Joanden astean, Ilargia gauaren jaun ta jabe zenean, Arizkunetik; tunnturroak, hartza, joaldunak…Lastirikobordako bide zaharra artuz eta txistu eta su argiz lagunduta Errazura iritsi ziren, sagardantzak dantzatu ta kopla batzuk ondoren…Jantzilo (tripazaina) erre zuten Baztango bi herri hauetako gazteak, gizakunde festari bukaera emanez (parranda ta giro ona segituz). Gizakundea edo izakunde, aspaldiko denboretan inaute aintzineko orzegunean gizonek besta egiten zuten eguna zen. Gaur egun, gauzak izan behar diren bezala gizonak eta emakumeak ospatu eta besta egiten dute, eta poztekoa da ikustea nola gero ta gehigo gorantz eta indarrez artuz doaztela ohitura zaharreko tradizio hauek. Zeren nahiz eta gaur egun, jendetsua, partizipatzaileak …izan aren, erran behar, orain dela ez urte aunitz, debekatuak zeudenez, iaia galdu zirela, eta ez bakarrik iñauten aurreko Ortzeguneko bestak, emakundea eta gizakundea, baizik baita ere herri batzutako iñauteri osoa, ia ia desagertuz! edo Elizondoren kasuan bezala, denborarekin erabat moldatu ta aldatuko ziren.
Mariano Izetak “Baztango kontuak” liburuan dion bezala, XX.mendearen hasieran […iñauteak ederrak izaten omen ziren…San Anton egunetik goiti hasten omen ziren mozorroak eta igandero ateratzen omen ziren karrikera gisa hortan iñauteak artio…]. Hitz hauek aztertuz erraten ahal da, iñauteak tenore luze bat zirela, hain justu, egunak luzatzen hasten zirenetik eta neguaren amaiera laister zagola suposatuz! honek poztekoa izanez, jaiaz, bestaz, dantzatz eta algaraz! ospatuz.
Liburuko Artikuloa, Danbolin-Nausiek eta Danbolin-Etxekoandrei buruz segitzen du, haien hasmentako zortzikoarekin, ondorengo sokadantzaz, “gaite”… eta, iñauteriko bertze dantza batez, ere. Mozorro-dantza deitutakoa eta aipatzen dun bezala dantza hortan , mozorro guztiek, pirriaufaka aitzen zirela eta zortziko soinuan dantzatzen omen zena. Omen zela idazten dugu, zeren 1974an idatzitako artikuluan aipatzen dun bezala: “oraikoek ez dakigula“, eta zihur ez gaudenez, gaur egun berreskuratu denik!.
II.errepublika (Hegoaldean) erori zenean eta gerra hasi bezain laister Nazionalen lurraldetan iñauteak debekatuak izan ziren. Debekazio garai haietan, hasieran ospatzea zalla zen (behipin Elizondon) baina pixkanaka pixkanaka, bai “klandestinitatean” edo bertze datetan zerbait ospatzea lortzen zen. Lander Santa Mariaren “Las cuatro estaciones en el Valle del Baztan” liburuan, garai hoietaz zerbait kontatzen digu. Dirudienez (Elizondon) Iñaute igandearen ondokoa, hau da garizumaren (kuaresma) lehenego igandean, eltze-igande ospatzen zen, eta goiz goizez gaztiak kaletan barna kantatzen eta itsats-dantzan haritzen ziren. Igandeko iñautean eta aurreko hiru igandetan, meza ondoren mozorroak atratzen ziren, kaperutza beltz batekin eta “pizi-tokiz” hornituta, haurren atzetik joanez zanpatzeko asmoz eta haurrak bertzealdetik mozorroak zirikatuz “Mozorro zintz mukizu,sobera sobera dauzkatzu!” erranez.
Mozorro beltza hauek gehien bat elizaren inguruan ibiltzen ziren eta atrioan sartu gabe. Hauek ziren garai haietako iñauteriak. Haurrak mozorrotik eskapo eta batzutan mozorroen gibeletik Alguazilak harrapatu nahi! zeren aipatu dugun bezala bebekatuta zegoen ospatzea ta mozorrotzea. Mozorrotutako gazte hoiek, normalki Saskaizko askan mozorroko lau ohilak, ta kaperutza kenduz aurpegia garbitzen eta txukuntzen ziren, baña herrira bueltatzerakoan aunitzetan Alguazilak espero zeuden eta legea apurtzeagatik Elizondoko (edo Balleko) kartzelan itzalpetuta amaitzen zuten.
Elizondoko kartzela Baztango udaletxeko zoko batean zeuden gela ilun ta heze batzuek ziren eta Bitxikeri gisa aipatu 1695aren akaberan, eraikin berria egitea erabaki zutenean argi utzi zutela (bertze kontu batzuk aparte) harresien lodiera arreta berezia izan behar zula eta bi zigor-gelen luzera, presoak harrikoxkor bat alde batetik bertzera eramaten ahal dutenaren tokia izango zela. 1802ko “Diccionario geográfico histórico de España por la Real Academia de la Historia” 24.3 horrian, Elizondo agertzen da eta bertze gauz batzuen artean, herria kartzel “seguru” batekin kontatzen dula aipatzen du. Eskerrak 1971an, Ana Mari Marin eskuz toki zikin horri irtenbide berri bat ematen zaio eta Baztango lehen liburutagian bihurtzen da eta baita ere garai haietan azkenik debekua uzten da eta iñauteak berriro askatasunan ospatuko dira.(Goitiko argazkia. J.M. Ondicol-ena da eta bere fazebooketik hartuta dago)
40 urte inguru hoietan herri eta auzo batzutan ohitura, tradizioak eta dantzak modu batean edo bertzera mantendu ziren. Bertze herri bazutan Elizondon bezala ia ia iñauteri berri bat sortu zen, herri kutsu gutxi zeukana baian bere identitate propio izatea lortu duna. Azken urte hauetan, herri iñaute kutsu hori sartzea lortu da, Ortziraleko puske biltzearekin, Jantziloren erretzearekin…baña “identitate propio” hori galdu gabe; desfilea, haurrena Ortziralean eta Larunbata helduena… bi arlo hoiek bateratuz, iñauteak aberastu, obetu ta haundizen dugu, Elizondok merezi zula!!!
Post hau iteko, Mariano Izetaren “Baztango Kontuak” eta Lander Santa Mariaren “las cuatro estaciones en el Valle del Baztan” liburuak erabili dira.
Kaixo haizego argazki xarmantak atra duzunak, ikusi diat artgazkiak tiraka egun hauetan, Redio utzi kamara ta disfrutatu pixket!!!
Ados
Arras interesantia, Peio. Interesantia bai Xabierreko Migel-en bizitza zein gura Amaiur maitian gertatu nondik norakoak.
Bertze behin, esker mile egin lanangatik!!
Eskermile zuei Julen ta Lamizuri, posta irakurtzeagatik ta bloga behitzeagatik.
Lamizuri. barkatu eskerrak hain berandu ematea,