Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Archive for 2011(e)ko uztaila

Egati.

2011ko uzataila.

Urte batzuk badaukagunok eta Elizondon hazi garenok, Egati izeneko elkarte-txamizoa haise ezaguna egiten zaigu. Han gure nerabezaro edo gaztaro urteko herriko bestak  (behinpin gauak) pasatzen ginun, plazako girotik eta helduen “begibistatik” eskapo, Agerrealdera bidea hartuz Egatin, “babesten” giñen. Garaiko musikaz eta kolorezko argiaz inguratuta gure lehenego mozkorrak, lehenego muxuak ta lehenengo “atakaldiak”  izan genun. Gaztaroko urte hoiek ederrak izan ziren eta 2009an elkartea 25 urte iten zula eta Elizondoko bestetan txamizoa, berriro ireki zutenian,  milaka irudi, milaka sensazio eta milaka oroizapen burura etorri zizaigun. Oroizapenak, bigarren solairuko iluntasuna eta komplizitateatik, behitiko solairuko algara, saltoak, dantzak ta musika joan etortzen zizkidaten. Baita ere, garai hartako lagunen gogorapenak, betiko lagunenak eta han egindakoenak, nesken oroizapenak, zaututakoak eta ezta kasurik ja, egin zigutenenak!!… eta eztakit, kanpoaldean baziren kaiolengatik (untxienak uste dut zirela),  edo oilo, oilar (ta oilasko baten bat) nerabez beteta eta testosteronaz “kargatutako” lau pareta zelako, txamizoa, oilotegi batekin, irudikatu nun!

Argazkia, Pello San Millan

Oilotegi irudikapen horrekin, ez nintzen arras urruneratu, zeren denborerekin jakin dut, nere eskutan akitu zun 1935ko Abuztuko Blanco y Negro aldizkari bati esker, Egati bere jatorrian, oilotegi bat izan zela eta gañera ez oilotegi arrunt bat! baizik erreportajian dion bezala,  garrantzi eta fama haundiko oilotegi bat izan zen, Elizondoko Egati oilotegia.

1935ko abuztuko Blanco y negro aldizkaritik eskaneatua

Aistion aipatu dugun bezala, aldizkaria 1930ko alea da eta bere betiko gaiak gain; politika, mundua, moda, “gaurkotasuna”…ale hori, Euskal Herriri (Navarra y las vascongadas du tituloa) atal espezial ta  luze bat, eskeintzen dio. Atal horretan Bilbao, Donosti, Iruña ta bertze herriz aparte, Sunbilla, Narbarte eta Baztani buruz aritzen da. Baztan inguruko erreportaje artean bat nabarmenduko nun, “La granja Egati, un ejemplo a imitar” izenburua daukan horri osoko erreportajia, hain zuzen.

Juan Ramirez Domingo kazetariak siñatutako idatziak dion bezala; Egati hegazti-landetxea, imitatu behar den eredua da!, ez da ezer falta, argia (elektrikoa), garbitasuna, aireztapena, tokia, (bere 2i hektarea larrez ta aritzen inguratua)…guzti hori,  atzerritako landetxeei ezerrez “enbidiatzea” lortzen du.

1935ko Blanco y Negro aldizkaritik eskaneatua

Hegazti-baserria 1930an sortua izan zen, abeletxearen jabeak, Asiron, Iturria eta Aburria jaunak izanez. Hasmentako capitala 250.000 peztakoa izan zen ( erreportaje garaian. bere balioa milloikoa dela, dio) eta Nafarroan zirenetakoak, sortutako bigarrena izan zen (lehenegoa, Burgeteko “Txikipolit” izan zen).  Erreportajia seitzen du erranez, Etxaldea Leghorn arrazako lau mila  oilo erruleak ditula eta oil bakoitzak bere lehenengo urtean 250 arraultz “patzea” posible dula eta horrez gain, bere oilaskuen aragia paregabekoa dela eta eskualdean, Baionako oilaskoarik ia ia ez saltzea lortu dutela, ere bai dio.

Garrantzia ere ematen diote Egatiko lursailari, bere zuhaitz frutalak eta 3.000 aritzen osatutako basoari  (frantsen enbidia dena) eta oilaskoa aske hazitzen ahal diren 17 hektareko lur eremua… ta hala segitzen du Madriletik etorritako kazetariak, edertasunak idazten Elizondoko oilotegiaz, paregabekoa dela, oiloak “a todo confort” daudela…baña esaldi harrigarriena, idatzia amaitzeko erabiltzen du esaldia da…¡¡Españoles!! Un ejemplo a imitar, un camino a segir, La granja Egati de Elizondo…harrigarria! benetan harrigarria eta guk jakin gabe! ai ene!.

