Gauden urte hontan, 2010, urte borobila izanez gain, ta “santua” ere bai, hainbertze urtemuga ospatzen den urtea da; Zugarramurdiko sorgiñen, Logroñon izandako “auto de fe-ren” laugarren mendeaurrea (1610), J.Ciga margolariaren hilzenetik 50. urtemuga (1960), Nelson Mandelak espetxetik atra zen 20. urteburua (1990), Bon Scot hilzenetik 30 urte iraun direla…ta hoien artea bat nabarmentzekoa, Iruñeko erraldoien 150. urtemuga, zeren urtemuga honen protagonista (erraldoiak aparte) baztandar bat da, hain zuzen erraldoien egilea, Tadeo Amorena.
Tadeo Amorena Gil artisau-margolaria, nahiz eta Iruñan sortu 1819. urtean, jatorriz Arizkungo Bozate auzokoa zen, bere aita Bozateko Amonea etxekoa izanez. Tadeok, Estafeta kalean zeukan bere margo-tallerra eta ikusita garai haietako erraldoiak pisu haundikoak zireal eta harront egoera txarrran zeudela, urte hortan Udalari gutun bat bidaltzen die erranez bera, hitz ematen dula eta konpromisoa hartzen dula, erraldoi hoiek konpotzea edo berritzea, sosik ja, kobratu gabe (bakarrik materiala). Udalak ados erran ondoren eta hiru erraldoi pare zahar emanda, 1860ko Ekainan, bi errege Europarrak pres zeuden eta urte hartako San Ferminetan lehen aldiz kalera atra ziren. (goitiko argazkia, Tadeo Amorenak, udalari igorritako gutuna)
Iruñan erraldoien tradizioa aspalditik zetozen, erraldoi zaharrak 1813tik zeuden dantzan, urte hartan ospatu bai zen, Napoleoneko tropak Iruñetik alde egin zutela, eta katedralean urtez gordetuta egon ziren hiru erraldoi pareak, berreskuratu ziren. Erraldoi hauek 33 urte pastu zuten katedraleko sotoetan gorde, zeren 1780an Karlos III.nak debekatu izan zun erraldoiak dantzatzea prozesio aurretik. XVII.mendeko agiriak diotenez, 1600. urteko bestetan finkatzen dute erraldoiek egin zuten lehenengo dantza. Artxiboko liburu zaharrek biltzen dutenaren arabera, garai haietan zortzi pampin izanen ziren, nahiz eta Arturo Campion idazle naparra bere “Don Garzia Almorabid” eleberrian kontatzen duen bezala , 1276an Nabarrerian, egurrezko hiru errald ateratzen ziren: Perosuzialez ikazkiña, Marisuziales andere egularia ta Juzef Lukurari, izena dion bezala, (usurereoa) judutarra eta gorrotatzen zen personaia. Baña hau ala zenik ez dago frogatua, nola ezta erez, ez dago frogatua zergaitik Tadeok gutuna aipatzen du eginen zula, lau errege pare, hau da, lau arraza ezberdiñeko errege edo munduko lau lurraldeko erregeak eta ez bortzena, “ahaztuz” Ozeaniaz. Bitxikeri hontaz Ignazio Baleztena (politiko karlista, idazlea…) komentatu zun; -Por lo que veo desconocía el buen Tadeo la Oceanía-.
Ahaztuko zun? edo ez zun ezagutuko? arraroa izanen zen, garai haietako artista-gizon bat, hori ez jakitea, nahiz eta bere familia Baztango auzo batetik atraia eta gañera ze auzoa urte haietan, Bozate!, agoten auzoa!. Nahitaz ahaztuko zun Ozeania?, ta Zertaz?. Tadeok ez zuen jasan perluten (horrela deitzen zieten Bozatekoak bertze Arizkundarrei eta baitaere kituei) bazterkeria, isekak eta abar…. bere aita alde egin zulako, baña pentsatzekoa da “madarikazio” hori harront barneratua eramanen zula eta historio hau, abiapuntuz artuz, bada liburu bat, eleberri bat, Mikel Telleria Tapiaren “El tesoro de los agotes” histori fiktizio bat kontatzen duna. Liburuan aipatzen da, Tadeok, erraldoiak egiterakoan Agoten erregeak egiten ditula, baztertua den herri baten erregeak, historia gabeko jendearen erregeak direla… eta Josemigeleriko (eurroparra), Nafarroko Teobaldo II izanen zen, liburuan aipazen den bezala, berak kruzadetara joan zenean, bere inguruan zerbizari bezala agote bat joaten zela, Diego Beltza eta bere prestatutako zerbizu onengatik erregeak berari eta agotei guztiei Tunezetik bueltatzerakoan hidalgoak izendatuko ziola promes egin bai zion, baina Nafarrora iritsi baino lehen hil zenez promes hori ez zen iñoiz bete. Bertzealdetik, Sidi Aabd El Mohame errege asiarra, Saladino izanen zen eta kasu hontan Fermin Aroztegia agotea Berengelaren zerbitzapean zegoen eta eztakit nola, hau ere “Tierra santan” akituko du, baña sarrazenoen preso eta han Saladinoren hiloba bati bizitza salbatuko dio, horrengatik Saladinok urrez betetzen dio… Berze erregeak, berdin, Toko-toko amerikanarra Parani indiar buruzagia izanen zen, zertaz bertze agote bat, Pedro Ursuarekin joanen zen Ameriketara eta buruzagi honekin arremanak in zun, Selim-pia Elcalzao Afrikarra Susenios izango zen… Historio polit ta bitxi hau, azalduko zigun zertaz ez dagoen Ozeaniako errege bikote bat, badirudi hararaño oraindik ez zela joan agoterik ezta ere hango jauntxo edo erregen lagun egin.
