Martxoak 7an, Elizondoko Arizkunenea jauregian, Pedro Mari Esarteren azken liburua aurkeztu zen “Juan Rena, clave de la conquista de Navarra” izenekoa eta Pamiela argitaratutakoa. Aurkezpena, hagitz interesgarria izan zen, bitxikeri haunitzekin;…nola 1980tik datuak bilduz joan den, bere bertze liburuendako bilaketetan agertzen bai zaion personaia, zeren hainbertze dokumento eta paper badira Juan Renaren inguruan Nafarroko artxibategian, nahiz eta garai haietako dokumento gutti izan edo “falta” diren arren.
Aurkezpena interesgarria izan bai zen, liburua, harras interesgarria da, Juan Rena, personaia bezalaxe, personai azkarra izan bai zen, akaso sobera azkarra naparrentzat, eta horrez gain, makurra, gaiztoa, okerra, ta iluna, Nafar erreinu independienterako.
Juan Rena 1480ko urtean sortu zen Venezian eta ia XVI. mende hasieran agertzen da Fernando “el Catolicoaren” inguruan kapilau bezala, eta hortik aurrera bai Fernandokin ta bai bere hilobakin Carlos I.arekin “karrera” inen du elizgizona bezala, Iruñako apezpikura, iritsi artio bere azken egunetan (badirudi bere betiko nahia izan zela ). Nahiz eta eligizonaz bezala agertu, ez dago garbi klerikoa izan zela, zeren liburuan aipatzen den bezala;... Goñi Gaztambidek (apaiza, historiatzailea eta Iruñeko katedralako agirizaina) erraten zuen, Renak, iñoiz izan zen apaitza izendatua baño gotzaina bezala, mezak ospatzen agertzen da…Benetako elizgizona izan edo ez izan, Juan Renak, nabarmenduko da militar eta gaztelaniarren adminstratzaile bezala eta Nafarroaren konkistan garrantzi haundia izanez, “la eminencia gris” eta itzalan dagoen konkistadorea izanen da.
Hortarako berak ordaidutako espio sareaz baliatuko da, Noaingo eta Amaiurko gudak galdu zutenei, harrapatutako dokumentuaz ere, jendea manipulatuz… Berak izanen da gaztelaniarren armada ordainduko zuna, bai 1512an Fonseca Kapitainaren soldaduak ordainduz, Albako dukearen (Nafarroa inbaditu zuna) laguntzan patzeko, eta1512ko azaroan “pagador de los ejercitos” izendatuko dio duke berberrak. 1516an Naparrak berreskuratzeko lehenengo saiakeran agertzen zaigu gaztelaniar gudataldearen hornikuntzaren arduradun bezala, elikagaiak, soldatak…ordainduz edo lortuz (adibidez, Iruñeko ogie guztie hartu eta gaztelaniar soldaduak zeuden tokietara eramanen du, Burgi, Orreaga, Donibane Garazi, Isaba…1519an Nafarroan dagoen Gaztelaniar ejercitoaren arduraduna ta administrazaile militar nagusia da, eta garai hauen zerikusi haundia izanen du Baztankin, gehienbat Amairuko gotorlekuarekin (eta baita Urdazubiko monastegiarekin) hainbat dokumentutan ikusten ahal den bezala. Adibidez urte hortan agertzen zaigu gaztelaniarrek Amairurko gazteluan indako lanak ordainduz, ta ordainketa ohien artean, atea, gaur egun Arraiotzko Jauregizarrean dagona (Esartek oraindela urte batzuk hori erran zuen eta orain dela gutti zihurtatu da, Arantzadiko Aitor Pescador aurkitutako, idatzi zahar batean). Gazteluko atea han akitu zun zertaz Nafarroko “virreya” Ursuako Martini oparitu ziolako (Jauregizarreko nausie), gaztelua berreskuratzeko eskeinitako laguntzagatik. Baita ere, “Renaren paperak” deitutako dokumentuetan agertzen da Ursuako Martini, kapilaua emandako beretze ordainketa batzuk, adibidez; Ursutarra, espietan gastatutakoa, (1521ko azarotik gaztelua erori zen artio, 1522ko Uztaila) ordainduz, kolaboratzaileak, korreoa, zaldiak…
Paper berberetan eta garai berberan, bertze baztandar bat agertzen zaigu Renaren inguruan, Gartzaingo Sancho Iturbide kapitaina. Gartzaindarrak Juan Renaren zerbitzapean egon zen eta Amaiurrera hurbildutako Karlos V. naren ejerzitoaren mantenduaz eta elikagaien horniduraz arduratu zen. Lan horretarako, zergak, hamarrenak (diezmo) eta errentak eskatzen edo hartzen egon zen Baztango hainbat herritan. Uztailan, Almandozko elizan bildutako zereala ( herritarren hamarrenak) konfiskatu zun Iturbidek, jakinez bazirela 400 gari zaku, 60 arto-ttiki (mijo) zaku, garagar, sagarrak eta hainberetze abere errektore jaunari bidaltzeko pres. Baita ere herritarrei mehatxatu ondoren gutti gelditzen zizaien guztia baita ere erman zuen. Ez konten horrekin bakarrik, gauz berebera egin zun Gartzainen baina kasu hontan ez bakarrik elikagaiak eraman zuen baitzik baita ere elizako ondasunak.
Gero, jakina da Amaiur erori zela eta Nafar defendatzaileak preso hartu izan zirela, hoietako batzuk, gotorlekuaren kapitaina, Mendranoko Jaime Belaz, bere semea Luis, bertze jauntxo batzuk, Xabierreko Migel….Iruñara erman izan zuten erranez bere bizitza errespetatuko zela. Baino badakigunez virrey-aren hitz emate hori ez zela bete eta Belaztarrak hilik agertu ziren presondegian eta badirudi horren atzetik “gure” elizgizona egon zela.
Juan Rena eta Baztan arteko harremana ez da Amaiurko gazteluaren berreskuratzearen inguran bukatzen, baitzik bitxikeri bat bezala aipatu behar, “elizgizon” honek behinpin (ezagutzen dela) bi alaba izan zitun, biak sasikumeak, bata Juana izenekoa eta Donamariako Karlosekin ezkondu zena (emakume hau aita bezain “azkarra” edo akaso gehiago izan zen) eta bertzea Maria de Maya izenekoa eta izen horrekin pentsatzekoa da, bai ama edo amaren aita Baztango herri eder horretakoa izango zela. Maria honek Zubiriko Miguelekin ezkondu zen eta ondorengoak izan zutenik, behipin liburuan ez da aipatzen (Renatar-baztandarrak izanen bai ziren).
Pasabide hauek ikusita egiten gara idei bat nolakoa izan zen gotzaina izatera iritsi zen veneziar honek; militara, espioa, moralitatea guttikoa, iluna, boteretsua, mendekaria, ilunpetan ibilitakoa… hauda, Nafarrorako izan den personaietatik txarrenetako txarrenekoa, nahiz eta Nafarroako gobernutik aurpegia garbitu eta “el pagador del rey en Nabarra” bezala aurkeztu izan nahi.
Hiastorie laburre baña interesgarria, zorionak! ta segi hola Baztango bazterrak haireatzen.
Eskermile Lander O.