2010ko abendua
Berriki Abenduaren hirua, data pastu izan dugu, data horrek Nafarroaren egunaz gain baita ere euskarako nazioarteko eguna da. Bi egun horiek erroan sandutegian ezartzen duen izenarekin lotura daukate, Xabier izenarekin. Bata Nafarroako patroia delakoz ta bertzia, bere euskara ta euskaltasuna iñoiz ukatu ez zuelako eta ziurhaunitz nazioartan (Asian hain zuzen) euskaraz erabili duen euskaldun ezagunena izango da, zeren erraten den bezala, hil zen egunean, 1552ko abenduaren 3an Sanziango ondartzan (Txinan), botatako bere azken hitzak hizkuntz ezezagun batean erran zituen eta pentsatzen dena da hitz horiek euskeraz zirela. Hori guztiz gain, gure Xabierreko Fratses Ikastolen patroia ere da.
Blog honetan ia aritu giñen Xabierreko San Franziskok, Baztanekin zeukan lotura, gehienbat bere familiakin, bere amaren familiarekin. Erraten da, nahiz eta saindua, AzpilkuetaN ez sortu, Azpilkuetan ernatua izan zela. Bañan ala zela ez dago garbi ezta ere, amak, Azpilkuetan jaio izatea. (Dorreberrian jaiotakoa, argazkian) Pentsatzen da Jatsu-Azpilkuetarren ama, Xabierreko gazteluan sortu zela zeren hango nagusie bere aita zen, Martin de Azpilkueta jauna. Martinek bai Azpilkuetarra zela (dokumentatua dago) eta urte aunitz, Baztanen aritu zen Nafarroko erregearen zerga kobrazaile bezala, gero kortera eraman zuten eta han erregearen kamarlengoa izendatuko diote eta sari bezala Juana Aznarezekin (Xabierreko jaunaren alaba) ezkondu zioten eta Xabierko gazteluaren nagusia bihurtu zen.
Azpilkuetan jaio edo azpilkuetarra izan edo ez izan, egia da Maria Azpilkueta eta bere senarra Jatsuko Joanes Baztango herri honekin lotura haundia izan zutela, bere familiako lurrak mantendu (gaztelaniarren konkista artio) eta berriak erosiko dute, Urrasungo Arraztoa jauregia adibidez, bezala. Datu guzti hoiek kontuan artuta pentsatzekoa da famili osoa denboraldi ederrak pastuko zutela (pake garaian) Baztango bazter hoietan eta hoien artean gure Frantses gaztea. Baño saindua izatera iritsiko den gaztea Baztanen egon edo bizi izan zela ez dugu zihurtatzen ahal, pentsatzekoa da, haurtzaroan zenbait egotea eta baita ere Baztandik pasatzea, bai Parisera ikasketak egitera joaterakoan (1525) eta bai 1540an Romatik Lisboara egindako bidaian (Euskal Herritik pastu zen, zeren Azpeitian, Loyolako Inaxiorekin bildu zen), baño guzti hori suposatzia da zeren Baztanen egonzenik aipatzen digun dokumenturik, ez egon.
Bai dokumentatua duguna da bere bi anaien presentzia Baztanen, Juan Azpilkuetarena eta gehien bat anai zaharraren presentzia, Xabierreko jaunarena, Xabierreko Miguel (Miguel Jaso). Dokumentuak guda garaikoak dira, 1521 eta 1522 urteen tarteko idatzitako gutunak dira (irudian, Urdazubiko abateak, Orbarajo Juanek, Amaiurko gaztelura bidalitako gutunetatik bat. Irudia euskomedia.org webgunetik atrai dago). Garai hoietako gutunak, Baztan ta Bidasoaldean hilabete batzuz etandarte gorria eta ez gaztelaniarleondar-aragoitar estandartea haireatzen zen garaikoak. Gutun haien bidez badakigu Napar-frantses ejerzitoa berreskuratu zuenean lur hauek Nafarroako erregearentzat, Nafarroko Enrike II.narentzat. Migelek Hondarrabiaren artzearen ondoren, Elizondon geldituko da eta Elizondo, gotorleku bezala izanen du eta hortik, gaztelaniarren erasoei frente egingo die. Naparren bertze gotorleku edo garrantziko posizioa, Ziga zen Belate ondoan. Zigako elize errebellin batekin babestue gotorlekue bezala erabiliko dute. Baita ere gutun hoien bidez, badakigu 1522ko Otsailan gaztelaniarrek Collazos kapitainaren konpañiaren bidez Ziga artu nahi dute, baña eziñezkoa egingo zaie, Xabierreko jaunak eta bere gizonak egindako defentsagatik, gañera naparrak, prisioneroak hartuko dituzte hainbat gaztelaniar soldaduek.
