Hori behinpin erran nahi du Arraiozko Jauregizarrea jauregiko izena eta garai haietako (XIV-XV. mende bitarte) Arraiozen jauregi edo dorretxe bakarra ez izan, (zeren bertze batzuk badire, adibidez, Kallerin kaleko Vikuñako Jauregia eta pixka bat berago Mardea auzoan, Zubiriako dorretxea), haunitz dira diotenak bailarako zaharrena dela.
Kondairak edo ahozko tradizioa aparte, Jauregizarrea dorretxea nahiz eta zihur ez jakin zaharrena den, historio eta ospe haundiko jauregia izan da. Arkitektura aldetik eraikiña, XIV.XV. mendekoa da eta denborarekin dorreari zatia bat gehitu zaio. Kubo nagusia bi zatitan banatua dago, harriz gorrizko sillarez osatuta dagona eta goitiko zatia, egurrezkoa dena eta oraindik jatorrizko eraikiñaren osagaiak mantentzen dituna. Guzti hau jauregi ezberdiña, berezia ta apartekoa iten dio, baño ez da bakarrik hortaz berzia dela, baita ere hain bertze bitxikeri historikoak jasan dituelako, ere.
Jauregizarreako, jauregiaren lehengo aipamena 1435koa da eta 1445an lehen aldiz agertuko da jauregiko nausia Arraiozko jauna bezala. XVI. mendearen hasieran Ursuako Martin kapitaina dugu jauregiko jabea. Martin Ursua behamondarra da eta konkistan gazteleaniarren alde eginen du
Urte gutti batzuk geroxago, jauregi hontan, Amaiurko gazteluko atea ekarri eta patuko zuten. Atea Juan rena, Nafarroko “virreya” Ursuako Martini kapitainari Amaiurko gaztelua berreskuratzeko eskeinitako laguntzagatik, oparituko dio . 1568 Ursuako Juan da nausie, 1585an bere alaba Maria de Ursua eta bere senarra Juan de Iturbide jaunak dira. Ondorengo jaunak etxeko Catalina Iturbide eta Pedro Larralde izanen dira.
1609an Katalina Iturbide ia alagunak Iruritako Miguel Jauregizar Azpilkueta jaunarekin auzi luze batean sartzen da, afera Jauregizar izena izanen da, Iruritarrak Jauregizar izenaren eskubidea dula aldarrikatuko du. Urte batzuk geroxago 1612an Logroñoko sorguin epaiketa haundiaren ondorioz, sorgiñekin zerikusia duen afera latza (blogan Ekain aldera aipatu ginuen ) gertatu zen Jauregian. Joanes Perotxena Arraiozko alkatea, Leon Aranibar Urdazubiko priore eta zonaldeko inkisidorearen izenean zortzi emakume atxilotu zituenean, sorginkeria praktikatzen zutela salatuz. Guztiak preso eraman zituzten Arraiozko dorretxetara, batzuk Zubiria jauregira eta bertze batzuk Jauregizar-era, ukuiluan sartuak, katez lotuak eta han torturatuak, jipoituak eta zanpatuak izan ziren. Adin guztietakoak baziren, gazteak, hoietako bat erditu berria, helduak, agureak…xaharrena, Graziana (Barrenetxea? Zugarramurdikoarekin nahasten dira)), laurogei urtekoa zen eta zutabe bateri kateatua zioten, hankak oinutsik zeukala ur hotzetan sartzen zizkioten (negua zen) eta ondarrian hil egin zitzaien edo obe errana hil zioten. Leon Aranibaren dekretuz, ixilpean, ezkutuan eta ezkilak jo gabe, lurperatu zioten. Tortura hauen aurka, Jauregizarreako etxekoandrea, Iturbideko Katalina agertu zen, emakume hoiei, jauregiko ukuiloan egiten ari zizaiena, ez zela bidezkoa adierazten.
1617 Katalinaren alaba gaztea , Paula Larralde Ripako jauregiko Diego de Ripa eta Sarasa jauntxoarekin ezkonduko da. Hauek Bartolome de Ripa y Arlegi (bertze gauz aunitz aparte, Ripako 9. jauna zen) semea izan zuten, eta Jauregizarreko nagusia zen bere izeba Ana Larraldea jauregia eman zion.1667 Bartolome Ripa Jaureguizar Jauregizarreko jaunaren eskubidegatik gortetara deitua izanen da. Honen semea, Joaquin Gaspar de Ripa-Jauregizar y Rota (Jauregizar izena Ripa abizenari erantsi diote Ripako 10.jauna Amaiurko gobernadorea izan zen (gobernador puerto de Maya), hau da, muga kudeatzen zuen. Bere semea Mayan hazi eta honen ondokoa Miguel Fermin Ripa- Jauregizar y Lete Arraiozen sortuko da.
Honek Francisca Gonzálezekin ezkonduko da, Franciskak Bassecourt markesadoa lortuko du eta bere senarrra, Miguel Fermin markesa bihurtuz. Franciskak Bi Siciliasko Karlos III.ari bere markesadoa (berriki sortua) izenez aldatzen ahal bazuen eskatuko zion, zeren bere senarrarraren abizena, Nafarroko erresumako jaun zahar batetik zetorrela eta Arraoiz izeneko herrian famili noble horren sortetxea zegola, Jaureguizar!!!!. adiratziko du. Miguelek, Jauregizarreko lehenego markesa izanen da, markesadoa gaur egun artio iranugo du, baina ez jaureriagi lotuta.
En 1.873 Ripa familiako azken oinordekoa hil zen, Ventura Ripa bazeukan ondasun guztiek saltzen ditu hoien atean Arraiozko Jauregizar jauregia, 1.857an Arraiozko Juan Andres Beunza jauergia erosiko zion,
Post hau egiteko material
Arraiotz . Archivo del patrimonio inmortal de Navarra
Los Ripa Jauregizar. www. tabar.com
Utzi erantzun bat