2010ko abuztua
Data hauetan gutti gora behera, baña orain dela 16 urte, hain zuzen 1994ko Abuztuaren 10an, Munich-ko aireportuan, Bi euskaldun ta Kolombiar bat atxilotu zuten, eta plutonio (363 gr) trafikatzea, leporatuko diete. Bi euskaldun hoietatik, bat baztandarra zen, Julio Oroz Iruritarra, eta hiru urte preso Alemaniako pastu zitun. Denborarekin jakin zen ,”operazio” hori, trikimailu edo fartsa haundi bat izan zela eta hauekin batera bertze bi gehigo bazirela ( Rafa ta Rodrigo), bi hauek, azkenian jakin zen, alemaniako BNDren (inteligenzi agentzia) aginpean zeudela. CCCP urte batzuk lehenago desintegratu zen eta sobiet errepublika ohietatik arma nuklearrak ta halako harmak iteko materiala, pilaka atratzen zen eta Alemania garai haietan Europar Basuneko muga zenez, (ta nahitaz, libre ta aske pasten zen), aurpegia garbitzeko gezur haundi hau muntatu zun. Urte batzuk geroxago Pepe Rei kazetari-ikerlaria, bere Egin investigacion: otra forma de periodismo liburuan irakur daiteke bezala, ez bakarik alemaniarrak zeuden operatzio horren gibelian, baizik baita CESIDekoak zeudela frogatu zuen. Iruitarraren kidea meatxatzeko balio izan zuen, dirudi personai hori ETA ingureko eman nahi ez zuen informazioa zeukan (egie erteko, gizona ostatu bat zeukan Batasunako jendea biltzen zena eta polizia ostauan mikroak jartzea ez zun onartu, hau da, ez zun kolaboratzen)
Guzti hau jakin gabe, orointzen naiz garai haietan aipatzen zela erdi txantxa erdi egi bezala, akaso Julio Orozen atzean baztandar kontrabandista talde bat egonen zela, eta gure muga txikia gelditu ondoren, bide, material eta zama berriekin hasi beharko ziren eta jakinez gure zulo hontan, kontrabandoa, ez bakarrik tradizio haundia daukela baizik baita ere bizitzeko modu bat izan dela (baserri haunitzeko semiak kontrabandori esker jan dute), kontrabanduaren “urrezko” urteak urrun zeudela (gerra zibilaren ondoren 60.hamarkada artio, estatu Spainola itxia zegon eta denetatik behar zen), eta 1993an Europa Batua osatzen zuten 12etako nazioen arteko mugak desagertu bai ziren, ze obe ekialdeko plutonioarekin, trafikatzen astea.
Plutonioa aparte utziz, Baztango baso, mendi ta erreketik, denetatako “zama” pastu da. “Gau lan” hoietan, lehendabizik artilia zen, gero “urrezko” urtetan, beharrezko zen guztia, botoiak, kafia, penizilina, retalak ta ohialak, makinariendako piezak, abereak aragiarako, kobrea… 60-70.hamarkadetan urrea zen protagonista, 80-90etan tabakoa eta abereak hazizeko zen nagusi…Baña bazutan “zama”, pertsonak izan dira. Bai, bere idei politikoengatik eta sare antolatuen bidez, Bittori etxeberriaren “sare alaba” (1937-1940) bezala , piloto aliatuak (comete sarea) eta urte batzuk geroxago ETAkide mugalariekin bidez. Bertze aldetik, negozio ekonomiko soilik bezala, gizakiaka pastu izan dira, hain zuzen 70 hamarkadan portugesak pasten ziren.
Gau laneko, personak muga gainditze hontan, gertakizun xelebreena eta famatuena, Europako prinzesa baten pasatzia izanen da. Prinzesa, Maria Teresa Braganzakoa (hau ere portugesa) zen. Beirako prinzetsa, bere senarra Carlos V.arekin bildu behar zen.

