Maitza, loreak festa ta dantza! ta inguru hontako herrietako lehen besta nagusiak eta gogo haundikin hartzen direnak Iruritako Salbatore bestak ditugu, naiz eta aurten Ekainan izan. Festa hoietan, Salbatore Egunean, eguerdiko 12:00etan, plazan, herriko dantzarien erakustaldia bada. Irurita, dantzan inguruan berezitasun batzuk baditu, alde batetik erraten ahal da Iruritarrak txikitatik hasten direla dantzan eta hori nabaria da Salbatore egunan, zeren plazaratzen diren dantzarien adiña, lau-bost eta 40 urte bitartekoa da. Bertzealdetik, eskeintzen diren Agurra , Xoxodantza, Txankarrankoa, Zintadantza… ta bertze dantzez gain, aipatzekoa da, San Miguel ezpatadantza, Baztanen Iruritan soilik dantzatzen den dantza bai da.(Argazkia J.M. Ondicol-ena da eta diario de noticias web-horritik hartuta dago)
Festaz, Irurita ta dantza ardatzaz hartuz, hontakoan “plaza erdire” aterako duguna, hiru gauz hoiekin zerikusia duen aspaldiko kontua edo gertakizuna izanen da.
Florencio Idoate gazetaria ta Nafarroko artxibategiaren zuzendaria izandakoa, bere “Rincones de la Historia de Navarra” liburuan, 1585ko Pazko Igandean Iruritan, Zigatarrekin gertatutakoaz aipatzen digu. Dionez, egun hartan, inguruko herriko bizilagun haunitz bildu ziren Iruritan festa eguna ospatzeko. Jai giroan zeudala ta, edaten, dantzatzen…dena makurtu zen hogeita hamar edo berrogei Zigatar, txistulari ta guztikin iritsi zirenean eta herriko plazan “Lezay” (zaltzain, lacayo gazteleraz) dantza dantzatu nahi izan zutenean. Iruritarrak zigatarren txistulariari ixiltzeko erran zioten baña Zigatarrek ez zioten utzi eta erranairua dion bezala “soñuek erakusten du nola dantzatu” zigatarren ttunttuneroa segitu zun txistuka. Hori sutan patu zien herritarrei eta horietako bat, Juanes Oyarguen hain zuzen, amorruz jana ostiko bat eman zion danbolinari. Beraz hori, bi talden arteko borrokari hasiera eman zion eta borrokaren ondorioz, labankadaz zauritutako bat izan zen. Afera ez zen han bukatu eta Juanes Oyarguenek, kalapita (liskar,istilu) horren sortzailea edo bultzatzailea izateagatik, sei hilabetezko erbesteratzearekin zigortua izan zen.
Antzeko parezido gertatu zen 1613ko abuztuaren 4an. Kasu hontan Iruritar apaiz baten lehenego meza ospatzen zela, ingurko herriko jendea etorri zen meza entzutera. Meza ondoren, plazan, dantzak hasi ziren eta lerro buru bezala, Ursuako Tristan jauntxo patzen, sahiatu zen. Ezin zizaien idei hori Iruritarrei sobera gustatu eta bekoztuta, deuts erran gabe, borrokan hasi ziren jauntxoa eta bere zaldunen kontra.
Aspaldiko bi kontu hauek ez dira Goinetxe dukesaren plazan izandako istilu bakarrak (dantzak medio), zeren liskar hauek, burura dakarkigu, laurogei hamarkadan izandako bertze bat. Kasu hartan, Iruñatik etorritako dantza talde bat, mutildantza bat dantzan hasi ziren, arazoa izan zen dantzarien artean neska zirela eta honek ere haserrea piztu zien Baztandarrei, ohiu eta hitz ezegoki batzuk bota ondoren (ah!! herriko argiak itzali gabe) gautzak baretu ziren… nahiz eta hau, orain dela hogeitamar urte inguru pastu, erran behar, gauzak ez dira aldatu “kamarada”! zeren antzeko-parezido gertatu zen joan den udan, Iruritako “herri-barridean”.
Post hau iteko erabili den materiala.
Florencio Idoate. “Rincones de la Historia de Navarra” (1956)
Santiago Lesmes Zabalegui. “Navarra un Reino de historias” EGN (2010)
Eskermile holakoak ezagutzera ematea, lan bikaina hartzen duzuna.
Eskerrak, zuri!