Martxoko 13an bi kompañia gaztelaniar Donozteben sartzen dira, Agorretako dorrea eta Eliza beraientzat artuz. Miguelek Elizondotik Amaiurko gazteluko alakaideari, Jaime Belaz de Medranori gutun bat bidalzen dio laguntza eskatzen, bai gizonezkoak eta bai artillerizkoa. Gutunan irakurtzen ahal da nola eskatzen dio kulebrina ertain bat (kañon mota, 9 ta 12 librako kalibrekoa eta harras erabili zena garai haietan) susto haundi baten bidez behin betiko gaztelanirrak ukatzeko (eskuineko argazkian kulebrin ertain bat, argazkia www.foroxerbar foroetatik atraia dago) . Apirila aldera Elizondotik, bertze gutun bat idazten dio Belazi, erranez obe zeukala Iruñera eramaten duten ardo gurdiak ez uztea pasatzea, (Amaiurtik) zeren esku onez badaki garrallarien artean gaztelaniar espioak badirela. Baita ere Apirilan, susmo haundie bada, Miranda birreiak ( Karlos Ia enperadoraren ordezkaria Nafarro okupatuan) Iruñan, ejerzito haundi bat biltzen ari dela, susmoa da baña ala ere, Ziga, Donoztebe eta Elizondoko postuak pres daude frente egiteko. Doneztebe oso gaztelaniar eskutara pasatuko du Ekaina 17ko bataila ondoren, Naparrak atzera eginen dute eta Bortziriak eta Hondarribikin, komunikabideak moztuko dira.
Ekainaren 24an Xabierreko Miguel gutun batean ukatzen du gaztelaniarrek Iruñetik atera direla, Baztan aldera abiatuz. Baña badaezpada soldaduak eskatzen dio Amaiurko alkaideari, erranez, Victor Mauleoneko hidalgoak (Zigan zeudenak, eta Amaiurko gaztelura joateko deituak izan direnak) Amaiurren egin-beharrezkoak bukatu ondoren, Elizondora bueltatzea zeren hemen, haien beharra haundiagoa da. Baita ere aipatzen dio gutunan, tenorea iristean, denek biduko zirela Amaiurren, gazelua defenditzeko.
Ekainako 28an Miranda birreiak ejerzito haundi bat asten da biltze, hau ia susmoa ez da, baizik egi borobil bat. Uztailaren 3 an gaztelaniar ejerzitua Iruñetik atratzen da 5.000 hoinezko gerlarikin ta 800 zaldun gaztelaniarrekin, bidean zehar 10.000 soldadu biltzen dute, gehienak nafar behamondarrak, oien barne baztandar batzuk Ursuako Martin bezala. Bertzaldetik mugimendu haundi hori jakinda, Aistioan aipatuta bezala, tenorea irtsi zen gaztelu barnean biltzea eta Zigako eta Elizondoko postuak uzten dute. Gaztelu barruan 200 gudari bilduko dira eta haien artean Xabierreko Miguel Jaso ( Jatsuko Miguel). Uztailaren 11an Berruetan daude, egun berberan Zigara iristen dira eta Zigako dorrea (Elizaren zati bat) sunsitzen dute Otsailako mendekua bezala. Guzti hau jakiten ahal da argi ta garbi Elizondoko notarioa aipatzen diolako gutun batean (zaldunenak, zenbat diren, Berroetan daudela..) Xabierko Migueli. Uztailan 14an Amaiurrera iritsiko dira eta 15an asedioa hasiko da.
