2010ko uztaila.
Elizondoko bestak ia ia usaitzen direnez eta zihurhauniz, ondarreko urtetan izan den bezala mutildantzen inguruko polemika ergela hori kalera atrako denez, aste hontako posta horren inguruan biratuko du.
Joan den urtean garbi utzi nun nire irizia afera honi buruz (joanden urteko posta) hau da, baikotzak nahi duena in dezala, neska danzatzea nahi badu danzatzea ta txistulariek hori gertatzea jozea utzi nahi badu, ba uztea. Baño hau, kriston arazoa sortzen du! ondarrian, ez dantzik ezta ja!. Hortaz ados nago Elizondoko alkatea, Xabier Torresek, Elizondoko bestetako egitaraguen liburuxkan herriari idatzitako gutunan edo agurran adieratzitakoarekin. Idatzian, hitz gutxitan azalduz, halako zerbait erraten du; Bizi garen garaietan ezin dela iñori debekatzen ahal dantza itea eta ezta ere obligazioa nahi ez duenari joz dezala, baño bai bere eskutan daola mutildantzak bermatzea. Penstzekoa da, hortarako aurten egonen diren txistulariak emakume bat sartzea axola ez zaiela eta jotzen segituko dutela. Inportazi gabeko blog hontatik alkate eta kargodunen erabakia txalotzen dugu eta behinpin neretzat, jarranzitsuena dena mutildantzak ikustea, entzutea, danzatzea, eta izatea da eta ez txistulariak Elizondokoak diren edo ez, (urte haunitzetan Elizondoko bestetan. Maurizio eta Feliz egon dira eta hauek Elizondokoak, ez ziren). Hau da, berdin zait herrikoak diren edo zakurrenpurdikoak diren, dantza bermatzen baldin badute, emakumea sartuz edo ez sartuz, niri bortz axola!!!
Afera hau ez da berria zoko berde hontan, aspalditik dator, ia XX.mendeko 30, hamarkadan bizi-bizi zegoen eta honegatik ez balitz, zihurhaunitz gaur egun, gure Baztango mutildantza, akaso Eusko-dantza deituko zen eta Euskal Herriko dantza nazionala izanen zen.
Histori bitxi hau, dantzan.com-eko, “ttun-ttunaz” blogan zautu nun. Blogan aipatzen den gertakizuna, Karlos Sanchez Ekiza-ren,Txuntxuneroak: Narrativas, identidades e ideologías en la historia de los txistularis liburutik atrai dago.
Badirudi euskal dantza nazional bat izatea, gogoak, urrundik eta aspalditik datozela, zeren hala, ia azaltzen zuen Sabino Aranek eta Durango aldian dantzatzen zen ezpatadantza, Euskal dantza nazionala bezala proposatuko zun, erranez dantza izaltsua eta “viril” zela. Baño ezpata dantzak, ordea, arazo haundia zeukan dantza nazional bilakatzeko, prestakuntza fisiko izugarria eskatzen zuen, eta horrek, herri osaren parte-hartzea mugatuz. Urte batzuk geroxago 1932 errepublika zela, La voz de Navarra egunkari abertzaleak Nafar dantzen aniztasunaz jabetuz (mutil-dantzak, jauziak, sagar-dantza, jauziak, Leitzako Ingurutxoa…) hausnarketa galdera kaleratzen du bere horrietan ezpatadantzi buruz, euskal dantza nazionala bezala: “Gizonezkoen gerlari dantza da hain zuzen ere benetako arkaikoa eta bere edertasun ikusgarria, baño euskal folklorea, dantza honekin akitzen da?”
Azalpen gutxi emanda,beraz, Baztango Mutil dantzak proposatu ziren dantza nazional bezala, Euskal eskoletan irakatsi behar zirela azpimarratuz eta aipatuz : Mutil-dantza Euskal dantza kolektiboa izan liteke, gure Sardana izan daiteke, ( eta hemen dator koxka) emakume elementu antzekotasun batera parte hartu ahal izango du, behinpin, bere aldaera batzuetan.