Baina, historioa asmatua izan arren, pentsa, egiazko izaten ahal zela, Tadeok, errege agotak egin zula! (berak eskeintzen da egitera, deus kobratu gabe), ondarrian lortu izanen zun, 150 urte ondoren, baztertuak, madarikatuak, modu txarrean tratatuak izan diren jendea ordezkatzen duten sinboloa, mundu guztia, gurtzea ta beneratzea, errespetatzea ta maitatzea, denek bere aurrian berdin izatea, haurrak ta agureak, Iruñekoak ta kanpokoak, txuriek ta beltzak, agotak ta perlutak….eta horrela izan edo ez bazan, sar dadila kalabazan!!! ta atra dezala Arizkungo plazan!
0ndo izan!!!
Iruñeko erraldoiak dantzatzen ere ibiltzen naiz eta ar gustu handiagoz dantzatzen dira hauen atzean dauden historia eta istorioak ezagututa. Modu ederrean bildu dituzue hemen! Bejondeizuela!
Eskermile Aritz, Pozten gara gustatzia ta oraindik gehigo erregiña dantzatzen duen bateri gustatzea.
Erren behar postarako azken hastentan aunitz irakurri dugu Tadeori buruz, liburuak, aldizkariak, web guneak… eta hauen artean bat iruñako ferietan izenekoa, hanitz interesgarria dena.
Munduko lau parteak irudikatzearena hainbat tokitan ikusi daiteke (Burgos, Toldeo, zaragozako aintzineko giganteak…) eta ez omen du ikusirik kontinenteekin. gainera, nola idazten zuen ikusita, nik ez nuke inolaz ere erranen inkultoa zenik, ez eta urrutitik ere
Kaixo Patxi, Ez da hemen errango dugula Tadeok Inkulturik zela, eta ez dugu hori erran ezta adierazi izan nahi ere, Inkultu bat baldin bada Ignazio Baleztena politikari Naparra izango zen, erran zuenean eta “para la posteridad” gelditu dena “parece que no conocia el bueno de Tadeo Ozeania” Ta Hagiz ongi zauzen zula zeren garai haieta Australia ta inguru hoiek ez zeukaten “kontinente” izen hori baizik Britania haundiaren lurra ziren. Blogan erran nahi izan dugu (akaso gaizki adieatzi dugu) hoientzat erraten dutela falta dela kontinente bat, ez zela ahaztu, soilik “el tesoro de los agotes” liburuaren arabera (erraldoi bakoitzak egiazko errege bat irudikatzen du eta errege bakoitza agote baten historio batekin lotzen du) ez zen agoterik joan ozeaniara eta hortaz ez ozeaniako erregerik. Argi ta garbi erranez historio fiktizioa dela, eta ez gara sartzen zergatik lau diren edo bortz izan behar diren edo ez, ziur haski zuk aipatzen duzun bezala haimbat tokitan lau dira eta lau izatea bere zer ikusia izanen zun, punto kardinalak, lau elementuak su,ur,lur ta haize… jakinzazu!,
Eskermile irudizkizunagatik.
Barkatu, uste dut gaizki adierazi dudala erran nahi nuena. Bistan da ixtorio fiktizio dela, baina kokotaraino nago Tadeori Ozeania atzendu zitzaiola erraten dutenekin. Nik uste dut lan bikaina egin zuela bere garaian eta bakarrik jarraitzen zueka aspalditik datorren ohitura bat, leku aunitzetan.