Aste saindua dela ta, haizegoa giro hortan sartu eta hontakoan, erlijio inguruko zerikusi bat dakar, hain zuzen Baztandar “martir” baten, aipamena.
Hasmentatik erran martirra, 1750an Lekauzen sortutako Juan Antonio Juaquin Barrenetxe dela. Miguel eta Maria Katalina Barrenetxeen semea, harras gazte zela, Baztan utzi, Atlantikoa zeharkatu eta La Habanan ezarri zen merkatari edo tratalari bezala. Kuban bere izaeran “ongilea” harras haise atera zizaion eta gauero hiriko atso, itsu eta behertsu bati zainzen ziola ta, xaharrak honek, nolakoa zen baztandar gaztea ikusita, “real compañia”-ko lana uztea eta Franziskanotan sartzea, konbentzituko zion. Barrenetxe gazteak, 19 urte zula Franziskotarren La Habanako konbentuan sartzen da eta urte bateko nobiziatua egin ondoren pres dago kontinentera (Amerikakoa) salto egiteko misiolari moduan.
Bidai hori iteko baimena, 1773ko Maiatzaren 16an eman zioten , 23 urte zeukan eta urte berberako Abuztuaren 14 an Kubatik atraz, hilabete bateko bide luze ta zail baten ostean, Mexikoko Queretaroara iritxi zen. (Argazkian, Yuma inguruko indiar bikotea)
Sei urte pasatu zitun Queretaron, bere nagusien, kideen ta baita ere “natiboen” estimoa eta baliospena irabaziz. 1779. urtean, Fray Garces misiolari eta explorazaile ezagunarekin bidali edo destinatu zioten Sonora eta Arizonara, hain justu Yuma basamortu ingurura. Leku berriak ziren Franziskanotarrentzan eta Kolorado ibaian kokatutako “kolonia” batean ezarriko ziren.
Kolonia militarren esku zegon eta Barrenetxe eta Garces, Yumako Kw’tsa’n (ketxan ahozkatua) indieik kristautzen saiatzen ziren bitartean, kolonoek eta Yumatarrak elkar jo egiten zuten landa eremu, soro eta ureztatzeko urbideengatik. 1781an, indiarrek jasoko zuten azken iraina, iritsi zen. Españolak 257ko abereburu talde bat indiarren sorotan sartzea baimendu ondoren eta abereak landatutako guztia zapaldu ta jango zutela, Kw’tsa’n (ketxanak) armaz altxatu eta ezusteko erasoak ingo zuten espaniar koloniei. Lehenegoa Uztailak 17an “La Purisima” eraso zute, militarrak, kolonoak eta bi fraile hilez eta bigarren eraso bat 18an, “Vicuñerreko San Pedro eta San Pablo” misioari, baita ere, kolono guztiak makilkadaz hilez, bi franziskanotarrak Fray Garces ta Barrenetxe lekauztarra barne.
Yumatarrak gizaki zuriak gorroto arren, Barrenetxe eta Garcesi estimo zerbait zeukaten, behipin hori aipatzen da Antonio Ponce Aguilar-ren ” De cueva pintada a la modernidad, Historia de Baja California” liburuan, zeren hil guztien artean, soilik Franziskanotarren gorpua lurperatu zuten, bertze guztiak eguzkipean usteltzen eta sarraskijalen eskutan utzi zuten. (Irudia, egun hortako irudikapena. Irudia seaflog webgunetik hartuta dago.)
Kolorado ibaian gertatutako pasarte hau harras ezaguna da Kalifornia inguruan (behinpin erlijio arlotan, eskola erlijiosetan…) eta gure bailaran Juan Antonio Barrenetxeren oroitzapena ia ia ezezaguna izan, Estatu Batuetan, berak, Garces eta lehenego erasoko bertze bi frantziskanotarrak, ospe eta herrialde hortako historioan garrantzi haundia daukate. Horren adibidea da, Hipar Amerikako hierarkiak, 1941an Vatikanon aurkeztutako beatifikazeko zerrendan bere izena paratzea.
Urte dexente pastu direla ta, ez dakigu beatifikazio hori aintzin doan edo geldirik dagoen, baño bai dakiguna da 1781ko uztailaren 18a aintzin, zoko berde ta heze hontan jaiotako Lekauztarra ta basamortu gorri ta idor hortan hildako elizgizona, martirra bihurtu zela!!!
Post hau iteko erabili den materiala.
Antonio Ponce Aguilar-ren ” De cueva pintada a la modernidad, Historia de Baja California” liburua.
Garlos Canales eta Fernando Martínez Laínez-en “Banderas lejanas” liburua.
Agustin Otondo-ren “Diccionario historico biografico del valle de Baztan” liburua.
euskomedia web gunea.
Utzi erantzun bat