Elizondoko bestak akitu berriak daude, bestak hoiek Santio omenez dira edo behipin Santiago egunean ospatzen dira. Sant-iago honek Elizondon, garrantzi haundiko ikurra da, eta ez bakarrik herriko eliza bere omenez altxatuta dagolako, baizik baita ere, adibidez, herriko kale naugusia, bere izena darama, eta bitxia dirudi arren Santiago kalea ez da Santaigo edo Donejakue bidea, baizik, Baztan osoa zeharkatzen duen donejakue bidea, Elizondon!!, Jaime Urrutia kalea da, hau da beheko karrika.
Gure Santioa edo Santiago, sant-iago da, hau da Iago, Yago, Iagoba… latinezko Iagubus-tik datozenak eta honek aldi beranYakov hebrearratik datorrena, hortaz euskaraz, bide hori Donejakue biedea izenarekin zautzen da.
Tradizioa erreten duenez, 813 urte aldera Konpostelan, Santio edo Yakov apostoloaren hilobia aurkitu zen, errekonkista garaian zela, eliza ta erreinu kristandarrak (kristautasuna indartzeko) harat joateko erromesaldi bezala bultzatuko dute. Europa guztiatik erromesak joaten dira eta hauek bide berberak erabiltzen dutenez, pixkanaka pixkanaka bide hoiek ibilbide batean bihurtuko dira eta Donejakue bidea izenarekin zautoko da. (Argazkian Elizondoko Jaime Urrutia kalea, zoruan dauden oskola adierazteko Donejakue bidea dela).
XI. mende aldera, Nafarroko Antso Nagusiak, orduan peninsulako erreinu kristauen nagusia zela, izan zen bideari bultzada haundiena eman ziona, gehienbat bere lurretatik pasten zenari eta denborarekin “bide fransa” bezala zautoko zena. Europa iparraldetik torritakoak eta Nafarroko Donibane Garazitik hasten zena, Luzaidetik pastuz, Iruña, Gares, Lizarra…Logroño, Burgos…eta ondarrian Konpostela. Nahiz eta bidea hau ezagunena izan, bertze adar zeukan eta ez zen bakarra Pirineoak zeharkatzen zuna. Bertze pasabide bat Somportik (Aragoi) pasatzen zena zen eta hirugarren bat ere batzen eta bidean aurkitzen ahal ziren (edo diren) aterpe, hospital eta monasteriongatik, bide garranzitsuan zela baieztatzen ahal da. Bide hori, Baionan hasten zen eta Baztan osoa zeharkatuz, Iruña, bide “nagusiarekin” lotzen dena, da.
Ibilbide hau garranzisua izatea aparte, bere garaian harras erabilia izan zen, gehien bat neguetan, zeren negu luze, elurtu hoietan klima aldetik goxoagoa zen eta Baiona-Urdax eta Otsondoko portua errexago zen pastzeko, Pirineoko bertze pasabideak baño.
Donejakue bidea, hiru zatitan edo “etapetan” banatzen da, lehenegoa Baiona-Urdax, bigarna Urdax-Belate ta ondarrekoa Belate-Iruña.
Bigarren etapa 45 km-koa, Baztan osoa zeharkatzen du, Otsondotik hasiz eta Belaten amaituz. Otsaondoko portua igota, handik malda bera Amaiurko herrira iristen da. Herria bide horren iguruan hazi da eta oinik donjakue bidea dela nabaria da, adibidez harri gorriz zinzelattako Donejakue iturria dago, bere edalontziarekin, erromesak ura edan dezaten eta urte batzuk hona erromesendako albergea era, herriko etxeko sabaian . Amaiurtik, bidea bi iten zaigu, bata eskuinaldera eta lehenagotik “bide erreala” (camino real) zena. Bidea, Azpilkuetako Urrasun auzotik pasten da eta autzo hortan, Santiago omenez eraikitako XVIII. mendekoa eta urte gutti batzuk zaharberritu izan den baseliza, ikusten ahal da (argazkian).Bertze ibilbidea ezkerrekoa da, Arizkungo Ursua eta Lamerritatik pasten dena eta albo batean Bozate auzoa uzten duena. Auzo garranzisua Donejakueko bide osoan, zeren kontatzen denez, Agote haunitz argin ta zurgin fiñak zirenez, bide osoan ereikitzen ziren baseliza, hospital, eta bertze eraikinetan, lanian aritu bai ziren.