Post hau iteko, 1935ko Abuztuko Blanco y Negro aldizkariko, Juan Ramirez Domingos idatzitako “La granja Egati” artikuloa erabili da, baita ere Juan Antonio Mendizabalaren  “Avicultores para la historia”  (2007  Nafarroko Unibersitatea) idazlana.

Egati “granga” buruzko liburu baten prensa publizitatea.

Advertisements

Read Full Post »

Baztandarren batzarrak.

Uztailaren erdian baztandarrok Baztandarren Biltzarran bestan biltzen gara, urte osoko afera albo batean utziz, musikaz, tradizioaz  ta bazkari batean “batzen” gara. Batzartzerakoan, batzarra da ta Baztanek ezaugarria duen gautzetako bat, batzarrak dira!!

Baztango Udalak hamabortz herri hartzen ditu (1969an A maiur anexionatu geroztik). Jurisdikzio bakarra osatzen du jabetza komunean, kontzeju bat eta Udal bakarra. Balleko Batzar Nagusia da erakunde gorena, politikoki nahiz administratiboki. Urte eta urteetan sortuz joan diren ordenantza komun propioak ditu.

XVII. mendearen akaberatik aitzina erabaki zen Elizondoko Batzar Nagusietan honako hauek egon behar zutela: alkatea, idazkaria, herri bakoitzeko alkatea eta 34 diputatuak, eta honako egun hauetan eginen zirela: Eguberrietako Pazkoen hirugarren egunean, Berpizkundearen egunean, Mendekoste-egunean eta San Migel egunean. XVII. mendearen erdialderaño alkatea, hamalau jurado (Amaiur Baztanik kanpo zegon garai haietan), bertze hainbat diputatu eta hainbat leinu-etxeko jauntxoez gain, nahi zuten edo interesa zuten bizilagunak parte hartzen zuten batzar nagusietan. Hori eta biztanleriaren hazkundea goruntz zigoala, 1658ko abenduaren 27an izandako batzarrean adostu zen, bizilagunen parte hartzeko kopurua, ehunera murriztea . Hala ere, murrizte hori ez zen  nahikoa izan billeretan normaltasuna pixket bat lortzeko eta  1683 apirilaren 18an kriston kalpitea sortu ondoren erabakitzen da auzotarren kopurua berriz murriztea, kasu hontan 50era. Urte berberako baña abenduaren 27ko batzarre nagusian, alkatea eta juradoekin batera soilik 35 biztanle izanen deire, guztire 50 izanez. Herri bakoitzatik ordezkariak izendatuko dira eta herrien “tamainuaren” araberaz ordezkarien kopurua ezberdiña izango da;  Erratzu, Arizkun, Elizondo eta Iruritak, herri bakoitzak  lau ordezkari izendatuko dituzte; Azpilkueta, Elbete, Garzain, Lekaroz, Ziga, Berroeta, Almandoz, Arraioz eta Oronozko herriak bide  eta Anizek, soilik bat!

1832ko ordenantzetan, diputatuen kopurua hamarrera murriztea erabaki zen.

Batzar Nagusiak nahiz Batzar Bereziak eta herri bakoitzaren batzarreak hainbat tokitan egin izan dira denboran barna. XVIII. mendearen hasieran oraindik, Anizkoak eta Azpilikuetakoak plaza publikoan biltzen ziren; Iruritakoak, Kokolarrañetan; Erratzukoak, eskoletan eta Elbetekoak eta beste lekuetakoak, parrokia-elizen kanposantuetan.