18an asedioa segitzen du, egun hauetan Naparrak gaztelaniarren lerroa austen saiatu dira, ezin lortuz. Etsaia kopuruz, harras haundiagoa da baña gaztelaniarrek “baja” batzuk izatea lortzen dute. Egun hartan gaztelaniarrek kañonakada baten bidez esian urradura bat itea lortzen dute. Urradura hontan, akaso, eta mina bat patuz (bertze batzuk tunel bat egiñez) kristonezko eztanda batekin, Dorre bat erortzea eta zulo bat egitea lortzen dute. Zulo hori defenditzea harras zalla denez ekainaren 19an errendizioa negoziatzen dute. 1522ko Uztailaren 20an Amaiurko gaztelua, Nafarroa inbaditu zuten gaztelaniarleondar ta aragoitar esku bueltatzen da.
Bitxikeri bezala aipatu egun haietan Jatsuko Miguel, Xabierreko jauna soilik 27 urte zeukala eta berarekin zeuden bertze batzuen adiña iruditsua zela, adibide bezala aipatu, Bere anaia Juan-en adiña, Mauleoneko Victor ta Luis-ena, Zozaiako Pierres-ena, Bertizko Alain-nena, Maiako Tristan-ena eta Jaurolako jaunaren adiñak 18 eta 25 urten tartean zeuden.
Gazteak ziren baña urte haunitz zeramaten etsaiak gorrotatzen, hain zuzen 1512tik, Fernando Katolikoaren ejerzitoa eta Albako dukea buru zula, Nafarroa inbaditu zuenetik. 1516an 21 urteko Miguel Jatsuk, Nafarroa berreskuratzeko bigarren saiakeran parte artuko du. Saiakera horren ondorioz Cisneros kardenala Nafarroko 21 gaztelu suntsituko ditu, hoien artean Xabierreko gaztelua, (irudia, nola gelditu zen gaztelua 1516tik ondorengo grabadu bat da eta euskomediatik artuta dago) hortik aurrera Xabiertarrak “errebeldian” egonen dira eta Amaiurren ondoren, bizitza salbatuz, zigortuak izango dira, Miguel erbesteratuko dute Aragoiera eta Juan berriz gaztelako armadan zerbitzatzera bidaliko dute. Honen ondorioz Jatsso-Azpilkuetarrek traidore bezala (gaztelaniarako) izendatuak izago dira.
Bañan uztailaren 12an Xabierreko Jaunak, gaztelu barruan zegoenean, jasotako gutun batean (Yesako Santxo bidalitakoa) dionez bezala (gutti-gora behera)…siñetsi ezazeu hor barruan aurkitzen zareten gure aberriko gizon gentilak (nobleak), aberri bat iñoiz irabaziko duen ohorea, zuek irabatziko duzuela…eta hala izan dela dirudi.
Ohorea eta betiko argia!
Post hau iteko erabil diren liburuak eta informazioa.
El castillo de Amaiur a través de la historia de Navarra (pamiela 209) Iñaki Sagredo Garde-na.
Francisco de Jasso y Xabier y la época del sometimiento español de Navarra (pamiela 2005) Pedro Esarte Muniain-ena
Nabarraldeko 17. Haria ( 2006ko urria).
pdf formatuko “Cartas a los defensores del Castillo de Maya” artxiboa (interneten aurkitzen ahal dena)
Ederra Xabierreko Migel ingurukoa azken hau, zuerekin pixkanaka pixkana Amaiurren gertatutakoaz enteratzen hasi naiz. Betidanik jakin izan dut han Xabier sainduaren anaiak egon zirela baina ez nekiena Elizondon egon zela eta hain gazteak zirela,
Segi horrela!!