Maria Teresa Bragantzakoa (1793-1874) Baztango pasartean 45urte zituen. Irudia Zumalakarregi museoa
Erregenahia karlistak Maria Francisca Braganzakoarekin ezkondua zegoen, baina 1834ko irailan zendu zen. 1838an Karlos V. karlistadetan zegola bere emaztearen haizparekin (bere koñatarekin), hau da Martia Teresa Braganzakoa (Beirako princesa) ezkutuan eta ahalordeen bidez (por poderes) ezkondu ziren eta lehen bailen ezkontza hori berretsi behar zuten (ezkontzan prinzesa Salzburgon salzburgon zegon). Bide luze ta korapilotsua izan zen eta Frantzia osoa zeharkatu ondoren. 1838ko urriaren 17,Urdazubitik ezkutuan Baztanera sartu zen. Gau lan orretarako Karlistek, garai haietan zegoen kontrabandista eta mugalari famatuena kontratatu zuten eta hau ez zen bertze bat, Ganitx! baizik. Ganitx haundia, Makaiko Ganitx, Bidarraien sortutako Joanes Antxordoki ! bera bezala ez zen iñor Baztanekin muga egiten zituen bazter guztiek obe ezagutzen zueik.
Karlisten erregiña ez zen bakarrik etortzen bidai hontan, Ganix eta bere gizonak, Robert de Custine, gida eta kronista , Karlos V.ren seme zaharra Karlos Luis de Borbon y Braganza (Asturiasko printzea ), eta erreginaren camarera, Lolita Arce pasatu behar izan zuten ere. Ideia sekretuan pasatzea zen, taldea banatu zen, gizonak alde batetik pastuko ziren eta emakunmeak bertzetik, baina… berriz muga pastuta Mª Teresak, bere senarraren semea, (bere iloa zena) ikustean, eta soldadu karlista han zeudela esperoan ikustean, emakumea “Zuen erregina naiz, ( eta bere iloa seinalatuz) gan lasterka zuen erregearen semearengana!” uhiukatzen hasi zen. Poza soldaduena hitz horiek aditzerakoan eta salbak ta airera tiro deskargak botatzen hasi ziren.
Baita ere Ganix, karlistei erran zien bezala, hasten da irrintzinaka, adiarazteko erregina han dela.
Armada guzia bibaka dago; ezkilek errepikatzen dute. Aintzindariek lerrotarat deitzen dituzte soldaduak; zaldiak zaldunekin alegeratuak jauzika bateratzen dire, eta armek iguzkian darioten inar distiantez liluratzen dituzte begiak. Orduan, armadako soinulariek diote hemen ai! ai! ai! mutila!, hantxen Gernikako arbola. Berria ez soilik kanpamenduan zabaldu zen, baizik Baztan guzian hedatu zen.

Joanes Antxordoki (Makaiko Ganix). Zahartzaroko erretratoa, Zumalakarregi museoa
Urriak 17, atseko 8etan mando baten gainean, andre euskaldun baten arropakin eta soldadu kapa batekin estalita Braganzako Maria Teresa (Karlisten erregiña) eta Asturiako prinzea Elizondon sartuko dira. Kronikak herrietako ezkil guziak jozen aritu zirela dio, jendea bere poza adierazten zion pasatzerakoan, kalera atera zirela Elizondarrak.
Elizondon Juan Etxeberria Nafarroako karlistako juntako kidea (Los Arkosko apeza) arrera eman zion. Gaua Elizondo pastu ondoren biharamunean Gipuzkoa aldera lekutu ziren. Han, Azkoitian urriaren 20an, bere senarrarekin elkartu eta ezkontza berretsi zuten bi senar-emazteak
Historio hau idatzita gelditu zen, 1870 an Jean Baptiste Azkonagerre donibandarrak “Atheka gaitzeko oihartzunak ” eleberri kaleratu zuen. Ganixek bere betekizuna bete zuen eta “zama” hau ez zitzaien merke atra karlistei , Maroto generalak 1.000 franco ordaindu behar izan zun Ganitxeri, gero honek, 20.000 franko eskatuko zun Asturiasko printzesa pasatzeagatik.
Sosa primeran bizi izateko lain eman zion hasieran; Gero ordea, utzitasun gorrian eta behartsu bukatu zuen Ganixek..
Posta hau egiteko materiala
Maria Teresa Bragantzakoa wikia.
LAS GUERRAS CARLISTAS EN EL PAÍS VASCO FRANCÉSDE EUSKAL HERRIA. Zumalakarregi museoaren web gunea.Kuriositatea:
Atheka-gaitzeko oihartzunak. Jean Baptiste Dasconaguerre.
HISTORIA DEL TRADICIONALISMO ESPAÑOL. Melchor Ferrer, Domingo Tejera y José F. Acedo (1941-1979)
HISTORIA DE DON CARLOS Y DE LOS PRINCIPALES SUCESOS DE LA GUERRA CIVIL DE ESPAÑA. Volúmenes 1-2. D.A. Sanchez. Madri 1844.
Utzi erantzun bat