1437ko dokumentu batean ageri da, Batzar Nagusia Elizondon in zela Asko zubiaren ondoan,  (Elbete ondoan), toki zabala zelako eta han biltze edo bazartzea ohitura zela, dio. Geroxago, 1544 urtean Elizondoko lehen ordenantza propioak eta pribatiboak onartzen dira “Santiago jaunaren parrokiaren”. Hurrengo hilabetean ordenantza hoiek Carlos V. enperadore berberak berrestiko zun. Aipatu behar, garai hoietako hainbat dokumentotan ageri dela, Santiagoko eliza, herriko biztanle, auzotar edo barrideen arteko negozio eta enpresatarako beti erabilia izan dela. Baña bertzealdetik, Eulogio Zudaire Huarte historiatzaile naparrak dion bezalaxe, 1560ko apirilaren 29an alkateak eta hamalau herriko juradoak Elizondon, Kontseilu Nagusian biltzen dira gaian adituak diren bizilagunekin, ordenantza batzuk (“Ordenanzas, cotos y paramentos del Noble Valle y Universidad de Baztan” ) garatzeko. Biltzen diren tokia, “Franzesenea atea” izeneko tokie da eta  bertan ageriz, Kontseilua biltzeko beti erabilia izan dela “ate” hori. Urte batzuk geroxago toki berber hori baita ere agertzen zaigu Konseiluaren bertze batzarre batian, kasu hontan  larreak, belar, zuhaitz eta abeltzaintza inguruko xedapenak lantzeko.

Baztango Haizegoa

Leku horietan biltzeko ohitura (toki horietako batzuk mendeetan erabiliak) galdu zen Herriko etxeak agertu zirelarik. 1643an, dagoeneko, kontzeju-etxe batean ageri zaigu batzarrea, Migel Ursuakoa nobleari boterea ematekoa, hain zuzen. Ez dago Batzarre horren gaineko datu anitzik ezta ere zein zen etxe hori,  ezta hurrengoen gainekorik ere.  Bai dakiguna anitzetan, Elbeteko Jarola jauregian bil tzen zirela, han leku handia zelakoz.

1695aren akaberan, eraikin berria egitea erabaki zuten eta Urdazubiko San Salbatore Monasterioari lur-sail bat erosi zioten. Dolare-etxea 380 zilarrezko dukaten truke saldu zuten. Etxea eraikitzeko, zenbait baldintza bete behar izan zituzten zehatz-mehatz. Elbeteko Jarola jauregia, Miguel Bergara alkatearen etxea , izanen zen erakina egiteko segitu beharreko eredua: harria lantzeko, solairuak banatzeko zerrendak egiteko, akaberako molduradun erlaitzak egiteko, izkinetan kanpo aldera ageri diren harriak paratzeko eta, bereziki, erdialdeko balkoia eraikitzeko…eta urte hortik aintzin gaur egun arte,  Bazar nausiek eraikin berrian ingo dira.

Read Full Post »

Álvaro de Bazán eta Guzmán, Santa Cruzko Markesa eta itxas Ozeanuko Kapitain generala, zalantzarik gabe Spainako erreinuan izan duten mariñek haundienetako bat. On  Alvarok, bertze itsats gizon famatu baten semea zen, Alvaro “zaharra” bezala zaututako, Spainiako Erregearen galereko kapitainaren semia hain zuzen. Bazan gazteak, 1526ko abenduko 12 batean, Granadan jaio izan arren, marinel gaztelaniar bezala historiara pastuko da, baña Bazandarren biografietan, maiz ageri da familiaren jatorria, Napar nobleziatik zetorrela, hain justu Baztan bailaratik, Iruritako Jauregizar dorretik hain justu.

Adituak diote Bazan abizena, Baztan hitzetik datorrela. Abizen horren zuhaitz genelogikoari atzera behituz, familiaren buru On Fortun Iñiguez, Iñigo Lopez kondea eta, Bizkaiko  Jaunaren semia dugu. Fortunek 1060tik 1080 urte aldera, Iruñako erregeen (Antso IV.a  «Peñalengoakoa” eta  Antso V.a)  kopari nagusia (erregeren urbilekoa, erregeari kopa betetzen ziona) eta alferez nagusia izan zen eta Maria de Baztanekin esposatuko zen. Bikote honen semia, Pedro Fortunez de Baztan,  Baztango jauna eta Nafarroko “rico-hombre” izango zen. 1210 eta 1235 artean bere semea ,Juan Perez de Baztan, Nafarroko alferez nagusia bezala agertzen da, bere urrengoa odoletan, Gonzalo Ibainez de Baztan, XIII. mendeko erdialdera loratu zen eta bere garaian, Nafarroako jauna ahaltsuena izan zen. Juan Gonzalez de Baztan, aintzinekoaren semia Almoravid familiako alaba batekin, ustez, ezkondu zen eta biak, hiru burgoen gerra ondoren , erbesteratuak Gaztela aldera bizitzera joanen dira 1283 urtearen inguruan. Bikote honen semia Garcia Gonzalez  arras ongi oinordetua izan zen Gaztelako erregeatik eta honek izanen da lehengoa, Bazan abizenarekin agertuko dena. Badirudi Gaztelanian, ahoskera leuntzekoan Baztan “t” galtzen dula eta haundik aurrera Bazan erabiliko dute familiako hurrengokoak.

