2011 Ekainak 12
Mendekoste astelehenean, hau da Pazkoko bigarren egunean, Baztanen, arratsaldean komertzioak ixten dira, merkatariek erdi festa egune artzen bai dute. Goizez lan egin ondoren, bazkari batekin Kapera besta ospatzen dute. Nahiz eta gaur eguan besta hau ia ia ez den nabari Baztanen (Urdazubiko komerzioak berreskuratzen saiatzen hari dira), aipa behar garai batean, arras besta garranzitsua, ospe haundikoa eta jendetsua zela eta Baztanetik, Ainhoako Axulari maendian dagoen Arantzatzuko Ama Birjinaren kaperara, erromerian joaten ziren… baina festaren jatorria zerikusi gutti zeukan erlijiorekin eta gehienak mugan inguruan gelditzen ziren bederen…bigarren gerrate mundialatik, Espaina eta Frantziako mugak itxiak zeuden eta. Mendekoste Franzian festa zela, 50. hamarkadan muga soilik egun horretan irekia zegoen eta aprobetxatzen zen alde bateko eta bertzeko familiak, lagunak…ikusteko, biltzeko, negozioak iteko, produktu frantsesak erosteko okasio…eta doike! erbesteratuak zeudenak (hasieran gerra zibilatik eta geroxago iheslari politikoak) baita ere bere senidekin bederen egun batean egoteko balio zizaien.

Arantzatzuko Kapern (Ainhoa). Argazkia Internetetik artua
Hala zela ta, lekuakoaz (Xaretakoa, Baztandarrak…) gain Euskal Herritik abertzale eta Spaniar estatuko errepublikatzaleen familaiak etortzen ziren eta festa (Ahinoa, Dantxarinea) jendez eta jendez betetzen zen. Horren adibide, Elizondoko La Baztanesa autobusen webgunean anekdota gisa azaltzen dena, egun horretan garraio enpresa baztandarra bidaiari kopuru gehien biltzen zituen eguna zen Kapera besta.

Bideko guruzeak Argazkia @turiscapadas https://twitter.com/turiscapadas
Festa erlijiotsoa zenez, Ahinoako herritik, 389 metro garaiko mendian dagoen kaperara (ermitara) erromesaldia ikusgarri, koloretsua eta zaratatsua batean igotzen zen. Beila, (peregrinaldia) Klika (tronpeta eta danborren banda) baten atzetik doa eta hain errealista diren hiru Kalbarioko gurutziltzatu ondotik pastuz Arantzeko Ama Birjinaren kapera iristen da, tokie ikusgarria izanez eta Xaretako eta Lapurdiko ikuspegi pollitena begiztatzea posible da. Meza eta erligioko afera amaituta eman ondoren, erromeria Ainohako Dantzarinean segitzen zun. Ez da beharrezkoa erran Elizondotik autobusez etorritako aunitz, Ainohako auzo hontan hasieratik gelditzen zirela eta bere familiko iheslariekin egoteaz gain, ikurriñak, Euskal Herriko pegatinak eta halakoak erosten zuten, hegoaldean debekatuak bai zeuden!!
Urteak pasaz, garai horiek pastu ziren eta gaur gun ia ia soilik Ainhoako eta inguruko herriko fededunak kaperarat igoiten dira mendekosten meza entzutera. Bertzealdetik arestian aipatu dugun bezala, Baztanen merkatariek bazkari batekin eta atsaldez itxiz ospatzen da aspaldiko tradizio zahar hau, urrun geldituz “fama” haundiko egun hoiek!..ta fama hain haundia zuen!, Orson Welles zineasta ospetsu berberak 1955ko urtean erromeria grabatu zuela, Euskal Herriari buruz BBC-rentzat egin zuen saiorako.
Erromeria 4:03. minutuan agertzen da.
Bueno, bueno, eta gurutze hoiek gordetzen dituzue? Gauzak txarrak errepikatseko ez asteko, azmatzen………?
Hori ez da Baztan baizik Ahinoa, ta gurutze hoiek han daude hiru hain zuzen ta hilarriak ere bai, lekue, polite da, tokie ikusgarria, eta Xaretako eta Lapurdiko ikuspegi pollitena beitzea posible da