Ondarrian ez zen ezer txarrik ta burugabekeririk gertatu Lekauzko, larunbata gaueko mutildantzetan eta eskerrik batzuen meatxuak, (hostiaka eta zartaka hariko zirela) ezerretan gelditu zirela neska batzuk lerroan sartu zirenean (Hauek aipatu bai zuten sartuko zirela). Zenzutasuna gainditu zen, txistularia ez zun jotzea utzi, ez zen hostirik izan, eta ez zen mundua akitu. Hori bai, neskak sartzekoaren aurka daudenak (iritzea errespetagarria da, baina ez meatxuak) bere aurkotasuna, herriko argi guztiak izaltzearekin adieratzi zuten. Mutildantzak ilunpean segitu ziren, argirik gabe, soilik ilargi ta izarren argipean ta neska mutildantzari Lekauztar bat erran zuen bezala, arras polite gelditu zen, poetikoa eta zerbait magikoa ere.
Poetikoa, magikoa…eta zertaz ez, arbasoengandikoa! (anzestrala). Han, biribil magikoan dantzan, ilunpean ia ia hasierako garaietara, gogora ekartzen zun. Nahiz eta adituak erran, mutildantzen soñuak ziurhaunitz XVII. mendeko aurrekoak ez izan, mutildatzen batzuen izenak, bai hasierako garaietako gauetara, (gizakia ta natura lotura hestuagoa genuenean) eramaten gaitu. Mutildantza hoiek Biligarroaine (biligarroarena), Biligarroaine zaharra, Mando zaharraine (mando zaharrarena), Xerri begi, Xerribegi zaharra, Xoxuaine (zozuarena), Xoriaine (txoriarena)… animalien izena daukatenak dira, eta honek adituei bitxikeria aparte, harras interesgarria iruditzen zai honek sortzen duen “arazoa”, zeren ez dute ulertzen zertaz izen hauek.
Batzuentzat, animali hauen antza imitatzen zuten, aintzinako dantzak izaten ahal ziren eta “sinbologia” hori, eboluzionatuz joan da gaur egungo dantzen itxura artuz. Baña arras korapilatsua eta konplikatua iten zaie hau, mutildantzen urritasuna (sobriedad) eta uniformetasuna ikusita. Bertze batzuek erraten dute, dantza hauek zihurahunitz dantza abestuak izanen zirela eta izena, zerikusia izango zula abestien hitzarekin (animali hoiei buruz) eta ez dantzatzen zenarekin. Bata izan edo bertizia izan, biak suposatzea da.
Dantza hauek garaiekin eboluzionatuz joan dira eta gaur egun hemeretzi mutildantza badire( beno, batzuenaldaerak badire eta hauek, kontatzean gehigo dire), animalien izena daukatenak aparte, bertziak, Hiru puntukoa, Billantzikoa, Billantziko zaharra, Zahar dantza, Muxiko, Ardoaine, Añar haundi, Añar xume, Tellarin, Zazpi jautzi, Zazpi jautzi zaharra…. Badirudi lehen dantza desberdiñak bazirela bailaran zehar ta herri bakoitza bere dantzaren bersioa edo propioa zeukan eta nahiz eta izen berdiña izan ez zen derrigorrezkoa herri batean eta bertzean berdiña izatea, baña denborarekin nortasun herrikoi hori galdu eta batuak izan ziren. (goiko argazkia Ardoarena mutildantzaren partitura, argazkia euskomedia webgunetik artua dago, ta webgune horretan abestia entzuten ahal da)
Mutildantzen lehenengo batasun hori 1918an egin zen. Urte hortan Oñatin Lehenego Eusko ikaskuntza kongresua in zen eta baztandarrak bere mutildantzak eraman zuten. Baña arazo bat batzen, garai haietako bi txistulari haundienak, Antonio Elizalde (Maurizioren aita) ta Joxe Telletxea, biligarroarena, txoriarena ta zozoarena mutildantzak, bersio desberdiñak zeukaten edo jotzen zuten. Mutildantzarien maixuak (edo nausiak) ta txistulariak bildu ondoren, Antonio Elizalderen bertsioak aukeratu zuten Baztango mutildantzak bezala eramateko Oñatira. Hamaika urte geroxago, 1928an berriro errepasatu ziren (zehaztuz mutildantza bakoitza nolakoa zen) Bartzelonako erakusketa internazionalera eramateko.
Hemeretzi mutildantza hauek izatea, eskerrak eman behar dira, aistion aipatutako Antonio Elizalde ta Jose Telletxea txistularikin batera, Maurizio Elizalderi ere eta nola ez Aita Donostiari.. Aipatzen da, Aita Donostiak Antonio Elizalderi erran ziola paperan idatzi nahi zula soñu hoiek eta ea lagunduko ziola, honek erantzun zion, bere semeak egiña zeukala eta orduan apaitzak eta Maurizio gazte bat Lekauzko kolegioan sartu eta egun batzuen ondoren gaur egungo hemeretzi mutildantzen partitura idatzi zuten (hori arte txistulari bakoitzak buruan zeukan eta entzunez ikasten zuten bertziak). Argazkian, Aita Donostia eta bere ezkerrian atabalarekin, Maurizio. (argazkia Jaime Viguriaren flickr-erko galeriatik artue dago)
Ikus daitekena dantza zahar hauek, aldatuz eta eboluzionatuz joan dira, pixkanaka, pixkanaka, akaso, konturatu gabe eta dirudi eboluzionatzearen urrengo urratsarako, oraindik pres ez gaudela (batzuk, jo nahi zuten eta), baiana urrats hori emanen da eta akaso Lekauzko larunbateko ilunpeko gau hortan, lehenengo pausoa eman zen!!!.
Post hau egiteko Mikel Aranbururen Dantzas y bailes de Navarra liburua erabili dugu. Liburuaren informazio gehigo, Dantzan.com-en.
Utzi erantzun bat