Urriarekin Udazkena dator ta udazkenarekin uda joan, udako loreak zimurtu, hostoak erori ta natura hilzorian edo zendu dela, dirudi. Zoritxarrez ez bakarrik natura zendu da Urria hontan, baizik baita ere zulo (Baztan) hontako barride batzuk aio erran digute. Hoietako bat, hilabetearen hasieran, zehazki 4an joan zaiguna, Pedro Aranguena Mirandona “Bixkai” izan da. (goitiko ta behitiko argazkiakwww.ttipittapa.net webgunetik artuta daude)
Pedro, Iruritan zendu zen, bere herrian, naiz eta jaiotzez Iruritarra ez izan urte hauinitz bizi izan du Baztango herri hontan, hain zuzen destinua ekarri zion egunetik, destinu anker, zakar ta gogor horrek, ekarri zion lehen egunetik. Bere goitizena dion bezala Bizkaitarra zen eta 1936ko Uztailan, Nazionalak altxatu zirenean, gazte abertzale haunitz bezala, Euzko Gudarostean izena emanez, gudari moduan haritu zen. Gudari bezala 1937ko apirilaren 26an Gernikan zegoen eta hiri bizkaitarrak piratutako, Luftwaffe-ren “Kondor legioa“-ren eta Italianarren hegazkiñak in dako eraso-sarraskaren eta historiarako Gernikako bonbardaketa zautzen den gertakizunaren lekukoa izan zen. Preso artu zioten nazionalak eta Burgosen karzelan egon ondoren kondenatua izan zen bi urte inguru 1931tik 1941era halabeharrez lan itera “batallon de trabajos”-etan eta errepresaliatu politiko hoietako batallon batetan etorri zen lehen aldiz eta betirako, Baztanera. Pedrok, Meakan egon zen eta berak eta berarekin lan egitera behartuta, lan baldintzetan latza ta gogorretan, indarkeria jasatzen, gose eta hotzez zeuden 1.756 presoekin (errepublikar, gudariak, sozialistak, catalaniarrak..) batera Eugi-Irurita doan NA-1740 errepidea egin zuten.
Joanden urteko Maiatzaren 16an, Udalak, Iruritako herriak, Geronimo de Uztariz Institutuak eta Memoriaren Bideak erakundeak antolatuta omenaldi xumea in zitzaien Pitzamarren (Artesiagan),errepidea egitera behartu zizaien, preso errepublikarrei. Omenduetakoak, Justo Urkijo, Pako Barrena bizkaitarrak batera, Pedro Aranguena izan zen (behitiko argazkia). Erran dugunez bezala, urte hauek gogorrak izan ziren baiña azkenian, hunet ekarri zion destino anker hori. bukaera gozoa zeukan zeren aske izan bezain pronto, Iruritar neska batekin ezkondu eta Meaka azpian dagon herri ederran, bizitzera eta famili bat sortzeko, geldituko da.
Pedrok Aranguena eta berarekin Meakan osatzen zuten 18. “langilen batallona”eta 12. “disziplinarako langilen batallona” presoak ez ziren Baztanen bakarrak behartuta lan itera egon zirenak, baizik Baztango bazterretan 3.486 preso geihago egon ziren,Atxuritik Urkiagarañogotorlekuak, bunkerrak, tunelak, behitzeko dorreak ereikitzen. Lanak 1938an hasi ziren eta Mendebaldeko Pirineotako defentsa planaren barruan sartuta zeuden , zeren beldurra edo susmoa zuten II. gerrate mundiala akitzerakoan Frantziatik eta aliatuk lagunduta, errepublikatzaleak estatu espainiarrian sartuko zirela edo inbadituko zutela, ta hori ez gertatzeko “Línea Pérez ” izeneko bunker sarea sortu edo ereiki zuten (alemaniarrek Sigfrido linea eta frantziarren Maginnot linearen antzera). Baztanen “batallon
de trabajos” barruan sartutako presoak egindako bertze errepideak, NA 2600 Erratzu-Izpegi, eta NA 2655 Otsondo-Gorramendi dira, Erratzun ere Aranea ibaiaren ezkerraldean (gaur egun ondarrak nabanri dira. Argazkia) barrakoiak altxatu zuten, Amaiurko Pumpulustainguruan bezala, (hauek berreskuratu dira eta herriak erabiltzen ditu behinpin)…eta guzti hau, izerdi, odol eta hotzez betetako ekuz egiña, soilik gerra madarikatua galtzea tokatu zizaiolakoz eta irabazleak bezala pentsatzen ez zutelako.
Agur Bixkai ta agur galdu zuten guztioi!!!
Post hau iteko informazioa atra da urrengo liburetatik; Gerra zibila eta gerraostea Baztanen , 1936-1946 (Iker Frías, Elizondo, 2004) eta Los trabajos forzados en la dictadura franquista (VVAA, Pamplona, 2007).
![]() |
![]() |
Zorionak, harras polita, unkigarria ta xamangarria Bixkairen posta hau.
Eta zorionak, Haizego! 20.000 bisitaldietara ailegatzen ari baita zure bloga. Ez da marka makala! Batez ere tarteka Iper haize gogaikarri honi agunantatu beharrez! Barkatu gaizki erranak, eta animo!
Bidenabar, pertsonalki eskertuko nizuke sarrera berezi bat Baztango Haizegoa bloga bera gai hartuta: noiz eta nola hasi zen, nolakoa izan den bere historia txikia, eta abar. Badakit ez dela erreza zeure buruaz solas egitea (batzuei harrokeria iduritzen zaie), baina gaiak merezi du, benetan.
Eskermile iparhaize!!!, ez da ezerrik barkatu behar, eta haizegoaren hasieraren sarrera gibelatu beharko da zeren urrengo astean Herioren inguruan idatziko dugu eta urrengoan,… baztango literaturaz ariko gara eta ia badakizu zer in behar duzun, hasi lanetan eta posta espero dugu.
Eskerrak guztiagatik.