Emakumeen aipamen hori, berria zen oso Mutil-dantzetan, eta Baztanen zegoen ikuspegiari guztiz kontrajarria zen, noski! alegia, mutilak edo gizonak dantzatzen bai zuten soilik. Gatazka “ideologiko” hura oso nabaria suertatu zen hilabete gutxitara eta 1934an Gazteizen ospatu zen III. Aberri egunean, musika eta dantza ikuskizunean nabarmendu zen. Baztango mutildantzariak gonbidatuak izan ziren ikuskizunerako, baina , Mendizorrotza zelaian bertan konturatu egin ziren Donostiako haur dantza talde misto batekin dantzatu behar zutela. Eztabaida luze eta gogor baten ondotik zelaira ateratzea onartu zuten baña ez gustoz ta gogo haundik, ta atraze horren kronika harras ongi aislatu zun txistulri aldizkariak. (ez dut euskaratu zeren harras adierazgarria da eta zenbait nabardurak galtzen ahal dira, ta izuzen “ttun ttunaaz” blogatik kopiatu ta itsatsi in dut): “Accedieron los del Baztan de mala gana, porque en el campo se les esperaba ya. Y allí salieron refunfuñando al campo, seguidos de aquella larga hilera de niños y niñas, con los que juzgaban desdoro bailar juntos, porque aquella claudicación suponía para ellos romper con una tradición, que en aquel momento quedaba deshecha. El baile Baztanes salía entonces con todos los honores del valle donde hasta aquel momento alló cobijo y respeto e irrumpía con todos los honores ante los hijos de toda Euzkadi. El “Mutil-dantza” dejaba de ser en aquel momento, ciertamente, “Mutil-dantza”; pero aquella tarde, aquel baile señorial venía a ser algo así como “Eusko-dantza”. […] Y esto era lo que los muchachos del Baztan no comprendían. Parecíales profanacíon que aquellos niños y niñas tomaran parte con ellos en la danza que hasta entonces les había sido privativa. Y no comprendían que el padre de los poxpoliñas donostiarras quería […] enseñar y demostrar al gentío congregado en Mendizorrotza que existe en relidad una danza colectiva vasca, limpia, honesta, digna de ser expandida por todos los lugares de Euzkadi, digna de ser bailada, lo mismo por el jovencito, que por el niño, que por la joven, que por el hombre maduro; danza que sea vasca legítimamente y sana expansión de un pueblo y sea también, al mismo tiempo, reacción contra un exotismo harto inoculado ya, y que va siendo, desgraciadamente para nuestra juventud, la más acabada escuela de decadencia”.
Gure “aitetxi” hoiek, egun hartan sentitu zuten berbera, traditzioa haustea, dantzaren profanazioa…gaur egun, baztandar mutildantzari batzuk, berdin sentitzen dute (hoietako batzuk lagunak ditut) eta nere errespetu guztia daukate eta baita, barruan dute min hori edo emakume bat sartzerakoan egiten dien “min” hori, komprenditu eta ulertzen diet.
Baña historiara bultzatuz, Gasteizko gertakizuna ez zen izan Baztango mutil-dantza, dantza nazionala bilakatzeko azken ahalegina izan, zeren (ttun ttunaz…blogeko postako erantzunetan Oier Araolaza utzitako erantzunan, irakurtzen ahal den bezala) 60ko hamarkadan, baztango mutil-dantzetan oinarritutako dantza bat sortu zen, Jon Oñatibiak doinua jarriz eta dantza nazional bihurtzeko ahalegina egin zen. Herri-dantza zuen izena eta bertzeak bertze Ez Dok Hamairu-ren kantaldien hasieran dantzatzen zuten.
70eko hamarkadan, Larrain-dantzari begira jarri ziren dantza nazional baten bila zebiltzanak, baina orain urte gutxi, 2002an, Bizkaiko elkarte batek hauxe adierazi zuen: “Dantza-jauziak eta Mutil-dantzak, Euskal Dantza Nazional bihurtu nahi ditugu” eta horretako zenbait ekimen iragartzen zituen.
Bakarrik bi hitz, santiagoko egunean gertatutakoaz.
LOTSA GARRIE!!
bertzealdetik eskermile berriz ere gure historiako galdutako gertakizun ttiki hoiek (gasteizkoa) ezagutzera emateagatik
Arroxa beltza, ados nago zurekin, niri ere lotsagarrie iduritu zizaidan santio eguneko mutildantzei plante itea, baño beno, bakoitza nahi duna iten ahal du .
Eta eskerrak Karlos Sanchez Ekizari eman beharko genion historia hau eta bertze batzuk bere liburuan biltzeagatik eta ttun ttunaz blogari…. nik bakarrik Baztani buruz idatzita dauden bitxikeriak sahiatzen nahiz hemen patzea.