Frantziar korsarioak ziren. Korsarioen eskuadra 30 itxasontzitakoa zen eta berriz, Bazanena (aita ta semia) 26koa, bi orduko itsasborroka ondoren Bazandarrak haise garaile atra ziren. Bere karrera militarra hasi berria berzerik izan zen eta dagoeneko ospea eta pertsonen onartzearen poza zuen.
1556 urtean, Felipe IIak On Alvarori Napolesko galerak bere arduran emanen dio. 1571 30 ontziz osatutako flotarekin Lepanton ibiliko da eta bere parte artzea erabakigarria
izanen da garaipenan, Alvaro de Bazan kondaira bat da eta erregeak Santa Kruzko markesa izendatzen dio. Markesa berriak, armarri bezala, familiako armarri xakeduna erabiliko du baña ezaugarri gisa San Andresko zortzi gurutz erantsi zion. Spainako “grande” tituloa izan zun baita ere Itxas Ozeanuko Kapitain generalena eta itsas gizon bezala, bere datuak ezin obekoak izanez: 8 uharte errenditutak, hiri errendituak 2, errenditutako hiribilduak (Villak) 25, hartutako gazteluak eta gotorlekuak 36, garaitutako Kapitain jeneralak 8, garaitutako “kanpoko mariskala” 2, 4.759 Frantziar soldadu eta marinel errendituak, 780 Britaniar marinel, 6.243 soldadu portugaldar, musulmandarretik askatutako kristaniar presoak 1.564, 44 flota errealak harrapatuak, 1.814 artilleri piezak eskuratuak… eta galdutako batailak, zero!!
Erioa 1588ko Otsailaren 9an etorri zizaion bila Lisboan zegola ta, hiru urte zeraman munduan ikusia ez zen gerrako itsasontzi flota haundiena antolatzen, “la armada invencible” izenarekin zautuko zena hain zuzen. Heriotzaren ondoren, “armadaren” agintea Alonso de Guzman Medina Sidoniako Dukearen eskutara pasatuko da eta honek kriston porrota eginen du Inglaterrako kostaldeta. Spainarrak haunitz pentsatzen dute edo siñetsi nahi dute armada horren esku Bazandarrak balin bazegon emaitza ezberiña izanen zela, berek garaile ateraz!!! … baña hori bertze kontu bat da ta gañera, kontu haundia!!!
Goitiko argazkian, Santa Cruz markesaren jauregiaren egongela bat, adierazgarria izanez Baztango armarria, jauregiko argazki gehiago www.foroxerbar.comen.
Post hau iteko erabili diren liburuak eta web horriak:
Hernández-Palacios, Martínen “Alvaro de Bazan, el mejor marino de Felipe II” liburua, (2008 Aliter).
Enciclopedia Historia de españa (2004 Austral)
El navegante webgunea, Marinos vascos bloga eta wikipedia.
Kuriosoa 🙂
Haizego! Inbidia ematen du, benetan, Ciudad Real aldean eman duzun buelta horrek. Elegantea! Baina, nire iduriko, ez da sobera egokia “marinel” hitza gure markes horrendako. “Itsas gizona” edo “itsas jauna” aukeran egokiagoa. Aski da estekan sartu eta jauregi hori ikustea (merezi du, harrigarria da, benetan). Aurpegia behar da gero Spainian (Europan, orokorrean) inmigranteei ateak itxi nahi izatea, lapurtzera heldu direla erranez.
Arraizu duzu “marinelarekin”, erdararen marino erabili izan nahi dut baña obeto dago zuke erraten duzun bezalaxe “itsas gizon edo jauna” Aldatuko dut.
Eskermile Iperra