Ia Gaztelan, aurrekoaren semea, Juan Gonzalez de Bazan, Valduernako lehenego jauna izanen da eta urtez ta mendez mende Azpikkuetan jatorria zeukan militar eta erregen inguroko familia, berdin segituko du baño kasu hontan, Gaztela eta geroxago, Spainako erregeak zerbitzatzen. Baztan edo Bazan gehiena militar nabarmenak izan ziren baña urteak pastuko dira familiako lehenego marinela agertzeko. Hau ez da bertzerik izango Alvaro de Bazan “zaharra”-k baizik, gure protagonistaren aita!!!.

Alvarok, Lepantoko heroia, txikitatik bere aitaren itxasontzitan ibilitakoa zen. 16 urtekin bere lehenego itsas batallan, parte artuko zun bere aitarekin. Etsaiak, Galiziako kostaldeko herrixkak arpilatzen ari ziren Frantziar korsarioak ziren. Korsarioen eskuadra 30 itxasontzitakoa zen eta berriz, Bazanena (aita ta semia) 26koa, bi orduko itsasborroka ondoren Bazandarrak haise garaile atra ziren. Bere karrera militarra hasi berria berzerik  izan zen eta dagoeneko ospea eta pertsonen onartzearen poza zuen.

1556 urtean, Felipe IIak On Alvarori Napolesko galerak bere arduran emanen dio. 1571  30 ontziz osatutako flotarekin Lepanton ibiliko da eta bere parte artzea erabakigarria

izanen da garaipenan,  Alvaro de Bazan kondaira bat da eta erregeak  Santa Kruzko markesa izendatzen dio. Markesa berriak, armarri bezala, familiako armarri xakeduna erabiliko du baña ezaugarri gisa San Andresko zortzi gurutz erantsi zion. Spainako “grande” tituloa izan zun baita ere Itxas Ozeanuko Kapitain generalena eta itsas gizon bezala, bere datuak ezin obekoak izanez: 8 uharte  errenditutak, hiri errendituak 2, errenditutako hiribilduak (Villak) 25, hartutako gazteluak eta gotorlekuak  36, garaitutako Kapitain jeneralak 8, garaitutako “kanpoko mariskala”  2,  4.759 Frantziar soldadu eta marinel errendituak, 780 Britaniar marinel, 6.243 soldadu portugaldar, musulmandarretik askatutako kristaniar presoak 1.564, 44  flota errealak harrapatuak, 1.814 artilleri piezak eskuratuak… eta galdutako batailak, zero!!

Erioa 1588ko Otsailaren 9an etorri zizaion bila Lisboan zegola ta, hiru urte zeraman munduan ikusia ez zen gerrako itsasontzi flota haundiena antolatzen, “la armada invencible” izenarekin zautuko zena hain zuzen. Heriotzaren ondoren, “armadaren” agintea Alonso de Guzman Medina Sidoniako Dukearen eskutara pasatuko da eta honek kriston porrota eginen du Inglaterrako kostaldeta. Spainarrak haunitz pentsatzen dute edo siñetsi nahi dute armada horren esku Bazandarrak balin bazegon emaitza ezberiña izanen zela, berek garaile ateraz!!! … baña hori bertze kontu bat da ta gañera, kontu haundia!!!

Goitiko argazkian, Santa Cruz markesaren jauregiaren egongela bat, adierazgarria izanez Baztango armarria, jauregiko argazki gehiago www.foroxerbar.comen.

Post hau iteko erabili diren liburuak eta web horriak:

Hernández-Palacios, MartínenAlvaro de Bazan, el mejor marino de Felipe II” liburua, (2008 Aliter).

Enciclopedia Historia de españa  (2004 Austral)

El navegante webgunea, Marinos vascos bloga eta  wikipedia.

