Joanden Igandian (Maiatzak 30) trinitatea izan zen, festa egun hau, mendi erromeriekin eta garai batian mendigozailekin lotua egon da. Gaur egun berriz, nahiz eta Igandean hainbertze mendigotzale, 35 kmko, Lekaroz-Lekoroz Baztango martxa egin, ta bertze batzuk Mendaurko kaskora (Trinitatearen baselizara) erromeriaz joan, akaso batzuk, guttienak Baztanen, egun hortan ospatzen den bertze Trinitate erromerira joanen ziren, Aritzakun inguruko Harpeko sainduko erromeriara hain zuzen.
Aritzakunen, Xumuxua borda inguruan, Itsutsi haizen hego mendialdean, Zehalburun, saindueren aterpea edo lezea dago, han barruan, bortz meto zabalerako ta sei metro altuerako zuloan Harpeko saindua urkitzen da, zinopariz edo “exvotoaz” inguratua. (Argazkien Itsutseko haizak, diariodenavarra.es webgunetik atraia dago).
Erromeri hontan, Bidarraiko eta inguruko herriko jendea ta baita ere Aritzakun ta Urritzateko auzokideak joaten dira, ta saindua bisitatu ta agurtu ondoren bazkari herrikoia eta dantzetan aritzen dira (edo ziren). Egun hontan erromesek txanpoiak, rosarioak, santokristoak eta edozein moduko zinopariak uzten diote “sainduaren” sendakuntzei esker. Zeren “harpeko saindua” sendatatu sendatzen du, behinpin larruko
gaixotasunak, ekzemak, garatxoak, eskuko zauriek… eta horiek sendatzeko, erromesak zapi batzuk bustitzen dute sainduaren “izerdikin” eta zaurietan igurtzen dute zapi bustia. “Izerdi” hori lurzorutik filtratzen den ura da eta lezeko sabaitik jaisten dena “saindua” bustiz, edo melatuz, blai egiñez, ta dirudienez, ur hoiek sedagarriak izanez. Saindua bustita dagonez, ur hori sainduaren izerdia erraten zaio ta hortaz, ere “izerditzen duen saindua” izenarekin zauzen da.(Goitiko argazkia ta behitikoa Antxon Aguirre Sorondorenak dira ta 3digitala webguntik atraiak daude).
Egia errateko “saindue” 1,10mko harri puske bat da edo obe errena, itxura bitxia duen estalagmita zahar ta heze bat da. Harriaren itxura bitxi hori, neska gazte ta burugabe baten itxura da, eta halaxe dela, kontatzen duen kondaira zahar bat bada;
…Bidarraiko neska batek bere artaldearekin zegoen Iduskimendi
mendian. Egun batian nola otso batek bere ardi bati harrapatu nahi zion
ikusi zuen ta bera otsoari jarraitu zion basapiztia leze batetara sartu
zen harte, ta kontatzen dute, harri bat hartu eta otsoari bota eta eman
ziola baiña hori ez zen beiñe jakin neska desagertu egin
zelako. Ahaide, barrideak eta lagunak denbora haunitz pasa zuten neska billatzen baiña ez zuten neska aurkitzen. Halere, gauetan, Iduskimendiko mendiinguruetan intziri bat entzuten zen,halaxe erraten zuna
“Amayaaaaa, ago, ago”, horrela zabaldu zen berria artzai baten bidez,ta
herri guztia ere entzun zuen. Gau ilunetariko batean argi indartsu bat
agertu zen, izarradar bat izango balitz bezala, eta herri guztia ikusten
ari zenean irintzi bat entzun zan,irintzi luzeagoa eta motelagoa,hau
esaten zuen: “Amayaaaaaa, agoo, agoooo” ta guztiok ikusi zuten argia
Zelharburuko tontorretara zihoala ta nola leze batean sartzen
zan, herritarrok etziren leze hartara joatea ausartu,aintzinako
euskaldinen gaueko izpiritua eragozten eta galerazten
zielako. Egunsentian argia sartu zan lezera joan ziren ta leze sakonean
neska aurkitu zuten, harribihurtuta zegoen, ta gaur egun “Arpeko Saindua”
bezala agurtzen zaio. Gaur egun ikus daiteke harri bitxi hori
Zelharburun. Ekaitz egunetan oraindik esaten dute haizearen
laguntzarekin entzuten dala irintzi goibel hori,”Amayaaaaa, agooo, agooo”.
Kondaira hau, bertze haunitz bezala aita Barandiaranek bildu zun ta berak erraten zun kondaira honek, Mariren eta basoetako andreen agerpenen kondairekin lotuta dagola, eta hauetako kontakizun haunitz Europan, erdiaroan gehien bat, sorrera eman dute baselizak edo bertze santuario erlijiotsuak eraikitzeko eta eliz katolikoaren babesarekin, irudi hoiek bai amabirjiñan edo sainduetan bihurtu edo moldatu dira, “debozioa” sortuz. Baña toki majiko hau ez du elizaren babesa izan eta ez dago ofizialki “santa” bezala onartua, hortaz ez egotea baselizarik bere omenez baño bai nabari da inguruko jendia , Bidarraitarrak ta zonalde hartako baztandarrak, neska harri-bihurtua betidanik gurtu dutela eta pentsatzekoa da ohitura ta adorazio hau aspalditik datorrela harras zaharra izanik eta gaur egun naturarekin lotutako (harri bat da) ohitura jentil (paganua) gelditzen den bakarra izanez, Urritzaten dagoen, “arpeko saindu” majiko hau.
Utzi erantzun bat