Azken egun huetan, urtero bezala baztango mugen berrikustea izan da, ala bai dio baztango ordenantzetan eta dirudienez 1856tik, Spainia eta Francia artean “tratado de los limites” ituna siñatu zenetik egiten dena.
Baztango dermioak haundiak dira eta mugaz 115 km ingurunea dauka. Muga haoietako 52 km, Lapurdi eta Baxenabarrakin ditu, 56. mugarritik 140. mugarriraño, Saratik Urepeleraño. Atxurian, Sarakin 56ti 67raño muh¡garriak daude, Senperekin 68,69 ta 70. Ainhoa eta Urdazubik, 71 eta 72 mugarriak daude, Ainhoa Baztanekin 73,74,75. Ezpeletarekim mugarri bakarra 76a eta zihurhaunitz zaharrena dena zeren Gorospilgo lepoan entzanda dagoen zutaharri batean zinzelatuta dago.
Aitzinago, Itsatsoko lurrekin mugatzen du eta han 77tik 81. mugarriak aurkitzen dira, 79a Iguzkimendiko kaskoan hain zuzen. 82 tik 91.eraiño Bidarraiko lurrekin mugatzen du Baztanek, 91. mugarria Izpegin ikus daiteke. 91tik 102eraño Baigorrikin mugatzen du eta hemendik aintzin Bankakin 103.tik 114arañoeta muga lerro guzti hau Auza mendiaen azpitik doa. Aldude lurraldetan 115atik 137.rañokoak daude. 115a eta 116a Urrizka mendian daude, 126a Argibelen etainguruan Harrikulunka dago…137a Kinto Realan, Errokin eta azkenik 138a, 139a eta 140a Urepelkin eta hemendik aizin Urepelek Errokin mugatzen du. (Argazkia, 115. mugarria da eta Urruxka kaxkoan dago, argazkia www.pirineos3000 web gunetik artuta dago).
Mugen berrikuste hau administraziotik iten da eta kargodun batzuk, udaletxeko mendi teknikaria iten dute bertze dermiokoekin batera, berrikuste hau barridekin anaitasuna mantentzeko eta sendotzeko balio du. Baina barridearteko anaitasun hau sendotzeko, zorte onez, ez da bakarrik instituzioen aldetik ematen, baizik baita ere badira baztandar talde batzuen bidez urtean zehar anaitasun ta laguntasun hau ematen dena Ipartraldeko bertze elkarte eta taldekin, adibidez, Jo a la jo taldekoak eta Baigorriko eta Baxenabarreko Txalapartariekin antolatutako txalaparta topaketak, Baztandarren Biltzarra Elkarte eta Basaize elkarteen arteko arremanak, gaztetxen arremanak edo baztandar ta Ipartar emakume margolarien “iparraldetik hegoaldera” margo erakusketa eta garai batean bi aldeko Rugby taldeen arremanak…
Anahi-arreba arremanak sendoak ditugu bi aldekoa, baño bazen garai bat, arreman hoiek aise normalagoak eta naturalagoak zirela, herritar guztiak zeukaten eta herri barride hoekiko jendekin, Urepel,Banka, Baigorri, Bidarrai, Aldudes… arreman hoiek egunekoak ziren.
Arreman hoien adibide bat, Mariano Izetaren “Baztango Kontuak” liburuan agertzen den “Lasterketa apustua” izeneko kontakizunan argi nabaria da.
Kontakizuna hasten da erranez, Baztandarrok apostuzale amorrotuak ez izan arren, (Malerrekako eta Bortziriko barridekin konparatuz, zeren hauek odol beroagokoak dira baztandarrak baño, hemendik dator ttukuttukuen afera) badira apostu batzuk gure oroimenan gelditu direla eta hoietako bat, lehenagoko zaharren agotik entzunakoa eta aspaldion eginiko lasterketa apustua da eta ala ziona: (kursiban, liburutik, hitz hitzez kopiatua)
… Hemen bai omen zen gazte bat lasterkari ona, mendietan kurri zabillena eta ongi ezagutzen zituena Aldude eta muga guzietako bide ta bidexkak, basahuntza baten pare mendietan aise ibiltzen zena … Gazte honen iguruan apostu bat sortu zen, gazte horrek baietz eginen zuela Elizondotik Aldudes-era ordu batean. Jenden artean baziren batzuk baiez ingo zula ta bertze bazuk ezetz eta eztabaidatu ondoren apostua finkatu zen… Elizondo eta Aldudeko elizdorren orduak behar zuten lehenik zuzendu biek berdin egon zaitzin, gisa hontan zuzentasun ososz apostua egiteko. Goizeko hamekak Elizdorreko erlejuak yotzen zuenean, lasterkaria abiatuko zen Balleko Etxeko harrizko botarriatik, eta behar zuen Aldudeko plazako botarria ukitu, herriko erlejua hamabiak yo baño lehen …
Eguna iritsi zen eta dena pres zegoenean…Elizondoko elizdorreko erlojuak hameka yo zituenean, abiatu zen gaztea zauli-zauli eta eginahal guzian. Ongi zoaien gure mutilla eta bidexenda eta lasterbidez guztietaz baliatuz. Aldudeko atetan zagolarik gertatu zen iñork uste ez zuena: kakilea atakatu. Zoko batean egin zun bere egin beharrak, eta bereala lotu lasterrari eta Alduden zen. Baina! O zori txarra…! Herriko plazan sartu orduko dorreko erlojuak hamabiak yoka, eta lasterkariak ez zuen posible izan botarria ukitzea hamabiak yo baño lehen, eta holaxe apostua galdu. (goitiko argazkia, Aldudesko plaza ta eliza eta www.quintoreal.com webgunetik artuta dagona)
Gertakizunaren idatzia amaitzen du erranez, gertakizun honek (kaka egiten gelditu zelakoz galdu zula) solasaldi dexente sortu zula garai hoietan eta orduko gertakari hau atzendua dagola (“baztango kontuak” liburua 1999an editatua dago, baño idatzia aspaldikoa da) eta lekukoak zirenak denak zenduak direla. Haundie Mariano, haundie!! halako historioak biltzeagatik, gaur egun iñor ez dakienak eta bera garaian garrantzi pixket bat izan zutenak, eta halakoak gehiago irakurtzeko ta gozatzeko “Baztango Kontuak” liburuan aurki daiteke.
Utzi erantzun bat