Egune sargorri (sapa) eta heze atra zen. Auza behituz, lano, baina segidan jarri zen bano, hau da, kaxkoa beltzatu eta minutu batean kriston erauntsie bota zuen. Egune, 1913ko ekainaren 2 izan zen eta eskerrak, ur zaparrada Auzan izan zela eta urak mendiko bi aldetan ixuri zirela, bertzenaz egun hortan jasandakoa, izan zen baño okerragoa izanen zen eta hori, animaliko trajedia izan zela, hain zuzen bailara pairatu dun, zorigaitz haundiena!.
Erraten dutenez, ikaragarriko lokatz, harri, zuhaitz, enbor eta dozenaka abere-buruz betetako sei metro altuerako ur “pareta” behititu zen Auzatik eta bere bidean aurkitzen zen guztia, suntsitu, txikitu eta eraman zuen.
Baztango kronikari nagusiak, gure Mariano Izetak, hala bildu zun notizia: “Tronba delako goibel ikaragarria lehertu zen Auza mendiaren gain hartan eta urak gan ziren, erdiek Banka aldera eta bertze erdiek Baztan aldera, Erratzu herria bete betean arrapatu zuela eta bai Elizondo ere, urak sei metrotaraino igen zirela Elizondoko karrikan”…bere aita Federikok, gertakizunaren lekukua izan zena, familiako erlojudendan harrapatu zion uholdea eta Marianori kontatuko zion, Jaime Urrutia kalean, ur maila lehenengo pisuetako balkoietara erdietsi zela. Baita ere Mutilenea, familia bizitzen zen etxea neurri handi batean oso-osorik jasan zuela ur indarra baña inguruko presa (uharka) eta zubia, uholdeak suntsitu zituela.
Erratzu, Elizondokin batera uharraren gaitz haundiena jasan zuen herria izan zen, kalteak izugarriak izanez. Zubi zaharrak urak zekarren zaborrarekin segidan taponatu zen, uhrka egiñez eta tita batean ura igotzen hasi zen. Urak, gutxienez hamabi etxe hondatu zituen eta bertze haunitz kaltetuak izan ziren (Zubipunta etxean urak gan zuen ta baita ere lixuteiea), elizaren aitzinalde guzia (absidea) eraman zuen eta erraten da, elizako sarreratik mendiak ikusten omen zirela. Baita ere hainbat baserri ta borda desegin zitun eta herriko kaleak lokatzaz eta harriz bete ziren, haietatik ibiltzea ezinezkoa izanez.
Uholdeak iritsi zen ur-mail garaiena.
Arraioz eta Erratzu-tarteko zubi guztiak uraren medio eramanak edo kaltetuak izan ziren. Elizondon, erauntsia bota zen tokitik hamasei km-etara egon arren, etxe bat erori eta bertze haunitz kalteak jasan zituzten, pentsatuz baita ere merkatal establezimendu gehienak galera izugarriak izan zituztela, genero guztia, urak eraman bai zuen.
Hondamendia ikaragarria izan zen eta erraten denez, bai Lekarozen, bai Arraiotzen, Donozteben, Sunbillan eta Bidasoako ibai-ahoan, Hondarribia eta Hendaia artean, ikusten ahal zirela urak eramaten zituen gauz guztiak; zaldiak, behiak, ardiak, auto baten bat, era guztietako altzariak eta ama Birjiñaren irudi bat ta guzti. Kondaira dio irudia, Erratzuko elizatik atra zela Iiñeritan”, baina ala izatea zihurtatsunik ez dago, baino bai, berreskuratzea posible izan zela eta gaur egun Hendaiako San Pedro parrokian ikus daiteke.
Baztan, mende hasmenta horretan 9.700 biztanle zitun, bere historian izandako biztanle kopuru haundiena eta zorte haundia izan zela erran dezakegu, zeren soilik hirui persona (bertze batzuk sei izan zirela diote) hil ziren.
Bi hildakoen izena zautzen da, biak Elizondarrak ta biak emakumeak, bata Joaquina Larumbe, 45 urtekoa ta bertzia, Juana Elizegi, 35 urtekoa. Hirugarrena, urak eramandako gizon bat eta bere gorpua agertu ez zena, izan zen. Baita ere garaiko kontalariak diote bertze barride bat eta bi neskato, uholdearen indarra jasan zutela (urak eramanak) baña hondarrian, salbatzean lortu zuten. (Argazkian uholdearen ondoren hildakoen omenez indako meza, meza plazan, zeren eliza kalte haundiak jasan zituen).
Gaur egun, gertakizun horretaz oroitzen diren lekukoak ez dira gelditzen eta egun hartan gertatutakoaz daukagun oroizapen bakarrak; Mena Martín, Lekuona, Etxenikek, I. Larregia…argazkilariak atra eta garaiko errebistetan argitaratu ziren argazkiakin batera, Arizkunenea eta Ospitalenearteko Serorenea etxean ezarri zuten eta ala dion “El 2 de junio de 1913, llegaron las aguas del río Bidasoa hasta este nivel” oroigarri-txafla, da.
Post hau iteko, Lander Santa Mariaren Diario de Noticias-ko “Hoy fue la gran riada” artikuloaerabili da.
Argazkian 1913ko ekainaren 15ko Blanco y Negro aldizkariatik eskaneatuak dira, eskermile Karmele Zabalza argazkiak pasatzeagatik.
Uholde ondoko argazki gehigo ikusteko gure pikasan aukera bada eta egun hortakoaz irakurtzeko doc.google.com “Estanpas Baztanesas IV”, Lekauzko kolegioaren errebistan idatzitakoa, (eskermile Toribio)
Beharrik gaur irakurri dudala, eta ez astelehenean, ekainak 2, hain juxtu, Elizondon kriston erauntsia bota zuenean. Lehor txiki batean ginen, eta ur putzua gero eta barneago. Duela urte batzuk ere ikusi genuen beheitiko karrika uholdearen pean. Eta halere zaila da imajinatzea 1913 hartan zer izan zen. Ikaragarria!
Aspaldikoa Iperra!!!
bai, egun batzuk lehenago, astertean? bapateko erauntsia bota zun, ta oraindela bizpahiru urte Jaime Urrutia kalea urez bete zen…baña urte horretan gertatutakoa kristonakoa izan zen, zuk erraten duzun bezala, zaila da imajinatzea!!!
Ostra egie, ekainak 2. Nik irakurri dut garai hartako periodiokoa ta oilolarrua jarri zitzaidan gertatuakoa irakurtzen.
bai Rakel, izugarria izan zen arraroa da bakarrik bi pertson hiltzea eta bitxi da kroniketan Elbete ez aipatzea zeren ere jasango zun berea, Elizondo baño lenago dagoenez eta era batera ere ibai, ondoan daukanez!
erratzun eraman zuen etxean (zubi punta) nere bir-amatxi bizi zen, ta tabla batean atra zuten ondoko etxera lehiotik lehiora, ta jarraian urak etxea eraman zuen…
Argazkiak eta bideoan agertzen dena tremendue. Gaur Erretzuko elizako kanpaina jo dute data horren gertakerak gogoratzeko.
bai, nik uste ezkil jotzea Baztango herri gustietan izan dela, asteburu polita izan da (ta euritsue) orain dela mende bat gertatutakoaz oroitzeko ta jakiteko, Erratzu izan zen herri kaltetuena, Elizondokin batera. Erratzun botatako etxe bat “Zubi Punta” etxea izan zen. Gaur ostatua dagon tokian ta hortaz ostatuaren izena.