Berdin da ze bidea hartzen zen zeren biak Arizkungo Ordoki auzoan amaitzen dira. Ordokin, Berroko zubia pasatuz eta Berrobidetik erromesak Arizkunera iritxten dira eta handik Aintzialdeko bidea artuz Bergarako dorreraño. Bergaratik (zati bat errepide nazionalatik) Elbetera, Elbetetik Gurutze Saindua kaletik Elizondora. Zati hontan, 1288tik aintzin, solasten da bazirela bi hospitale, Bata Elbeten Askozko Gurutze Sainduko hospitala, erromes beharsuentzat zena eta Elizondoko kale nagusian (gaur egungo Jaime Urrutian) bertze bat erromes dirudunentzat. Oiniken, Elizondon badago Hospitalenea izeneko etxea eta nahiz eta ez izan erdiaroko hospitala , erainkin hau karlistadak artio, segitu zun hospital bezala funtzionatzen. Hospitalenea ondoan altxatzen zen 1920 urte artio Santiago bideko eraikin garrantzisuenetako bat, Elizondoko Santiago eliza, eta erromesendako beharrezko geldialdia zena, otoiza iteko eta biderako zorte ona eskatzeko. Gaur egun punto hortan gelditzen segitzen dute baño ur goxoa edateko eta txoko berria indutenetik baita ere Santiagoko eliza “berrie” ikusteko aukera bada. Elizondo utzitz “pietzatik” Lekarozko Uharte auzora, Irurita, Egozkueko jauregia, Anizko trinitae baseliza, Berrueta (eskola zaharran kokatua dago erromesendako aterpea), Almandoz eta ondarrian Belate. Portu hasieran oinik dago garai batean San Blasko aterpe zaharra zena eta aspalditii benta dena eta ia goian, harrizko galtzadan ibiliz, Baztango Donejakueko azken eraikin edo ondareak aurkitzen ahal dugu. Eraikina Santiagoko basilika da eta Almandozko Ermitako lepoa izenarekin zauzen den inguruan dago, basilika-ermita gelditzen diren ondareak 60 zm-ko oinarriak dira. Hemendik urbil (ondoan) Belateko Santa Maria monastegia dago, (argazkian monastegia ta bere gibelian basilikaren ondariak daude. Argazkia www.noticiasdenavarra.com web gunetik hartuta dago) baño hau ia, Ultzama da eta hain justu gune hau XVII.mende artio Baiona eta Iruñeko elizbarrutien muga izan zen.
Donejakue bidea izan zun erromes gorakada haundiena XI. eta XVI. menden artean izan zen, gero pixkanaka pixkana bidea eta erromesaldia indarra galduz joan zen eta horren ondorioz bide batzuk ahaztu eta sasi ta berroz estaliz ziren. XX. mendearen erdialdera erromesaldiaren interes berria pizten da eta honekin “bideak” berriro berreskuratuko dira. 1987an Europako konseilua Donejakue bidea “Europako Kultur ibilbidea” izendatzen du eta hau erromesen kopurua haunditzen du, batzuk bere erlijiotasunagatik bidea iten dute baño gehienak abentura, ibilbidea eta paisai kulturalagatik egingo du.
Hainbertze erromesendako bide zahar hoiek, txukundu, señalizatu…egin behar ziren eta Baztanen lan hori iteko “Santiago Bideko Lagunak” elkartea sortu zen oraindela urte batzuk, eta ez bakarrik bidea berreskuratu dute, baizik baita ere aterpeak ireki dute; Amaiurkoa, Berroetakoa eta eraikinak zaharberritu dituzte. Hauetako azkena Belateko Santiago basilika izanen da eta erromesendako atseden artzeko gune batean birziklatuko dena.
Tira, egia aitortzen segitzeko, egia da ultzamarrok ere ez garela apalagoak, izenak paratzeko orduan. Monastegiaren pareko eraikinari “Hospitalea” deitzen zaio, baina hiruzpalau ohatze baino ez omen zituen, erromes gixoek atseden pixka bat har zezaten, Baztango lurralde txit arriskutsuak zeharkatu eta gero.
kar, kar, kar,!!! Baztango lurrak arriskutsuak? arriskua baztngo mugetik harata zegon!! hau da Belate jaustea ta Ultzama zeharkatzea, Ez zara oroitzen Ultzamako bandidoak ta alako historioak, Lur hoiek bandidoz ta bide asaltari josita zegon. Obe errana, dago!! zeren kotxekin geldiu bide batian zu! ta kobratu nahi! (onttoak direla edo ez).
Errandakoa oraindik bide asaltariak daude lur hoietan!!!
Klaro, eta zaku handi hura zure hegal egiteko alfonbra zen, ezta, Aladino? Tira, Haizego (edo “Zizatar Markesa” deitu behar dizut?) bakea egin dezagun. Gonbidatzen zaituzte Hegoaldeko muga zeharkatzera, eta txoko eder horretatik ezagutzen Ultzama hastera.
Historia handiko txokoa da, gainera, 850 urte ditu Monastegiak. 1160an fundatu zen, Iruñeko Obispakoaren jabetza (seguru sartu dutela Jabetzaren Erregistroan.) Priorato bat zen Kofradia bat ere bazegoen, arrunt aberatsa izatera ailegatu omen zena: bazituen jabetzak Elbeten, eta bereak ziren Almandoz eta Lekarozko elizak ere. Nahiz eta tarteka, inbasio garaietan (gaztelarrak eta frantsesak, diot, ez baztandarrak edo gipuzkoarrak) “pobretu” ere egiten bazen ere. Bide-bidean egoteak alde on eta txarrak ditu, doike. Frantsesek 1793an erre zutenez geroztik ez zuen burua berriz goratu, baina urteroko erromeria eta azienda feria egiten segitu omen zen XX. mende hasierara artio.
Duela 30 bat urte berriz hasi zen erromeria xume bat egiten, San Agustin egunean, abuztuak 28. Larunbatean hamabortz, beraz. Badakizue. Nahi baduzue bertara agertu. Bertzenaz, Santiagoko Basilikako kanpandorretik (edo hegal egiteko alfonbratik) ikusi.
Ni zizatar markesa ta zuk onttoen kondesa!
Zertaz gibelurdin eta ez Ontto beltz? han sobrantea daukazuena hori da ezta?. Zizak ta onttoak (fazebuken hoien argazki albuna sortu dut) aparte utzi eskertzen da Monastegiako informazio guztia, bloga ta posta hobetzen da ta! ta beti bezala eskermile irakurtzeagatik ta komentatzeagatik!
Bertze bat artio, haizea izandako ta basoko lorea bihurtutakoa.Ip