Read Full Post »

Hasmentatik erran behar post hau,  Jose Maria Uriarte Ballarenaren Erratzuko kontuak, bloga zoragarria  irakurri ondoren, itea bururaratu zaidela eta ia ia informazio gehiena webgune horrretatik hartu dudala. Bloga, Erratzuko historia ttipia kontatzen du, hain zuzen 1834 eta 1945 urten tarteko herriko kontuak eta ixtorioak; Lehenego Karlistada, bigarna, mugako kontuak, 1913ko uholdeak…eta bat arras bitxia iruditu zaidana, naziak Erratzun!!

Jakina da, orain dela  70 urte inguru, Alemaniar-nazi errejimeneko soldaduak ia ia Europa osoan zabaltzen zirela. Bigarren gerra mundialako lehenengo urteak ziren eta Alemaniarrek sasoian zeuden, hauek,  bere  Blitzkrieg bidez ( gerra bizkorra edo azkarra, alemaniarrez) hiru astetan soilik, Frantzia konkistatu zuten, eta Franziakin batera Iparraldea ere.

Iparraldeko kostaldea eta barrukoaldeak okupatu zituzten eta Baztan inguruan, Baigorrin, kuartel bat ezarri zuten. Gañera, Izpegiko gainean  bunker pare bat  ereiki eta  mendi prtutik Elortako leporaino, bi lepo horiek defenditzeko eta  ingurua kontrolpean izateko asmorekin, xenda bat landu zuten.  Ba! gauzak horrela zeudela  eta alemaniarrek buru karratu eta serio fama izan arren, jakinda, ondoko herrian bestak zirela, alemaniarrak Erratzuko Sanpedroetara jautsi ziren.

Jose Maria Uriarte Ballarenarenak, bere blogan aipatzen du, amak kontatuta,  hogei inguru zirela…[  Xarmantak , gazte eta luze xamar.”Atetik ez ziren sartzen!”]Edateko zerbait tipikoa eskatu zutelarik, sagardoa atera zieten, Mª Felisa Ballarenak,  Erratzuko Ostatuko alaba berak zerbitzatuak (Jose Maria Uriarte Ballarenaren amak). Gero plazara dantzatzera gan ziren, inork ez zuen dantza egin nahi haiekin eta herri guzia erretiratu zen plazatik, soinua eta guzti. Alemaniarrak nolabait harritu ziren, ez baitzuten holako erreakzioa espero herritarrengandik. Baita ere dio, bertze lekuko batzuk erraten dutela, jende guzia haien gibeletik zebilela. Kasua da, Alemaniarrak ez zirela mindu eta nohiz behinka segitu zirela etortzen zerbait hartzera, bai Ostaura ta bai Urreinera.

Trago edate hoietan eta Izpegi gan etorrietan, Wehrmachteko soldaduen eta errazutarren artean topaketak izan ziren, erlazio hori  formalak eta hotzak izan arren, batzutan  egoera bitxiak eta xelebreak eman ziren. Hoietako bat “Erratzuko kontuak” blogan agertzen da eta egilearen osaba “Xenper”, istorioaren protagonista bat izan zena, hala dio… [Urbakuran, Urritzaten, hondar bordan .. atsalde batez heldu ginen Frantziatik…gure lana egin eta…eta sartu ginen Legarreko borda txar batean…ta alemanak harat..eskopetekin eta holako zakur haundi batzuekin…ta solasean eta solasean kafea eta trago eman…ta azkenean adixkidetu ..bakeak egin gintuen… baino ez ziren inoiz ailegatu eskuetara”]…

Urteak pasa eta gerra ahintzinera ganez , hondar urtetan Erratzun ikusten ziren alemaniarrak gero eta zaharragoak ziren. 1944an aliatuak Frantzia askatuko dute eta Alemaniarrek Euskal Herritik alde eginen dute, Baigorritik eskapo, ordundik ez zen gehiago alemaniar uniformaturik ikusiko Baztan aldean.
Post hau iteko Jose Maria Uriarte Ballarenaren “Erratzuko kontuak” bloga erabili da eta baita ere txuri-beltzako Erratzuko Ostatuko argazkia blog berberatik hartu dugu. Hemendik gomendatzen dugu bloga bisitatzea zeren arras interesgarri eta ongi egiña dago (ez hau bezala). Web horri hori esker, Erratzuko hondarreko 100 urteko ixtoria ttipia eta laburra zautzen ahal  dugu eta egileak dion bezala…Orok dute bere historia, Erratzuk ere.


Read Full Post »